| 83. zenbakia | Data 2009-05-07 | 113 orria |
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
URRETXUKO UDALA
BEHIN BETIKO ONARPENA: Merkataritza lokalen erabilera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantza, etxebizitza edo hotel erabilerara zuzentzeko dena.
URRETXUKO UDALA
Iragarkia
Udalbatzak 2008ko urriaren 27an egindako Bilkuran, Bizitegitarako
lurzoru hiritarrean kokatutako eraikinetako solairuarteen eta merkataritza
lokalen erabilera aldatzeko jarduerak arautzen dituen ordenantza, etxebizitza
edo hotel erabilerara zuzentzeko dena onartu zuen. Jendaurreko erakustaldian
inongo alegaziorik edota iradokizunik aurkeztu ez denez, Ordenantza
behin.betikotzat onartu dela ematen.
Bizitegitarako lurzoru hiritarrean kokatutako eraikinetako
solairuarteen eta merkataritza lokalen erabilera aldatzeko jarduerak arautzen
dituen ordenantza, etxebizitza edo hotel erabilerara zuzentzeko dena.
1. artikulua. Xedea.
Bizitegitarako lurzoru hiritarrean kokatutako eraikinetako
solairuarteko lokaletan eta merkataritza etxabeetan, hirugarren sektoreko
erabileratik bizitegi erabilerara aldatzeko jarduerak arautzea da ordenantza
honen xedea, horrela, eta ordenantza honetan biltzen diren izapideak egin
ondoren, udal etxebizitza tasatu edo hotel bihur daitezen.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
Ordenantza honetan araututako erabilera aldaketa, ordenantza hau
indarrean sartu aurretik lurzoru hiritarreko bizitegitarako eremuetan zeuden
eraikinetako solairuarteetan eta behe solairuetan plangintzan hirugarren
sektoreko erabileretara eta beste batzuetara zuzentzen zirenetan kokatuta
dauden lokaletan soilik egin ahal izango da.
Behe solairuen kasuan, eremu hori ordenantza honetako I. Eranskinean
ageri den zerrendara murriztuko da.
Oro har, hauxe ulertuko da solairuarte eta behe solairu diogunean:
Solairuartea: Behe solairuaren gainean eta goi solairuaren azpian
kokatuta dagoena da; beraz, honen zorua bide publikoen edo perimetroko espazio
libreen gainetik 1,20 metro baino gorago dago, bere perimetroaren %60tik gorako
zatian.
Behe solairua: Sestra gainetik, sotoaren edo erdisotoaren gainetik
dagoen lehen solairua da. Altuera desberdinetan dauden bi kaleren artean
kokatuta daudenak ere hemen sartuko dira (horietako kale bat lokalaren sabai
mailaren gainetik egonik), aldeetako bat gutxienez kaleko sestraren gainetik
daukatenean.
Berariaz debekatuta dago berau sotoetan eta erdisotoetan aplikatzea.
Horrekin batera, debekatuta dago eraikin nagusiari atxikitako gunetzat hartzen
diren eraikinaren zatietan etxebizitzak garatzea.
3. artikulua. Etxebizitzen bizigarritasun baldintzak.
Espazioen neurria, oinarrizko baldintzak eta oinarrizko instalazioen hornidura
3.1. Programa eta neurriak.
Ezin izango da eratu 30 m²-tik beherako azalera erabilgarria duen eta
2,30 m-tik beherako altuera duen etxebizitzarik. Lokal baten azalera gutxieneko
azaleratik gorakoa denean, ezin izango da inoiz zatitu bi etxebizitza edo
gehiago eratzeko, edota etxebizitza eta merkataritza lokala egiteko. 120
m²-tik gorako azalera duten lokalak zatitu ahal izango dira, 2 etxebizitza
edo gehiago eratzeko, betiere, horietako bakoitzaren azalera erabilgarria 45
m²-tik gorakoa bada.
Etxebizitza orok, gutxienez, honako guneak edo gelak izango ditu:
Sukalde-jangela-gela edo logela-jangela-gela, 20 m² erabilgarrikoa, logela edo
sukaldea, 6 m² erabilgarrikoa, eta bainugela osoa, 3,5 m² erabilgarrikoa; azken
honek, gutxienez, konketa, komuna eta dutxa izan behar ditu.
Etxebizitza orok, gutxienez, eraikinaren kanpoko fatxadara
irekitako bi hutsarte izango ditu, eta hutsarte hori batera murritz daiteke,
baldin eta banakako logelak edota sukaldeak patio mankomunatura irekitako
hutsartea badu. Hutsarteen azalera osoa, gutxienez, dituen aretoek solairuan
duten azaleraren %10 izango da, baina, dena den, ez da inoiz 1 m²-tik beherakoa
izango, hutsarte hauek ez dira komunekoak izango.
Bainugelak aireztatzeko bao edo hutsarte bat izango du, 0,40 m²-koa gutxienez,
baina hodi bidezko aireztapenaren edo aireztapen mekanikoaren bidez ordezka
daiteke bao hori.
Sukaldeak bi hodi izango ditu ke eta gasak kanporatzeko, aurreikusten
diren instalazioen arabera behar-beharrezkoak; eta, halaber, arropa sikatzeko
tresnak ere izan beharko ditu, baldin eta esekitokirik ez badago.
Kasu berezietarako, eta betiere bizigarritasun baldintzak betetzen
badira, Gobernu Batzordearen esku egongo da lizentzia ematea, eta aurrez
batzordearen aldeko txostena beharko da.
3.2. Instalazioak.
Etxebizitzak gutxienez honako instalazio hauek izango ditu: Ur
hornidura eta ur bero sanitarioaren instalazioa, ur beltzetarako hustubidea,
argindar hornidura, berokuntza eta telekomunikazioetarako instalazioa.
Aurreikusitako isolamendu termiko eta akustikoa teknikoki justifikatu
beharko da, energia aurrezten dela eta etxebizitza berria hotsgabetu dela
ziurtatzeko.
Etxebizitzaren amaitutako zola kaleko sestraren azpitik gelditzen
denean, ezin izango da behe solairuan etxebizitzarik eraiki.
Etxebizitzaren zola lurrarekin kontaktuan gelditzen den kasuetan,
behe solairuetako etxebizitza horietan isolamendua justifikatu egin beharko
da.
4. artikulua. Baldintza estetikoak.
Etxebizitza berriaren fatxadaren tratamenduari irtenbide egokia
emango zaio, etxebizitza hori kokatzen den eraikinaren konposiziora eta
materialen multzora ondo egokitu dadin. Aurkezten den proiektuak, fatxada
bakoitzari eta, oro har, guztiei dagokienez, baldintza horren justifikazioa
grafikoki islatu beharko du. Horretaz gain, proiektuaren xede den eraikinaren
egungo argazkiak ere eman beharko dira, materialen eta konposizioaren erabilera
hori arrazoitzeko.
5. artikulua. Irisgarritasun baldintzak.
Solairuarteen kasuan, etxebizitza erabilera izateko, etxebizitza
hori dagoen eraikinean barne zirkulaziorako dauden elementu komunen bidez
sarbidea izan beharko da bertara, edota kanpotik ere izan dezake sarbidea, behe
solairuko guneko eskaileratik, solairuarteko lokal guztietarako sarbide
bakarraren bidez nahiz horietako bakoitzerako sarbide berezia ezarriz; dena
den, kasu horietan sarbideari buruzko legezko xedapenak betetzen direla
bermatu beharko da.
Behe solairuen kasuan, solairuarteetan bezala, sarbidea elementu
komunetatik egingo da, eta ezin izango da sartu zuzenean bide publikotik; honen
eta etxebizitzaren sarreren artean atartea ezarri beharko da.
6. artikulua. Solairuarteak hotel erabilerarako gaitzea.
Solairuarteak hotel erabilera ezartzeko gaitu ahal izango dira,
betiere, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Horrelako zentroak eraikitzeko eta abian jartzeko
araudi orokorrek eta arloko araudiek eskatzen dituzten baldintza guztiak bete
beharko dituzte.
b) Berorietarako sarbidea eraikineko etxebizitzetarako
sarbide komunetik bereizita ezarri beharko da.
