Borondatezko ordezkarien errolda korporatiboa

Aldundiko departamentu guztien aurrean du balioa ordezkatuaren izenean jarduteko, honako gai haueterako:

  1. Fakturen kudeaketa. Gai honetan ordezkaritza jaso duenak ordezkatzen duen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren hornitzaile den pertsonari buruzko datuak aldatzeko eskatu ahal izango du, ordaintzeko aurkeztu zaizkion fakturen izapideak kontsultatu ahal izango ditu, eta ordezkatutako pertsonari zuzendutako jakinarazpen elektronikoetarako sarbidea izan dezake.
  2. Kontratazioa. Gai honetan ordezkaritza jaso duenak ahalmena izango du, ordezkatzen duen pertsonaren izenean, 1. edukian jasotako ahalmenez gain, honako hauek ere egiteko: proposamen mota guztiak sinatu, aurkeztu eta kendu; esleipenak onartu; kontratuak formalizatu; bermeak eratu eta indargabetu; kontratazio alorreko gorabehera guztietan jardun; eta, gainera, ordezkatutako pertsonari zuzendutako jakinarazpen elektronikoetarako sarbidea izan, Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten dituen kontratazio espedienteen kasuan.
  3. Diru laguntzak eta laguntzak. Diru laguntzak eta laguntzak: gai honetan ordezkaritza jaso duenak ahalmena izango du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko diru laguntzen atarian jasotako diru laguntzen eskaera egiteko, errekurtsoak aurkezteko, ekintzetan atzera egiteko, eskubideei uko egiteko, datuak aldatzeko, hala nola ordezkatutako pertsonari zuzentzen zaizkion jakinarazpen elektronikoetarako sarbidea izateko.
  4. Baimenak eta aldez aurreko komunikazioak. Eduki honetan emandako ordezkaritzaren bidez, ordezkaria gaitzen da, ordezkatuaren izenean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldez aurreko baimena eskatzeko administrazioaren esku hartzeari lotutako jarduera edo eskubide jakin bat edo batzuk egikaritzeko, edozein izanda ere gaitasun tituluari ematen zaion formula edo izen espezifikoa. Era berean, ordezkatuaren izenean jardun ahal izango du haren identifikazio datuak edo beste edozein datu garrantzitsu Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazteko, beharrezkoak direnean Administrazioaren aldez aurreko baimenik behar ez duen jarduera bat hasteko edo eskubide bat egikaritzeko.
  5. Ondorio guztietarako. Gai honetan ordezkaritza jaso duenak ahalmena izango du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean edozein jarduketa administratibo egiteko, eta ordezkatutako pertsonaren jakinarazpen elektronikoetarako sarbidea izango du, zerga arloko gaiak eta Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemari dagozkionak salbuetsita.

Erabiltzaileak bakarrik sartu ahalko da markatuta duen gaiei dagozkien jakinarazpenetan eta denak ikusi nahiko balu "5.Ondorio guztietarako" gaia markatu beharko du.

Zerga ordezkaritza bat tramitatzean posible da ordezkaritza korporatibo bati alta ematea baldin eta ordezkaria zerga kudeaketako profesionala ez bada.