TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


005 Eredua. Ordainketa zatikatuak helbideratzea.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Dagokion hiruhilabetean 005 ereduak efektua izan dadin, bukaerako datak hauek dira: 10/04 (1H), 10/07 (2H), 10/10 (3H, 10/01 (4H).

Helburua

 005 ereduaren bidez, jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunen ordainketa zatikatuak helbideratzen dira.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten Errenta Zergaren zergadunentzat prestatuta dago.


Baldintzak

Helbideratze hau egin dezakete aurreko bigarren urtean (adibidez: 2008. urtea, 2010eko ordainketa zatikatuei dagokienez) etekin garbi positiboa lortuta jarduera bera egin duten zergadunek, betiere ordainketa zatikatuak prozedura orokorraren bidez kalkulatzen badira.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Ereduak paperez aurkeztea (eredu horiek gure web gunean bete daitezke, eta gero entitate laguntzaileetan edo herritarren arretako gure bulegoetan aurkeztu):

005 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Ereduak Internetez aurkeztea:

1) Ereduaren PDFa lortu Ogasun eta Finantza Departamentuko web gune nagusian

2) PDFa bete eta ordenagailuan gorde

3) Gipuzkoataria webean sartu, sinadura elektronikoa edo pasahitza operatiboa erabilita

4) "Zerga ereduen aurkezpena (PDF)" aukera hautatu

5) Eredua (PDF) igo, atarian adierazitako pausoak eginda.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Herritarren arretako bulegoak 

Inprimakiak gure web gunean lortu daitezke.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


635/2014 Foru Agindua, abenduaren 3koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainketa zatikatuak egiteko prozedurak ezarri, eta ordainketa zatikatuak autolikidatzeko 130 eredua eta ordainketa horiek helbidera tzeko 005 eredua onartzen dituena.