Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZESTOAKO UDALA

Iragarkia

Udalba­tzak, 2017ko uztailaren 26an eginiko bileran, erabaki zuen behin betiko onar­tzea Zestoako herri plangin­tzako Arau Subsidiarioetako Area I 1 Galdianori buruzko Xehetasun Azterketa dokumentua. Hau da erabakiaren edukia:              

Lehena.  «Zestoako herri plangin­tzako Arau Subsidiarioetako Area I 1 Galdianori buruzko Xehetasun Azterketa»-ri behin betiko onespena ematea.

Bigarrena.- Interesatuari erabakia eta URA Euskal Ur Agen­tziak ezarritako zehaztapen lotesleak jakinaraztea.             

Hirugarrena.  Ekainaren 30eko 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren Legearen 89.3 artikuluak dioenaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Planeamenduko Erregistrora kopia bat bidal­tzea.

Laugarrena.  Ekainaren 30eko 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren Legearen 89.5 artikuluak dioenaren arabera, hartutako erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea eta lurralde historikoan hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan ere argitara­tzea.

Argitara ematen dugu, denak jakinaren gainean egoteko, eta 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta Hirigin­tzari buruzko Legearen 89.5 artikuluak, ezarritakoa bete­tzeko, kontuan hartuta plan orokorra Gipuzkoako Foru Aldundiko hirigin­tza plangin­tzako erregistroan ­utzi dela; halaber, adierazten da erabaki honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jar daitekeela Donostian egoi­tza duen Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenba­tzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero eta aurreko idatz zatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi-Errekur­tso­aren aurretik, berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztu ahal izango da Ebazpena eman duen organoaren aurrean, iragarki ahu Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den biharamunetik aurrera hilabete bateko epean.

Zestoa, 2017ko abuztuaren 3a.—Jose Francisco Mendizabal Irigoien, alkatea.                (5764)