65. zenbakia Data 2012-04-03 111 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

65. zenbakia Data 2012-04-03 111 orria

7 Udal Administrazioa

OIARTZUNGO UDALA
Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantza. Behin betiko onarpena.

OIAR­TZUNGO UDALA

Oiar­tzungo Udal Etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tza­ren aldaketaren behin betiko onespena.   

2012ko mar­txo­aren 28an Udalba­tza Osoak «Oiar­tzungo Udal Etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tza»ren aldaketari behin betiko onespena eman diolarik, osoki bera argitara­tzen da, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituen Legearen 70.2. artikuluan xedatutakoa beteaz, aipatu ordentan­tza apirilaren 2ko Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 65.2. artikuluan ezarritako epea buru­tzen denean.           



Erabaki hori jakinarazten da aipatu erabakiak arduralari­tza-bidek ahi­tzen dituela adieraziz eta erabaki horren aurka adierazpena egiten den hurrengo egunetik eta bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi Gorenean arduralari­tza-auzipideetatikako errekur­tsoa jarri ahal izango dela adierziz, horrek egoki deri­tzon beste edozein errekur­tso jar­tzeko aukera eragozten ez duelarik.

Oiar­tzungo Udal Etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tza.

Oiar­tzungo Udalak jarrera aktiboa eraku­tsi du biztanleen­tzako etxe­bizi­tza egokien beharrari eta arrazoizko prezioen beharrari eran­tzu­teko garaian. Izan ere, etxe­bizi­tza da herriko gizarte arazo garran­tzi­tsuenetako bat.

Horretarako, Udalaren Osoko Bilkuran onartu ondoren, 2007/06/05eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Oiar­tzungo Udal Etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tza azken urteotan etxe­bizi­tza libreen prezioak jasan duen etengabeko igoerari berehalako eran­tzuna emateko.

Aipatutako ordenan­tza­ren helburua zen bazterkeria bikoi­tza paira­tzen duten gizarte sektoreei sustapen libreko etxe­bizi­tza eskura­tzera iristeko aukera gehiago ematea. Sektore horiek ez dute etxe­bizi­tza librea erosteko behar adina dirurik, eta, era berean, ez dute erregimen autonomikoko babes publikoko etxe­bizi­tza izateko aukerarik, erkidegoko arautegian ezarrita dauden gehieneko diru sarrerak gaindi­tzen dituztelako. Horregatik, garai horretan beharrezko­tzat jo zen babes publikoko etxe­bizi­tza mota berria sor­tzea, babes ofizialeko etxe­bizi­tze­tarako ezarrita dauden diru sarrerak baino pixka bat altuagoak dituzten per­tso­nen­tzako. Bestalde, babes ofizialeko etxe­bizi­tza eskuratu ahal izateko baldin­tza ekonomiko altuenak bete­tzen zituzten hainbat per­tso­nak interesa izan dezake horrez gain etxe­bizi­tza babestua erosteko, garestixeagoa baita, baina nolanahi ere merkatu libreko etxe­bizi­tzak baino askoz merkeago.

Oiar­tzungo udalak bul­tza­turiko araugin­tza ekimen hau burutu eta ­gutxira Babes Publikoko Etxe­bizi­tzen arauketan aldaketa bat gertatu da. Horrez gain, egoera ekonomikoaren eta bereziki higiezinen merkatuaren erabateko eraldaketa dela eta, Oiar­tzungo biztanleek etxe­bizi­tza duin bat izateko duten eskubidea berma­tzeko halabeharrez udalaren esku-har­tzea galda­tzen zuen agertoki berria planteatu da.

XXI. Mendeko lehenengo hamarkadan banku erankudeek eta higiezinen susta­tzaileek burututako espekulazioaren ostean, finan­tza­keta lor­tzeko arazoek gaur egun ezinezko egiten dute etxe­bizi­tza librearen garapena eta era berean, Administrazio Publikoek finan­tza­keta lor­tzeko dituzten arazoek zail­tzen dute babes etxe­bizi­tzen sustapen publikoa. Aitzi­tik, Oiar­tzungo herritarrek jarrai­tzen duten etxe­bizi­tza duin bat arrazoizko baldin­tze­tan lor­tzeko beharrizanarekin.

Hori dela eta, gaur egungo Oiar­tzungo udalba­tzak uste du bereziki erabilgarria izan daitekela udal babes etxe­bizi­tzak susta­tzea biztanleriaren beharrizanei eran­tzun egoki eta eraginkor bat emateko. Hala ere, egoera berri horretan helburu horiek lor­tzeko erreforma baten beharra dago. Erreforma horrek malgutasun nahikoa izan beharko du susta­tzaile pribatuek –enpresarioek zein etxe­bizi­tza eska­tzaileen kooperatibek– udal babes etxe­bizi­tzak susta­tzea erakargarri ikus dezaten eta era berean, etxe­bizi­tza eskura­tzen dutenen eskubideak berma daitezen. 


2007ko Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tza­ren eraldaketa prozesuari, azken urte hauetan udalba­tzak bereganatutako esperien­tziatik hasita ekin zaio, hobetu beharrekoak antze­matea bideratu duenak. Horrez gain, eraldaketak oinarri bezala hartu du gainon­tzeko udale­txe­etan, gurearen ondoren udal babes etxe­bizi­tzak arau­tzeko izandako ekimenen azterketa konpara­tzailea.           

Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzen duen udal ordenan­tza berriak manten­tzen ditu 2007koaren oinarriak, azpimarra­tze­koa izanik adjudikazioak egiteko prozeduraren molda­tzea esku har­tzen duten alderdi ezberdinei (udalba­tza, susta­tzaile eta etxe­bizi­tza eska­tzaile) segurtasun juridikoa emateko eta behar adinako malgutasuna modu eraginkorrean lor­tzeko.

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruei eta Hirigin­tzari buruzko Lege horrek eskumena ematen diolarik, Oiar­tzungo Udalak honako hau onartu du:

Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatua arau­tzeko udal ordenan­tza.

1. artikulua.  Xedea.

1.    Udal ordenan­tza honen xedea Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen babes publikoko erregimena ezar­tzea da, babes publikoko etxe­bizi­tza mota horren esleipenak egiteko prozedurak arau­tze­arekin batera.     

2.    Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen babes publikoaren erregimena ezar­tzen da figura horretarako 2/2006 Legean (Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigin­tzari buruzkoa, 2006ko ekainaren 30ekoa) jasota dagoena gara­tzeko eta baita ere, babes publikoko etxe­bizi­tza­ren arloan erregelamendu mailako arauek xedatatutakoa gara­tzeko.

2. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuaren kon­tzep­tua.       

1.    Oiar­tzungo udalerrian, udal etxe­bizi­tza tasatu­tzat hartuko dira, sal­tzeko edo aloka­tzeko prezioa mugatuta dutenez eta ordenan­tza hauetan ezarritako gainerako betekizunak bete­tzen dituztenez, Udalba­tzak halako­tzat ­jotzen dituen etxe­bizi­tzak. 

Udal etxe­bizi­tza tasatuen izaera etxe­bizi­tza bakoi­tzari atxi­kitako garajeetara eta trastelekuetara ere heda­tzen da.

2.    Udal etxe­bizi­tza tasatuek titularren ohiko etxe­bizi­tza iraunkorra izan behar dute, eta inolaz ere ezin zaie beste per­tsona ­batzuei laga, eta ezin dira ­hutsik ­utzi edota bigarren etxe­bizi­tza gisa edota bizitegitarako ez diren bestelako erabileretarako erabili.

Hain zuzen ere:

— Ohiko etxe­bizi­tza iraunkorra izango da bertako okupa­tzaile direnen etxe­bizi­tza beharrizanak zuzenean edo zeharka ase­tzen dituena. Horrez gain, etxe­bizi­tza iraunkorra bertako okupa­tzaileen legezko etxe­bizi­tza izan beharko da, hura horien eskubide eta betebehar zibilen egikari­tza buru­tzeko lekua den aldetik.

— Udal etxe­bizi­tza tasatu bat ohiko etxe­bizi­tza izateari ­utzi diola uste izango da, baldin eta etxe­bizi­tza hori jarraian hiru (3) hilabete baino gehiago ­hutsik badago, salbu eta modu justifikatuan froga­tzen bada etxe­bizi­tza hori ohiko etxe­bizi­tza iraunkorra izaten jarrai­tzen duela.  

3. artikulua.  Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatu motak.    

1.    Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuak bi eratakoak izando dira:

— Erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatuak.    

— Erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuak.        

2.    Erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuek babes ofizialeko etxe­bizi­tza tasatuak ordez ditza­kete, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigin­tzari buruzko 2/2006 Legean (2006ko ekainaren 30ekoa) jasota dauden ­gutxieneko estandarrak bete­tze aldera.

4. artikulua.  Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen baldin­tza orokorrak.

1.    Oia­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuek ezin izango dute 90 m² (s) baino gehiagoko azalera erabilgarria izan; salbuespena izango dira, bereziki familia ugarien­tzat direnak izanik, 120 m² (s) edo ­gutxiagoko azalera erabilgarria dutenak. Sustapen bakoi­tzean, halako etxe­bizi­tzak etxe­bizi­tza guztien %5 izango dira gehienez.

2.    Udal sustapeneko udal etxe­bizi­tza tasatuek ezin dute 85 m² (s) erabilgarri baino gehiago izan.

3.    Udal etxe­bizi­tza tasatu guztiek aparkaleku plaza eta trastelekua izango dute atxi­kita. Bi horien azalerak ezingo dira izan, hurrenez hurren, 30 m² (s) eta 13 m² (s) erabilgarri baino gehiago. Etxe­bizi­tzari atxi­kiak direla jaso beharko da Jabe­tza Erregistroan.

4.    Udal etxe­bizi­tza tasatuek, garaje eta trastelekuekin batera, autonomia erkidegoko Administrazioak babes ofizialeko etxe­bizi­tza tasatuetarako ezarritako baldin­tza teknikoak zein diseinuko baldin­tzak bete beharko dituzte.

5. artikulua.  Erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatuen baldin­tza zeha­tzak.

Modu arruntean udal etxe­bizi­tza tasatu guztiei ezarritako baldin­tzez gain, erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatuek promozio bakoi­tzak ezarritako baldin­tzak bete beharko ditu.         


Kontutan hartu beharra dago, etxe­bizi­tza tasatu mota hau estandarretik gora dagoela eta beraz, ez duela prezio limiterik ez eta halabeharrez kalifikazio iraunkorrik, udal etxe­bizi­tza tasatuak etxe­bizi­tza libreetatik ken­tzen dira eta.

6. artikulua.  Erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuen baldin­tza zeha­tzak.

Udal etxe­bizi­tza tasatuetarako oro har ezarrita dauden baldin­tzez gain, erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuek honako baldin­tza hauek bete behar dituzte:         

1.  Erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuen (garaje eta trasteleku atxi­kiak barne) gehieneko salmenta prezioa, babes ofizialeko etxe­bizi­tza tasatuei autonomia erkidegoan aplikagarri zaizkien arauek ezarriko dute. Nolanahi ere, ezingo dute gainditu 1,7 indizea, behin behineko udal kalifikazioa eskura­tzen den unean, indarrean den erregimen orokorreko babes ofizialeko etxe­bizi­tzen gehieneko prezioari dagokionez. 


2.  Alokairuaz den bezainbatean, erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuen urteko errenta, etxe­bizi­tza horien gehieneko salmenta prezioaren %2,5 izango da gehienez.

3.    Erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuetako onuradunen bizikide­tza unitatearen gehieneko diru sarrera haztatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko arautegian jasotakoarekin bat kalkulaturik, ezin dira 1,3 indizea baino handiagoak izan, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxe­bizi­tzak eskura­tzeko indarrean diren gehieneko diru sarrerei dagokienez.

4.    Erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuetako onuradunen bizikide­tza unitatearen ­gutxieneko diru sarrera haztatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko arautegian jasotakoarekin bat kalkulaturik, ezin dira izan erregimen autonomiko etxe­bizi­tza tasatuetarako ezarrita dauden ­gutxieneko diru sarrerak baino txi­kiagoak.

7. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuak susta­tzeko eta laga­tzeko erak.

1.    Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuak, edozein motatakoak izanik ere, sustapen publiko nahiz pribatua izan dezakete.

Sustapen publikoa izango da Oiar­tzungo udalak berak edota bestelako Administrazio Publiko batek burututakoa.

Sustapen pribatua izango da gainon­tzeko per­tsona fisiko nahiz juridikoek burututakoa, Oiar­tzungo udalak edota bestelako Administrazio Publiko batek susta­tzaile pribatuekin hitzar­turiko sustapenak barne.

2.    Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuak laga­tzeko moduak honako hauek izango dira: Jabe­tza, errentamendua eta azalera eskubidea.

Susta­tzaileak sustapena bere jabe­tza­peko lursailetan buru­tzen badu, orduan udal etxe­bizi­tza tasatuen jabe­tza osoaren laga­tzea gertatuko da, salbu eta lurzoruaren hirigin­tza kalifikazioarengatik edo Oiar­tzungo Udalarekin sinatutako hitzar­men batengatik beste edozer ezar­tzen bada.

Susta­tzaileak sustapena Oiar­tzungo Udalak emandako azalera eskubide baten ondorioz buru­tzen badu, orduan udal etxe­bizi­tza tasatuen errentamenduaren edo azalera eskubidearen laga­tzea gertatuko da.

8. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuen onuradun izateko baldin­tzak.

Honako hauek izango dira udal etxe­bizi­tza tasatu bat lor­tzeko ­gutxieneko eta oinarrizko baldin­tzak:

1.  Adin nagusia edo eman­tzi­patua izatea.

2.  Etxe­bizi­tza izateko beharrizana. Udal etxe­bizi­tza tasatu bakoi­tzeko onuradun guztiek (onuradun­tzat, bizikide­tza unitateko kide guztiak hartuta) bete beharko dute beste etxe­bizi­tza­rik ez izatearen baldin­tza, eta ezingo dute etxe­bizi­tza­rik izan ez jabe­tzan, jabe­tza soilan, ez azalera eskubidean, ez eta bizi arteko gozamen eskubide errealaren bidez ere. Hori guztia beteko da etxe­bizi­tza­ren beharra defini­tzen duen autonomia erkidegoko arautegian babes ofizialeko etxe­bizi­tzen­tzat zehaztuta dauden salbuespenak ain­tzat hartuta edota lehendik duten etxe­bizi­tzak bete­tzen ez dituenean Oiar­tzungo Eraikun­tzako Udal Ordenan­tzako ­gutxieneko etxe­bizi­tza programan jasota dauden baldin­tzak.

3.  Errolda baldin­tza edo udalerriko lan-lotura.

— Oiar­tzungo udalerrian erroldatua egotea, dagokion deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1az geroztik ­gutxienez.       

— Azken hamabost urteetan bost urtez erroldatua egon izana, erreferen­tzia data dagokion deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a hartuta.

— Azken 10 urteetan Oiar­tzu­nen lan egin izana froga­tzea, erreferen­tzia data dagokion deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a hartuta.

Errentamendu erregimenean lagatutako udal etxe­bizi­tza tasatuen kasuan, baldin­tza izango da Oiar­tzu­nen erroldatuta egotea urtebete baino gehiagoz eskaera egin aurre-aurreko aldian.

Titular bat baino gehiago dauden kasuetan, nahikoa izango da horietako batek bete­tzea errolda baldin­tza.          

Deialdi bakoi­tzeko oinarrietan baldin­tza honi dagokionez lehentasunak ezarri ahal izango ditu.

4.  Udal etxe­bizi­tza tasatu mota bakoi­tza­ren araberako ­gutxieneko eta gehienezko dirusarrera baldin­tzak bete­tzea.         

Oiar­tzungo udalba­tzako alkate­tza­ren erabakiaren bidez eta autonomia erkidego mailako arauketak ezarritako baldin­tze­tan, babes ofizialeko edozein etxe­bizi­tza mota eskura­tzeko baldin­tzak bete­tze­tik salbue­tsi ahal izango zaie beharrizan egoera berezian dauden kolektiboetako kideei, betiere beharrizanak etxe­bizi­tza­rekin loturarik badu eta udal gizarte zerbi­tzuek egon dagoela baiezta­tzen badute.       

9. artikulua.  Kalifikazioa.

1.    Bai erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatuaren kalifikazioa, bai erregimen bereziko kalifikazioa Tokiko Gobernu Batza­rraren ebazpenaren bidez ezarriko dira, susta­tzaileak eskatuta.

2.    Hirigin­tza plangin­tzan berariaz erabilera horretarako kalifikaturiko lurzoruetan susta­tzen diren udal etxe­bizi­tza tasatuen behin-behineko kalifikazioarekin batera, eraiki­tzeko lizen­tzia eskuratu behar da, eta ez da baimen hori emango ez baldin bada eska­tzen edota kalifikazioa ez bada egoki­tzat ­jotzen.

Hirigin­tza plangin­tzak berariaz erabilera horretarako kalifikatu ez dituen lurzoruetan susta­tzen diren etxe­bizi­tzak udal etxe­bizi­tza tasatu­tzat jo ahal izango dira edozein unetan, eta kalifikazioa lortutakoan, udal etxe­bizi­tza tasatuen erregimen juridikoa aplikatu ahal izango zaie. Kasu horretan, kalifikazioa lor­tzeko ez da oztopo izango autonomia erkidegoko Administrazioak babes ofizialeko etxe­bizi­tza tasatuetarako ezarritako baldin­tza teknikoak eta diseinuko baldin­tzak ez bete­tzea.

3.    Behin-behineko kalifikazioaren dokumentuan honako hauek zehaztuko dira: (i) etxe­bizi­tza mota, (ii) sustaturiko etxe­bizi­tzen zenbakia eta azalera erabilgarria (garaje eta trastelekuenak ere), (iii) etxe­bizi­tzen sarbide eta lehendabiziko erabilera erregimena, (iv) etxe­bizi­tza bakoi­tza­ren gehieneko salmen­ta prezioa, garaje eta trasteleku atxi­kiak ain­tzat hartuta, (v) prezioa edo errenta ordain­tzeko baldin­tzak eta (vi) etxe­bizi­tzak eslei­tzeko prozeduraren oinarriak.

4.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen behin-betiko kalifikazioa Oiar­tzungo Udalba­tza­ren egin­tza arautua da. Egin­tza horren helburua da egiazta­tzea behin-behinean kalifikatu zen sustapena, ezarritako baldin­tzen arabera bete egin dela.         

Susta­tzailea behin-betiko kalifikazioa eska­tzeko legebideztatuta egoteko derrigorrezko baldin­tza izango da aldez aurretik eraikun­tza eta urbanizazio obrak bukatuta eduki­tzea.

5.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen behin-betiko kalifikazioa derrigorrezko baldin­tza izango da eraikun­tza obren lehen erabilerako hirigin­tza lizen­tzia lor­tzeko. Nolanahi ere, behin-betiko kalifikazioa eta lehen erabilerako hirigin­tza lizen­tzia aldi berean eman ahal izango dira.

6.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen susta­tzaileek, etxe­bizi­tzen esleipendunei horiek laga­tzeko betebeharra dute, etxe­bizi­tzako gil­tzak haien eskura jarriz, behin-betiko kalifikazioaren emakida jakinarazi eta hiru (3) hilabeteko epean gehienez jota.

Epe hori luza daiteke baldin eta susta­tzaileak froga­tzen badu eska­tzailerik ez dagoela edo justifikatutako bestelako arrazoi batengatik.

10. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuaren kalifikazioaren ondorioak.

1.    Legeak xedatutakoaren arabera, erregimen berezian udal etxe­bizi­tza tasatu gisa kalifikatutakoak, garaje eta trasteleku atxi­kiak barne, etxe­bizi­tza babestu­tzat kalifikatuko dira behin betiko.

Ondorioz, behin betiko egongo dira lotuta eskualda­tzeko gehieneko prezioari (ordenan­tza honetan zehazten da), eta eroslehentasun eta ­atzera eskura­tzeko eskubideei (lehenik eta behin, Udalaren edo administrazio jardulearen alde, eta, nolanahi ere, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren alde, subsidiarioki).           

2.    Ordenan­tza honetan xedatutakoaren arabera, erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatu bezala kalifikatutakoak, garaje eta trasteleku atxi­kiak barne, etxe­bizi­tza babestu­tzat kalifikatuko dira behin betiko, behin-behineko kalifikazioan horrela ezar­tzen bada. Aipatutako administrazio egin­tzak aldibaterako kalifikazio bat ezarri ahal izango du.

Ondorioz, erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatuak lotuta egongo dira, kalifikazioak ezarritako baldin­tze­tan, eskualda­tzeko gehieneko prezioari (ordenan­tza honetan zehazten da), eta eroslehentasun eta ­atzera eskura­tzeko eskubideei (lehenik eta behin, Udalaren edo administrazio jardulearen alde, eta, nolanahi ere, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren alde, subsidiarioki).   


3.    Bigarrenez edo aldi gehiagotan inter vivos eskualdatutako udal etxe­bizi­tza tasatuen gehieneko prezioa izango da hurrengo irizpide hauek ezarritakoan kalkulatutakoa:       

— Erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatuen kasuan: Behin-behineko kalifikazioan zehaztutakoaren arabera.

— Erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuek ezingo dute gainditu babes ofizialeko etxe­bizi­tza tasatuetarako autonomia erkidegoaren araudian ezarritakoa. Nolanahi ere, ezingo dute gainditu 1,7 indizea, eskualda­tzeko unean indarrean den erregimen orokorreko babes ofizialeko etxe­bizi­tzen gehieneko prezioari dagokionez.

4.    Etxe­bizi­tzak lurrazaleko jabe­tza­ren erregimenean laga­tzen baldin badira, inter vivos eginiko bigarren eskualda­tze­etan nahiz geroagokoetan, prezioa hau izango da, gehienez, hasierako erosketan ordaindutakoa, kon­tsumo prezioen indizearen aldaketak aplikatuz eguneratuta, eta honako kopuru hauek kenduta:

— Urteko %0,5 lehen 30 urteetan, behin-betiko kalifikazio datatik zenba­tzen hasita.

— Urteko %1 hurrengo 30. urtetik 50. urtera arte behin-betiko kalifikazio datatik zenba­tzen hasita.

— Urteko %2,6 azken urteetan 50.urtetik aurrera behin-betiko kalifikazio datatik zenba­tzen hasita.

5.    Udal etxe­bizi­tza tasatuetan egin diren hobekun­tzek eta manten­tze lanek (halakorik egin bada), handitu egingo dute besteren­tze prezioa, baldin udal Administrazioak ondorio horietarako aurrez onartu baditu udal Administrazioak, haien balioztapena eta balio galera zehaztuta.  


11. artikulua.  Eroslehentasuna eta ­atzera eskura­tzea.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatuak susta­tzen dituen administrazio publikoak etxe­bizi­tza horien gaineko eroslehentasun eskubidea izango du, hurrengo ataletan ezarritako baldin­tze­tan. Sustapena pribatua bada, eroslehentasun eskubidea Oiar­tzungo udalari dagokio.           

Nolanahi ere, autonomia erkidegoko Administrazio orokorrak eroslehentasun eskubide subsidiarioa du, baldin eta admnistrazio publiko jarduleak berari dagokiona egikari­tzen ez badu.

2.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen titularrek, etxe­bizi­tza horiek edozein motatakoak direla ere, administrazio publiko jarduleari eta autonomia erkidegoko Administrazio orokorrari (Etxe­bizi­tzako Zuzendari­tza Orokorra) jakinarazi beharko die besteren­tzeko erabakia. eroslehentasun eskubidea gauzatu ahal izan dadin. Halaber, honako hauek ere adierazi beharko ditu: Aurreikusitako prezioa eta ordainketa modua, aurreikusitako eskualda­tze­aren gainerako oinarrizko baldin­tzak, eta jakinarazpenak jaso­tzeko helbidea.

Eskubide hori gauzatu ahal izango da bi hilabeteko epean, jakinarazpena administrazio publiko jardulearen erregistroan eta autonomia erkidegoko Administrazio orokorraren erregistroan sartu eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita.

Aurreko paragrafoan adierazitako epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauza­tze­ari buruzko berariazko ebazpenik jakinarazi, aurreikusitako besteren­tzea libreki gauzatu ahal izango da.

3.    Aurreko atalean eskatutako jakinarazpena ez bada egin, legez nahitaezkoa den artikulu horretako edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdaketarengatik ordaindutako diru kopurua txi­kiagoa bada edo baldin­tzak kostubide ­gutxiagokoak badira eroslehentasuna dagokion administrazioari jakinarazitakoak baino, Administrazio horrek ­atzera eskura­tzeko eskubidea gauzatu ahal izango du bi hilabeteko epean, besteren­tze­aren ezagu­tza osoa izan eta hurrengo egunetik hasita.         

12. artikulua.  Kontratuen oniri­tzia.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatuak laga­tzeko kontratu guztiek, erabateko jabe­tza­koak, lurrazaleko jabe­tza­koak direnek zein alokairuan daudenek, Oiar­tzungo udalba­tza­ren oniri­tzia jaso beharko dute.

2.    Udal etxe­bizi­tza tasatuak besteren­tzeko kontratu guztiek, erabateko jabe­tza­koak, lurrazaleko jabe­tza­koak direnek zein alokairuan daudenek, oniri­tzi­rik gabe ezingo dira Jabe­tza Erregistroan sartu.

13. artikulua.  Erregistra­tzea.

Etxe­bizi­tzen behin-betiko kalifikazioa udal etxe­bizi­tza tasatu gisa Oiar­tzungo udalak jakinaraziko dio dagokion Jabe­tza Erregistroari, eragindako ondasunen inskripzioan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egin dakion bai ordenan­tza honetako 11. artikuluan ezarri­tzako eroslehentasun eskubideari, eskualda­tzeko gehienezko prezioari era iraunkorrean atxi­kita egoteko duten mugari (halaber ordenan­tza honetan ezarria) eta baita ere berehalakoan gertatutako titulartasun eskualdaketa erregistra dadin Udalba­tzak oniri­tzia emateko beharrizanari.        

14. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatua eslei­tzeko prozedura.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatuak udal sustapenetan eslei­tzeko prozedura zozketa bidezkoa izango da. Zozketa horretan parte hartu ahal izango dute Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen Erregistroan izena emana dutenek eta ordenan­tza honetan zein deialdi bakoi­tze­rako onartutako oinarrietan eskatutako baldin­tzak bete­tzen dituztenek. Esleipen prozeduran beti bermatuko dira publizitate eta gardentasunaren, lehia askearen eta diskriminaziorik ezaren prin­tzi­pioak. Zozketa deialdia jendaurrean jarri beharko da beti. Hori dela eta, zozketaren deialdia eta haren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, eta zozketa bera udaleko idazkariaren aurrean edo ordezko gisa FEDE emaile publiko denaren aurrean.

2.    Udala ez beste susta­tzaile publikoen kasuan, haiek ezarriko dute udal etxe­bizi­tza tasatuen esleipena egiteko prozedura, betiere publizitate eta gardentasunaren, lehia askearen eta diskriminaziorik ezaren prin­tzi­pioak betez.         

3.    Udal etxe­bizi­tza tasatuak sustapen pribatuetan eslei­tzeko prozedura ere zozketa bidezkoa izango da. Zozketa horretan parte hartu ahal izango dute Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen Erregistroan izena emana dutenek eta ordenan­tza honetan zein dagokion oinarrietan (behar besteko aurrerapenarekin publikatu beharko direnak). Esleipen prozeduran beti bermatuko dira publizitate eta gardentasunaren, lehia askearen eta diskriminaziorik ezaren prin­tzi­pioak. Zozketa deialdia jendaurrean jarri beharko da beti. Hori dela eta, zozketaren deialdia eta haren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, eta zozketa bera udaleko idazkariaren aurrean edo ordezko gisa FEDE emaile publiko denaren aurrean.

Nolanahi ere, susta­tzaile pribatuek hitzar­menak egin ahal izango dituzte Oiar­tzungo udalarekin, horiek esleipen prozedura gauzatu dezaten betiere oinarrietan xedatutakoaren arabera.

4.    Esleipen prozedura orokorra zozketa izan arren, ordenan­tza honek hurrengo atalean zein 19. artikuluan xedatutako kasuetan, esleipen zuzena egiteko aukera jaso­tzen du.     

5.    Nolanahi ere, bizilekua berriro har­tzeko eskubidearen titular diren herritarrei dagozkien udal etxe­bizi­tza tasatuen esleipena ez da zozketaren bidez gauzatuko.       

6.    Udal etxe­bizi­tza tasatu baten onuradunaren bizikide­tza unitateak familia ugariaren legezko muga gaindi­tzen badu, onuradunak bere etxe­bizi­tza trukatu ahal izango du, udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapen berri bakoi­tzean talde horren­tzat gordetako etxe­etan erregimen bera duen batekin.

Jabe­tza­ren edo lurrazaleko jabe­tza­ren kasuan, etxe­bizi­tza eskura­tzen duenak udal etxe­bizi­tza tasatu berriaren eta utzi­takoaren arteko prezio aldea ordaindu beharko du, ordenan­tza honen 10. artikuluan ezarritako zehaztapenen arabera eguneratuta.

Familia ugarien kopurua bikoa ala gehiagokoa izanik, handiagoa bada talde horren­tzat udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapen berrian gordetako etxe­bizi­tza kopurua baino, etxe­bizi­tzak zozketatu egingo dira.    

15. artikulua.  Udal Etxe­bizi­tza Tasatuak eslei­tzeko erreserbako kupoak.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapena eslei­tzeko deialdia arau­tzen duten oinarriek, erreserbako kupoak ezarri beharko dituzte hurrengo atalean xedatutako kasuan:       

Mugikortasun mugatua edo murriztua duten per­tso­nen kasuan, antolamendu juridikoak xedatutakoaren arabera.

2.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapena eslei­tzeko deialdia arau­tzen duten oinarriek, erreserbako kupoak ezarri ahal izango dituzte hurrengo ataletan xedatutako kasuetan:   

a)  Kide bi edo gehiagoko bikide­tza unitateen kasuan edo, bereziki familia ugarien kasuan.

b)  35 urte baino ­gutxiago dituzten banakako eska­tzaileen edo bizikide­tza unitateen kasuan, baldin eta hauetako kideren bat ­gutxienez adingabea bada (seme-alabak kontuan hartu gabe).

c)  Bere kargu seme-alaba adingabeak edo guraso-ahala luzatua duten bizikide­tza unitateen kasuan.

d)  Honako egoera objektiboengatik identifikatutako bestelako herritar taldeak: Bizikide­tza unitatea osa­tzen duten per­tso­nen gehienezko kopuruarengatik, etxe­bizi­tza baten jabe­tza lehen aldiz lor­tze­kotan egoteagatik, adinarengatik edo bestelako egoera analogoengatik, sustapenaren baldin­tza berezien edo udalerriko etxe­bizi­tza eskariaren arabera.

3.    Aurreko atal bietan xedatutako egoera zeha­tzen arabera oinarrietan ezar zitezkeen erreserbako kupoez gain, oinarriek, kupo berezietan egoteko baldin­tzak bete­tzen ez dituzten eska­tzaileak barneratuko dituen kupo orokor bat aurreikusiko dute.


Eska­tzaile kopuru eskasa dela eta erreserbako kupo bereziren bat osa­tzen ez bada, kupo horri soberan egokitutako etxe­bizi­tzak kupo orokorraren parte izatera igaroko dira.

4.    Aipatutako kupo bakoi­tzari egokitu beharreko etxe­bizi­tza babestuko esleipendun kopurua, dagokion deialdian eskeinitako udal etxe­bizi­tza tasatu kopuruaren parekoa izan beharko da.        

Eskeinitako kupo bakoi­tzeko, erreserba modura, kupo horietako bakoi­tzari eskeinitako udal etxe­bizi­tza tasatu kopuruaren bikoi­tza adina ordezko egongo dira.        

5.    Erreserbako kupo jakin batean zozketatutako udal etxe­bizi­tza tasatu kopurua zenbaki osoa ez bada, honela borobildu beharko da: Lehenengo dezimala 5 baino ­gutxiago bada, zatikiaren aurre-aurreko zenbaki osoa jarriz; eta lehenengo dezimala 5 edo gehiago bada, zatikiaren ondorengo lehen zenbaki osoa jarriz.

6.    Esleipen prozeduraren objektu den udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapenean mota ezberdinetako etxe­bizi­tza babestuak baldin badaude, eskura­tzeko baldin­tza ezberdinekin, mota eta kupo horietako bakoi­tzeko, eska­tzaile zerrenda bat landu beharko da. Zerrenda horietan udal etxe­bizi­tza tasatu mota bakoi­tza eskura­tzeko baldin­tzak agertu beharko dira.     

Edozein kasutan, erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuak, mota horietako etxe­bizi­tzak eskura­tzeko baldin­tzak bete­tzen dituzten bizikide­tza unitateeri erreserbatuko zaizkie.        

16. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuen esleipenean parte har­tzeko eskaera.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapenaren esleipena arau­tzen duten oinarriek, esleipen horretan parte har­tzeko eskaerak kontutan har­tzeko gehienezko epearen data zehaztuko dute.        

2.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen esleipen prozeduran parte har­tzeko eskakizuna Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen erregistroan izena emateko eskaeraren bidez aurkeztu beharko da, erregistro publiko horrek eskatutako baldin­tza formal guztiak betez.

17. artikulua.  Esleipen prozeduran onartutako eta baztertutako udal etxebi­tza tasatuen eska­tzaile zerrenda.    

1.    Oiar­tzungo Udalak, ofizioz edo susta­tzaileak eskatuta, udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen Erregistroan, eskaerak aurkezteko epea (ordenan­tza honetako 16.1 artikuluan aipa­tzen dena) bukatu aurretik inskribatutako etxe­bizi­tza eska­tzaileen zerrenda egingo du.      

2.    Aipatutako eska­tzaile zerrenda lortutakoan, Oiar­tzungo udalak esleitu beharreko udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapenerako aukera­tze prozeduran onartutako eta baztertutako per­tso­nen zerrenda egingo du.

3.    Oiar­tzungo udaleko iragarki-taulan (bestelako jakinarazpen bide ­batzuk erabil ditza­keelarik) argitaratuko dira esleitu beharreko udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapenerako aukera­tze prozeduran onartu eta baztertutako per­tso­nen zerrenda.         

Aipatutako zerrendak ­gutxienez honako datu hauek bilduko ditu ­gutxienez:

— Eska­tzaile guztien izen-abizenak eta nortasun agiri nazionala.

— Eskaera klasifikatuta dagoen kupoaren zehaztasunak.        

— Bizikide­tza unitateko kide kopurua.

— Bazterketaren arrazoia, halakorik egonez gero.

Sustapenak genero indarkeriaren biktima izateagatik edo bestelako arrazoiengatik anonimatua manten­tzea beharrezko zaion norbaiti egokitutako etxe­bizi­tza kupoak barnera­tzen baditu, ez zaio publizitaterik emango kupo horretako eska­tzailearen identitateari. Horren ordez, erregistro zenbakia adieraziko da eta zerrendaren argitalpen egunean per­tso­nalki jakinaraziko zaie egokitu zaien zenbakia.

