Ordezkaritzan korporatiboan alta emateko prozedura

  1. Ordezkaria izango den pertsonak alta eskaera abiatu behar du beti. Sinadura elektroniko pertsonala izan behar du (BakQ, Izenpe txartela edo beste batzuk).
  2. Ordezkariaren eta ordezkatuaren datuak sartu, ordezkaritzaren gaia aukeratu eta aurreinskripzioa sinatu beharko du.
  3. Aurreko urratsak egin ondoren, ordezkatuak edo haren legezko ordezkariak pertsona horren ordezkaritza korporatiboa baliozkotu beharko du. Honako aukera hauek daude:
    • Telematikoa, egoitza elektronikoan sartuta. Ordezkatuak edo legezko ordezkariak (001-L eredua inskribatuta), “Tramiteak online” atarian sartu behar du sinadura elektronikoa erabiliz, eta ordezkariak lehendik inskribatu duen ordezkaritza sinatu.
    • Bertaratuta. Ordezkatua herritarren arretarako edozein bulegotara joaten da.
    • Triangulazio bidez. Ordezkaria herritarren arretarako edozein bulegotara joaten da, ordezkatuaren jatorrizko sinadura duen 001/001-P agiria aldean duela. Kode bat bidaliko da ordezkatuaren zerga helbidera. Triangulazioa sistema bakarrik erabiliko da ordezkatua pertsona fisikoa denean eta bere helbidea Estatun dagoenean.
    • Agiri notarial bidez. Ordezkatutako pertsonaren sinadura fede-emaile publiko aurrean edo berariazko notario-ahalorde bidez legitimatuta dakarren ordezkaritza agiria aurkeztuko du.
  4. Ordezkaritza baliozkotu ondoren, ordezkariak egin ahal izango ditu ordezkatuaren izapideak, zeintzuetarako ordezkaritza eman baitzaio.