GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
INGURUMENEKO ETA
LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako
Zuzendaritza Nagusia
Zestoako Hiri
Antolaketako Arauetako Elementuen Aldaketa Puntuala, Azkue AB.I.2 Areari
dagokiona. (GHI-028/15-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak,
2015eko maiatzaren 12ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren
edukia ematen da ondoren argitara:
«Udal izapideak egin
ondoren, «Zestoako Hiri Antolaketako Arauetako Elementuen Aldaketa Puntuala,
Azkue AB.I.2 Areari dagokiona» izeneko espedientea aurkeztu da Foru Aldundian,
behin betiko onartze aldera.
Aldaketa horren
xedea da handitzea Azkue AB.I.2 Areari dagokion industriarako eremua, jadanik
urbanizatuta dauden 3.599 m² txertatuz; indarrean dauden Hiri Antolaketako Arauetan lurzoru
hiritarrezineko lurzatia da hori, baina orain hiri lurzoru gisa sailkatzen da,
lehendik dagoen enpresari lotutako pabilioi osagarri baten eraikuntza antolatu
ahal izateko bertan. Eremu hori oso mugatuta dago, hego-ekialdean Narrondo
ibaia eta N-634 errepidea baitaude, eta mendebaldean, berriz, Donostia-Bilbo
trenbidea. Kasu honetan, planteatzen den hazkundeak bere eraginpetik kanpo
uzten du ibaiaren ertza, eta gaur egun zolatuta eta hesituta dagoen eremura
soilik mugatzen da.
Gainera, espedientea
aprobetxatzen da, batetik, erregularizatzeko lehendik dagoen pabilioiaren
plantako okupazio erreala, eraikigarritasuna aldatu gabe; eta, bestetik,
eremuaren mendebaldetik doan bidegorriaren trazatua txertatzeko, kontuan
hartuta proiektu hau: bizikleta eta oinezkoentzako Zumaia-Arroa bide-zatia (2.
ibilbidea: Donostia-Mutriku), II. Fasea: Narrondo-Arroa. Finkatu egiten da,
bestalde, arearako sarbide alternatibo bat egiteko proposamena. Sarbide hori
beste proiektu honekin batera egingo da: «Sansinenea-Arroan, 31 eta 32 PK
artean, N-634 errepidearen saihesbidea eraikitzeko proiektua (Zestoa)».
Horrela, bi jarduketa horien arrazionalizazioa eta elkar egokitzea bilatuko
da. Bitartean, egungo sarbidea mantenduko da. Sarbide berria egin ondoren, gaur
egungo sarbidea mantendu egingo da, baina oinezkoentzako.
Hau da 22.939 m²-ko azalera izango duen eremu berriaren
egiturazko antolaketa: Industriarako Zona (20.523 m²), Ubide Publikoen Sistema Orokorra (1.250 m²) eta Komunikazioen Sistema Orokorra –
Bizikleta Bideen Sarea (1.166 m²). Gehieneko eraikigarritasuna izango da 9.967 m²t (AB.I.2-A lurzatia: 9.167 m²t finkatuta, eta AB.I.2-B lurzatia: oin
berriko 800 m²t).
Bestalde, hirigintza
dokumentuan sartzen dira antolaketa xehatuko parametroak, saihestuz ondoren
garapenerako plangintza bat idatzi beharra. Azpimarragarria da pabilioi
berrirako 20 metroko gehieneko altuera aurreikusten dela, oin bakarrean; horren
arrazoia da pabilioi horretan biltegiratze bertikala ahalbidetu behar dela.
Eragiketa honekin egiten dena da, beraz, zuzkidura-karga altxa, hiri lurzoru
finkatu gabean, eraikigarritasun urbanistikoaren gehikuntzagatik. Jarduketa
honek berekin dakartzan tokiko sistemak aurreikusita daude, jarduketarekin
nahiz trenbide plataformarekin muga egiten duen espazioan.
Udal fasean,
Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako eta Ingurumeneko Zuzendaritza
Nagusiak ebatzi aurretik, eta kontuan hartuta aldaketa honek ez duela bete
behar ingurumen ebaluazio estrategikoko prozesua, Zestoako Udalak, 2014ko
apirilaren 29ko Osoko Bilkuran, erabaki zuen hasierako izaeraz onestea eta
jendaurrean jartzea. Jendaurrean egon zen bitartean inork ez zuen alegaziorik
aurkeztu.
Espedientean sartuta
daude Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren
aldeko txostena, 2014ko maiatzaren 27koa; URA Ur Agentziaren aldeko txostena,
2014ko urriaren 31koa; eta Euskal Trenbide Sareak 2014ko irailaren 3an
igorritako txostena, zenbait eskakizun jasotzen dituena (eskakizun horiei
erantzun zitzaien Udalak 2014ko urriaren 9an bidalitako dokumentazio
osagarriarekin).
Ondoren, Zestoako
Udaleko Osoko Bilkurak, 2014ko azaroaren 13an egindako bileran, erabaki zuen
aldaketa behin-behineko izaeraz onestea, eta espedientea Euskal Herriko
Lurralde Antolaketako Batzordeari bidaltzea; 2014ko abenduaren 17ko bileran,
Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeak aldaketaren aldeko txostena
egin zuen, eta administrazio eskumendunari bidali zion, behin betiko onar zezan
URA Ur Agentziak bidalitako aldeko txostena, 2014ko abenduaren 9koa.
Eusko Jaurlaritzako
Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak Euskal Herriko
Lurralde Antolaketako Batzordearen aurrean aurkeztu zuen txostenean zera
esaten da: indarrean dagoen Urola Kostako Alorreko Lurralde Planean jasotakoaren
arabera, Zumaiaren hegoaldean Narrondo itsasadarraren inguruan dauden
lurzoruek dentsitate handiko bizitoki garapenetarako potentziala dutela.
Hala ere, lehenagoko aldaketa espedienteek beti erantzun negatiboa jaso badute
ere, uste da proposamen honen helburua dela lehendik dagoen jarduera
industriala osatzea, eta esku-hartzearen garrantzia eskala txikikoa dela;
beraz, ulertzen da ez diola eragiten lurralde ereduari.
Era berean, Euskal
Herriko Lurralde Antolaketako Batzordearen nahitaezko txostenean gogorarazten
da, kontuan hartuta zer xedatzen duen 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari
buruzkoak, bigarren xedapen iragankorrean, Hiri Antolaketako Plan Orokor
guztiak eta Plangintzako Arau Subsidiario guztiak egokitu egin behar direla,
aipatu Legearen xedapenetara.
Azkenik, 2015eko otsailean
dokumentu berri bat idatzi ondoren, 2015eko otsailaren 26ko Osoko Bilkuran
erabaki zen onartzea, akatsen zuzenketa gisa, honako hauek: planteatzen den
handitzea zuzkidura jarduketa gisa definitzea, eta lerrokadurak eta sestrak
birdoitzea, Euskal Trenbide Sareak 2014ko irailaren 3an egindako txostenean
jasotakoaren arabera.
Espediente hori
2015eko martxoaren 3an sartu zen Foru Aldundian.
Foru Aldundiko
Lurralde Plangintzako Zerbitzuak agiri hori aztertu zuen; Euskal Herriko
Lurralde Antolaketako Batzordeak, berriz, kontuan hartuta eskumena duela
balioesteko ea agiri horretan jasotzen den antolaketa proposamena bateragarria
den lurralde plangintzaren aurreikuspenekin, ez zuen ikusi inolako
kontraesanik; beraz, ulertzen da behin betiko onartu behar dela.
Hala ere, Memoria
(11. orria) zuzendu egin beharko litzake; izan ere, Azkue AB.I.2 Areako tokiko
sistemak ez daude A.D. I.2.1 zuzkidura jarduketaren beraren barruan, jarduketa horren
eta trenbide plataformaren arteko espazioan baizik.
Horri dagokionez
baita ere, Hirigintza Arau partikularrean planteatzen da bidegorria egiteko
lurrak desjabetze bidez eskuratzea; aldiz, Memorian, hain zuzen ere 8.
orrialdean, esaten da enpresa prest dagoela bere jabetzako lurrak lagatzera,
bidegorria egiteko, betiere onartzen bada aldatzea proiektuaren sestrak,
iparraldean, aldaketa honen xede den lurzati berriarekin elkartzen den aldean,
eta handitzea, 1,5 metrotik 2 metrora, hesiaren altuera, muga osoan.
