GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
MUGIKORTASUNEKO ETA
LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako
Zuzendaritza Nagusia
Zestoako Agote AG.I.1
areari eta Agote II AG.I.2 alorrari dagokien Plangintzako Hiri Antolaketako
Arauetako elementuen bigarren aldaketa puntuala. (GHI-081/16-P05-A).
Foru Aldundi
honetako Diputatuen Kontseiluak, 2016ko abenduaren 13ko batzarraldian,
erabaki bat hartu zuen eta horren edukia ematen da ondoren argitara:
«Udal izapideak egin
ondoren aurkeztu da, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan, espediente hau:
Zestoako Agote AG.I.1 areari eta Agote II AG.I.2 alorrari dagokien Plangintzako
Hiri Antolaketako Arauetako elementuen bigarren aldaketa puntuala.
Aldaketaren xedea da
Agote industriagunean aldaketa batzuk egitea, zeinaren antolaketa zehaztuta
baitago Zestoako Plangintzako Hiri Antolaketako Arauetako elementuen aldaketa
puntualean, Agote AG.I.1 areari eta alboko lurzoru urbanizaezinari dagokienez
(2010eko irailaren 21ean onartu zen behin betiko). Zehazki, 713 metro karratu
murrizten da Agote AG.I.1 area, eta murriztutako azalera hori Agote II AG.I.2
alorrari eransten zaio, bidea San Lorenteko etxebizitzetara inguratzeko eta
espazio libre publikoetarako gordetako azalera mantentzeko. Halaber, ezartzen
da AG.I.1 area zeharkatzen duen bidea jabari pribatukoa dela, erabilera
publikoko zorgunearekin; areako lurgaineko aparkalekua aldatu egiten da
zentralitate handiagoko eremu batera; eta jaitsi egiten da P.I.2 industria
lurzatiaren eraikigarritasuna, jabeak hala eskatuta.
Aldatzen den
dokumentuan jasotako gainerako hirigintzako zehaztapenak eta betebeharrak
mantendu egiten dira; bi eremu horiek bete-betean sartuta daude hirigintzako
gauzatze prozesuan, behin betiko onartutako dagozkien urbanizatzeko jarduera
programetan.
Udal fasean,
Zestoako Udalak hasierako onarpena eman zion espedienteari, baldintza batzuk
jarrita, 2013ko urriaren 31ko Udal Batzarrean; jendaurrean ikusgai egon zen
denboran bi alegazio aurkeztu ziren.
Nahitaezko txostenak
egin ondoren, 2014ko apirilaren 3ko Udal Batzarrak erabaki zuen, alde batetik,
bi alegazioak ezestea, eta, bestetik, dokumentu bategin bat prestatzea, zeinek
jasoko baititu hasierako onarpenaren baldintzak, eta ezarriko baitu
autobidearen azpiko pasabidearekin lotzen den industria lurzatietarako
bidearen araubide pribatua, ingurumen organoaren aurrean izapideak egiteko eta,
gero, jendaurrean ikusgai jartzeko.
Foru Aldundiko
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiaren erantzuna
jasota, zeinetan adierazten baita ez dela beharrezkoa aldaketaren gainean
ingurumen ebaluazio estrategikoa egitea, eta dokumentu berria egin ondoren,
2015eko abenduaren 22ko Udal Batzarrak hasierako onarpena eman zion
dokumentuari; jendaurrean ikusgai egon zen denboran alegazio-idatzi bat
aurkeztu zen.
Dokumentua
behin-behinekoz onartu zuen Zestoako Udal Batzarrak 2016ko apirilaren 28an,
berriro aurkeztutako alegazioa ezetsi ondoren, zeinek, beste behin, bere
aurkakotasuna azaltzen baitu alorra zeharkatzen duen bidearen jabari
araubideari.
Ondoren, Euskal
Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeak espedienteari eragozpenik ez jartzea
erabaki zuen 2016ko uztailaren 13an.
Azkenik, 2016ko
uztailaren 28ko Udal Batzarrak onartu egin zuen 2016ko uztailean idatzitako
dokumentua, Foru Aldundiko Lurralde Plangintzako Zerbitzuko zerbitzu
teknikoek antzemandako akatsak eta gabeziak zuzentze aldera.
Espedientea 2016ko
irailaren 22an aurkeztu zen Foru Aldundiak behin betiko onartzeko.
Foru Aldundiko
Lurralde Plangintzako Zerbitzuko zerbitzu teknikoek dokumentua aztertuta,
egokitzat jotzen da aldaketa hau behin betiko onartzea.
Hortaz,
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatuak
proposatuta, aplikagarria den legedia kontuan hartuta, eta eztabaidatu ondoren,
Diputatuen Kontseiluak,
ERABAKI DU
Behin betiko onartzea
Zestoa Agote AG.I.1 areari eta Agote II AG.I.2 alorrari dagokien Plangintzako
Hiri Antolaketako Arauetako elementuen bigarren aldaketa puntuala, 2016ko
uztailean idatzitako dokumentuaren arabera.
Erabaki hau behin
betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero,
administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko
Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan,
bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta
hurrengo egunetik aurrera».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan
dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.
Donostia, 2016ko
abenduaren 20a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa. (9024)
ERANSKINA
6. PROIEKTUAREN ZEHAZTAPENAK
6.1. AGOTE AG.I.l AREA
6.1.1. Deskripzioa.
Inolako plangintzarik
garatutako lurralde bat da; industria erabilerara dago bideratuta. C–6317
errepidearen ekialdean dago, Agote Txiki baserriaren alboan. Azalera: 43.558 m².
6.1.2. Hirigintzako
araubide orokorra.
6.1.2.1. Garatze
eta gauzatze araubide juridikoa
— Lurzoruaren
sailkapena: Hiri lurzoru finkatu gabea.
— Esku-hartze
araubidea Antolaketa Xehatuko Hiri Area.
6.1.2.2. Kalifikazio
globala
— AG.I.1
industria-bizitoki eremua: azalera: 43.355 m².
— Ubide publikoa:
azalera: 203 m².
6.1.2.3. Eraikuntza
eta erabilera baldintza orokorrak.
— Hirigintzako
eraikigarritasuna: 22.905 m²(t).
— Berezko erabilera:
Industria, 5. kategoria eta bere erabilera osagarriak salbu.
PR.1 lurzatian
finkatu egiten da bizitoki erabilera, eta baimendu egiten dira 3. kategoriara
arteko industria erabilerak, eta behe solairuan hirugarren sektore/merkataritza
erabilerak (Hiri Antolaketako Arauen 95. artikulua).
Egungo Agote Txiki
baserriaren (PR.2.) ordez eratutako lurzatian, bizitoki erabilera baimentzen
da.
6.1.3. Antolaketa
xehatua.
A) Zonakapen
xehatua.
— AG.I.1 industria
eremua: azalera: 30.061 m².
— AG.I.1 bizitoki
eremua: azalera: 3.687 m².
— Ubide publikoa:
azalera: 203 m².
— Bide sistema
publikoa: azalera 625 m².
— Bide sistema
pribatua: azalera 882 m².
— Bide sistema
pribatua erabilera publikoko zorgunearekin: azalera: 4.528 m².
— Kulturako jabari
publikoa (tximinia): azalera: 7 m².
— Espazio libreak:
azalera: 3.565 m².
— Eraikuntza eta
erabilera baldintza bereziak:
* Zonaren
eraikigarritasuna:
* Industria
lurzati pribatuaren aprobetxamendua: 30.061 m²(p).
* Bizitoki
lurzati pribatuaren aprobetxamendua: 3.687 m²(p).
* Eraikuntzak
solairuko izango duen gehieneko okupazioa: 18.828 m²(p.e).
* Zonaren
aprobetxamendua.
* Industria-bizitoki
lurzati pribatua: 0,78 m²(p)/m².
* Industria-bizitoki
lurzati eraikigarria: 0,43 m²(p.e)/m².
* Industria-bizitokiaren
solairu eraikigarria: 0,53 m² (t)/m².
* Baimendutako
eraikuntza profila: Lurzati bakoitzaren araudi bereziaren arabera.
— Gehienezko
altuera: Lurzati bakoitzaren araudi bereziaren arabera.
— Gehienezkotzat
hartuko dira aipatutako eraikigarritasuna eta aprobetxamendua, irabazi
asmorik gabeko zuzkidura erabileretarako bideratutako eraikuntza aprobetxamenduak
izan ezik.
— Haztapen
koefizienteak
* Industria:
1.
* Merkataritza:
1.
