Tramites Servicios Tramites Servicios


228 Eedua. Talde fiskalen erregimenaren jakinarazpena

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Alta jakinarazteko: ondorioak dituen zergaldiaren aurreko lehen zergaldiko azken hilabetean. Talde fiskalaren osaeraren aldaketa jakinarazteko: aldaketa egin eta bi hilabeteko epean

Helburua

Bateratze fiskaleko araubidean zergapetuta dauden entitateentzat araubide horretako alta eta taldearen osaeraren aldaketa jakinarazteko modua.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Sozietate gainekeo Arau Foralean, VI Tituluan eta VI. Kapituluaren barrenean arautzen den talde fiskalen erregimena aplikagarri zaienek (kooperatibak barne) aurkezten dute.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

Taldeko entitateek bateratze fiskaleko araubidea aukeratzeko erabakien kopia bat. Hala ere aipatutako dokumentua ez da eskatuko, dagoeneko Gipuzkoako Foru aldundiaren esku badago (036 edo 60S ereduen bidez).


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

228 Formularioa bete eta Gipuzkoatariatik igorri


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Tramitazio elektronikorako oharrak

Aurkezteko epea:

  • Alta jakinarazteko, ondorioak dituen zergaldiaren aurreko lehen zergaldiko azken hilabetean
  • Talde fiskalaren osaeraren aldaketa jakinarazteko, aldaketa egin eta bi hilabeteko epean.


  • TRAMITAZIOA


    Eskaera moduak

    • Internet

    ARAUDIA


    654/2015 Foru Agindua, abenduaren 19koa, 228 eredua onartzen duena.