Gizarte arretaren inguruko Ikerketa eta berrikuntza proiektuak egiteko dirulaguntzak (3. lerroa)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Xedea eta diruz lagun daitezkeen jarduerak

Dirulaguntzen xedea da gizarte esku hartzean edota entitateen eta zerbitzuen kudeaketan berrikuntza sustatzen duten proiektuak laguntzea; orobat, orain arte identifikatu ez diren behar sozialak identifikatzen eta neurtzen lagunduko duten proiektuak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: 

  • Gizarte zerbitzuek hartu ditzaketen gizarte behar berriak definitzea eta neurtzea, kualitatiboki eta kuantitatiboki.
  • Pertsonekin, familiekin eta taldeekin egin beharreko gizarte esku hartze berritzaileen emaitzak praktikan jartzea eta ebaluatzea, bai eta 65 urtetik gorako pertsonen zahartze aktiboa bultzatzen duten programa berritzaileak ere.
  • Gizarte zerbitzuen eremuan lan egiten duten erakundeen eta eremu horretako proiektuen kudeaketa modu berriak eta koordinazio modu berriak praktikan jartzea eta ebaluatzea.

Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa: 5.000 euro entitateko


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako, Ikuskapeneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagu.
  • Ikuskapen eta Inbertsio Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza