Web edukia bistaratu
Sinadura egiaztatzeko laguntza
Hauek dira sinadura elektronikoa egiaztatzeko urratsak:
- Lehendabizi, "Sinadura egiaztatu" esteka aukeratu behar da aplikazioan.
- Ondoren pantaila bat agertzen da non erabiltzaileak artxiboak aukeratu behar dituen hauen edukiaren arabera:
- Erabiltzaileak datuak eta sinadura barne dituen artxibo bakar bat ematen badu, artxibo hori bakarrik hautatu behar du "Hautatu dagokion sinadura" eremuan.
- Erabiltzaileak sinatu ziren datuak dituen jatorrizko artxiboa eta sinadurari dagokion artxiboa ematen baditu, bi artxiboak hautatu behar ditu "Hautatu egiaztatu behar den agiria" eta "Hautatu dagokion sinadura" eremuetan.
- Fitxategiak hautatutakoan, "Egiaztatu" botoia klikatu behar da.
- Jarraian, datuak eta sinadura barne dituen artxibo bat bakarrik eman izanez gero, erabiltzaileak datuen formatua hautatu behar du.
- Azkenik, sinadura egiaztatzeko prozesua ongi amaitu bada, egiaztapenaren emaitza erakusten zaio erabiltzaileari, eta sinatzailea edo sinatzaileak zein diren ere ikus dezake.