TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


184 eredua. Errenta- esleipenaren araubideko erakundeen aitorpen informatiboa

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Urte bakoitzeko otsailean zehar aurkeztuko da eta aurreko urteari buruzko informazioa jaso beharko da.

Helburua

Errenta-esleipenaren araubideko erakundeak lortutako errentak jarri behar dira,  bai eta bazkide, jaraunsle, erkide eta partaide bakoitzari esleitu behar zaion errenta ere.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Zerga- egoitza Gipuzkoan duten errenta-esleipenaren araubideko erakundeak.


Baldintzak

Iharduera ekonomikoa izatea edo 3.000 eurotik gorako errentak badituzte urtean.



HASIERA ETA ESKAERA


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Aitorpenaren aurkezpena:

A) Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) ZergaBidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


12/2004 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek aurkeztu behar duten urteko aitorpen informatiboaren  184 eredua, aurkezpen moduak eta aurkezpenerako diseinu logikoak onartzen dituena.

665/2015 Foru Agindua, abenduaren 22koa,hurrenez hurren 182 eta 184 urteko eredu informatiboak arautzen dituzten abenduaren 17ko 667/2014 eta urtarrilaren 16ko 12/2014 Foru Aginduak aldatzen dituena