7. artikulua. Erabilera aldatzeko prozedura.
7.1. Eskatzaileak.
Erabilera aldatzeko lizentzia lokalaren edo lokalen jabeek eska
dezakete soilik. Titulartasuna Jabetza Erregistroak emandako ziurtagiri bakun
baten bidez egiaztatu beharko da.
Etxebizitza erabilera ezartzeko lizentzia norbere erabilerarako edo
lehen mailako senitarteko baten erabilerarako eskatu ahal izango da, eta
hirugarrenei eskualdatzeko ere eskatu ahal izango da.
7.2. Erabilera aldatzeko lizentzia.
Jabeak aurkeztu beharreko eskaeraren bidez emango zaio hasiera
prozedurari, eta eskaera horrekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztuko
dira:
Erabilera berriaren justifikazio memoria eta memoria zehatza,
lokalaren azalera eta irisgarritasun arazoa konpontzeko proposamena adieraziz.
Kokapen planoa, 1/500 eskalan, finkaren egoera garbi adieraziko
duena, bide publikoak eta partikularrak, kokatuta dagoen etxadi edo bloke
osoarekin mugan daudenak, ere aipatuz. Plano horretan, orientazioak,
lerrokadurak eta sestra ofizialak, eta etxadiaren patio zentralaren perimetroa
horrelakorik balego adieraziko dira, eta egungo eraikina aipatutako
lerrokadura eta sestra horietara egokitzen den ala ez ere adieraziko da.
Oinplanoa eta fatxadetakoa, 1/100 eskalan, beroriek erabat ulertu
ahal izateko beharrezkoak diren sekzio guztiekin. Oinplano horretan bertan,
bainugelak, garbigelak eta sukaldeak aireztatzeko erabiliko diren eraikineko
banakako tximiniak edo tximini komunak eta sukalde eta galdaretako ke eta
errekuntza gasak kanporatzeko bideak ere adieraziko dira. Lokalean ur,
elektrizitate, telefonia eta gasen hartuneen kokapena ere adieraziko da, eta ur
zikinen sarerako txertaketak zein puntutan egin behar diren ere zehaztuko da.
Etxejabeen Elkartearen adostasuna erakusten duen justifikazio
agiria, edo elkartearen eraketa tituluan biltzen denaren arabera horren
beharrik ez badago, halakorik eskatu beharrik ez dagoela erakusten duen
justifikazio agiria.
Udal Zerbitzu Teknikoek, txosten tekniko baten bitartez, lokalak
bertan etxebizitza kokatu ahal izateko gaitasun duen ala ez balioetsiko
dute, betiere, ordenantza honetako 3, 4 eta 5. artikuluetan ezarritako
irizpideekin bat etorriz. Txosten hori nahitaez eskaera aurkeztu zen egunetik
hasita bi hilabeteko epean eman beharko da.
Lokal horrek eskatutako baldintzak betetzen baditu eta horren aldeko
txosten teknikoa jasotzen badu, Udaleko organo eskudunak erabilera aldatzeko
lizentziari buruzko erabakia emango du, eta, erabaki horretan bertan, jarduera
horri dagozkion hirigintza kargen zenbatekoa adieraziko du, eta, horrekin
batera, merkaturatzeko gehieneko prezioak ere adieraziko ditu.
Urretxuko udalerria kokatuta dagoen eskualderako eskumena duen
organoak araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako une horretan
finkatuta duen salmenta prezioa kontuan hartuta, etxebizitza horren gehieneko
salmenta prezioa prezio hori bider 1,7 izango da. Irizpide hori bera erabiliz
finkatuko dira bigarren eskualdaketarako eta ondorengoetarako gehieneko
prezioak ere.
Erabilera aldaketarako hirigintza lizentzia emateko organo eskuduna
Alkatea edo honek ordezkaritza eman dion organoa izango da.
