Tramites Servicios Tramites Servicios


KAR eredua. Gasolio profesionala. Urtean egindako kilometroen aitorpena

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Urtea bukatu ondorengo urteko lehen hiruhilekoan

Helburua

Zehaztu behar da, aurreko urtean onuradunen erroldan inskribatuta egon den bere titularitateko ibilgailu bakoitzeko, zenbat kilometro egin dituen aurreko urtean.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zergak eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Gasolio profesionalaren onuradunen erroldan aurreko urtean inskribatuta egon diren onuradunei.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

KAR eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

KAR interneten bidez


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gipuzkoako Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga bulegoetan aurkez daitezke, orriak bete ondoren.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


292/2008 Foru Agindua, martxoaren 18koa, "Urtean egindako kilometroak. Gasolio profesionala" izeneko aitorpena aurkezteko eredua eta prozedurak onartzen dituena.

20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.

35/2007 Foru Agindua, urtarrilaren 22koa, Hidrokarburoen gaineko Zerga eta Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren tasa autonomikoaren aplikazioari dagozkion kuotak zati batean itzultzeko prozedura ezarri, eta zerga bereziei buruzko martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretuan izendapen konbinatuko kodeei egiten zaizkien erreferentziak eguneratzen dituena.