ZESTOAKO UDALA
Iragarkia
Udalbatzak, 2014ko
azaroaren 13an egindako aparteko bileran, erabaki zuen behin betiko onartzea
Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, Arroa Beheko Sansinenea-Erreka
AB.I.1. Areari dagokionez. Hau da erabakiaren edukia:
Alkate andreak
irakurri du 2014ko azaroaren 10ean egindako Hirigintza eta Obra Batzorde
Informatiboaren aldeko txostena; hau da txosten horren edukia:
«2014ko irailaren
18ko Gobernu Batzordeak erabaki zuen hasieraz onartzea Zestoako Hiri
Antolaketako Arauen Aldaketa, Arroa Beheko Sansinenea-Erreka AB.I.1. Areari
dagokionez. Hasierako onarpena jendaurrean erakutsi zen 20 eguneko epean,
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
(urriaren 8ko 190. zenbakia), eta zegokion iragarkia argitaratu zen Diario
Vasco egunkarian, 2014ko urriaren 2an.
Espedientearen
tramitazio aldian txosten sektorial hauek eskatu ziren:
— Gipuzkoako Foru
Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren txostena.
— URA - Uraren
Euskal Agentziaren txostena.
Txosten hauek jaso
dira:
— Gipuzkoako Foru
Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuaren aldeko txostena.
— URA - Uraren
Euskal Agentziaren aldeko txostena.
Jendaurrean
erakusteko epearen barruan ez zen alegaziorik aurkeztu.
Udaleko zerbitzu
teknikoek egindako txostenak eta Hirigintza eta Obra Batzorde
Informatiboaren aldeko txostena ikusita, Udalbatzak, 1985eko apirilaren 2ko
7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzekoak, 22.2.c) artikuluan
ematen dion ahalmena erabilita, eta korporazioko kideen legezko kopuruaren
gehiengo osoaren aldeko botoarekin, ondorengo erabakia hartu zuen:
Lehehengo. Behin betiko
onartzea Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, Arroa Beheko
Sansinenea-Erreka AB.I.1. Areari dagokionez.
Bigarren. Espedientearen
kopia bat bidaltzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Plangintza Erregistrora, 2006ko
ekainaren 30eko EAEko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak,
89.3 artikuluan ezarritakoa betez.
Hirugarren. Espedientearen
behin betiko onarpen erabakia bidaltzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera eta
herrialdeko egunkari zabalduenetako batera.
Argitara ematen
dugu, denak jakinaren gainean egoteko, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
Legearen testu bategina onartzen duen 2008ko ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako
Errege Dekretuaren 11.2 artikuluak, eta 2006ko ekainaren 30eko Lurzoruari eta
Hirigintzari buruzko Legearen 89.5 artikuluak, ezarritakoa betetzeko, kontuan
hartuta plan orokorra Gipuzkoako Foru Aldundiko hirigintza plangintzako
erregistroan utzi dela; halaber, adierazten da erabaki honen aurkako
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela Donostian egoitza duen
Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi
hilabeteko epean, jakinarazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen
hasita, Administrazio Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren
13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari jarraituz.
Halaber, 1985eko
apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki araubidearen oinarriak arautzekoak, 70.2
artikuluan xedatzen duena betetzeko, iragarki honetan bertan, I. eranskinaren
bidez, argitara ematen da onartutako hirigintza araudia:
Zestoa, 2014ko
azaroaren 26a.—Leire Etxeberria Lizarralde, alkatea. (10781)
I. ERANSKINA
Sansinenea-Erreka C.
AB.I.1. areako merkataritza lurzatiaren antolaketa xehaturen xedapen aldatuak.
1. Azalpena.
Arroa-beheko
gunearen ondoan kokatutako lurzatia, muga hauek dituena: iparraldean,
aipatutako gunea; mendebaldean, CN-634 errepidea; ekialdean, GI-631 eskualde
errepidea; eta hegoaldean, lurzoru hiritarrezina eta B-B autobidera sartzeko
lotunea. Azalera: 332.946 m².
2. Hirigintzako
araubide orokorra.
2.1. Garatzeko
eta gauzatzeko araubide juridikoa.
— Lurzoruaren
sailkapena: lurzoru hiritarra.
