218. zenbakia Data 2010-11-15 5 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

218. zenbakia Data 2010-11-15 5 orria

4 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Administrazioa

GFA-MUGIKORTASUNA, LURRALDE ANTOLAKETA
ZESTOAKO AG.I.1-AGOTE AREARI ETA ALDAMENEKO LURZORU RBANIZAEZINARI DAGOKIEN HIRI ANTOLAKEAKO ARAUEN ALDAKETA. AKATS ZUZENKETA.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

Zestoako AG.I.1-Agote Areari eta aldameneko lurzoru urbanizaezinari dagokien Hiri Antolakeako Arauen aldaketa. (GHI-117/10-P05-A).

Akats bat egon denez 2010eko azaroaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 213 zenbakian, argitaratutako erabakian, iragarki honen bitartez akats hori zuzen­tzen da:

Diputatuen Kon­tseiluak, 2010eko irailaren 21eko batza­rraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:

«Zestoako Udalak, izapideak egin ondoren, «AG.I.1-Agote areari eta aldameneko lurzoru urbanizaezinari dagokien Hiri Antolaketako Arauen aldaketa» aurkeztu du, behin betiko onar­tze aldera.

Aldaketaren xedea da, alde batetik, eremuaren mugaketa defini­tzea, bestetik, egungo industrien kokalekuak berrantola­tzea eta, azkenik, AG.I.1-Agote industria arearen urbanizazio baldin­tzak hobe­tzea (lurzoru hiritar ez finkatu gisa defini­tzen da).

Era berean, AG.I.2-Agote II izeneko industriarako lurzoru urbanizagarriko alor berri bat sor­tzea proposa­tzen da, 15.122 m² (t)-ko hirigin­tzako eraikigarritasuna duela. Zehazki, AG.I.2-Agote II alor berriak muga egiten du egungo industria eremuarekin, Urolako trenbide zaharreko plataformarekin eta A-8 autobidearekin; 31.782 m²-ko azalera dauka, 28.975 m² industria eremukoak, 2.290 m² bideen sistema orokorrekoak eta 517 m² ibai-ubideetakoak. Halaber, antolaketa xehatua jaso­tzen da, honela banatuta: Industriarako lur-zatiak, 19.923 m²; zuzkidura lur-zatiak, 1.304 m²; espazio libreak, 4.345 m²; bideen sistema lokala, 2.107 m² eta trenbidearen­tzat gorde­tzeko bazterreko eremuak, 1.296 m².   

Udal fasean, aurrerapena izapidetu eta ingurumen eraginaren aurre­txos­tena egin ondoren, Udalak 2009ko uztailaren 23ko Udal Batza­rrean hasierako onarpena eman zion espedienteari. Jendaurrean egon zen denboran ez zen alegaziorik aurkeztu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departa­mentuak 2009ko urriaren 14an aldeko txos­tena egin ondoren, Udal Batza­rrak 2010eko apirilaren 29an erabaki zuen aldaketa behin-behinean onar­tzea, baldin­tza bat jarrita; horren arabera, kendu egiten da P.I.2 industriarako lur-zatiko txi­minia herri jabariari laga­tzea, lurzoru horren jabe­tza erregimena berdinbanaketa proiektuak zehazteko ­utzita.       

Halaber, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzor­dek aldaketaren aldeko txos­tena egin zuen 2010eko ekainaren 11n, eta plana onar­tzeko administrazio eskudunari bidali ­zitzaizkion, onar ­zitzan, uren, bioaniztasunaren, garraio azpiegituraren eta etxe­bizi­tza­ren arloetan eginiko txos­tenak.           

Geroago, Udal Batza­rrak dokumentazio osagarri bat onartu zuen 2010eko ekainaren 24an, dokumentu hori ida­tzi bai­tzen ingurumen eraginaren behin betiko txos­tenetik eratorritako baldin­tzak jaso ahal izateko antolaketak har­tzen dituen eremu bakoi­tzeko hirigin­tzako arau berezietan (Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak egin zuen txos­tena 2010eko ekainaren 7an).