4.    Dagokion zerrenda argitaratu eta hurrengo hamabost (15) laneguneko epean herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte onartutakoen zerrendaren aurka Oiar­tzungo udaleko alkate­tzan.

Inolaz ere ez du prozedura orokorra geldiaraziko alegazio bakoi­tza­ren izapide­tza eta ebazpenak.

5.    Alegazioak egiteko mugaegunetik gehienez hilabeteko epean, Oiar­tzungo udalak eska­tzaile onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda onartuko du udaleko iragarki-taulan argitaratuz.      

Alegaziorik ez badago, aipatutako epea hamabost (15) lanegunetara murriztuko da.

6.    Onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrendaren aurka interesdunek berrazter­tzeko errekur­tsoa jarri ahal izango dute argitalpen datatik biharamunean zenba­tzen hasita hilabeteko epean, edo zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango dute Administrazioarekiko Auzi-eskumena arau­tzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak ezarritako forma eta epeak errespetatuz.

7.    Onartuen behin-betiko zerrendetan ager­tzeak ez du aurresuposa­tzen eskatutako baldin­tza eta betekizunak bete­tzen direnik, udal etxe­bizi­tza tasatuak laga­tzeko kontratuak sinatu aurretik egiaztatuko baita bete­tzea.   

18. artikulua.  Zozketa, erreserba zerrendak eta jakinarazpenak.

1.    Sustapen zehatz bateko udal etxe­bizi­tza tasatuak eslei­tzeko zozketa data, ordua eta lekua onartu eta baztertutako eska­tzaileen behin-betiko zerrendarekin batera argitaratuko da.

2.    Kupo adina zozketa egingo dira, baina edozein kasutan egin­tzen batasuna errespetatuz.

3.    Onartutako eska­tzaile bakoi­tzari zozketan parte har­tzeko zenbaki bat egokituko zaio ausaz.

Eskaerek zenbaki bi (2) jasoko dituzte ondoren aipa­tzen diren inguruabarretariko bat ematen bada eta biak batera ematen badira, eskaerek hiru (3) zenbaki jasoko dituzte. Honako hauek dira aipatutako inguruabarrak:

a)  Eskaera bikote batek izenpe­tzea.

b)  Eskaerak honako egoerak hauek bil­tzea: Bere kargu seme-alaba adingabe bat edo gehiago izatea edo tutore­tza­pean per­tsona bat edo gehiago izatea.

Parte har­tzaileei egokitutako zenbakiak, publikoaren­tzat eskuragarri den leku batean argitaratuko dira behin-betiko onartuak eta baztertuak izan diren eska­tzaileen argitalpen iragarkian zehaztutako datan. Nolanahi ere, aipatutako data zozketa eguna baino lehenagokoa izan beharko da.

4.    Edonor bertaratu daiteke zozketa ekitaldira.        

Zozketa ekitaldia Oiar­tzungo udal mugartean egin beharko da beti.

5.    Udal etxe­bizi­tza tasatuak kasuan-kasuko zozketaren bidez esleituko dira. Zozketak sustapenaren esleipen deialdiko oinarrietan ezarritako kupo orokor edo berezi ezberdinetako etxe­bizi­tzak eskura­tzeko eskubidea dutenen artean egingo da.  

6.    Zozketak udale­txeko fede-emaile publikoaren aurrean egingo dira, eskuzko prozeduren edo prozedura informatikoen bidez (erabat ausazkoak) eta sustapenaren esleipen deialdiko oinarrietan ezarritako leku, data eta hurrenkera berean.         

Zozketak honako hurrenkeraren arabera egingo dira:

1.    Lehenengo eta behin, ordenan­tza honetako 15.1 artikuluko a) ataleko etxe­bizi­tza kupoari dagokion zozketa.

2.    Ondoren, elkarren segidan, gainon­tzeko kupo berezien zozketak sustapenaren esleipen deialdiko oinarrietan ezarritako hurrenkeran.    

3.    Azkenik, kupo orokorreko etxe­bizi­tzei dagokien zozketa.

Zozketetariko bakoi­tzak esleipendun eta ordezkoen zerrendetan sartu beharreko eskaeren hurrenkera antola­tzeko balioko du.

7.    Ordezkoen zerrendetan agertuko dira esleipendun izan ez diren kupo berezi eta orokorretako eska­tzaileak, horiek esleipendun kopuruaren bikoi­tza izan beharko direlarik ­gutxienez. Ordezkoen zerrendak indarrean egongo dira zozketa egiten den udal etxe­bizi­tza tasatuen kopuru osoa agortu arte eta kontutan hartuko dira sustapena dela eta edozein arrazoirengatik ­hutsik gelditutako etxe­bizi­tzak eslei­tzeko orduan. 

Onuradunek uko egiteagatik, edo honako arau hauek edota sustapen bakoi­tzeko esleipen oinarriak ez betze­agatik esleipendunik gabe geratutako etxe­bizi­tzak, dagokion kupoko ordezkoen zerrendarekin beteko dira.

8.    Udalak udal etxe­bizi­tza tasatuen susta­tzaileari jakinaraziko dio, esleipendun eta ordezkoen zerrendaren edukia, gehienez bost (5) laneguneko epean zozketa egin zenetik zenba­tzen hasita.

9.    Behin-behineko esleipendunen eta ordezkoen zerrendak udale­txeko iragarki-taulan argitaratuko dira.          

Nolanahi ere, udal etxe­bizi­tza tasatuen susta­tzaileak jakinarazpen per­tso­nala egingo dio behin-behineko esleipendun zerrendan ager­tzen diren per­tso­nei, gehienez 5 eguneko epean artikulu honetako 8. atalean araututako jakinarazpenetik zenba­tzen hasita. Jakinarazpenak honako hauek eduki beharko ditu: Esleitutako etxe­bizi­tza­ren ezaugarri orokorrak esleipen erregimena eta salmenta prezioa edo behin-behineko errenta, prezioaren behin-betiko zehaztapena kontratua buru­tzeko unerako ­utziz.

10.    Interesduna den edonork uste badu norbaitek oinarrietan ezarritako arauak bete ez dituela, zozketa egin bitartean jakinarazi beharko du eta, horrez gain aukera izango du gorako errekur­tsoa jar­tzeko Oiar­tzungo alkatearen aurrean hilabeteko epean behin-behineko esleipendunen zerrenden argitalpen datatik zenba­tzen hasita.

19 artikulua.  Agiri eta gainerako gauza guztien aurkezpena.

1.  Behin-behineko esleipendunen zerrenda argitaratu eta jakinarazi ondoren hamar (10) laneguneko epea egongo da (jakinarazpen per­tso­nalaren datatik zenba­tzen hasita) horietako bakoi­tzak honako hauek azal diezazkion udal etxe­bizi­tza tasatuen susta­tzaileari: (i) behin-behineko esleipenduna dela ezagu­tzen duela eta (ii) uko ez egiteko borondatea.       

