TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


GIPUZKOAKO NEKAZARITZA LURREN FUNTSA

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

  •  Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak beste entitate batzuekin batera garatutako proiektua da. Xedea da lursailak nekazaritza eta abeltzaintza sektorearekin zerikusia duten proiektuak garatzeko lurra behar duten pertsona guztien eskura jartzea.
  • Gipuzkoako Lurren Funtsean finkak sartzeko edo esleitzeko prozesuetarako inprimakiak eskatzea.

Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DPTUA.
  • Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
  • Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzua

Nori zuzenduta

Edozein pertsona, elkarte, enpresa edo udal, nekazaritza erabilerako lursailak eskaintzeko interesa duena edo lursailen beharra duena, nekazaritza eta abeltzaintza esparruan proiektuak garatzeko profesional moduan.


Baldintzak

Eskaera inprimakiak datu guztiekin behar bezala beteta bidaltzea posta elektronikoaren bidez edo aurrez aurreko erregistroan aurkeztuz.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Nekazaritza Lurren Funtsean finkak sartzeko eskaera inprimakia (urte osoan).

Nekazaritza Lurren Funtsean dauden finkak edo eskubideak esleitzeko eskaera inprimakia 


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Nekazaritza Lurren Funtsean finkak sartzeko eskaera (urte osoan).

Nekazaritza Lurren Funtsean dauden finkak edo eskubideak esleitzeko eskaera 


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskualdeko nekazaritza bulegoak

Informazio eta Erregistro bulego orokorrak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa
  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Nekazaritza Lurren Funtsean finkak sartzeko eskaera inprimakia bidali ondoren, zerbitzuak eskaera jaso eta 20-30 eguneko epean eskaeraren erantzun idatzia bidaliko du.

Nekazaritza Lurren Funtsean dauden finken edo eskubideen esleipen eskaeraren kasuan, erantzuna dagokion deialdia ebazten denean bidaliko da, 10/2013 Foru Dekretuak, martxoaren 13koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa arautzen duenak, ezartzen duenaren arabera