— Esku-hartze
araubidea gauzatze zuzeneko hiri area.
(Xehetasun azterketa
tramitatu behar da baldin eta mugatutako lurzatietako barne bideak egokitu
behar badira).
2.2. Kalifikazio
orokorra.
— Espazio libreen
sistema orokorra.
Espazio libreak:
104.638 m².
— Ubideen sistema
orokorra.
Sansinenea eta
Narrondo errekastoa: 12.627 m².
— Komunikabideen
sistema orokorra.
Herriko bide sarea:
54.821 m².
— AB.I.1 industria
eremua.
Industria lurzatiak
eta merkataritza lurzatia: 159.322 m².
— Bizitoki lurzatia.
Toki-eder etxearen lurzatia: 1.538 m².
3. Antolaketa
xehatua.
3.1. Industria lurzatiak.
— Industria
lurzatien azalera: 159.322 m².
· Industria
lurzatietan eraikitzeko baldintza bereziak.
— Gauzatze zuzeneko PED A.1 lurzatia.
Lurzatiaren azalera:
58.398,38 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 55.567,46 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 68.034,19 m².
Solairuartekoen
ehunekoa: %22,435.
Gehienezko eraikuntza
profila: PB+ENTR.
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: (Behe solairua gehi
bi goi solairu) 12 m.
— Gauzatze zuzeneko PED A.2 lurzatia.
Lurzatiaren azalera:
24.780,82 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 23.259,71 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 28.478,09 m².
Solairuartekoen
ehunekoa: %22,435.
Gehienezko eraikuntza
profila: Behe solairua gehi solairuartekoa.
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: (Behe solairua gehi
bi goi solairu) 12 m.
— Gauzatze zuzeneko PED A.3 lurzatia.
Lurzatiaren azalera:
14.007,71 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 13.209,17 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 16.172,69 m².
Solairuartekoen
ehunekoa: 22,435%.
Gehienezko eraikuntza
profila: Behe solairua gehi solairuartekoa.
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: (Behe solairua gehi
bi goi solairu) 12 m.
— Gauzatze zuzeneko PED A.4 lurzatia.
Lurzatiaren azalera:
18.385,49 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 17.887,24 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 21.900,30 m².
Solairuartekoen
ehunekoa: %22,435.
Gehienezko eraikuntza
profila: Behe solairua gehi solairuartekoa.
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: (Behe solairua gehi
bi goi solairu) 12 m.
— Gauzatze zuzeneko PED A.5 lurzatia.
Lurzatiaren azalera:
7.310,69 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 5.766,91 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 7.060,73 m².
Solairuartekoen
ehunekoa: %22,435.
Gehienezko eraikuntza
profila: Behe solairua gehi solairuartekoa.
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: (Behe solairua gehi
bi goi solairu) 12 m.
— Gauzatze zuzeneko PED A.1 lurzatia.
Lurzatiaren azalera:
14.525,00m².
Lurzatiaren
okupazioa: 12.139,00 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 15.173,00 m².
Solairuartekoen
ehunekoa: %25.
Gehienezko eraikuntza
profila: Behe solairua gehi solairuartekoa.
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: (Behe solairua gehi
bi goi solairu) 12 m.
— Gauzatze zuzeneko PED B.2 lurzatia.
Lurzatiaren azalera:
12.364,00 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 10.268,00 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 12.839,00 m².
Solairuartekoen
ehunekoa: %25,00.
Gehienezko eraikuntza
profila: PB+ENTR.
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: (Behe solairua gehi
bi goi solairu) 12 m.
· Erabilerako
baldintza bereziak.
Nagusiki, hainbat
motatako industria erabilerarako lurzorua:»Industria bakarkako lurzatian» edo
«Atxikitako industria txikia»; eta baita erabilera osagarrietarako ere:
hirugarren sektorea eta bulegoak.
— Gauzatze Zuzeneko
PED D. lurztia (Tejería).
Lurzatiaren azalera:
5.134 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 3.985 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 5.977 m².
Gehienezko eraikuntza
profila:
Gehienezko
eraikinaren altuera:
* Industria
atxikia: 12 m.
* Industria
bakarkako lurzatian / Hirugarren sektorea / Merkataritza: 12 m.
· Erabilerako
baldintza bereziak.
Nagusiki, hainbat
motatako industria erabilerarako lurzorua:»Industria bakarkako lurzatian» edo
«Atxikitako industria txikia»; eta baita erabilera osagarrietarako ere:
hirugarren sektorea eta bulegoak.
3.2. Merkataritza
lurzatiak.
— Merkataritza
lurzatien azalera: 4.416 m².
· Merkataritza
eraikuntzarako baldintza bereziak.
— Gauzatze Zuzeneko
PED C. Lurzatia (Merkataritza).
Lurzatiaren azalera:
4.416 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 2.150 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 4.617 m².
Gehienezko eraikuntza
profila: Behe solairua gehi bi goi solairu.
Gehienezko
eraikinaren altuera: 15 m.
· Erabilerako
baldintza bereziak.
Nagusiki, merkataritza
erabilerara bideratutako lurzorua, Antolaketako Alorreko Planaren oinarri arautzaileen
arabera.
— Gauzatze zuzeneko
PED C1 lurzatia (Merkataritza).
Lurzatiaren azalera:
1.500,47 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 1.000 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 2.000 m².
Gehienezko eraikuntza
profila: Behe solairua gehi bi goi solairu.
Gehienezko
eraikinaren altuera: 12 m.
· Erabilerako
baldintza bereziak.
Nagusiki, merkataritza
erabilerara bideratutako lurzorua, Antolaketako Alorreko Planaren oinarri arautzaileen
arabera.
3.3. Bizitoki
lurzatia.
Bizitoki lurzatiaren
azalera: 1.537,64 m².
· Bizitoki
eraikuntzarako baldintza bereziak.
— Gauzatze Zuzeneko
PED R. lurzatia (Bizitokia).
Lurzatiaren azalera:
1.537,64 m².
Lurzatiaren
okupazioa: 189,00 m².
Gehienezko azalera
eraikia: 309,00 m².
Gehienezko eraikuntza
profila: BS+GSI+TP.
Gehienezko
eraikinaren altuera: 6 metro (teilatu hegal horizontalak) / 9 metro (teilatu
gailurra).
· Erabilerako
baldintza bereziak.
Bizitoki
erabilerarako lurzorua. Erabilera osagarriak baimentzen dira Antolaketako
Alorreko Planaren oinarri arautzaileen arabera.
4. Hirigintza
helburuak.
Onartutako
Antolaketako Alorreko Planaren bitartez urbanizatutako eta garatutako eremu
zabal batean industriarako eta merkataritzarako eraikinak jartzea.
5. Aurreikusitako
erabilerak.
Industria, merkataritza
eta hirugarren sektorea. Industria erabilerak laugarren kategoriara arte izango
dira.
6. Eraikinen
intentsitatea.
Eraikinak definituta
gelditzen dira eraikuntza baldintzen arabera eta arau berezi honen 3.
epigrafean ezarritako erabileraren arabera.
7. Garapen plangintza.
Ez dago aurreikuspenik.
8. Kudeaketa
programa.
Ez dago
aurreikuspenik. Behar izanez gero, Xehetasun Azterketak prestatu ahal izango
dira mugatutako lurzatien barneko bideak egokitzeko.
Arean aurreikusitako
garapenerako, kontuan hartuko dira Narrondo edo Sansinenea errekastoan egindako
jarduketen azterketa hidraulikoak, Eusko Jaurlaritzako Eusko Ingurumen eta
Lurralde Antolaketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan daudenak, hirigintza
garapen berriak kokatu daitezen uholdeak izateko arriskua duten eremuetatik
kanpo. Uholdeak izateko arriskua duten areetan edozein esku-hartze egin
aurretik, kontuan hartu behar dira lurzoruaren erabilerari buruz ezarritako
irizpideak. Halaber, ubideen zaingunean edozein esku-hartze egin aurretik,
arroko organismoaren baimena eskuratu beharko da; baimen hori Eusko Jaurlaritzako
Uren Zuzendaritzaren aurrean tramitatu beharko da.
9. Urbanizazioa.
Ez dago
aurreikuspenik.
10. Lagapenak.
Ez dago
aurreikuspenik.