Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Pasahitz operatiboa

Pasahitz operatiboa Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen identifikazio eta sinadura elektroniko aurreratuan oinarritutako sistema bat da. Pasahitz operatiboa erabili daiteke Gipuzkoako Forua Aldundiarekiko harremanetan, baita hura onartzen duten Gipuzkoako udalekiko eta bestelako erakunde publikoarekiko harremanetan ere.

2018ko otsailaren 20tik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak utzi egingo dio pasahitz operatiboa emateari eta gaur egun ezin da pasahitz berririk eskatu ezta aurretik lortutako pasahitzak berritzerik ere.

2018. urtean zehar pertsona fisikoen pasahitz operatiboa IZENPEk ematen duen identifikaziorako eta sinadura elektroniko aurreraturako sistema elkarreragile batera aldatuko da, B@kQ izenekoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko beharra duten entitateek hautatu beharko dute pertsona juridikoaren edo nortasunik gabeko entitatearen ordezkari ziurtagiria eskuratzea konfiantzazko zerbitzu-emaile batek emana (Izenpe, FNMT-RCM, Camerfirma, etab.), edo, bestela, alta ematea ordezkaritza bati Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritza erroldetako batean (legezko ordezkarien erroldan, zerga ordezkarien erroldan, edo errolda.

Dena den, indarrean dauden pasahitz operatiboak, bai pertsona fisikoarenak bai entitateenak, erabili ahal izango dira horiek iraungi edo, badagokio, indargabetu arte.