Tramites Servicios Tramites Servicios


Haur eta nerabeen familia boluntario eta espezializatuetan hartzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Familia-harrera babes-neurri bat da, pertsona edo familia bati haur edo nerabe baten zaintza eta arreta osoa ematen diona. Haurra edo nerabea administrazio eskudunaren babespean dago, Gipuzkoaren kasuan, Foru Aldundia, eta familia-bizitza emateko helburua du bere jatorrizko familiak ezin duenean zaindu hainbat arrazoiengatik.

 Neurri hori garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesik gabeko haur edo nerabeak etxean hartzeko prest dauden familia edo pertsona boluntario edo espezializatuen laguntza behar du.

 Borondatezko Familia harrera:

 Kualifikazio berezirik behar ez duen pertsona edo familia batek haur edo nerabe bat (edo bat baino gehiago) hartzeko eskaintzen / du bere burua. Pertsona edo familia hori zaintzeko eta laguntzeko ardura hartzen du bere gain, eta profesionalen laguntza izaten du, harrerapeko adingabeko  ongizatea bermatzeko.

 Familia-harrera espezializatua:

 Modalitate honetan, harrera egiten duen pertsonak edo familiako kide batek berariazko kualifikazioa, esperientzia eta prestakuntza ditu behar bereziak dituzten haur eta nerabeekin babes eginkizunak betetzeko. Harrera bere lan profesionala dedikazio osoarekin egin nahi du (nahiz eta egoera jakin batzuetan beste lan batekin bateragarria izan daitekeen), eta horregatik ordainsaria jasotzen du, adingabearen ongizatea bermatzeko laguntza ematen dion talde baten parte izanik.

 Jarduera hauek eginen dira familia harreran:

  •  Eskaera jaso eta orientazioa.
  •  Prestakuntza eta hautaketaeta familia edo pertsona eskatzailea hautatutako familia harreraren modalitaterako egokia den ala ez azaltzeko.
  •  Laguntza teknikoa eta prestakuntza.
  •  Adingabeen eta haien familia biologikoen arteko bisitak kudeatzea eta laguntza teknikoa ematea

Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusia
  • Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Familia harrera boluntario edo espezializaturiko eskaintzen diren pertsonak edo familiak


Baldintzak

Gipuzkoan bizi diren pertsona indibidualak edo familiak, adinez nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 27. artikuluan agertzen diren baldintzak betetzen dituena.

Horrez gain, familia-harrera espezializatuaren kasuan:

  • Gipuzkoan bizi diren pertsona indibidualak edo familiak, adinez nagusiak, baldin eta pertsona heldu batek, gutxienez, funtzio hori betetzeko kualifikazio, esperientzia eta prestakuntza berariazkoa badu.
  • Erabat prest egon harrera-mutilaren edo -neskaren arreta bermatzeko.

Era berean, familia-harrera espezializatuko pertsonek bere eginkizuna PROFESIONAL AUTONOMO moduan lan egingo dute: Kasu bakoitzean beharrezkoak diren adingabeak harrera espezializatuan hartzeko, entitate esleipendunak lan hori hartzaile espezializatuei eskatuko die, eta horiekin zerbitzuak emateko merkataritzako kontratua sinatuko da. […]

 Artatutako plaza bakoitzeko diru esleipena, bai eta adingabeari laguntzeak eragindako gastuak konpentsatzeko laguntza ekonomikoa ere, pertsona hartzailearen kualifikazioaren eta adingabearekiko dedikazio edo prestasun beharren arabera ezarriko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako ezarrita duen araudiaren arabera.

 Baloratzeko irizpideak

  • Eskaera egiten duen familia haurra hartzeko egokia den baloratzeko kontuan hartu beharreko baldintzak (EHAA, 30. zk., 2005eko martxoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duen abenduaren 11ko 179/2018 Dekretuaren 27. artikuluan daude jasota.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Gipuzkoan haurrak familian hartzeko eskaintza eskaera eta Eskatzaile bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?idioma=E&app=00001


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

(Gaur egun nahitaezkoa da aurretik ordua eskatzea 943 11 25 11 telefonoan) 

Gizarte Politiketako Departamentua. Adopzio eta Familia Harreraren Atala

Txara 2 eraikina. Zarategi pasealekua, 99

20015 Donostia



ARAUDIA


  • Euskal Autonomia Erkidegoko haurrak babesteko araudia: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteari buruzkoa.
  • Haurren babesari buruzko Espainiako araudia: Kode Zibila eta Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa
  • 179/2018 Dekretua, abenduaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoan familia-harrera arautzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Foru Aldundiak etengabeko laguntza profesionala bermatzen dio familia hartzaileari, bere eginkizunetan aholku emateko eta haurrari edo nerabeari jatorrizko familiarekin egiten dituen bisitetan laguntzeko. Gainera, laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu familia hartzaileek beren gain hartu behar ez ditzaten haur edo nerabearen arretaren ondoriozko gastuak. (603/2008 Foru Agindua, apirilaren 23koa, martxoaren 23ko 35/1999 Foru Dekretuaren zenbatekoak eguneratzen dituena). 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk.