Tramites Servicios Tramites Servicios


200 Eredua. Sozietateen gaineko zerga eta ez egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.

Helburua

Egin eta aurkeztu sozietateen gaineko zergaren aitorpena eta ez egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpena (establezimendu iraunkorrak). Zuzeneko tributua da, izaera pertsonala duena eta zergaren subjetu pasiboek lortutako mozkina kargatzen du.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

 200 eredua aurkeztu behar dute:

  • Sozietateen gaineko Zergaren subjetu pasibo guztiek 
  • Ez- egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak (establezimendu iraunkorrak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita, errentk esleitzeko araubidean dauden entitateak), baldin eta abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarenak, ezarritakoagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari tributatu behar badiote.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

1. Autolikidazioa bide telematikoz aurkezten denean, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Zergadunak errentak ez integra tze a aplikatu badezake nazioarteko zergape tze bikoi tza dela-eta (2/2014 Foru Arauaren 33., 34. eta 35 artikuluak), beste orri batean ondoko informazio hau adierazi beharko du eragiketa bakoi tze ko:

— entitatearen edo, hala bada, establezimendu iraunkorraren IFZ, izena, eta entitatean duen partaide tza por tzen tajea.

— Herrialdea.

— eragiketaren zenbatekoa.

b) Zergadunak zilegi badu zerga oinarrian sar tze a entitate ez-egoiliarrek lortutako errenta positibo jakin ba tzuk (2/2014 Foru Arauaren 48. artikulua), lurralde espainiarrean egoi tza rik ez duen entitatearen datuak aitortu beharko ditu (balan tze a eta galera-irabazien kontua) eta, gainera, frogagiriak eran tsi beharko ditu zerga oinarrian sartu behar den errenta positiboagatik ordaindu diren zergak justifikatzeko.

c) Aitor tzen duen zergaduna bazkide bada ekonomia intereseko talde batean edo aldi baterako enpresa elkarte batean, edo bazkide izaerari dagozkion eskubide ekonomikoak baditu, entitateak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da, guztira ego tzi beharreko zenbatekoak eta entitateak egin duen banakako egozpena bertan adierazita.

d) Apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauak, irabazi asmorik gabeko entitateen eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoak, II. tituluan ezarritako zerga araubidea aplika tze a aukeratu duten entitateek, aipatutako foru arauaren 5. artikuluko 6. zenbakian adierazten den memoria aurkeztu beharko dute azaroaren 2ko 87/2004 Foru Dekretuko 3. artikuluan finkatutako eran. Dena den, entitateek zergaldian izan duten diru sarrera bolumen osoa ez bada 30.000 eurotik gorakoa eta merkatari tza sozietateetan parte har tzen ez badute, ez daude behartuta memoria ekonomikoa aurkeztera, entitate horiek memoria ekonomiko hori egiteko duten obligazioa erago tzi gabe.

Modalitate telematikoa «profesional» batek nahiz zergadunak erabil tzen duenean, apartatu honetan aipa tzen den dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko da.


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

 

  • Modalitate telematikoa Zergabidea web plataformaren bidez.
  • Modalitate telematikoa Gipuzkoatariaren bidez Lurralde Erkideko araudiaren menpe dauden zergadunentzat (Nafarroa izan ezik).

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


2017/12/31n indarrean dagoen araudia.