TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


123 eredua. Kapital higigarriaren errenta gaineko atxikipenen aitorpena (dibidenduak...)

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hiru hilean behin. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar da. Hilean behin (6.010.121,04 eurotik gorako eragiketa bolumena dutenek hilero aurkeztu behar dute).

Helburua

Kapital higigarritik datozen errenten gaineko atxikipenak (errenta motak: dibidenduak, kooperatibistek egindako ekarpenen interesak, obligazio eta bonoen interesak, jabetza intelektual eta industrialetik eratorritakoak, ...).

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Inbertsio fondoetako partaidetzak kudeatzen edo merkaturatzen dituzten sozietateek aurkeztu behar dute eredu hau, aurreko hiruhilekoan produktu horietatik datozen etekinak ordaindu dituztenean.


Baldintzak

115, 117, 124, 126 edo 128 ereduetan aitortzekoak ez diren kapital higigarriaren etekinak ordaindu izana.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

123 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Ereduen aurkezpena internet bidez, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektroniko erabilita:

     - 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, ZergaBidea plataformatik

     - 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoataritik. bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

Zuzeneko arretarako bulegoak

1º) Entitate laguntzaileak

2º) Herritarren arretarako bulegoak (emaitza zero bada).

Gure webgunean nahiz estankoetan eskura daitezke inprimakiak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


1083/1999 Foru Agindua, abenduaren 31koa, 123, 193, 124 eta 194 ereduak onartzen dituena