Jarraian adierazten diren baldintzek arautzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren (aurrerantzean, egoitza elektronikoa) erabilera, https://egoitza.gipuzkoa.eus helbidean eskura daitekeena.
Egoitza elektronikora sartu eta hori erabiltzeak suposatuko du erabiltzaileak berariaz onartzen dituela, inolako erreserbarik gabe, sarbidearen momentuan egoitza elektronikoan argitaratutako bertsioaren erabilera baldintza guztiak.
Erabiltzailea ez balitz atariaren erabilera baldintzekin ados egongo, ez litzateke edukietan sartuko eta ez lituzke bertako zerbitzuak erabiliko.
Egoitza elektronikoa, oro har, sarbide librekoa da eta ez da beharrezkoa erabiltzaileak aldez aurretik harpidetza edo erregistroa egitea. Hala eta guztiz ere, segurtasun eta pribatutasun arrazoiengatik, egoitza elektronikoaren zenbait eremu eta zerbitzutan sartzeko autentifikazio baldintza bereziak egon daitezke, zerbitzu bakoitzari dagokion informazio zehatzean adierazten direnak.
Egoitzarako sarrera atalean zehazten dira Foru Aldundiarekin bitarteko elektronikoaren bidez harremanetan jartzeko erabili daitezkeen autentifikazio sistemak.
Erabiltzaileak egoitza elektronikoa eta orri horren bitartezko edozein zerbitzu legez kontrako den edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskubideak urratzen dituzten eta erabilera baldintzak, indarrean dagoen legeria eta oro har onartutako erabilerak urratzen dituen egintzarik gabe erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
Egoitza elektronikorako sarbidea, bai eta bertako informazioaren erabilera ere, erabiltzailearen erantzukizunekoak dira. Gipuzkoako Foru Aldundia ez da informazio horren sarbidearen edo erabileraren ondorio, kalte edo galeren erantzule izango, bere eskumenen jardun zorrotzean bete beharreko lege xedapenak aplikatzearen ondorioz dagozkionen kasuan ezik.
Webgune horren eta bertako elementuen jabetza intelektualeko eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, edozein momentutan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, egoitza elektronikoko informazioan edo hori antolatu edo aurkezteko moduan aldaketak edo eguneraketak egin ahal izango ditu.
Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzeak, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalte eta galerek ere, eragingo dute administrazio hori legez dagozkion egintzez baliatzea eta, hala badagokio, egintza horietatik ondorioztatutako erantzukizunak eskatzea.
Egoitza elektronikotik beste web orri batzuetarako hiperestekak. Egoitza elektronikoan erabiltzaileentzat interesgarritzat jo diren hirugarrenen webguneetako orrietarako estekak sartu dira. Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik egoitzan aipatzen diren hirugarrenen esteketako sarbidearen edo edukien ondorioz.
Beste orri batzuetatik egoitza elektronikorako hiperestekak. Beren web orriaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren artean hiperesteka bat ezarri nahi dutenek honako hauek izan behar dituzte kontuan: