TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


410 eredua. Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Uztailaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan

Helburua

Konturako ordainketa egitea, zenbatekoa aurreko zergaldiko zerga oinarriari karga tasa aplikatzetik ateratzen denaren 100eko 50 izango da.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Eredu hau aurkeztera behartuta daude abenduaren 27ko 16/2012 Legeak 19. artikuluan xedatutakoaren arabera kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren zergadun direnak. Hau da:

  • Kreditu entitateen alorreko zuzenbidea Europako Erkidegoetakora egokitzen duen ekainaren 28ko 1298/1986 Legegintzako Errege Dekretuak 1. artikuluan definitutako kreditu entitateak.
  • Atzerriko kreditu entitateek lurralde espainiarren dituzten sukurtsalak.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

410 eredua


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

 Internet: Gipuzkoataria atariaren bitartez eredu hori bidal daiteke formularioaren bidez.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


627/2014 Foru Agindua, ekainaren 26ekoa, Kreditu entitateetako gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa