30. zenbakia Data 2011-02-15 3 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

30. zenbakia Data 2011-02-15 3 orria

3 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Xedapen Orokorrak

GFA-MUGIKORTASUNA, LURRALDE ANTOLAKETA
AKATSAK ZUZENTZEA Zestoako Arroa Behea eremuari dagokion Hiri Antolaketako Arauen aldaketaren jardun zuzeneko AB.R.1/1 eta AB.R.1/2 lur-zatiei buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolaketako Zuzendari­tza Nagusia

Zestoako Arroa behea eremuari dagokion hiri antolaketako arauen aldaketa: Tejeria (AB.I.1), Azkue (AB.I.2), Rezola (AB.I.3), Alberdi (AB.R.1), Estazioa (AB.R.2), Guardi-zahar alorra (AB.T.1), Sansinenea erreka alorra (AB.S.I.4) eta azken horren aldameneko lur eremu urbanizaezina. (5.aldaketa).      

Jardun zuzeneko AB.R.1/1 eta AB.R.1/2 lur-zatiei buruzko aka­tsak zuzen­tzea. (GHI-136/05-P05-A).          

Diputatuen Kon­tseiluak, 2011ko ­otsailaren 8ko batza­rraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukia ematen da ondoren argitara:

«Diputatuen Kon­tseiluak, 2006ko urriaren 24an, erabaki zuen behin betiko onar­tzea, zati batean etenda ­utzita, «Zestoako Arroa Behea eremuari dagokion Hiri Antolaketako Arauen aldaketa: Tejeria (AB.I.1), Azkue (AB.I.2), Rezola (AB.I.3), Alberdi (AB.R.1), Estazioa (AB.R.2), Guardi-Zahar alorra (AB.S.T.1), Sansinenea Erreka alorra (AB.S.I.4) eta azken horren aldameneko lur eremu urbanizaezina» espedientea. Erabaki hori, I. eta II. eranskinekin batera («Aipatutako dokumentuan dagoen arautegiaren testua» eta «Ingurumenaren gaineko eragina batera ebalua­tzeko prozedura arau­tzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuak 23. artikuluan ezarritakoaren arabera, plana behin betiko onar­tzeko hartu den erabakiari buruzko aitorpena», hurrenez hurren) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2007ko urtarrilaren 4an (3 zk.).

Zestoako Udal Batza­rrak, 2010eko irailaren 30ean, erabaki zuen, alde batetik, onar­tzea aldaketa dokumentu horretan antze­mandako aka­tsak zuzen­tzeko prestatutako dokumentu teknikoa, jardun zuzeneko AB.R.1/1 eta AB.R.1/2 lur-zatien eraiki­tze eta erabilera baldin­tza bereziei dagokienez, aipatu dokumentuan bi lur-zatiak elkartrukatuta baitaude; eta, bestetik, Foru Aldundiari eska­tzea bidezko erabakia har dezala aka­tsak zuzen­tzeko eta zuzenketa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzeko.  


1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Adminis­trazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 105.2 artikuluan dioenaren arabera, ez dago inolako eragozpenik zuzenketa hori onar­tzeko.

Horrela, bada, aplikagarri den legeria ikusita, eta Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tseiluak,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  «Zestoako Arroa Behea eremuari dagokion Hiri Antolaketako arauen Aldaketa: Tejeria (AB.I.1), Azkue (AB.I.2), Rezola (AB.I.3), Alberdi (AB.R.1), Estazioa (AB.R.2), Guardi-Zahar alorra (AB.S.T.1), Sansinenea Erreka alorra (AB.S.I.4) eta horren aldameneko lur eremu urbanizaezina» dokumentuan Arroa Behea AB.R.1 areako jardun zuzeneko AB.R 1/1 eta AB.R 1/2 lur-zatien eraiki­tze eta erabilera baldin­tza berezietan antze­mandako aka­tsak zuzen­tzea, hain zuzen, honela:           

— Honako hau esaten duenean:

«3.2. Jardun zuzeneko lurzatiak.

