TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Gizarteratzeko laguntza ekonomikoa

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Diru laguntza ematea diru sarrerarik eta beste diru laguntzak jasotzeko eskubiderik ez duten pertsonei baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dagoen baliabide batean gizarteratzeko prozesu batean parte hartzen dutenei.

Diru laguntza emateak berekin dakar akonpainamendu espezializatuko programa batean parte hartzea.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusia
  • Indarkeria Matxistaren Emakume Biktima Babesteko eta Gizarteratzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

  • 18 eta 64 urte bitarteko pertsonak, Indarkeria Matxistaren Emakume Biktima Babesteko eta Gizarteratzeko Zerbitzuko baliabide baten gizarteratzeko prozesuan parte hartu dutenek gutxienez eskaera egin aurreko 6 hilabetetan.
  • Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzutik datozen gazteak.

Baldintzak

a)    18 eta 64 urte bitartekoa izatea.

b)    Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea urte betez; 23 urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan 6 hilabete.

c)     Diru laguntzaren zenbatekoaren gaineko diru sarrerarik ez izatea eta Diru Sarrerak Bermatzeko laguntzarik jaso ezin izatea.

d)    Aurretik arreta jaso duen zentroak bilakaera positiboa izan duela adierazten duen txostena.

e)    Arretarako banakako plan bat onartzea eta hezkuntzako laguntza edo gizarteratzeko esku-hartzea mantentzea.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

  • NA edo identifikatzeko agiria.
  • Erroldatze-agiria.
  • Eskatzaileak sinatutako banakako arretarako plana.
  • Hileroko diru sarreren eta gastuen aurreikuspena.
  • Laguntza espezializatuan parte hartzearen konpromisua.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskaera aurkezten da gaztea parte hartzen ari den baliabidea kudeatzen duen gizarte entitatearen bitartez, eta bilakaera ona baldin badago, betiere, aurrera eramandako esku-hartzean.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, Gizarte Politikako Departamentuan eskaera jasotzen denetik.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


- Martxoaren 23ko 35/1999 FORU DEKRETUA, adingabekoen babesa, garapen pertsonala eta gizarteratzea bultzatzeko diru laguntzak eta gizarte arriskuan dauden pertsonentzako edo familientzako diru laguntzak arautzen dituena.

 - 35/1999 Foru Dekretuan jasotako diru laguntzetarako instrukzioa.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Laguntza hau bateraezina da gizarteratzeko bizitoki bateko egonaldiarekin, eta soilik jaso daiteke, bilakaera egoki baten ondoren, egonaldiko azken bi hilabetetan zentrotik irteteko erraztasuna emateko.

Diru laguntzaren onarpena puntuala edo aldizkakoa izan daiteke, denbora jakin baterako, eta gehienez 6 hilabetez jaso ahal izango da 23 urte baino gehiagoko onuradunen kasuan.

Diru laguntzak berritu ahal izango dira, betiere  Arretarako Banakako Planaren betetze mailaren eta horen eguneratzearen arabera.

Gizarte Politikako Departamentuak diru laguntza eman ahal izango du, baldin eta diru hori  gizarteratzeko baliabidearen entitate kudeatzaileak kudeatzen badu.

Hilean gehienez 633,27 euro izango dira, beti aurreikusitako gastuei lotuta eta behar bezala justifikatuta.

Laguntzaren xedea betetzen ez denean edo laguntza onartzeko baldintzaren bat ez bada betetzen, Gizarte Politikako Departamentuak eten egingo du eta baja emango dio diru laguntzari.