Tramites Servicios Tramites Servicios


231 eredua. Informazioa herrialdez herrialde aitortzeko eredua.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Eredua hamabi hilabeteko epean aurkeztuko da, eman behar den informazioari dagokion zergaldia amaitzen denetik aurrera.

Helburua

Informazioa herrialdez herrialde aurkezteko aitorpenak informazio hau bilduko du, modu agregatuan eta herrialde edo jurisdikzio bakoitzeko, entitate nagusiaren zergaldiari dagokionez.

Lurralde espainiarreko entitate egoiliarra informazioa herrialdez herrialde ematera behartuta dagoen talde bateko kide bada, informazioa prestatu behar duen entitatearen identifikazioa eta haren egoitzako herrialdea edo lurraldea ere adierazi beharko dira.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

-Lurralde espainiarrean egoiliar diren entitateek, baldin eta, Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 32.3 artikuluan ezarritako eran definitutako talde bateko entitate nagusiak izanik, aldi berean beste entitate baten menpe ez badaude.

-Aipatutako foru arauaren 43.10 artukuluan jasotzen diren zirkunstantzietako edozein betetzen bada, honako hauek ere eman behar dute informazio hori: lurralde espainiarrean egoiliar diren eta, zuzenean edo zeharka, entitate ez-egoiliar baten menpe dauden entitateek entitate hori ezin da izan aldi berean beste entitate baten menpekoa, eta entitate ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Ez dago inprimakirik, aitorpena ezin baita paperean aurkeztu. Internet da aurkezpen modalitate bakarra.


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Aurkezteko modalitateak


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


486/2018 Foru Agindua,2018ko urriaren 15ekoa, informazioa herrialdez herrialde aitortzeko 231 eredua aldatzen duena.

41/2017 Foru Agindua, 2017ko urtarrilaren 16koa, informazioa herrialdez herrialde aitortzeko 231 eredua onartzen duena.