Jardun zuzeneko lau lurzati egongo dira, P.E.D.AB.R 1/1., P.E.D.AB.R.1/2., P.E.D.AB.R 1/3. eta P.E.D.AB.R.1/4. Lehe­nengo bietan bizitoki-garapenak egingo dira. Lehenengoan familia bakarreko ­etxe bat eraikiko da, eta bigarrenean lau etxe­bizi­tza; eta gainerako bi lurzatietan ekipamendu berriak kokatuko dira.

P.E.D.AB.R 1/1.

Eraikun­tza­ren eta erabileraren baldin­tza bereziak:

— Lurzatiaren azalera: 4.106 m².

— Azalera eraikigarria beheko solairuan: 150 m².

— Azalera eraikigarria goiko solairuetan: 160 m².

— Azalera eraikigarria sestra gainetik *: 310 m².

— Baimendutako gehieneko profila: S edo ES/BS+IS+TP.

— Eraikun­tzen gehieneko garaiera:

— Teilatu-hegala: 7 m.

— Gailurra: 9 m.

— Lerrokadurak eta sestrak. Antolaketa grafikoaren arabera

— Gehieneko etxe­bizi­tza kopurua 1 etxe­bizi­tza.

*    Teilatupeko solairuan gera­tzen den azalera kanpoan ­utzita, baimendutako gehieneko profilaren arabera; bertan, baimenduta egongo da beheko solairuarekin lotutako bizitoki-erabilera, betiere arau hauetako ordenan­tze­tan zehaztuta dauden ­gutxieneko bizigarritasunaren baldin­tzak bete­tzen badira. Beheko solairuan, bizitoki-erabilera baimenduko da, eta baita banakako garajearen erabilera ere; goiko solairuetan etxe­bizi­tzak egongo dira. Eraikun­tza-tipologia hau izango da: Familia bakarreko ­etxea lurzati isolatuan. Honako ­gutxieneko atze­rapenak finkatu dira: 9 m errepidera / 5 m lurzatiko mugetara. Hegada irekiak bakarrik baimenduko dira, balkoiak, 0,75 m sakon, gehienez ere; balkoien garapena fatxa­daren perimetroaren %50etik beherakoa izango da eraikinaren goiko solairuan, eta ez da baimenduko fabrikako karelen bidez ixtea.

P.E.D.AB.R 1/2.

Eraikun­tza­ren eta erabileraren baldin­tza bereziak.

— Lurzatiaren azalera 812 m².

— Azalera eraikigarria soto edo erdisoto solairuetan 500 m².

— Azalera eraikigarria beheko solairuan 250 m².

— Azalera eraikigarria goiko solairuetan: 500 m².

— Azalera eraikigarria sestra gainetik *: 750 m².

— Baimendutako gehieneko profila: S edo ES+BS+IIGS.

— Eraikun­tza­ren gehieneko garaiera: 9 m.

— Gehieneko etxe­bizi­tza kopurua 4 etxe­bizi­tza.

*    Teilatupeko solairuan gera­tzen den azalera kanpoan ­utzita, baimendutako gehieneko profilaren arabera; bertan, baimenduta egongo da beheko solairuarekin lotutako bizitoki-erabilera, betiere arau hauetako ordenan­tze­tan zehaztuta dauden ­gutxieneko bizigarritasunaren baldin­tzak bete­tzen badira. Beheko solairuan, bizitoki-erabilera baimenduko da, eta baita banakako garajearen erabilera ere; goiko solairuetan etxe­bizi­tzak egongo dira. Honako ­gutxieneko atze­rapenak finkatu dira: 9 m errepidera / 5 m lurzatiko mugetara. Hegada irekiak bakarrik baimenduko dira, balkoiak, 0,75 m sakon, gehienez ere; balkoien garapena fatxa­daren perimetroaren %50etik beherakoa izango da eraikinaren goiko solairuan, eta ez da baimenduko fabrikako karelen bidez ixtea. Baimenduta dagoen eraikun­tza-aprobe­txa­mendua zabaldu baino lehen, xehetasun-azterketa bat ida­tzi beharko da, eraikin berriak izango dituen lerrokadurak eta sestrak definituko dituena».

— Beste hau esan behar du:

«3.2.  Jardun zuzeneko lurzatiak.

