TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


411 eredua. Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Uztailaren lehendabiziko 25 egun naturalaren barruan

Helburua

Kreditu Entitateetako gordailuen gaineko zergaren autolikidazioa egitea.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Eredu hau aurkeztera behartuta daude abenduaren 27ko 16/2012 Legeak 19. artikuluan xedatutakoaren arabera kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren zergadun direnak. Hau da:

a) Kreditu entitateen alorreko zuzenbidea Europako Erkidegoetakora egokitzen duen ekainaren 28ko 1298/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 1. artikuluan definitutako kreditu entitateak.

b) Atzerriko kreditu entitateek lurralde espainiarren dituzten sukurtsalak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

411 eredua


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Internet: Gipuzkoataria  atariaren bitartez eredu hori bidal daiteke formularioaren bidez.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

343/2015 Foru Agindua, ekainaren 22koa, «Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa» izeneko 411 eredua onartu, eta hura aurkezteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena.