Tramites Servicios Tramites Servicios


40E Aitorpen-likidazioa. Bingo elektronikoa

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Azken hiruhilekoa bukatu eta hurrengo 25 egun naturaletan: urtarril, apiril, uztail eta urriaren 1etik 25era.

Helburua

Bingo elektronikoaren jokoa ustiatzeko baimena, antolaketa edo egitea aitortzen da.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zergak eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Bingo elektronikoaren jokoa ustiatzeko baimen administratiboa duten pertsonek edo entitateek edo baimenik gabe antolatu edo egiten duten pertsonek edo entitateek.


Baldintzak

Bingo elektroonikoaren jokoa ustiatzeko baimen administratiboa edukitzea edo baimenik gabe antolatzea edo egitea.

Bingo elektronikoaren zerga oinarria izango da azken hiruhilekoan jokatutako zenbatekoaren eta sarietara zuzendutako zenbatekoaren arteko aldea, jokoa egiten den lokal edo areto bakotzari egotzi dakiokena. Kuota kalkulatzeko %25eko tipoa ezarri behar zaio oinarriari.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

40E eredua


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

40E eredua interneten bidez


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Tramitazio elektronikorako oharrak

Ereduan zehaztuko den kontuan helbideratuz egingo da ordainketa.

Finantza entitate laguntzaileak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


52/2013 Foru Agindua, urtarrilaren 24koa, Jokoaren gaineko Zerga (Bingo Elektronikoa) autolikidatzeko 40E onartu eta horren aurkezpen eta ordainketarko prozedura arautzen duena.

1/2005 Foru Araua, otsailaren 1ekoa, Gipuzkoako Jokoaren gaineko Zergari buruzkoa.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Bingo Elektronikoaren modalitatean ez da ordaindu behar Eusko Jaurlaritzaren "Bingo Jokoaren Errekargoa" delakoa.