Lehendabiziko aldian ezin bada jakinarazpen per­tso­nalik egin, bigarren saiakera bat egingo da esleipendunak eskaeran adierazitako bizilekuan jakinarazpen berria eginez. Esleipen­dunak bigarren jakinarazpenari kasurik egiten ez badio, esleipenari uko egiten diola uste izango da, eta ondorioz, zuzenean baztertuko zaio esleipen prozeduratik. Susta­tzaileak Oiar­tzungo udalari informatu beharko dio aste bukaera bakoi­tzean, jakinaraziak izan ez diren behin-behineko esleipendunen identitateaz.


2.    Esleipendunek udal etxe­bizi­tza tasatuetako susta­tzaileari beharrezko agiriak aurkeztuko dizkiote, susta­tzaileak egiazta dezan une horretan esleipendun bakoi­tzak eska­tzen zaizkion baldin­tzak bete­tzen dituela.    

Hogei (20) laneguneko epea izango dute esleipendunek eska­tzen zaizkien baldin­tzak bete­tzen dituztela froga­tzeko behin-behineko esleipenaren jakinarazpen datatik biharamunean zenba­tzen hasita.

3.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen susta­tzaileak Oiar­tzungo udalarekin egiaztatu beharko du bere irizpidea, baldin eta uste badu esleipendunetako batek ez dituela bete­tzen berari dagokion etxe­bizi­tza­ren behin-behineko esleipena behin-betiko esleipen bihur­tzeko baldin­tzak.

Oiar­tzungo udalak eran­tzuna eman beharko dio susta­tzaileari, gehienez bost (5) laneguneko epean kon­tsulta egin zenetik. Oiar­tzungo udalaren eran­tzuna loteslea izango da susta­tzailearen­tzat.

4.    Behin-behineko esleipendun guztiek eskatu zaien dokumentazio osoa aurkezten badute dagokion epean eta forman, susta­tzaileak udal etxe­bizi­tza tasatuen esleipendunen behin-betiko zerrenda egingo du.

Aste bukaera bakoi­tzean, susta­tzaileak Oiar­tzungo udalari jakinaraziko dio behin-betiko zerrendara pasatutako behin-behineko esleipendunen identitatea.        

Dokumentazioa aurkeztu zenetik gehienez hogei (20) laneguneko epean, susta­tzaileak esleipendunei dei egingo die gehienez 15 eguneko epean, bakoi­tzari esleitu zaion etxe­bizi­tza laga­tzeko kontratua gauza­tzeko, agiri pribatu baten eta susta­tzailearen bulegoetan (Oiar­tzungo udal barrutian kokatuta egongo direnak).

5.    Baldin eta udal etxe­bizi­tza tasatuen behin-behineko esleipendunek ez badute ezarritako epean adierazten behin-behineko esleipendun izateari uko egiten diotela, edo ez badute dokumentazio osoa ezarritako epean eta forman aurkezten edo aurkeztuta ere, ez badituzte dagokien etxe­bizi­tza eskura­tzeko baldin­tzak bete­tzen, horrela jokatuko da:           

a)  Behin-betiko esleipendunen zatikako zerrenda egingo da dokumentazioa ezarritako epean eta forman aurkezten dituzten esleipendunekin, aplikagarri izango zaielarik artikulu honetako aurreko atalean xedatutakoa.

b)  Gainon­tzeko kasuetan sor zitezkeen ustekabekoak eba­tzi eta gero, susta­tzaileak esleipenetik kanpo ­utziko ditu aipatutako ustekabeek eragindako behin-behineko esleipendunak.

Kasu horretan, susta­tzaileak ordezkoei dei egingo die behin-betiko esleipendunen zerrenda bete dezaten zozketetan ezarritako hurrenkeraren arabera, artikulu honetan ezarritakoarekin bat jokatuz.

6.    Norbaitek indibidualki udal etxe­bizi­tza tasatuaren behin-betiko esleipenari uko egiten badio, susta­tzaileak ukatu diren etxe­bizi­tzak esleitu ahal izango ditu ordezkoen zerrendari jarraituz, artikulu honetako aurreko ataletan xedatutakoaren arabera.

7.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen behin-betiko esleipenak, esleitu zaien etxe­bizi­tza­ren titulartasuna laga­tzeko kontratua izenpe­tzeko eskubidea ematen die esleipendunei, kasuan-kasuko erregimenean, susta­tzaileak berari dagozkion eskubide eta betebeharrak bereganatuz aurretiaz Oiar­tzungo udalak one­tsi­tako modeloen arabera eta sustapena behin-behinean kalifikatu zenean administrazioari jakinarazitako ordainketa baldin­tze­kin.     

Kontratuaren ez-­betzea gertatuz gero, horien baliogabe­tzea aurreikusi ahal izango da kontratuan bertan. Udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapenerako esleipen oinarriek oinarrizko baldin­tza ­batzuk ezarriko dituzte eta horiek bete ezean, legebidezkotasuna egongo da kontratua baliogabe­tzeko.      

8.    Egitatezko bikoteek udal babes etxe­bizi­tza­ren esleipena egin eta gero bikote izateari uzten badiote, eta familiaren egoi­tza­ren erabilerari buruz ez baldin badago aipatutako higiezina bikoteko zein kideri behin-betiko eslei­tzen zaion xeda­tzen duen epai irmorik, susta­tzaileak berak izendatuko du bikoteko zein kideri egingo zaion esleipena, Oiar­tzungo udalaren oniri­tziarekin eta honako arauekin bat:     

— Bikoteko kide biek banan-banan bete­tzen badute esleipen zeha­tze­rako ezarri diren baldin­tzak, etxe­bizi­tza­ren behin-betiko esleipena egingo zaio elkarrekin adosten duten kideari. Hitzar­menik egon ezean, behin-behineko esleipena indarrik gabe geratuko da.

— Bikoteko kideetako batek bakarrik bete­tzen baditu esleipena zeha­tze­rako ezarri diren baldin­tzak, etxe­bizi­tza behin-betiko esleituko zaio bere izenean.

Gainon­tzeko kasuetan, susta­tzaileak familia prozedura judizialean egondako epaiaren edukiaren arabera jokatuko du.     

9.    Susta­tzaileak Oiar­tzungo udalari etxe­bizi­tzen esleipenari buruz jakinaraziko dio gehienez hamar (10) eguneko epean, esleipenaren datatik. Halaber, Oiar­tzungo udalak informazio hori Eusko Jaurlari­tzako Etxe­bizi­tza eta Lurralde Antolamendu Sailari jakinaraziko dio.

10.    Prozedura osoan zehar Oiar­tzungo udalak egiaztatu ahal izango du, egoki eta beharrezko baderi­tzo, esleipen oinarrietan ezarritako baldin­tzak bete­tzen diren ala ez.         

Oiar­tzungo udalak halaber, susta­tzailearen ez-bete­tze edo aka­tsen bati errepara­tzen badio, hura berehala konpon­tzeko aginduko dio susta­tzaileari.

20. artikulua.  Bete gabeko udal etxe­bizi­tza tasatuak eslei­tzeko prozedura.