Espediente hori 2010eko ekainaren 25ean sartu zen Foru Aldundian.

Dokumentuaren edukia Foru Aldundiko Lurralde Plangin­tzako Zerbi­tzuak aztertuta, ikusi da bidezkoa dela hura behin betiko onar­tzea.

Dena den, ikusten da AG.I.1-Agote areako P.R.2 etxe­bizi­tze­tarako lur-zatiko sarbideak ez dituela bete­tzen 2000ko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak maldei buruz ezarritako gehienezkoak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldin­tzei buruzko arau teknikoak onar­tzen ditu aipatu dekretuak), horregatik, dekretuak ezarritakoa bete­tzeko, sarbidea egin asmo den zerbi­tzuaren bide nagusitik egin behar da.

Horrela, bada, aplikagarri den legeria ikusita, eta Mugikor­tasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tseiluak,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Behin betiko onar­tzea Zestoako AG.I.1-Agote areari eta aldameneko lurzoru urbanizaezinari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, 2010eko mar­txoan ida­tzi­tako dokumentuaren arabera, eta 2010eko ekainaren 24ko Udal Batza­rrak onartutako dokumentazio osagarriak jaso­tzen dituen aldaketekin.

Hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldin­tzei buruzko arau teknikoak onar­tzen dituen 2000ko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua bete­tzea berma­tzeko, aldatu egiten da AG.I.1-Agote areako P.R.2 etxe­bizi­tze­tarako lur-zatiaren konfigurazioa, eta hara sar­tzeko eremua zeharka­tzen duen barne bidea erabiliko da. Baldin­tza hori kontuan hartuko da programatutako jarduera gauza­tzeko beharrezkoa den birpar­tzela­tzeko proiektuan nahiz urbanizazio proiektuan.  

Hala, hirigin­tzako araudia argitara­tzeko beharrezkoa da aurkeztea onartutako baldin­tza jaso­tzen duen dokumentazioa.    

Bigarren.  Ingurumen eragina batera ebalua­tzeko prozedura arau­tzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuko 22. eta 23. artikuluetan ezarritako betebeharra betez, hau da, jendeari planaren izapide­tzean zehar ingurumen izaerako alderdiak nola hartu diren kontuan berri ematekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, planaren araudiarekin batera, plana behin betiko onar­tzeko hartutako erabakiari buruzko adierazpena. Adierazpenaren testua erabaki honekin batera doa eranskin gisa.         

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.»

I. Eranskina: 2010eko irailaren 21eko Diputatuen Kon­tseiluaren erabakiari egokitutako Hirigin­tza Arautegiaren testua

II. Eraskina: Ingurumenaren gaineko eragina batera ebalua­tzeko prozedura arau­tzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/03 Dekretuak 23. artikuluan ezarritakoaren arabera plana behin betiko onar­tzeko hartu den erabakiari buruzko aitorpena

Donostia, 2010eko azaroaren 8a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.

(6235)   (12988)

I ERANSKINA

7.  PROIEKTUAREN ZEHAZTAPENAK

7.1.  AGOTE AG.I.I AREA

7.1.1.  Azalpena.

Plangin­tza­rik ez daukan industria erabilerarako garatutako eremua da; C-6317 errepidearen ekialdean dago, Agote ­Txiki baserriaren alboan. Azalera: 44.271 m².

7.1.2.  Hirigin­tza erregimen orokorra.

7.1.2.1.  Gara­tze eta gauza­tze erregimen juridikoa.

— Lurzoruaren sailkapena: Hiri Lurzoru Ez Finkatua.

— Esku har­tze erregimena : Antolamendu Xehatuko Hiri Area - Gauzatze zuzena.

7.1.2.2.  Kalifikazio osoa:

— AG.I.1 industria-etxe­gune eremua: Azalera: 44.068 m².

— Ubide publikoa: Azalera: 203 m².

7.1.3.  Antolamendu xehatua.

— AG.I.1 industria eremua: Azalera: 30.061 m².

— AG.I.1 etxe­gune eremua: Azalera: 3.687 m².

— Ubide publikoa: Azalera: 203 m².

— Bideen sistema: Azalera: 6.401 m².

— Kultura herri jabaria (txi­minia): Azalera: 7 m².

— Espazio libreak: Azalera: 3.912 m².

— Eraiki­tze eta erabil­tze baldin­tza bereziak:

*  Zonaren eraikigarritasuna:

Industria lur-zati pribatuaren aprobe­txa­mendua: 30.061 m²(p).

Etxe­bizi­tze­tarako lur-zati pribatuaren aprobe­txa­mendua: 3.687 m²(p).

Solairuko gehienezko okupazioa: 18.828 m²(p.e).

Solairu eraikigarria: 24.255 m²(t).

*  Zonaren aprobe­txa­mendua:

Industria-etxe­gune lur-zati pribatua: 0,76 m²(p)/m².

Industria-etxe­gune lur-zati eraikigarria: 0,43 m²(p.e)/m².

Industria-etxe­gunearen solairu eraikigarria: 0,55 m²(t)/m².

Baimendutako eraikin profila: S+IIS.

Gehieneko altuera: 12 m.

Erabilera baldin­tzak: Industria, 5. kategoria ezik, eta haren erabilera osagarriak.

— Aipatutako eraikigarritasunak eta aprobe­txa­menduak gehienekoak izango dira, irabazi asmorik gabeko zuzkidura erabileretako bideratutako eraikun­tza aprobe­txa­menduak alde batera ­utzita.

— Lur-zati eraikigarriaren okupazioa 13.500 m²(p.e) ingurukoa izango da, 15.000 m²(t) inguruko solairu eraikigarriarekin, horrela, antolaketan egungo aprobe­txa­mendua %50 inguru handi­tzen da.

— Haztapen koefizienteak:

Industria: 1.

Merkatari­tza: 1.

Etxe­gunea: 1.

— Gauzatze zuzeneko P.E.D.I. 1 Lur-Zatia.

*  Azalera: 291 m².

*  Eraiki­tze, jabe­tza eta erabilera baldin­tza bereziak:

Gehienezko azalera eraikigarria: 582 m²(t).

Solairuko gehienezko okupazioa: 291 m².

Baimendutako eraikin profila: BS+GS1.

Eraikinaren gehienezko altuera: 12 m.

Lerrokadurak: Antolamendu xehatuaren arabera.

*  Egungo eraikina antolamendutik kanpo dago edo haren kontrakoa da.

— Gauzatze zuzeneko P.E.D.I.2 Lur-Zatia.

*  Azalera: 1.935 m².

*  Eraiki­tze, jabe­tza eta erabilera baldin­tza bereziak:

Gehienezko azalera eraikigarria: 2.500 m²(t).

Solairuko gehienezko okupazioa: 1.103 m².

Baimendutako eraikin profila: BS+GSII.

Lerrokadurak: Antolamendu xehatuaren arabera.

Eraikinaren gehienezko altuera: 12 m.

*  Egungo eraikinaren zati bat antolamendutik kanpo dago edo haren kontrakoa da.

*  Zorgune bat dago kultura herri jabariko lur-zatiaren alde, txi­miniaren zain­tza eta konpon­tze lanak egiteko.      

— Gauzatze zuzeneko P.E.D.I.3 Lur-Zatia.

*  Azalera: 653 m².

*  Eraiki­tze, jabe­tza eta erabilera baldin­tza bereziak:

Gehienezko azalera eraikigarria: 1.180 m²(t)

Solairuko gehienezko okupazioa: 653 m²

Baimendutako eraikin profila: BS+GS1

Lerrokadurak: Antolamendu xehatuaren arabera

Eraikinaren gehienezko altuera: Egungoa.

— Gauzatze zuzeneko P.E.D.I.4. Lur-Zatia.

*  Azalera: 8.136 m².

*  Eraiki­tze, jabe­tza eta erabilera baldin­tza bereziak:

Gehienezko azalera eraikigarria: 8.500 m²(t).

