TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


128 eredua. Kapitalizazio eta bizitza edo elbarritasun aseguruetako atxikipenen aitorpena

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hiru hilean behin. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar da. Hilean behin (6.010.121,04 eurotik gorako eragiketa bolumena dutenek hilero aurkeztu behar dute).

Helburua

Kapital higigarritik datozen errenten gaineko atxikipenak (kapitalizazioa eta bizitza edo elbarritasun aseguruak).

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Harremana

Errenta-Atxikipenen Sekzioa. 943 113 000


Nori zuzenduta

Kapitalizazio eragiketengatik eta bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuengatik kapital higigarriaren etekinak ordaintzen dituzten finantza entitateek eta aseguru etxeek aurkeztu behar dute eredu hau.


Baldintzak

Kapitalizazio eragiketetatik eta bizitza edo elbarritasun aseguru kontratuetatik datozen etekinak ordaindu izana.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

128 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Ereduen aurkezpena internet bidez, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektronikoa erabilita:

       - 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, ZergaBidea plataformatik

       - 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoataritik, bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

1º) Entitate laguntzaileak

2º) Herritarren arretarako bulegoak (emaitza zero bada).

Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


1073/1999 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, 128 eta 188 ereduak onartzen dituena