* Bizitokia:
1.
B) Lurzati
eraikigarriak.
— P.I.1 Industria
lurzatia.
* Azalera:
291 m².
* Eraikitze,
jabetza eta erabilera baldintza bereziak:
* Gehienez
eraiki daitekeen azalera: 582 m²(t).
* Solairu
bakoitzean gehienez okupatu daitekeena: 291 m².
* Baimendutako
gehieneko eraikuntza-profila: BS+I.
* Eraikuntzaren
gehieneko altuera: 12 m.
* Lerrokadurak:
Antolaketa xehatuaren arabera.
* Egungo
eraikina (bizitokia) antolaketatik kanpo geratuko da. (Ikus dokumentazio
grafikoa).
— P.I.2 Industria
lurzatia.
Azalera: 1.935 m².
* Eraikitze,
jabetza eta erabilera baldintza bereziak:
* Gehienez
eraiki daitekeen azalera: 1.150 m²(t).
* Solairu
bakoitzean gehienez okupatu daitekeena: 1.103 m².
* Baimendutako
gehieneko eraikuntza-profila: BS+I.
* Lerrokadurak:
Antolaketa xehatuaren arabera.
* Eraikuntzaren
gehieneko altuera: 12 m.
* Egungo eraikinaren zati bat antolaketatik kanpo geratuko
da (ikus dokumentazio grafikoa).
* Lurzatia
zorgune batekin grabatuta geratuko da, kulturako jabari publikoko lurzatiaren
aldekoa. Zorgune publikoaren irismena eta baldintzak birpartzelatzeko
proiektuan zehaztuko dira, eta hori nahikoa izango da tximinia mantentzeko,
zaintzeko eta konpontzeko lanak gauzatzea bermatzeko.
— P.I.3 Industria
lurzatia.
* Azalera:
653 m².
* Eraikitze,
jabetza eta erabilera baldintza bereziak:
* Gehienez
eraiki daitekeen azalera: 1.180 m²(t).
* Solairu
bakoitzean gehienez okupatu daitekeena: 653 m².
* Baimendutako
gehieneko eraikuntza-profila: BS+I.
* Lerrokadurak:
Antolaketa xehatuaren arabera.
* Eraikuntzaren
gehieneko altuera: Egungoa.
— P.I.4 Industria
lurzatia.
* Azalera:
8.136 m².
* Eraikitze,
jabetza eta erabilera baldintza bereziak:
* Gehienez
eraiki daitekeen azalera: 8.500 m²(t).
* Solairu
bakoitzean gehienez okupatu daitekeena: 7.200 m².
* Baimendutako
gehieneko eraikuntza-profila: BS+I.
* Lerrokadurak:
Antolaketa xehatuaren arabera.
* Eraikuntzaren
gehieneko altuera: 12 m.
* Lurzatiaren zati bat sartuta dago lurzorua kutsa
dezaketen jarduerak dituzten kokalekuen inbentarioan.
— P.I.5 Industria
lurzatia.
* Azalera:
19.046 m².
* Eraikitze,
jabetza eta erabilera baldintza bereziak:
* Gehienez
eraiki daitekeen azalera: 10.500 m²(t).
* Solairu
bakoitzean gehienez okupatu daitekeena: 9.200 m².
* Baimendutako
gehieneko eraikuntza-profila: BS+I.
* Lerrokadurak:
Antolaketa xehatuaren arabera.
* Eraikuntzaren
gehieneko altuera: 12 m.
* Antolaketatik kanpo geratzen da distantzien araubidea
betetzen ez duen egungo eraikinaren zatia; araubide hori ezarrita dago 1/2006
Foru Dekretu Arauemailearen 57.2 artikuluan (Gipuzkoako errepide eta bideen
Foru Arauaren testu bategina).
— P.R.1 Bizitoki lurzatia.
* Azalera: 2.784 m².
* Eraikitze,
jabetza eta erabilera baldintza bereziak:
* Gehienez eraiki daitekeen
azalera: 693 m²(t).
* Solairu bakoitzean gehienez
okupatu daitekeena: 231 m².
* Baimendutako gehieneko eraikuntza-profila:
ES+BS+I+T
* Lerrokadurak: Antolaketa
xehatuaren arabera.
* Eraikuntzaren gehieneko
altuera: Egungoa.