Solairuko gehienezko okupazioa: 7.200 m².

Baimendutako eraikin profila: BS+GS1.

Lerrokadurak: Antolamendu xehatuaren arabera.

Eraikinaren gehienezko altuera: 12 m.

*  Lur-zatiaren zati bat sartuta dago «lurzorua ­kutsa dezaketen jarduerak dituzten kokalekuen inbentarioan».     

— Gauzatze zuzeneko P.E.D.I.5. Lur-Zatia.

*  Azalera: 19.046 m².

*  Eraiki­tze, jabe­tza eta erabilera baldin­tza bereziak:

Gehienezko azalera eraikigarria: 10.500 m²(t).

Solairuko gehienezko okupazioa: 9.200 m².

Baimendutako eraikin profila: BS+GS1.

Lerrokadurak: Antolamendu xehatuaren arabera.

Eraikinaren gehienezko altuera: 12 m.

*  Egungo eraikinaren zati bat antolamendutik kanpo dago edo haren kontrakoa da.

— Gauzatze zuzeneko P.E.D.R.1. Lur-Zatia.

*  Azalera: 2.784 m².

*  Eraiki­tze, jabe­tza eta erabilera baldin­tza bereziak:

Gehienezko azalera eraikigarria: 693 m²(t).

Solairuko gehienezko okupazioa: 231 m².

Baimendutako eraikin profila: ES+BS+GSI+TP.

Lerrokadurak: Antolamendu xehatuaren arabera.

Eraikinaren gehienezko altuera: Egungoa.

Finkatu egiten da egungo eraikina eta horren erabilerak.

— Gauzatze zuzeneko P.E.D.R.2. Lur-Zatia.

*  Azalera: 903 m².

*  Eraiki­tze, jabe­tza eta erabilera baldin­tza bereziak:

Gehienezko azalera eraikigarria: 300 m²(t).

Solairuko gehienezko okupazioa: 150 m².

Baimendutako eraikin profila: ES+BS+GSI+TP.

Lerrokadurak: Antolamendu xehatuaren arabera.

*  Eraikinaren gehienezko altuera: 6 metro teilatu-hegalera eta 9 metro gailurrera.

7.1.4.  Hirigin­tza helburuak.

Arearen mugaketa egoki­tzea eta egungo industrien kokalekuak berrantola­tzea, horien irisgarritasuna erregulatuta, alboko industriagune berriarekin koordinatuta eta maniobra eta aparkaleku eremuak hobetuta. Horretarako, finkatu behar dira, alde batetik, bidearen egituraren sestrak eta trazatua eta industria lur-zatienak eta, bestetik, industria eraikinen eraiki­tze baldin­tzak eta lurzoruaren jabe­tza eta erabilera baldin­tzak, aprobe­txa­menduak modu zuzenean gauzatu ahal izateko, garapen plangin­tzako inolako tresnarik ida­tzi eta onartu beharrik izan gabe.

7.1.5.  Aurreikusitako erabilerak.

Industria erabilerak laugarren kategoriaraino; egungoak finkatu egiten dira. Finkatu egiten dira ere egungo etxe­bizi­tza erabilera eta merkatari­tza-ostalari­tza erabilera. Aukera ematen da Agote ­Txiki baserriaren ordez eratutako lur-zatian etxe­bizi­tzak egiteko.

7.1.6.  Eraikinaren inten­tsi­tatea.

Finkatu egiten da egungo eraikina, antolamendutik kanpo dagoela berariaz adierazitakoa izan ezik. Eraikinak beste ­batzuekin ordezten badira, horiek ezarritako gehienezko lerrokaduretara eta eraiki­tze baldin­tze­tara egokituko dira.

