Aterpetxeetan erreserbak egitea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Beren aisialdiaren barne hezkuntza, kultura, kirol eta jolaseko ekintzak egin eta beren ikasketak osa ditzaten, haur eta gazte taldeei egonaldiak eta ostatua eskaintzen dizkieten ekipamenduak dira aterpetxeak. 


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Gazteria Zuzendaritza Nagusia
  • Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzua

Nori zuzenduta

- Ikastetxeak.
- Legez eratutako haur edo gazteen elkarte edo taldeak.
- Legez eratutako irabazi asmorik gabeko entitateak.
- Legez eratutako ezgaituen elkarte edo entitateak.
- REAJ edo IYHF erakundeen txartelak dituztenak.


Baldintzak

Elkarte edo taldeen erreserbak egiteko gutxienez 12 lagun eskatuko dira.

Erabiltzaile izateko, haur hezkuntzako adina eduki behar da gutxienez, hau da, hiru (3) urte beteta eduki behar dira.



HASIERA ETA ESKAERA


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/aterpetxeak/online-erreserbatu


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Kontraste datua

Tramitazio elektronikorako oharrak

Erreserba eta ordainketa egiteko prozedura

Egonaldia egiteko datak, plazak eta zerbitzuak baldin badaude, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gazte aterpetxe bat erabili nahi dutenek erreserba egiteko datuak eman beharko dituzte eta egonaldiaren prezioaren % 25a ordaindu; kopuru hori konturako aurrerakintzat hartuko da. Ordainketa hori egiten ez bada ez dira erreserbatutzat hartuko ez plazak eta ez zerbitzuak.

Ordainketa egin eta aterpetxera joan aurreko hamar eguneko tartean egonaldiaren % 75eko gainerakoa sartu beharko da.

Bi ordainketen artean, erreserbaren arduradunak erreserbatutako plaza kopurua aldatu egin ahal izango du; gehienez ere, % 10 murriztu ahal izango du hasieran egindako erreserba. Ikastetxeek eta haur edo gazteen elkarteek ez dute denbora muga hori izango eta aterpetxean sartzeko egunera arte egin ahal izango dituzte aldaketak.

Egonaldiaren % 75ari dagokion bigarren zatia ordaintzen ez bada, erabiltzaileak galdu egingo du aurrerakina eta aterpetxea erabiltzeko eskubidea.

Interesatuek erreserba egiteko unean ere ordaindu dezakete egonaldiaren zenbateko osoa, eta betiere, aterpetxean sartzeko 10 egun baino gutxiago gelditzen direnean.

Ordainketak horretarako ezarritako sistemen bidez egingo dira.

Erreserben baliogabetzea eta itzultzeak.

a)- Erreserba baliogabetzen bada aterpetxean sartzeko eguna baino bi hilabete edo gehiagoko aurrerapenarekin, ez da ezer kobratuko eta erreserba egiterakoan ordaindutako guztia itzuliko da.

b)- Erreserba baliogabetzen bada aterpetxean sartzeko eguna baino bi hilabete eta hilabete arteko aurrerapenarekin, prezioa erreserbari dagokion erdia izango da eta beste erdia itzuli egingo da.

c)- Erreserba baliogabetzen bada aterpetxean sartzeko eguna baino hilabete baino gutxiagoko aurrerapenarekin, prezioa erreserbaren % 100 izango da eta ez da ezer itzuliko.

Ez da ezer kobratuko eta ordaindutako kopuruak itzuli egingo dira a), b) eta c) ataletan aurreikusitako baliogabetzeak ezinbesteko arrazoiak direla eta gertatu badira Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzuaren ustez, edo  baliogabetzea zerbitzuak egonaldia bertan behera utzi duelako gertatu bada.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


1/2015 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetan zerbitzuak erabiltzeagatik eska daitezkeen prezio publikoak erregulatzen dituen araudia onartzen duena.

2004ko martxoaren 10eko Foru Agindua, Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpeen erabileraren erregelamendua onartzeari buruzkoa.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/aterpetxeak