* Bizitoki
erabilera finkatu egiten da (gehienez, 2 etxebizitza), eta baimendu egiten
dira 3. kategoriara arteko industria erabilerak, eta hirugarren
sektoreko/merkataritza erabilera behe solairuan (Hiri Antolaketako Arauen 95.
artikulua).
— P.R.2 Bizitoki
lurzatia.
* Azalera:
903 m².
* Eraikitze,
jabetza eta erabilera baldintza bereziak:
* Gehienez eraiki daitekeen
azalera: 300 m²(t).
* Solairu bakoitzean gehienez
okupatu daitekeena: 150 m².
* Baimendutako gehieneko eraikuntza-profila:
ES+BS+I+T
* Lerrokadurak: Antolaketa
xehatuaren arabera.
* Eraikuntzaren gehieneko
altuera: 6 metro hegalera eta 9 metro gailurrera.
— Bi (2) etxebizitza
baimentzen dira, gehienez.
Agote AG.I.1 areako
P.R.2 bizitoki lurzatira sartzeko, eremua zeharkatzen duen barne bidea
erabili behar da.
— Bide pribatuko
lurzatia.
* Azalera:
882 m².
— Bide pribatuko
lurzatia, erabilera publikoko zorgunearekin.
* Azalera: 4.528 m².
* Lurzati hori erabilera
publikoko zorgune batekin grabatuta geratuko da, lurpeko eroanbideentzako
(ikus instalazioen planoa), espazio libre publikoak mantentzeko, eta pertsonak
eta nekazaritza makinak ibañarrieta auzora joateko. Zorgune publikoaren irismena
eta baldintzak birpartzelatzeko proiektuan zehaztuko dira.
6.1.4. Hirigintza
xedeak.
Arearen mugaketa
egokitzea eta lehendik dauden industria kokaguneak berrantolatzea,
irisgarritasuna araututa, alboko industrigune berriarekin koordinatuta; eta
maniobra lekuak eta aparkalekuak hobetzea. Hori guztia, bide egituraren
sestrak eta trazatua finkatuta; baita industria lurzatiak, industria eraikinen
eraikuntza baldintzak, eta lurzoruaren jabetza eta erabilera baldintzak;
aprobetxamenduak zuzenean gauzatzeko aukera izateko, garapen plangintzako
inolako tresnarik idatzi eta onartu beharrik gabe.
6.1.5. Aurreikusitako
erabilerak.
Laugarren
kategoriara arteko industria erabilerak, lehendik daudenak finkatuta. Finkatu
egiten da lehendik dagoen bizitoki, eta merkataritza/ostalaritza erabilera.
Bizitoki erabilera baimentzen da Agote Txiki baserriaren (PR.2.) ordez
eratutako lurzatian.
6.1.6. Eraikinaren
intentsitatea.
Finkatu egiten da
lehendik dagoen eraikina, antolaketatik kanpokotzat berariaz jotakoa izan
ezik. Eraikinak ordeztuz gero, horiek ezarritako gehienezko lerrokadurei eta
eraikuntza baldintzei egokituko dira.
6.1.7. Partzelazio
baldintzak eta mugak Gutxieneko lurzatia.
Zehaztutako
industria lurzatiak zatitu daitezke, betiere, agiri honetan ezarritako gutxieneko
lurzatiaren baldintzak errespetatzen badira. Ondorio horietarako, gutxieneko
lurzatia zehazten da: Solairuan gutxienez 250 m²-ko okupazioa ahalbidetzen duen eraikin bat
ezartzeko; erabilera publikoko bidera arte 10,00 metroko tarte bat izan behar
du.
Agiri honetan
zehaztutako industria lurzatien banaketa egitekotan Hiri Antolaketako plan
bereziaren bidez egingo da, zeinetan zehaztuko baitira banaketaren ondoriozko
lurzati bakoitzaren sarbideak.
Industria lurzati
bakoitzak «eraikuntza unitate edo multzo» bat eratuko du, arkitektura,
eraikuntza eta funtzioko oinarrizko egituraketarako ondorioetarako; hortaz,
esku-hartzeak bermatu egingo du sortutako multzoaren koherentzia.
Berariaz baimentzen
da P.I.1, P.I.2 eta P.I.3 lurzatiak batzea, xehetasun azterketa baten bidez.
6.1.8. Gauzatze
eta kudeatze baldintzak.
