Baimen berri eskaera mahastia landatzeko
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Urtarrilaren 15 eta otsailaren azken eguna bitarten, bi egunak barne.
Helburua
Baimen berrien eskaera mahastia landatzeko
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako sustapen eta osasun Zerbitzua
Harremana
fdiezgainza@gipuzkoa.eus
Nori zuzenduta
Mahastizainak
Baldintzak
1. Mahasti-landaketa egiteko nekazaritza-azalera erabilgarri edukitzea, jabetzan, errentan, apartzerian edo zuzenbidearen araberako beste edozein modutan, eskaera epea zabaltzen denerako.
2. Ahalmen eta gaitasun profesionala izatea:
- Bost urteko esperientzia profesionala
- Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako nekazaritzako titulu akademikoa
- Nekazaritzako enpresa instalatzeko ikastaroetako edota beste ikastaro osagarri batzuetako bertaratze eta aprobetxamendu-ziurtagiria edukitzea, gutxienez ere 150 h-takoak.
- Nekazari gazteak instalatzeko laguntza jaso izana
- Lehentasunezko nekazaritzako ustiategi bat izatea
3.Baimenilk gabe landatutako mahastirik ez izatea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Baimen berri eskaera Mahastia landatzeko
Aurkeztu beharreko agiriak
- Baimen eskaera orria beteta.
- NANa edo IFZ
- Jabetza eskritura edo errendamendu kontratua (dagokion zerga ordaindua).
- Eskatzailea ez bada lur-jabea , lur-jabearen onespena sinatua.
- Eskatzaileak lehentasunezko nekazaritzako ustiategi bat duenaren egiaztagiria.Getariako txakolina jatorri izendapenaren barne txakolina egiteko ez denaren konpromiso sinatua.
- Ahalmen eta Gaitasun profesionalaren egiaztagiria, ondorengo dokumentu hauetako baten bitartez:
- Nekazaritza-jardueraren Gizarte Segurantzaren araubideko alta (5 urte).
- Nekazaritza ustiategi erregistroko titularitatearen egiaztagiria (5 urte).
- Mahasti erroldan mahastizain izatearen egiaztagiria (5 urte) .
- Nekazaritzako diru-sarreren egiaztagiria (5 urte).
- Nekazaritzan gaitzeko ikastaro edo mintegietara joan izanaren ziurtagiriak, egiaztatu gabeko urte bakoitzeko 30 ikastordu ziurtatzen dituztenak (3 urte gehienez egiaztatu beharreko 5 urtetatik).
- Nekazaritzako langileburu ziurtagiria edo hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako titulu akademiko hauetakoren bat: Oliba-olioaren eta ardoen arloko teknikaria, mahastizaintzako goi-mailako teknikaria, Nekazaritza eta abelazkuntzako teknikaria edo Paisajismo eta landa-inguruneko goi-mailako teknikaria.
- Edozein autonomia-erkidegok aitortutako Nekazaritzako enpresa instalatzeko ikastaro edota beste ikastaro osagarri batzuetako bertaratze eta aprobetxamendu ziurtagiria, gutxienez 150 h-takoa.
- Eskatzaileak nekazari gazteak instalatzeko laguntza jaso izanaren egiaztagiria.
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Baimen berri eskaera mahastia landatzeko
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Tramitazio elektronikorako oharrak
Erregistro elektronikoaren bitartez. Lurralde Oreka Berdeko departamentura zuzenduta.#mce_temp_url#
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Abuztuaren 1
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
-
Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
-
Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
1338/2018 Errege Dekretua, urriaren 29koa, mahasti ekoizpen potentziala arautzen duena