TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


117 eredua. Inbertsio kolektiboko erkundeen aktiboak lortutako irabazien atxikipenak

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hiru hilean behin. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar da. Hilean behin (6.010.121,04 eurotik gorako eragiketa bolumena dutenek hilero aurkeztu behar dute).

Helburua

Inbertsio kolektiboko erakundeen aktiboak eskualdatu edo berreskuratzeagatik lortutako irabazien atxikipenak.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Inbertsio fondoetako partaidetzak kudeatzen edo merkaturatzen dituzten sozietateek aurkeztu behar dute eredu hau, aurreko hiruhilekoan produktu horietatik datozen etekinak ordaindu dituztenean.


Baldintzak

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren, edo Sozietateen gaineko Zergaren zergadunei inbertsio fondoetako partaidetzetatik datozen etekinak ordaindu izana.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Paperean aurkezteko ereduak (eredu betegarriak dira, gure webgunean eskura daitezkeenak, entitate laguntzaileetan edo herritarren arretarako bulegoetan aurkezteko):

117 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Ereduen aurkezpena internet bidez, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektronikoa erabilita:

    - 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako,  ZergaBidea plataformatik

    - 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoataritik, bertan dagoen formularioa betez edo fitxategi bat igoz.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

Zuzeneko arretarako bulegoak

1º) Entitate laguntzaileak

2º) Herritarren arretarako bulegoak (emaitza zero bada)

Interneten bakarrik dago eskuragarri eredu hori.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


44/2017 Foru Agindua, 117 eredua onartzen duena, eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena.