TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


296 eredua. Eredu informatiboa. Establezimendu iraunkorrik gabeko ezegoiliarrek errenten atxikipenak

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30era bitartean.

Helburua

 

Aitorpenaren ekitaldian Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei (establezimendu iraunkorrik gabe dihardutenei) ordaindu eta atxiki zaizkien zenbatekoak aitortzen dira.

Informazioa gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei (establezimendu iraunkorrik gabekoei) errentak ordaindu dizkieten hauek aurkeztu behar dute 296 eredua:


Baldintzak

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrei (Nork aurkeztu behar du?) apartatuan adierazitako errentak ordaintzea.

 



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

296 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Ereduak internet bidez aurkezteko helbidea:

Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) Zergabidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

1º) Entitate laguntzaileak

2º) Herritarren arretarako bulegoak

Eredu hori interneten bakarrik eskura daiteke.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


1055/2009 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan establezimendu iraunkorrik gabe lortutako hainbat errentaren gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko 296 eredua onartzen duena.

678/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan establezimendu iraunkorrik gabe lortutako hainbat errentaren gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena aitortzeko 296 eredua onartu, 210, 211, 212, 213, 215 eta 216 ereduak formulario bidez telematikoki aurkeztea ahalbidetu eta 214 eredua arautzen duten xedapenak indargabetzen dituen abenduaren23ko 1055/2009 Foru Agindua aldatzen duena.