Araudi berezi
honetan jasotzen dira lurzati eraikigarrien eraikuntza baldintzak, behar
beharrezko zehaztasun mailarekin, bertan baimentzen diren eraikigarritasunak
zuzenean gauzatu ahal izateko. Horretan aurreikusitakoa ez den guztian hau
beteko da: Plangintza orokorreko eraikuntzako ordenantza orokorrak. Dena
den, ezin izango da lizentzia berririk eman eraikitze lanetarako edo
jardueretarako hauek behin betiko onartu arte: Urbanizatzeko jarduera
programa, urbanizazio proiektua eta birpartzelatzeko proiektua. Egokitzat
joz gero, eta beti tresna honi legeak ematen dizkion xedeekin bat etorrita,
xehetasun azterlanak egin daitezke, araudi bereziaren zehaztapenak osatzeko
edo egokitzeko.
Hitzarmena ezartzen
da jarduera sistema gisa.
Gauzatze zuzeneko
P.I.4 lurzatia sartuta dago zati batean lurzorua kutsa dezaketen jarduerak hartzen
dituzten kokaguneen inbentarioan (20027-00004 / 20027-00007), 2008ko irailaren
30eko 165/2008 Dekretuaren arabera (lurzorua kutsa dezaketen jarduerak
dituzten edo izan dituzten lurzoruen inbentarioa).
Lurzatian edozein
jarduera egin nahi izanez gero, nahitaez lortu behar da lurzoruaren kalitate
ziurtagiria, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko 2005eko otsailaren
4ko 1/2005 Legeak araututakoa; bereziki aipatu behar da 2005eko urtarrilaren
14ko 9/2005 Errege Dekretuak, lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda ezartzekoak,
ezarritako irizpideak, eta lurzoru kutsatutzat jotzeko irizpideak eta
estandarrak aplikatu direla.
6.1.9. Urbanizazioa.
Idatzi eta
izapidetu beharreko urbanizazio proiektuan jasoko da jabari publikora lagatzen
den area osoaren urbanizazioa, kontuan izanik saneamendua, drainatzea,
isurketen arazketa, bideak, aparkalekuak, argindarra eta hornidurak burutzeko
behar diren lanak.
Urbanizazio
proiektuan aurreikusita egon behar du, halaber, Agote erreka naturalizatzea,
hori egitea posible den tarteetan, dauden estaldurak kenduta, eta hormigoizko
kanalizazioa ordeztuta natura ingeniaria irizpideekin bat datozen ingeniari
teknikak erabilita, sahats hesolak erabilita harri-lubetak birlandatuz.
Proiektua, behin
onartuta, gauzatu egin behar da edozein lan edo jarduera lizentzia eman
aurretik edo aldi berean.
6.2. AGOTE
II AG.I.2 ALORRA
6.2.1. Deskripzioa.
Alor hori lehendik
dagoen industria arearen (Agote AG.I.1 area) mendebaldean kokatuta dagoen
lurraldea da. Mugak; ekialdean, aipatutako area hori; iparraldean, lurzoru
urbanizaezina; mendebaldean, Urolako trenbide zaharraren plataforma; eta,
hegoaldean, A-8 autobidea. Azalera: 32.495 m².
6.2.2. Hirigintzako
araubide orokorra.
6.2.2.1. Garatze
eta gauzatze araubide juridikoa.
— Lurzoruaren
sailkapena: lurzoru urbanizagarria.
— Esku-hartze
araubidea: antolaketa xehatua ezarritako alorra.
6.2.2.2. Kalifikazio
globala.
— AG.I.2 industria
eremua: 29.688 m².
— Ubide publikoa:
517 m².
— Bide sistema,
Agote AG.I.1 alorrerako sarbidea: 2.290 m²
6.2.2.3. Eraikitze
eta erabilera baldintza orokorrak.
— Hirigintzako
eraikigarritasuna: 15.122 m²(t).
— Berezko erabilera:
Industria, 5. kategoria eta erabilera osagarriak salbu.
6.2.3. Kalifikazio
xehatua.
A) Zonakapen xehatua.
— Industria
lurzatiak: 19.923 m².
— Ubide publikoa:
517 m².
— Bideak /
aparkalekuak / poligonora sartzeko espaloiak: 2.290 m².
— Bideak /
aparkalekuak / poligono barneko espaloiak: 2.415 m².
