TramitesServiciosPortlet
193 eredua. Eredu informatiboa (kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak)
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30era bitartean.Helburua
Aitorpenaren ekitaldian ordaindu eta atxiki diren zenbatekoak aitortzen dira. Urtean zehar 123 ereduaren bidez aitortutako errentak jaso behar dira eredu honetan.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Atxikitzera behartuta egonik, kapital higigarriaren etekinak ordaindu dituztenek aurkeztu behar dute eredu hau.
Baldintzak
Kapital higigarriaren etekinak ordaintzea Nork aurkeztu behar du? apartatuan ezarritakoaren arabera.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Paperean aurkezteko ereduak (eredu betegarriak ez direnak gure webgunean, entitate laguntzaileetan edo herritarren arretarako bulegoetan aurkeztuko dira):
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
-Ereduak internet bidez aurkezteko helbidea:
Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) Zergabidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.
-Editran
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Pasahitza
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak
Eredu hori interneten bakarrik eskura daiteke.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
1175/2012 Foru Agindua, abenduaren 28koa, 198 eredua aldatu eta, 193 eta 194 ereduak onartzen dituena.
591/2016 Foru Agindua, abenduaren 21ekoa,onartzen dituena 196 eredua, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga, eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Mota guztietako finantza erakundeen kontuetatik (aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) eratorritako kontraprestazioagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gainean egindako atxikipenak eta konturako sarrerak eta mota guztietako finantza erakundeetan irekitako kontuetan baimendutako pertsonak eta saldoak. Urteko laburpena», eta eredu horren aurkezpen moduak eta aldatzen duena 193 eredua, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kapital higigarriaren hainbat etekinen gainean eta sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren errenta jakin batzuen gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena»
33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.