TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


190 eredua. Eredu informatiboa (lan, ekomi jardueren etekinen eta sarien gaineko atxikipenak)

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30ra bitartean.

Helburua

Aitorpenaren urtean ordaindu eta atxiki diren zenbatekoak aitortzen dira.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Atxikitzeko obligazioa duten subjektu pasiboei eta zergadunei dagokie eredu hau aurkeztea, betiere aitortzen den urtean lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaindu dituztenean.

Hau da, 110 eta 111 ereduak aurkeztu dituztenek aurkeztu behar dute 190 eredua.


Baldintzak

Aitortzen den urtean lanaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak edo sariak ordaintzea.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

190 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

A) Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) Zergabidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.

B) Gure Zergabidea programaren bitartez, kontraste datu bat sartuta, programan lortzen den fitxategia bidaltzen da.
Editran


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

Zuzeneko arretarako bulegoak

1º) Entitate laguntzaileak

2º) Herritarren arretarako bulegoak

Inprimakiak web orrian eskura daitezke. PDF artxibo hauek, inprimatuta, nahikoa dira aitorpena aurkezteko.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


534/2016Foru Agindua, azaroaren 16koa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga. Lan etekinen, jarduera ekonomikoen etekinen eta sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena» izeneko 190 eredua onartu, eta hura aurkezteko moduak eta tokiak ezartzen dituena.