TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Gizarte bazterketaren balorazioa eta diagnostikoa

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gizarte bazterketa egoerak baloratzen ditu - intentsitate arin, ertain eta larriko maila desberdinetan - edo gizarte bazterketa arriskuak.

 Barne hartzen ditu:

-        Eskaeren balorazioa edo beste erakunde batzuek jakinarazitako balizko gizarte bazterketa egoeren inguruan.

-        Gizarte diagnostiko espezializatuak egitea eta eskatzaileak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan egokiak diren baliabideetara bideratzea, edo, bidezkotzat joz gero, erabiltzailea beste arreta sistema edo politika batzuetara desbideratzea.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusia
  • Indarkeria Matxistaren Emakume Biktima Babesteko eta Gizarteratzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Gizarte bazterketa egoeraren zantzuak adierazten dituzten pertsonak.


Baldintzak

a)    Adinez nagusia izatea

b)    Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta. Legezko bizitokia ez duten pertsonen kasuan beharrezkoa izango da Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, eskaera egin baino sei hilabete lehenagotik bertan bizitokia duela egiaztatuz.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

  • NA edo identifikatzeko agiria
  • Erroldatze-agiria
  • Udalaren gizarte txostena
  • Osasun arazoen kasuan: eguneratutako mediku txostenak

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak

Gipuzkoako lurralde historikoko udaletxeak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, Gizarte Politikako Departamentuan eskaera jasotzen denetik.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


 385/2013 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duena (Euskal Autonomía Erkidegoa)

12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzu­ei buruzkoa .

15/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi­tzuen zorroari buruzkoa.

353/2013 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa.

5/2014 Foru Dekretua, martxoaren 4koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko bigarren mailako arretako gizartera­tzeko baliabideak eskura­tzeko prozedura arau­tze­koa (52 zk. GAO, 2014ko martxoaren 18koa).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Diagnostiko espezializatua osatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eskatu ahal izango dira.