TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


130 eredua. Ordainketa zatikatuak.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

1º hiruhilekoa (apirilaren 1etik maiatzaren 10era). 2º hiruhilekoa (uztailaren 1etik abuztuaren 10era). 3º hiruhilekoa (urriaren 1etik azaroaren 10era). 4º hiruhilekoa (urtarrilaren 1etik otsailaren 10era)

Helburua

130 Eredua. Ordainketa zatikatuak. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten PFEZren zergadunak.

Eredu hau erabiltzen da jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonek egin behar duten ordainketa zatikatua hiru hilean behin aitortzeko.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona guztiek aurkeztu behar dute.


Baldintzak

Aurreko apartatuan (Nork aurkeztu behar du) xedatutakoa bete behar da.


Ordainketa zatikatuaren emaitza zero bada, 130 eredua ez da aurkeztu behar.


Ordainketa zatikatua 005 ereduaren bidez helbideratzen bada, 130 eredua ez da aurkeztu behar.




HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Paperean aurkezteko ereduak (eredu betegarriak dira, gure webgunean eskura daitezkeenak, entitate laguntzaileetan aurkezteko):

130 eredua

005 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Interternet bidez ereduen aurkezpena Gipuzkoatariko formulario edo fitxategia betez (Sinadura edo pasahitz elektronikoarekin)


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Entitate laguntzaileak


Gure webgunean eskura daitezke inprimakiak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


635/2014 Foru Agindua, abenduaren 3koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainketa zatikatuak egiteko prozedurak ezarri, eta ordainketa zatikatuak autolikidatzeko 130 eredua eta ordainketa horiek helbidera tzeko 005 eredua onartzen dituena.