TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Gizarte Zerbitzuetako erakunde, zentro eta zerbitzuen ikuskapena

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Zerbitzu honen helburua gizarte-zerbitzuen alorreko legeetan xedatutakoa betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea da, jendeak toki horietan kalitatezko zerbitzua jasotzeko duen eskubidea bermatze aldera.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagusia
  • Ikuskapeneko, Inbertsioetako eta Gizarte Ekimeneko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako edozer zentro edo zerbitzu.


Baldintzak

  • Hasierako ikuskapena edo baimentzekoa: Funtzionamendu-baimena (titularitate pribatuko zerbitzuak eta zentroak).
  • Aldizkako planifikatuak edo ofiziozkoak eta ezohikoak: Ofizioz hasiko dira beti, bai eskumendun organoaren ekimenez, goragoko aginduz, beste organo batzuen eskaera arrazoituz edo salaketa bidez.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

  • Hasierako ikuskapena: Funtzionamendu-baimenerako eskaeraren aurkezpena zentru pribatuentzako
  • Aldizkako planifikatuak edo ofiziokoak: Ez da aldez aurreko agirik behar.
  • Ezohikoak:

a) Salaketa, errekurtso edo erreklamazio aurkeztea edo Gipuzkoako Foru Diputazioak,  Gizarte Politikako inbertsio, ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzuaren irizpidearen ondorioz.

b) Bete beharreko baldintzak ez direla betetzen pentsatzeko zantzuak badaude.


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Inbertsio, Ikuskapen eta Elkarlan Zerbitzua

Ikuskapen  Atala

TXARA 2

Zarategi pasealekua 99

20015 Donostia

Tel.: 943 112 688

Faxa: 943 112 622

Helbide elektronikoa: info.gizartekintza@gipuzkoa.eus



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Ez dago araututa


Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz
  • Komunikazio elektronikoa
  • Telefono bidezko komunikazioa
  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, E A E gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena (EHAA 63. zk., 1998ko apirilaren 2koa).

41/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa , hirugarren adinekoen egoitzetako gizarte zerbitzuei buruzkoa (EHAA 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa).

202/2000 Dekretua, urriaren 17koa, mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentroei buruzkoa (EHAA 214. zk., 2002ko azaroaren 8koa).

64/2004 Dekretua apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuetako erabiltzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren kartaren eta iradokizunen zein kexen araubidea onartzen dituena (EHAA 76. zk., 2004ko apirilaren 23koa).

2/1998 Legea, otsailaren 20koa , Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen zigortzeko ahalmenari buruzkoa (EHAA 48. zk., 1998ko martxoaren 11koa).

68/2000 Dekretua apirilaren 11koa , hiriguneetako, gune publikoetako, eraikinetako eta informazio eta komunikazio sistemetako irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena (EHAA 110. zk., 2000ko ekainaren 12koa).

2177/1996 Errege Dekretua urriaren 4koa, eraikinak suteen kontra babesteko baldintzei buruzko NBE-CPI/96 eraikuntzako oinarrizko araua onartzen duena; eraikinetako suteen aurkako babes baldintzak (BOE 261. zk., 1996ko urriaren 29koa) (Gaztelaniaz).

125/2005 Dekretua maiatzaren 31koa , adinekoentzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena (EHAA 104. zk., 2005eko ekainaren 3koa).

394/2006 Foru Agindua, ekainaren 2koa , Psikogeriatriako Unitateen baldintzak zehazteari buruzkoa (GAO 112. zk., 2006ko ekainaren 14koa).

39/2006 Legea abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzekoa (BOE 299.zk, 2006ko abenduaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).

12/2008 abenduaren 5ekoa, Gizarte Zer­bitzuei buruzkoa (EHAA 246. zk., 2008ko abenduaren 24koa).

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa (BOE 116.zk, 2012ko maiatzaren 15ekoa)(Gaztelaniaz).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

ADIN TXIKIKOEN ZENTROENTZAT

3/2005 Legea, otsailaren 18koa , haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko (EHAA 59. zk., 2005eko martxoaren 30ekoa).

131/2008 Dekretua uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautzen dituena (EHAA 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa).


Informazio osagarria

GIZARTERATZE ZENTROENTZAT

148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena (EHAA 187. zk., 2007eko irailaren 27koa).