7.1.7.  Lokalak zati­tzeko arauak.

Definitutako industria lur-zatiak zatitu daitezke, betiere, lur-zati txi­kiena izateko ezarritako baldin­tzak errespetatuta. Horretarako, lur-zati txi­kiena bezala defini­tzen da oinplanoan ­gutxienez 250 m²-ko okupazioa izango duen eraikina egiteko aukera ematen duen hura, bideari begira ­gutxienez 10 metroko aurrealdea izanik. Berariaz baimen­tzen da PED.I.1., PED.I.2. eta PED.I.3. lur-zatiak ­batzea, xehetasun azterlana eginda. Industria lur-zatiak zati­tzea beharrezkoa denean, xehetasun azterlan bateratua egingo da industria lur-zati guztiaren­tzat. Industria lur-zati bakoi­tza «eraiki­tze unitate edo eraiki­tze mul­tzo» bat eratuko du, arkitektura, eraiki­tze eta oinarrizko fun­tzionalitate alorren aldetik konfigura­tzeko; hortaz, han esku har­tzen duenak bermatu egin behar du lor­tzen den mul­tzo­aren koheren­tzia.           

7.1.8.  Gauza­tze eta kudeaketa baldin­tzak.

Araudi berezi honek jaso­tzen ditu industria lur-zatien eraiki­tze baldin­tzak, zehaztasun maila nahikoarekin, aurreikusitako aprobe­txa­menduak modu zuzenean gauza­tze aldera. Dena den, ezin izango da eraiki­tze lanetarako edo jarduera berrietarako lizen­tziarik eman, urbanizazio jarduketa programa, urbanizazio proiektua eta birpar­tzela­tzeko proiektua behin betiko onar­tzen ez diren bitartean. Egoki­tzat joz gero, eta, betiere, tresna honi legeak ematen dizkion helburuekin bat etorrita, xehetasun azterlanak egin ahal izango dira, araudi bereziko zehaztapenak osatu edo egoki­tzeko.

Hitzar­mena ezar­tzen da jarduketa sistema gisa.

Gauza­tze zuzeneko P.E.D.I.4. lur-zatiaren zati bat sartuta dago «lurzorua ­kutsa dezaketen jarduerak dituzten kokalekuen inbentarioan 20027-00004 «20027-00007)», 2008ko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuak xedatutakoari jarraituz (lurzorua ­kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa).  

Lur-zatian edozein jarduera egin nahi bada, alde batetik, ezinbestez lortu behar da 2005eko ­otsailaren 4ko 1/2005 Legeak, lurzoruaren kutsa­duraren preben­tzio eta zuzenketarakoak, arau­tzen duen lurzoruaren kalitate ziurtagiria eta, bestetik, berariaz adierazi behar da aplikatu direla 2005eko urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, lurzorua ­kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsa­tuak aitorpena irizpideak eta estandarrak ezar­tze­koan, zehaztutako irizpideak.     

7.1.9.  Urbaniza­tzea.

Ida­tzi eta tramitatu beharreko urbanizazio proiektuak jaso­ko du area osoaren berrurbanizazioa, egin beharreko lanak kontuan hartuta: Saneamendua, draina­tzea, isurketak araztea, bi­deak eta aparkalekuak, argindar eta hornidura sareak.        

Urbanizazio proiektuak bere baitan jasoko du Agote erreka naturaliza­tzea, ahal den zatietan, dauden estaldurak kenduta eta hormigoizko kanalizazioa egin ordez natura ingeniaria irizpideekin bat datozen ingeniaria teknikak erabilita, sahats hesolen erabilita harri-lubetak birlandatuz.          

Proiektua behin onartuta, gauzatu egin behar da edozein obra edo jarduera lizen­tzia eman aurretik edo aldi berean.        

7.2.  AGOTE II AG.I.2 ALORRA

7.2.1.  Azalpena.

Egungo industria arearen (Agote AG.I.1.) mendebaldean dagoen eremu bat da eta muga hauek ditu: Ekialdean, aipatutako area; iparraldean, lurzoru urbanizaezina; mendebaldean Urola trenbide zaharraren plataforma eta hegoaldean, A-8 autobidea. Azalera: 31.782 m².

7.2.2.  Hirigin­tza erregimen orokorra.

7.2.2.1.  Gara­tze eta gauza­tze erregimen juridikoa.

— Lurzoruaren sailkapena: Lurzoru urbanizagarria.

