Helburua
Gizarteratzeari bideratutako eguneko zerbitzua, banakako laguntza eskaintzen duena, besteak beste esku-hartze okupazionala, hezkuntza arlokoa, terapeutikoa eta lan eta gizarte arlokoa, pertsona bere ohiko ingurunetik baztertu gabe.
Nork tramitatzen du
Harremana
Interesatua erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuak.
Gipuzkoako lurralde historikoko udaletxeak.
Nori zuzenduta
Marjinazio eta edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak, gizarteratze prozesu espezializatua hasiera emateko jarrera egokia daukatenak, prozesu horri jarraitzeko gaitasunarekin eta profesionalen esku-hartzea onartzen dutenak.
Baldintzak
a) 18 eta 64 urte bitartekoa izatea.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko errolda, eskaera baino 6 hilabete lehenagokoa eta legezko bizilekua eta benetakoa izatea bertan. Salbuespen gisa, eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsita geratu ahal izango dira.
c) Gizarte bazterketa maila jakin bat erakustea, baliabidearen beharra zuritzearren.
d) Profesionalek gidatutako esku hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.
e) Osasun egoerari dagokionez, osasun erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta zentroetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea.
f) Zentroan garatutako programaren helburua larriki asalda dezakeen portaera nahasmendurik eta/edo jarrerarik ez izatea
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.
Gipuzkoako lurralde historikoko udaletxeak.
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuan eskaera jasotzen denetik.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
5/2014 Foru Dekretua, martxoaren 4koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko bigarren mailako arretako gizarteratzeko baliabideak eskuratzeko prozedura arautzekoa (52 zk. GAO, 2014ko martxoaren 18koa).
Oharrak
Mota honetako zerbitzuen erabiltzaileak egoitza zentroetan dauden pertsonak izan daitezke, baina baita etxean bizi direnak eta gizarte laguntza edo hezkuntzako esku-hartze jarraitzailea behar dutenak.
2008ko abenduaren 5eko 12/2008 legearen 93.5 artikuluak xedatutakoari jarraituz, zentro batetik kaleratzeak hurrengo 6 hilabetetan zerbitzua jasotzeko eskubidea eten egingo du. Epe hori amaitzen denean hasiera eman ahal izango zaio zerbitzua jasotzeko eskubideari.