Tramites Servicios Tramites Servicios


202 Formularioa. Ordainketa zatikatuak. Sozietateen gaineko zerga

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Apiril, urri eta abenduaren lehen 20 egun naturalen barruan.

Helburua

Egin eta aurkeztu ordainketa zatikatuaren formularioa, estatuko araubidearen menpe eta aldi berean Foru Aldundian tributatzen duten enpresek.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Bakarrik Estatuan eta Gipuzkoako Foru Aldundian aldi berean tributatzen duten entitateek, betiere estatuko araudia aplikatzeagatik ordainketa zatikatuak egitera behartuta badaude eragiketa bolumena kontuan hartuta.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

202 Formularioa (PDF)


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Gipuzkoataritik (pasahitza edo sinadura elektronikoa) galdera sorta bati erantzunez.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


533/2016 Foru Agindua, azaroaren 16koa, araudi erkidera bilduta dauden subjetu pasiboek Sozietateen gaineko zergaren ordainketa zatikatuak egiteko erabili beharreko 202 eta 222 ereduak onartzen dituena.