Beraz, berehala
argitaratu eta lehenbailehen indarrean sartu ahal izateko, kontraesan horiek
zuzendu egin behar dira erabakiaren xedapen zatian.
Hortaz, aplikagarri
den legeria ikusita, eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak
proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak,
ERABAKI DU
Behin betiko onestea
«Zestoako Hiri Antolaketako Arauetako Elementuen Aldaketa Puntuala, Azkue
AB.I.2 Areari dagokiona», 2015eko otsailean idatzitako dokumentuaren arabera.
Behin betiko
onespenarekin akats zuzenketa hauek egiten dira:
— Memoria izeneko 1.
dokumentutik (11. orria) ezabatu egin behar da esaldi hau: «zuzkidurak eremuan
kokatzen baitira».
— Ezabatu egin behar
dira Hiri Antolaketako Arauen fitxa aldatuko 8. ataletik («Gauzatzeko eta
kudeatzeko baldintzak») Komunikazioen Sistema Orokorra - Bidegorria egiteko
lurrak eskuratzeko desjabetzea erabiltzeari egiten zaizkion erreferentziak;
beraz, atal hori honela idatzita geratuko da:
«Hirigintza
jarduerez sortutako gainbalioetan erkidegoak izan behar duen parte-hartzeari
dagokion konpentsazio ekonomikoa, eta Areak hartuko dituen tokiko sistemak
eta sistema orokorrak (baita Komunikazioen Sistema Orokorra-Bidegorria ere)
egin ahal izateko lurren lagapena, dagozkien agirietan egin beharko dira; agiri
horiek eraikuntza berrirako obra lizentzia eskaerarekin batera aurkeztuko
dira, edo birpartzelatze agiri baten bidez. Arean edozein esku-hartze
egiteko, kontuan hartuko dira Narrondo edo Sansinenea errekastoan egindako
jarduketen azterketa hidraulikoak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde
Antolaketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan daudenak, hirigintza garapen
berriak kokatu daitezen uholdeak izateko arriskua duten eremuetatik kanpo.
Uholdeak izateko arriskua duten areetan edozein esku-hartze egin aurretik,
kontuan hartu behar dira lurzoruaren erabilerari buruz ezarritako irizpideak.
Halaber, ubideen zaingunean edozein esku-hartze egin aurretik, arroko
organismoaren baimena eskuratu beharko da; baimen hori Eusko Jaurlaritzako
Uren Zuzendaritzaren aurrean tramitatu beharko da.
Komunikazioen
Sistema Orokorra-Bidegorria egiteko obrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontura
egingo dira».
Erabaki hau behin
betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Interesdunak, nahi izanez
gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake Euskal Autonomia
Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako
Aretoan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada,
jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan
dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2015eko
maiatzaren 27a.—Juan José de Pedro, idazkari teknikoa. (5154)
ERANSKINA
6. «AZKUE»
AB.I.2 AREAKO PROIEKTUAREN ZEHAZTAPENAK
1. Deskripzioa.
Udalerriaren
iparraldean dago kokatuta, CN-634 errepidearen alboan, errepide horren eta
GI-631 errepidearen arteko bidegurutzearen parean. Azalera: 22.939 m²; Bombas Azcue enpresa hartzen duen
lurzatiari dagokio.
2. Hirigintzako
araubide orokorra.
2.1. Garatu
eta gauzatzeko araubide juridikoa.
— Lurzoruaren
sailkapena: hiri lurzorua.
— Esku-hartze
araubidea:
* Hiri
lurzoru finkatua: 20.378 m².
* Finkatu
gabeko hiri lurzorua (eraikigarritasun haztatuaren handitzea): 2.561 m².
2.2. Kalifikazio
orokorra.
— Industria
erabilerako AB.I.2 eremua. Azalera: 20.523 m².
— Ubide publikoen
sistema orokorra. Azalera: 1.250 m².
— Komunikabideen eta
bizikleta bideen sistema orokorra. Azalera: 1.166 m².
3. Antolaketa
xehatua.
— Eraikitze, jabetza
eta erabilerako baldintza bereziak:
— Espazio libreen
(erabilera eta jabetza publikoa) azalera: 5.131 m².
— Industriarako
lurzatiaren azalera:
* AB.I.2-A
lurzatia: 18.215 m² (lurzatia).
* AB.I.2-B
lurzatia: 2.561 m² (lurzatia).
