TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


349 Eredua. EBko subjektu pasiboekin egindako eragiketen laburbilketa

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Batasun barruko ondasun entregak edo eskurapenak edota eragiketa triangeluarrak egin dituzten zergadunek edota batasun barruko zerbitzuak jaso edo prestatu dituztenek aurkeztu behar dute 349 eredua.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zergak eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 79. artikuluak (PDF gaztelaniaz) jasotzen duen moduan, batasun barruko ondasun entregak edo eskurapenak edota eragiketa triangeluarrak egin dituzten zergadunek edota batasun barruko zerbitzuak jaso edo prestatu dituztenek aurkeztu behar dute 349 eredua



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

349 eredua

Estankoak


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

349 eredua interneten bidez


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Finantza entitate laguntzaileak, Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua eta Herritarren arretarako bulegoak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

4 urte (ZFAren 100.art.)



ARAUDIA


102/1992 Foru Dekretua

629/2013 Foru Agindua



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Oro har: hilekoa. Dagokion hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu behar da, bi salbuespen eginda: Uztailari dagokiona abuztuan eta irailaren lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren lehen hogeita hamar egun naturalen barruan aurkeztu beharko da


Informazio osagarria

349 eredua