— Bideen alboko
aparkaleku kopurua, gutxienez, 151ren % 20: 30 unitate.
— Espazio libreak:
4.850 m².
— Ertzeko espazioak
(trenbidearen LAPek ezarritako erreserba): 1.296 m².
— Sistema lokalen
sareko zuzkidura publikoak: 1.204 m².
Gutxieneko solairu
eraikigarria: 475 m².
— Industria
lurzatiak –PII.1,PII.2,PII.3–: 19.923 m².
B) Lurzati eraikigarriak.
PII.1 Industria
lurzatia.
Azalera: 3.215 m².
Solairu
eraikigarria: 3.128 m².
Oinplanoko
okupazioa: Librea, 2.606 m²-ko gehienezko inguratzailearen barnean.
Gehienezko
lerrokadurak: Antolaketa grafikoa.
Sestrak: Antolaketa
grafikoa.
Gehienezko profila:
S+BS+IPA.
Gehienezko altuera:
12 m.
Aparkaleku kopurua
lurzatiaren barnean: 25 unitate.
PII.2 Industria
lurzatia.
Azalera: 16.358 m².
Solairu
eraikigarria: 11.574 m².
Oinplanoko
okupazioa: Librea, 9.645 m²-ko gehienezko inguratzailearen barnean.
Gehienezko
lerrokadurak: Antolaketa grafikoa.
Sestrak: Antolaketa
grafikoa.
Gehienezko profila:
S+BS+IPA.
Gehienezko altuera:
12 m.
Aparkaleku kopurua
lurzatiaren barnean: 92 unitate.
PII.3 Industria
lurzatia.
Azalera: 350 m².
Solairu eraikigarria: 420 m².
Oinplanoko okupazioa: Librea, 350 m²-ko gehienezko inguratzailearen barnean.
Gehienezko lerrokadurak: Antolaketa
grafikoa.
Sestrak: Antolaketa grafikoa.
Gehienezko profila: S+BS+IPA.
Gehienezko altuera: 12 m.
Aparkaleku kopurua lurzatiaren barnean: 3
unitate.
Zehaztutako lurzatietako industria
eraikinen oinplanoko okupazioa librea izango da, antolaketa grafikoan
ezarritako gehienezko inguratzailearen barruan. Inguratzaile hori egokitu
egingo da, bere perimetroaren zati jakin batzuetan, alorreko araudian
ezarritako tarte lerroetara (Euskadiko Autonomia Erkidegoko trenbide sarearen
Lurraldearen Zatiko Plana, Euskadiko Autonomia Erkidegoko ibai eta erreken ertzak
antolatzeko Lurraldearen Zatiko Plana, Gipuzkoako errepide eta bideei buruzko
Foru Araua). Horrela, gehienezko inguratzaileak gehieneko lerrokadura izaera
izango gu, eta hortik ez da eraikinaren inolako elementurik irtengo. Sestra
azpiko solairua (sotoa), ezarritako profila ahalbidetzen duena, erabiliko da
sestra gainean egiten den industria jarduerei zerbitzua eskainiko dien
aparkaleku edo azpiegitura zerbitzuko zuzkidura betetzeko. Dokumentazio
grafikoan adierazten dira oinarrizko urbanizazio sestrak. Nahitaezko
urbanizazio proiektuak sestra horiek egokitu ditzake, zoladuraren eta zerbitzu
azpiegituren instalazioen definizioaren eta zehaztasunaren arabera.
Antolaketa xehatuko zehaztapenak lotesleak
izango dira, hots, lurzoruaren legediak horrela ezarritakoak, eta, bereziki,
industria lurzatien eta zuzkidura publikoen antolaketa, bideen trazatua,
lerrokadurak eta sestrak, eraikinaren profila eta altuera, eta aparkalekuen
zuzkidura.
Kontuan izanik eraikinen erabilerak eta
tipologiak homogeneoak direla, ez da ezartzen haztapen koefizienterik.
Nolanahi ere, jar daiteke urbanizazio jarduera programaren bidez edo
hainbanaketa tresnaren bidez.
6.2.4. Hirigintza
xedeak.
Lehendik
dagoen industria hiri lurzoruaren alboan industrigune bat jartzeak, hirigintza
xede hauek ditu:
— Agoten dauden enpresen industria
instalazioak zabaltzea eta hobetzea, beste bi industri lurzati eratuta,
urbanizazio jarduera baten bidez, paisaia aldetik integratuta eta ingurumena
errespetatuta.