— Esku har­tze erregimena: Antolamendu xehatua ezarritako Alorra / gauzatze zuzena.

7.2.2.2.  Kalifikazio osoa:

— AG.I.2 industria eremua: 28.975 m².

— Ubide publikoa: 517 m².

— Bideen sistema (Agote AG.I.1. alorrera sar­tzeko zatia): 2.290 m².

7.2.3.  Kalifikazio xehatua.

— Industria lur-zatiak: 19.923 m².

— Ubide publikoa: 517 m².

— Bideak / aparkalekuak / poligonorako espaloiak: 2.290 m².

— Bideak / aparkalekuak / poligonoko espaloiak: 2.107 m².    

— Bideetan ezarritako aparkalekuak, ­gutxienez -20%s/153-: 31 unitate.

— Espazio libreak: 4.345 m².

— Bazter espazioak (Trenbidearen lurralde antolaketa Alorreko Plana aplikatuta gordetakoak): 1.296 m².

— Sistema lokaletako sareko zuzkidura publikoak: 1.304 m².

Gutxieneko solairu eraikigarria: 475 m².

— Industria lur-zatien eraiki­tze eta erabilera baldin­tzak:

Industria erabilerarako solairu eraikigarria: 15.122 m²(t).

Erabilera baldin­tzak: Industria, 5. kategoria ezik, eta haren erabilera osagarriak.

— Industria lur-zatiak –PII.1, PII.2, PII.3–: 19.923 m².

PII.1 industria lur-zatia: 3.215 m².

Solairu eraikigarria: 3.128 m².

Okupazioa solairuko: Librea, 2.606 m²-ko ingura­tzailearen barruan.

Gehienezko lerrokadurak: Antolamendua grafikoa.

Sestrak: Antolamendua grafikoa.

Gehienezko profila: S+BS+GS1.

Gehienezko altuera: 12 m.

Lur-zati barruko aparkaleku plazak: 25 unitate.

Pii.2 industria lur-zatia: 16.358 m².

Solairu eraikigarria: 11.574 m².

Okupazioa solairuko: Librea, 9.645 m²-ko ingura­tzailearen barruan.

Gehienezko lerrokadurak: Antolamendua grafikoa.

Sestrak: Antolamendua grafikoa.

Gehienezko profila: S+BS+GS1.

Gehienezko altuera: 12 m.

Lur-zati barruko aparkaleku plazak: 98 unitate.

PII.3 industria lur-zatia: 350 m².

Solairu eraikigarria: 420 m².

Okupazioa solairuko: Librea, 350 m²-ko ingura­tzailearen barruan.

Gehienezko lerrokadurak: Antolamendu grafikoa.

Sestrak: Antolamendu grafikoa.

Gehienezko profila: S+BS+GS1.

Gehienezko altuera: 12 m.

Lur-zati barruko aparkaleku plazak: 3 unitate.

Definitutako lur-zatien barruko industria eraikinen solairuko okupazioa librea izango da, antolamendu grafikoan ezarritako gehieneko ingura­tzailearen barruan. Ingura­tzailea egokitu egingo da, bere perimetroaren zati ­batzuetan, alorreko araudian ezarritako eraikinen tarte lerroetara (Euskadiko Autonomia Erkidegoko trenbide sarearen Lurraldearen Zatiko Plana, Euskadiko Autonomia Erkidegoko ibai eta erreken ­ertzak antola­tzeko Lurraldearen Zatiko Plana, Gipuzkoako errepide eta bideei buruzko Foru Araua) Horrela, bada, gehienezko ingura­tzaileak gehienezko lerrokadura izaera izango du, eta eraikinetik ezingo da inolako elementurik atera. Sestra azpiko solairua –sotoa–, ezarritako profila ahalbide­tzen duena, erabiliko da sestra gainean egiten den industria jarduketei zerbi­tzua eskainiko dien aparkaleku edo azpiegitura zerbi­tzuko zuzkidura bete­tzeko. Dokumentazio grafikoak oinarrizko urbanizazio sestrak adierazten ditu. Nahitaezko urbanizazio proiektuak egokitu ­ditzake aipatutako sestrak, zola­tzea eta zerbi­tzu azpiegituren instalazioa definitu eta zehazterakoan.