— Eraikuntzaren
oinplanoko okupazioa:
* AB.I.2-A
lurzatia: 8.052 m²(lurzati
eraikigarria).
* AB.I.2-B
lurzatia: 800 m²(lurzati
eraikigarria).
— Industria solairu
eraikigarria:
* AB.I.2A
lurzatia: 9.167 m²(t).
* AB.I.2-B
lurzatia: 800 m²(t).
— Zonaren
eraikigarritasuna: 0,4345 m²(t)/m².
— Eraikinaren
gehienezko altuera:
* AB.I.2-A
lurzatia: egungoak finkatu egiten dira.
* AB.I.2-B
lurzatia: 20 metro.
— Gehieneko
lerrokadurak: antolaketa grafikoaren arabera.
AB.I.2-A lurzatian
eraikin guztiak finkatu egiten dira egungo egoera berean (agiri honetan
antolaketatik kanpo berariaz utzitakoak izan ezik); dena den, aukera dago
berritzeko eta berreraikitzeko adierazitako eraikuntza baldintzetan.
Eraikinaren gehienezko altuera handitu daiteke eraikinaren zati batzuetan,
jardueraren funtzionamendu arrazoiak hala eskatuz gero; egoera hori berariaz
zuritu behar da. Berariaz debekatuta daude egungo industria jarduerari lotuta
ez dauden industria erabilera berriak.
4. Hirigintza
helburuak.
Lehendik dauden
industria eraikinak finkatzea; Bombas Azkue SA enpresaren egungo instalazioak
hobetu daitezke, instalazio horiek handituta.
Industria lurzatira
ibilgailu sarbide bat eratzea CN-634 errepidetik.
Eremuaren barruan
jasotzea Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako bidegorri berriaren trazatua.
Ingurua zeharkatzen
duen Narrondo errekaren ertzak babestea eta lehengoratzea, uretan gora
eginiko esku-hartzekin bat etorrita.
5. Aurreikusitako
erabilerak:
Egungo industria
erabilera finkatzen da; jarduera nagusiaren zerbitzurako eta harekin
lotutako erabilera osagarriak, bulegoak, biltegiak eta abar ezar daitezke.
6. Eraikinaren
intentsitatea.
Lehendik dagoen
eraikigarritasuna 800 m²(t)
handitzen da.
7. Lokalak
banatzeko edo partzelak egiteko arauak.
Ez da baimentzen
lehendik dagoen eraikina banatzea. Azalera eraikia lehendik dagoen industria
jarduerara atxikita geratuko da.
8. Gauzatzeko
eta kudeatzeko baldintzak.
«Hirigintza
jarduerez sortutako gainbalioetan erkidegoak izan behar duen parte-hartzeari
dagokion konpentsazio ekonomikoa, eta Areak hartuko dituen tokiko sistemak
eta sistema orokorrak (baita Komunikazioen Sistema Orokorra-Bidegorria ere)
egin ahal izateko lurren lagapena, dagozkien agirietan egin beharko dira; agiri
horiek eraikuntza berrirako obra lizentzia eskaerarekin batera aurkeztuko
dira, edo birpartzelatze agiri baten bidez. Arean edozein esku-hartze
egiteko, kontuan hartuko dira Narrondo edo Sansinenea errekastoan egindako
jarduketen azterketa hidraulikoak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde
Antolaketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan daudenak, hirigintza garapen
berriak kokatu daitezen uholdeak izateko arriskua duten eremuetatik kanpo.
Uholdeak izateko arriskua duten areetan edozein esku-hartze egin aurretik,
kontuan hartu behar dira lurzoruaren erabilerari buruz ezarritako irizpideak.
Halaber, ubideen zaingunean edozein esku-hartze egin aurretik, arroko
organismoaren baimena eskuratu beharko da; baimen hori Eusko Jaurlaritzako
Uren Zuzendaritzaren aurrean tramitatu beharko da.
Komunikazioen
Sistema Orokorra-Bidegorria egiteko obrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontura
egingo dira».
9. Urbanizazioa.
Urbanizazio lan
osagarrien proiektu bat idatziko da area guztiarentzat, eta bertan jasoko
dira eraikuntza berria hartzen duen lurzatiaren urbanizatzea eta arearako
hegoaldetik egingo den sarbide berriaren diseinua.