1.    Bete gabeko udal etxe­bizi­tza tasatuen esleipen prozedurari lotuta geratuko dira honako hauek:

a)  Behar beste eskaera ez egoteagatik, ukatuak edo baztertuak izanagatik edo ordezkoen zerrenda agor­tze­agatik edota bestelako inguruabar analogo batengatik, esleipen prozedura orokorraren arabera esleitu gabeko udal sustapeneko edo sustapen pribatuko etxe­bizi­tza tasatuak.

b)  Lehenago edozein tituluren arabera okupatuak izanik, ondoren edozein arrazoi dela eta ­hutsik dauden udal sustapen eta titulartasun publikoko etxe­bizi­tza tasatuak.

2.    Bete gabe geratutako udal etxe­bizi­tza tasatuak honako baldin­tza hauek bete­tzen dituztenen artean esleituko dira: Mota horretako etxe­bizi­tza eskura­tzeko gai izatea, oinarrietan xedatutako betekizunak bete­tzea eta horrez gain, Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen Erregistroan izena emanda egotea.

21. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuen laga­tzea egiteko kontratuaren gauza­tzea.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatu bakoi­tza laga­tzeko kontratua, esleipendun izandako bizikide­tza unitateko kideek eta susta­tzaileak sinatuko dute, oinarrietan ezarritako zehaztapenekin bat.

2.    Esleipenduna kontratuaren sinadurara justifikaziorik gabe ager­tzen ez bada (susta­tzaileak izendatutako data eta orduan), ulertuko da per­tsona horrek esleipenari uko egiten diola eta ondorioz, aukera emango zaio itxa­rote- zerrendako hurrenkeraren arabera dagokion esleipendunari.

3.    Udal etxe­bizi­tza tasatu baten laga­tze erregimena errentamendua bada eta behin-betiko esleipendunak une horretan eta aldi berean, egin­tza publiko baten oinarritutako errentamendu kontratu bateko etxe­bizi­tzako errentaria bada, udal etxe­bizi­tza babestuko errentaria izateko errentamendu kontratua sinatu aurretik Oiar­tzungo udalari frogatu beharko dio errentamendu erregimenean okupatu duen etxe­bizi­tza dela eta zorretan izan lezakeen edozein kantitate aldez aurretik ordaindu izana.       

4.    Kontratu bakoi­tza sinatu eta gero susta­tzaileak kopia bat emango dio Oiar­tzungo udalari.

5.    Etxe­bizi­tzak eraiki­tzeko obrak bukatuta eta kasuan-kasuko baimenak lortuta, susta­tzaileak eta esleipendunek eskritura publikoan jasoko dute jabe­tza (garbia edo lurrazalekoa) eskualda­tzeko sinatuta dituzten kontratuak.

22. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuen prezioaren kontura emandako kantitateak.

1.    Ordaindu beharreko prezioaren kontura, Udal etxe­bizi­tza tasatuen susta­tzaileek, etxe­bizi­tza­ren prezioaren %20era arteko zenbatekoak eta horren eranskinen %40ra arteko zenbatekoak eskatu ahal izango dizkiete esleipendunei, laga­tzeko kontratu pribatua sinatu ondoren.

Udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapen bakoi­tza­ren behin-behineko kalifikazioak, susta­tzaile bakoi­tzak eska ditza­keen prezioaren kontura ordaindu beharreko diru kantitateen gehieneko muga zehaztuko du.

2.    Susta­tzaileek udal etxe­bizi­tza tasatuen prezioaren kontura diru kantitateak eskatu ahal izateko, Estatuko babes ofizialeko etxe­bizi­tzak arau­tzen dituen erregelamenduko (2114/1968 Dekretuaren bidez onartua) 114. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete beharko dituzte, eta edozein kasutan, aseguru kontratua edo banku-abala egin prezioaren kontura jasotako kantitateen berme gisa.

Susta­tzailea berme gisa aseguru kontratua edo banku-abala aurkezteko betebeharretik salbue­tsita dago; Oiar­tzungo udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlari­tzak partaide­tza duten sozietate publikoekin egindako salerosketa eragiketetan.           

23. artikulua.  Udal etxe­bizi­tza tasatuak bizileku­tzat har­tzeko betebeharra.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatuak laga­tzeko kontratuetan, baldin­tza klausula bat jarri beharko da, zeinaren arabera etxe­bizi­tza eskura­tzen duen titularrak konpromisoa hartuko baitu hura okupatu eta bertan errolda­tzeko, gehienez bi (2) hilabeteko epean etxe­bizi­tza­ren ematea gertatu zenetik zenba­tzen hasita.

2.    Baldin­tza honen ez-bete­tzeak kontratuaren baliogabe­tzea ekarriko du, etxe­bizi­tzako titular izaera gal­tze­arekin batera.

24. artikulua.  Okupatu gabeko udal etxe­bizi­tza tasatuen desjabe­tza­pena.

Udal etxe­bizi­tza tasatuen titular orok du esleitutako etxe­bizi­tzan bere ohiko bizilekua ezarri eta manten­tzeko betebeharra. Onuradunen batek betebehar hori bete­tzen ez badu, Oiar­tzungo Udalak gauzatu ahal izango du nahitaez desjabe­tzeko eskubidea, indarrean den legedian onartua.

25. artikulua.  Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuaren eskaera erregistroa.

1.    Udal etxe­bizi­tza tasatuen sustapenarekin lotutako informazioa, izapideak eta prozedura guztiak herritar guztien­tzat gardentasun, hurbiltasun eta erraztasun baldin­tze­tan buru­tzeko, Oiar­tzungo Udalak Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen erregistroa sortu eta manten­tze lanak egiteko konpromisoa har­tzen du.     

2.    Oiar­tzungo Udalak, Oiar­tzungo erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen erregistro orokor bat edukiko du.

3.    Oiar­tzungo udalak udal erregelamendu baten garatuko du Oiar­tzungo udal etxe­bizi­tza tasatuen eska­tzaileen erregistroaren fun­tzionamendua.

Xedapen Gehigarria.

Desjabe­tze edo berdinbana­tze prozesuetan balioztapenak egiteko, lur hiritartuaren kostuaren gehieneko jasanarazpenak ezingo du gainditu Oiar­tzungo erregimen bereziko udal etxe­bizi­tza babestuaren gehieneko salmenta prezioaren %30a. Beste daturik ezean, balio bereko­tzat joko dira hiritartu gabeko lurraren balioa eta etxe­bizi­tza horien hiritar­tze kostuak.     

Lehen Azken Xedapena.

Ordenan­tza honek aurreikusi ez duen orori dagokionez, eta ordenan­tza­ren garapenen edukiak ere kontuan hartu beharko direla, autonomia erkidegoan babes publikoko etxe­bizi­tzei buruz indarrean den araudia aplikatuko da.

Bigarren Azken Xedapena.

Ordenan­tza hau indarrean sartuko da haren behin betiko onarpena eta testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean. Eta haren ondorioak hedatuko dira Etxe­bizi­tza Tasatuetarako edota Prezio Hitzar­tuko Etxe­bizi­tza Libreetarako erreserbak aurreikusi dituzten hiri antolamenduko planetara, aurrez izapidetuta eta onartuta egon arren.    

Oiar­tzu­n, 2012ko mar­txo­aren 12a.—Alkatea. (3058)