Jardun zuzeneko lau lurzati egongo dira, P.E.D.AB.R 1/1., P.E.D.AB.R.1/2., P.E.D.AB.R 1/3. eta P.E.D.AB.R.1/4. Lehenengo bietan bizitoki-garapenak egingo dira. Lehenen­goan lau etxe­bizi­tza eraikiko dira, eta bigarrenean familia bakarreko ­etxe bat; eta gainerako bi lurzatietan ekipamendu berriak kokatuko dira.

P.E.D.AB.R 1/1

Eraikun­tza­ren eta erabileraren baldin­tza bereziak.

— Lurzatiaren azalera 4.106 m².

— Azalera eraikigarria soto edo erdisoto solairuetan 500 m².

— Azalera eraikigarria beheko solairuan 250 m².

— Azalera eraikigarria goiko solairuetan: 500 m².

— Azalera eraikigarria sestra gainetik *: 750 m².

— Baimendutako gehieneko profila: S edo ES+BS+IIGS.

— Eraikun­tza­ren gehieneko garaiera: 9 m.

— Gehieneko etxe­bizi­tza kopurua 4 etxe­bizi­tza.

*    Teilatupeko solairuan gera­tzen den azalera kanpoan ­utzita, baimendutako gehieneko profilaren arabera; bertan, baimenduta egongo da beheko solairuarekin lotutako bizitoki-erabilera, betiere arau hauetako ordenan­tze­tan zehaztuta dauden ­gutxieneko bizigarritasunaren baldin­tzak bete­tzen badira. Beheko solairuan, bizitoki-erabilera baimenduko da, eta baita banakako garajearen erabilera ere; goiko solairuetan etxe­bizi­tzak egongo dira. Honako ­gutxieneko atze­rapenak finkatu dira: 9 m errepidera / 5 m lurzatiko mugetara. Hegada irekiak bakarrik baimenduko dira, balkoiak, 0,75 m sakon, gehienez ere; balkoien garapena fatxa­daren perimetroaren %50etik beherakoa izango da eraikinaren goiko solairuan, eta ez da baimenduko fabrikako karelen bidez ixtea. Baimenduta dagoen eraikun­tza-aprobe­txa­mendua zabaldu baino lehen, xehetasun-azterketa bat ida­tzi beharko da, eraikin berriak izango dituen lerrokadurak eta sestrak definituko dituena.

P.E.D.AB.R 1/2.

Eraikun­tza­ren eta erabileraren baldin­tza bereziak:

— Lurzatiaren azalera: 812 m².

— Azalera eraikigarria beheko solairuan: 150 m².

— Azalera eraikigarria goiko solairuetan: 160 m².

— Azalera eraikigarria sestra gainetik *: 310 m².

— Baimendutako gehieneko profila: S edo ES/BS+IS+TP.

— Eraikun­tzen gehieneko garaiera:

— Teilatu-hegala: 7 m.

— Gailurra: 9 m.

— Lerrokadurak eta sestrak. Antolaketa grafikoaren arabera

— Gehieneko etxe­bizi­tza kopurua: 1 etxe­bizi­tza.

*    Teilatupeko solairuan gera­tzen den azalera kanpoan ­utzita, baimendutako gehieneko profilaren arabera; bertan, baimenduta egongo da beheko solairuarekin lotutako bizitoki-erabilera, betiere arau hauetako ordenan­tze­tan zehaztuta dauden ­gutxieneko bizigarritasunaren baldin­tzak bete­tzen badira. Beheko solairuan, bizitoki-erabilera baimenduko da, eta baita banakako garajearen erabilera ere; goiko solairuetan etxe­bizi­tzak egongo dira. Eraikun­tza-tipologia hau izango da: Familia bakarreko ­etxea lurzati isolatuan. Honako ­gutxieneko atze­rapenak finkatu dira: 9 m errepidera / 5 m lurzatiko mugetara. Hegada irekiak bakarrik baimenduko dira, balkoiak, 0,75 m sakon, gehienez ere; balkoien garapena fatxa­daren perimetroaren %50etik beherakoa izango da eraikinaren goiko solairuan, eta ez da baimenduko fabrikako karelen bidez ixtea».        

Bigarren.  Agin­tzea erabaki hau argitara dadila».

Donostia, 2011ko ­otsailaren 8a.—Segundo Diez Molinero, idazkari teknikoa.

(1005)   (1658)