Antolamendu xehatuaren zehaztapenak lotesleak izango dira, hau da, indarrean dagoen lurzoru legeriak horrela ezarritakoak, eta, bereziki, industria lur-zatien eta zuzkidura publikoen antolamendua, bideen trazatua, lerrokadurak eta sestrak, eraikinaren profila eta altuera eta aparkaleku zuzkidura.       

Kontuan izanik eraikinen erabilerak eta tipologiak homogeneoak direla, ez da ezar­tzen haztapen koefizienterik. Dena dela, jar daiteke urbanizazio jarduketa programaren bidez edo berdinbanaketa tresnaren bidez.

7.2.4.  Hirigin­tza helburuak.

Industria hiri lurzoruaren alboan industria eremu bat jar­tzeak, hirigin­tza helburu hauek ditu:       

— Agoten dauden enpresen industria instalazioak zabal­tzea eta hobe­tzea, beste bi industri lur-zati eratuta, urbanizazio jarduketa baten bidez, paisaia aldetik integratuta eta ingurumena errespetatuta.     

— Agoterako bideak hobe­tzea, bidearen trazatua aldatuta eta ikuspen murriztua duten kurbak kenduta.

— Urolako trenbidearen plataformaren gaineko pasagunea ken­tzea, trenbidea abian jar­tzeko dauden aurreikuspenekin bat etorrita.

7.2.5.  Aurreikusitako erabilerak.

Industria, merkatari­tza eta eremuaren zerbi­tzu­rako hirugarren sektoreko jarduerak, eta sistema lokaletako sareko zuzkidura publikoak, eremuaren antolamendutik eratorriko arauzko erabilera erreserbak beteta. Industria erabilerak laugarren kategoriara arte izango dira.

7.2.6.  Eraikun­tza.

Eraikinak berariazko proiektu teknikoen bidez egingo dira eta horien edukia egokitu egingo da, eraiki­tze alorreko indarrean dagoen legeriak xedatutakoaz gain, araudi berezi honek jaso­tzen duen antolamendu xehatuko zehaztapenetara. Anto­lamendutik kanpo gera­tzen dira antolamendu xehatuarekin bateraezinak diren eraikin edo instalazio guztiak.    

7.2.7.  Garapen plangin­tza.

Hasiera batean, ez da aurreikusten. Araudi berezi honetako zehaztapenek nahikoa zehaztasun maila daukate eraikinak zuzenean gauzatu ahal izateko. Antolamendu xehatuan aldaketaren bat egiteko, plan par­tzial bat tramitatu eta onartu behar da. Xehetasun azterlanak ida­tzi daitezke, antolamendu xehatua osa­tzeko eta industria lur-zatietarako sarbideak erregula­tzeko, indarrean dagoen legeriak ezarritako helburuaz gain.       


7.2.8.  Kudeaketa programa.

Urbanizazio jarduketaren ondorioetarako, hasiera batean, eremua gauza­tze unitate gisa hartu beharko da. Plangin­tza aldaketa hau behin betiko onartu ondoren, urbanizazio jarduketa programa tramitatu eta onartu beharko da, zeinek zehaztu behar baititu, urbanizazio lanaz gain, jarduketa sistema eta lanak gauza­tzeko egutegia, beste alderdi ­batzuen artean. Urbanizazio jarduketa programan jaso daiteke gauza­tze unitate desberdinak ezar­tze­aren egokitasuna. Eraiki­tze lizen­tziak eman aurretik birpar­tze­lazio-proiektua tramitatu eta onartu beharko da.          


7.2.9.  Urbaniza­tzea.

Urbanizazio proiektu bakar bat ida­tziko da eremu guztirako. Behin proiektua onartuta, gauzatu egin beharko da edozein obra edo jarduketa lizen­tzia eman aurretik edo aldi berean.     

Urbanizazio proiektuak bere baitan jasoko ditu, alde batetik, neurri zuzen­tzaile guztiak, bestetik, ingurumen eraginaren baterako ebaluazioan zehaztutako ingurumena zain­tzeko programa eta, azkenik, ebaluazio horretan jasotako neurriak; I. eranskina (gainbegira­tzeko kontrolak), II. eranskina (herri jabari hidraulikoa), III. eranskina (ibilbide laburreko bidearen zain­tza) eta IV. Eranskina (urbanizazio proiektuaren irizpideak). Orobat, urbanizazio proiektuak aurreikusi behar du urbanizazio jarduketa egiten den eremua lehengora­tzea ingurumenaren eta paisaiaren aldetik eta industria instalazioak paisaian integra­tzea; horretarako, bere baitan jaso behar du paisaia eta ingurumena lehengora­tzeko proiektua. Urbanizazio proiektuak bere baitan jaso behar du erreka bidera­tzeko harri-lubetaren birlandaketa, ibaier­tzeko basoko espeziekin zuhai­tzak landatuta.

7.2.10.  Lagapenak.

Antolamendu xehatuko dokumentazio grafikoan adierazitako lagapenak egingo dira. Dena den, herri jabarira laga beharko dira, nahitaez eta dohainik, bideak, espaloiak, bide sareko aparkalekuak eta espazio libreak egiteko lurrak eta baita sistema lokalen sareko herri zuzkiduretarako bideratutako lur-zatiak ere.

II. ERANSKINA

Ingurumen eragina batera ebalua­tzeko prozedura arau­tzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren 23. Artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako eginiko adierazpena, Zestoako AG.I.1-Agote Areari eta aldameneko lurzoru urba­nizaezinari dagokien Hiri Antolaketako Arauen aldaketari buruzkoa.

Hiri Antolaketako Arauak alda­tzeko Zestoako Udalak eginiko proposamenak AG.I.1-Agote industria areari eta aldameneko lurzoru urbanizaezinari eragiten die eta haren xedea da hirigin­tza aldetik zehaztea, sailka­tzea eta kalifika­tzea 26.139 m²-ko azalera duen AG.I.2-Agote II izeneko industriarako urbanizagarri den lurzoru alor bat era­tzeko beharrezko diren lurzoruak, Agote poligonoko egungo jarduerak modu egokian gara­tzeko, hondatuta dauden bideak hobe­tzeko eta zerbi­tzu publikoko (hornidura, argiteria.) azpiegitura sareak sortu eta berri­tzeko, arreta berezia eskainita saneamendurako aparteko sare bat ezar­tze­ari, eremutik igaro­tzen den errekara ur-hondakinak bereizi gabe isur­tzea saiheste aldera.          


2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren arabera, Zestoako Plangin­tzako Hiri Antolaketako Arauen aldaketa dela eta, ingurumen eragina batera ebalua­tzeko prozedura bete da, besteak beste, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa bat, indarrean dagoen araudiak eskatutako atalekin. Azterlanak zor­tzi ingurumen eragin identifikatu ditu, bi bateragarriak dira, beste bi onuragarri gisa kalifikatu dira eta gainerakoak, berriz, neurrizkoak.       


Eraginak identifikatu ondoren, azterketak neurri babesle eta zuzen­tzaile ­batzuk proposa­tzen ditu, bereziki, obra faserako, zain­tza eta gainbegira­tze plana jaso­tzeaz gain.    

Horrela, bada, aldaketa behin betiko onar­tzeko, kontuan har­tu da Ingurumen Zuzendari­tza Nagusiak eginiko aurre­txos­tena nahiz ingurumen eraginaren behin betiko txos­tena, eta aldaketan jaso dira aipatu ingurumen organoak adierazitako ingurumen zehaztapenak; horien artean, azpimarragarria da paisaia eta ingurumen aldetik Agote erreka naturaliza­tzeko proiektu bat egitearen beharra jaso izana.