— Agoterako bideak hobetzea, bidearen
trazatua aldatuta eta ikuspen murriztua duten kurbak kenduta.
— Urolako trenbidearen plataformaren
gaineko pasagunea kentzea, trenbidea abian jartzeko dauden aurreikuspenekin
bat etorrita.
6.2.5. Aurreikusitako erabilerak.
Industria, merkataritza eta hirugarren
sektoreko erabilera, eta sistema lokaleko sarearen zuzkidura publikoak,
alorraren antolaketatik eratorritako arauzko erabilerak gordetzea beteta.
Industria erabilerak laugarren kategoriara artekoak izango dira.
6.2.6. Eraikuntza.
Eraikinak proiektu tekniko berezien bidez
egingo dira, eta horien edukia egokituko da, eraikuntza alorrean legediak
xedatutakoaz gain, araudi berezi honetan jasotako antolaketa xehatuko
zehaztapenetara, eta horietan aurreikusten ez den guztian, plangintza
orokorreko eraikuntzako ordenantza beteko da. Antolaketatik kanpo geratu dira
antolaketa xehatuarekin bateragarri ez diren eraikin, eraikuntza edo
instalazio guztiak.
6.2.7. Garapenerako
plangintza.
Ez da aurreikusten,
hasiera batean. Araudi berezi honetan zehaztapenek zehaztasun maila nahikoa
daukate eraikinak zuzenean gauzatzea ahalbidetzeko. Antolaketa xehatuan
aldaketaren bat egiteko, plan partzial bat izapidetu eta onartu behar da.
Xehetasun azterketak idatzi ahalko dira antolaketa xehatua osatzeko eta
industria lurzatietarako sarbideak erregulatzeko, legedian ezarritako xedeez
gain.
6.2.8. Kudeaketa
programa.
Urbanizazio
jardueraren ondorioetarako, hasiera batean, eremuaren multzoa jarduera unitate
bat bezala hartuko da. Plangintzaren aldaketa hau behin betiko onartu
ondoren, urbanizatzeko jarduera programa izapidetu eta onartu behar da,
zeinek, urbanizazio lanen definizioaz gain, lanak gauzatzeko jarduera sistema
eta egutegia zehaztu behar baitu, beste alderdi batzuen artean. Urbanizatzeko
jarduera programan jaso daiteke gauzatze unitate berezituak ezartzearen
komenentzia. Eraikitzeko lizentziak eman aurretik, birpartzelatzeko
proiektua izapidetu eta onartu behar da.
6.2.9. Urbanizazioa.
Urbanizazio proiektu
bakar bat idatziko da alorraren multzorako. Proiektua onartu ondoren,
gauzatu egin behar da lan edo jarduerako edozein lizentzia eman baino lehen
edo aldi berean.
Urbanizazio
proiektuak jaso behar ditu, alde batetik, ingurumen eraginaren baterako
ebaluazioan zehaztutako neurri zuzentzaile guztiak eta ingurumena zaintzeko
programa; eta, bestetik, azterketa horren eranskin hauetan jasotako neurriak:
I. eranskina (gainbegiratzeko kontrolak); II. eranskina (uren jabari
publikoa); III. eranskina (mendi ibilbide motzaren zaintza); eta IV.
eranskina (urbanizazio proiektuaren irizpideak). Halaber, urbanizazio
proiektuak aurreikusiko du urbanizazio jarduerak eragindako eremua ingurumen
eta paisaia aldetik lehengoratzea, eta industria instalazioak paisaian txertatzea;
horretarako, paisaia eta ingurumen aldetik lehengoratzeko proiektua izan
beharko du. Urbanizazio proiektuak jaso behar du erreka kanalizatzen duen
harri-lubetaren birlandaketa egitea, ibaiertzeko bertako espeziekin.
6.2.10. Lagapenak.
Antolaketa xehatuko
dokumentazio grafikoan adierazitako lagapenak egingo dira. Dena den, jabari
publikora laga beharko dira, nahitaez eta dohainik, bideak, espaloiak, bide
sareko aparkalekuak, espazio libreak eta zuzkidura publikorako bideratutako
lurzatiak, hirigintzako legediaren arabera.