TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


115 eredua. Hiri ondasun higiez. errentan edo azpierrentan emateagatik lortutako etekinen atxikip.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hiru hilean behin. Apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztu behar da. Eragiketa bolumena 6.010.121,04 eurotik gorakoa bada, hilean behin aurkeztu behar da autolikidazioa, 25 egun naturalen barruan.

Helburua

Aurreko hile/hiruhilekoan ordaindu eta atxikitako zenbatekoak aitortzen dira, aplikagarri diren atxikipen tasen arabera kalkulatuak.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Hiri ondasun higiezinak errentan edo azpierrentan hartzeagatik etekinak ordaindu eta atxikitzera behartuta daudenek aurkeztu behar dute eredu hau.


Baldintzak

Hiru ondasun higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen etekinak ordaintzea.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

115 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Ereduen aurkezpena internet bidez, pasahitz operatiboa edo ziurtagiri elektronikoa erabilita:

     - 2017ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, ZergaBidea plataformatik

     - 2016ko ekitaldirako eta aurrekoetarako, Gipuzkoataritik, bertan dagoen formularioa betez edo ZergaBidea programa zaharrarekin lortzen den fitxategia igoz.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

1º) Entitate laguntzaileak

2º) Herritarren arretarako bulegoak (emaitza zero bada).
 
Gure webgunean eskura daitezke inprimakiak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


662/2014 Foru Agindua, abenduaren 11koa, 115 eredua, Ondasun higiezin hiritarren  errentamendutik edo berrerrentamendutik datozen errenta edo etekin jakin batzuen gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Zerga egutegia