Tramites Servicios Tramites Servicios


511eredua. Hidrokarburoen gaineko zerga. Bideko salmenten prozeduran tasa murriztuarekin bidalitako produktuen emate orrien hileko zerrenda

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hilekoa. Informazioa egin den hilabetearen hurrengo hilaren lehendabiziko 5 lanegunen barruan.

Helburua

Fabriketatik, gordailu fiskaletatik edo biltegi fiskaletatik bideko salmenten prozeduraren bidez, aurreko hilean bidalitako produktuen emate orrien zerrenda, produktu horiek zerga bereziei lotuak badira eta zerga murriztua sortarazi badute edo salbuespen bat aplikatu bazaie.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zergak eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Eredu hau bideko salmenten prozedura erabiliz fabrikatik, gordailu fiskaletik, edo biltegi fiskaletik produktuak igortzen dituztenek aurkeztu behar dute, betiere zerga tasa murriztua sortu bada edo salbuespena aplikatu bazaio.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

511 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

2017ko eta hurrengo ekitaldietarako aurkezpenak ZergaBidea plataformatik egin behar dira edo Gipuzkoatarian 500/503/509/511/551/EMCS laguntza programaren bitartez.

Jarraian, 2016ko eta aurreko ekitaldietako aurkezpenak egin daitezke, Gipuzkoataria bete daitekeen pdf artxiboa bidaliz, edo  Gipuzkoatarian 500/503/509/511/551/EMCS laguntza programaren bitartez.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.

Zerga Berezien Erregelamenduari buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretua.

113/2009 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Zerga Berezien eredu jakin batzuk onartu eta zerga horien zenbait kudeaketa arau bateratu eta eguneratu ziren.