TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzak lurraldeko udalei

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Diru laguntza hauen helburua da Gipuzkoako udalerriak diruz laguntzea, batetik, herritarrek esparru publikoaren kudeaketan eta erabakietan parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun baldintzak ziurtatuta; eta, bestetik, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzeko.

Diru laguntzaren xede diren jarduketak herritarren parte hartzea sustatzen duten esperientziak izango dira eta beraien helburuetan 3. oinarri arautzailean aipatzen diren guztietako gutxienez bat lortzeko bideratuta egon beharko du (2018ko urtarrilaren 30eko Diputatuen Kontseiluaren Erabakia; 2018ko otsailaren 7ko GAO, 27. zk.),

Deialdi honen esparruan diru laguntza jasoko duten prozesuak gauzatzeko epea 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 20a arte izango da.


Nork tramitatzen du

  • GOBERNANTZA DPTUA.
  • Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia
  • Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza