Adopzioak (nazionalak)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Adopzioa familia biologikoarekin egon ezin duten eta famili ingurune egonkor eta iraunkorra behar duten haurrak babesteko neurri bat da. Umeak familia biologikoarekin dituen lege loturak hausten ditu eta ez dago atzera egiterik.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Haurren Babes., Gizarte Inklusio eta Emakume Aurka Indarkeria Matxista Arreta Zuz. Nag.
- Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzua
Baldintzak
- 25 urtetik gorakoa izatea. Ezkontideen kasuan edo izatezko bikoteen kasuan nahikoa da bietako bat 18 urtetik gorakoa eta bestea 25 urtetik gorakoa izatea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea.
- Adoptatua eta adoptatzaileen artean gehienez 44 urteko aldea izatea. (Ezkontideen eta izatezko bikoteen kasuan kontuan hartuko da gazteenaren adina).
- Ezkontide edo izatezko bikoteen kasuan gutxienez bi urteko elkarbizitza egiaztatzea.
Zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatutako tramite guztiak doakoak dira.
Balorazio eta baremazio irizpideak
2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretua, foru aldundiek adingabeen adopzioaren gaian bete behar dituzten jarraibideak arautzen dituena (EHAA, 2008ko ekainaren 27koa, 11. eta 12. artikuluak).
HASIERA ETA ESKAERA
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
- Gizarte Politikako Departamentuko sarrera erregistroa (Txara eraikina, Zarategi pasealekua 99, 20015 Donostia)
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroak
- 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.5. artikuluan xedatutakoak.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
- 6 hilabete, gehienez ere, egokitasun eskaera aurkezten denetik hasita (2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuko 24.2. artikulua)
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
-
Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
ARAUDIA
- Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989ko azaroaren 20koa.
- Kode zibila.
- 2005eko otsailaren 18ko 3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.
- 2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretua, foru aldundiek adingabeen adopzioaren gaian bete behar dituzten jarraibideak arautzen dituena.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Adoptatzeko eskaera aurkeztu baino lehen informazio eta prestakuntza saioetara joan beharko da NAHITAEZ. Harremanetarako telefonoak: 943 42 95 51 edota 673 69 86 77
Informazio osagarria
Adopzioa eratu ondoren, adoptatuei eta familiei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie. Harremanetarako telefonoa: 943 11 25 66