Erabilera aldatzeko lizentzia eman ondoren, lizentziaren titularrak
bereganatutako betebeharrak formalizatzera joko da, jabeak eta Alkateak
izenpetuko duten hitzarmenaren bitartez, hirigintza kargak ordaintzen
direnean, betiere; karga horiek une horretan bertan nahiz aurretik ordain
daitezke.
Hitzarmena gehienez ere hilabeteko epean sinatuko da, erabilera
aldaketaren lizentzia ematen denetik kontatzen hasita. Eskatzaileari egotz
dakiokeen arrazoi batengatik hitzarmena ez bada izenpetzen, lizentzia horrek
balioa galduko du, inolako adierazpen formalik egin beharrik gabe, eta eskaera
egin duenak oraindik interes bera badu, berriro ere eskaera aurkeztu beharko
du.
Agiri horretan honako datu hauek bilduko dira: Etxebizitzaren
gehieneko salmenta prezioa, hirigintza kargen zenbatekoa, etxebizitza
araubide orokorreko udal etxebizitza tasatuen artean biltzen duen
kalifikazio iraunkorra, eta Udalak eta, subsidiarioki, Autonomia Erkidegoak
lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko izango duten eskubidea,
kalifikazio horri eusten zaion bitartean.
Aurreko hori guztia horrelaxe egingo da, hirugarrenen eskubideei eta
jarduera horrek jabetza horizontaleko tituluan eragin ditzakeen aldaketei
kalterik egin gabe.
Erabilera aldatzeko eskubidea hitzarmena izenpetzen denean
eskuratuko da.
Hitzarmenerako eredua II. Eranskinean jasota dago.
Erabilera aldatzeko lizentzia jaso duenak Jabetza Erregistroan
erabilera aldaketaren lizentzia eta hitzarmenaren inskripzioa edo idatzoharra
egiteko eskatuko du. Jabetzaren erregistratzaileak inskripzioa edo idatzoharra
egingo du, eta nahitaez, bertan berariaz jasoko da hortik eratuko den etxebizitzak
udal etxebizitza tasatu kalifikazioa izango duela, eta Udalak eta,
subsidiarioki, Autonomia Erkidegoko administrazioak lehentasunez erosteko eta atzera
eskuratzeko eskubidea dutela. Egindako inskripzio edo idatzohar horri
dagokion ziurtagiriak aurkeztu beharko dio Udalari interesatuak.
Erabilera aldaketaren lizentzia, bertatik eratortzen diren eskubide
eta betebeharrekin batera, eskualda daiteke, lizentzia horri dagokion lokala
eskualdatuz, etxebizitzak eskualdatzeko 11. artikuluan aurreikusten den
prozeduraren bidez, eskualdatze hori jabearen lehen mailako edo bigarren
mailako zuzeneko senitartekoen alde egiten denean izan ezik (seme-alabak,
bilobak, aita-amak, aitona-amonak).
Baldin eta lokala prozedura horri jarraitu gabe eskualdatzen bada,
erabilera aldaketaren lizentzia automatikoki baliorik gabe geldituko da. Eta
subrogazioz, eskualdatu zaion pertsonak hartuko du Udalaren aurrean saltzaileak
betetzen zuen tokia.
7.3. Obra lizentzia.
Etxebizitza berriaren egokitzapen obretarako lizentzia erdiesteko,
interesatuak, erabilera aldatzeko eskubidea lortu ondoren, eskaera egin
beharko du, eta eskaerarekin batera, proiektu tekniko bat aurkeztu beharko du,
teknikari eskudunak izenpetua eta dagokion Elkargo Profesionalak onetsia.
Horrekin batera, erabilera aldaketaren lizentziaren eta hitzarmenaren
inskripzioa edo idatzoharra Jabetza Erregistroan eginda duela adierazten
duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du.
Dagozkion egiaztabideak egin ondoren eta udal teknikariek dagozkien txostenak
eman ondoren, eskumena duen organoak obrak egiteko lizentzia emango du.
Obrak egiteko lizentzia lortu eta jakinarazpena egin ondoren,
interesatuak obra horiei ekin ahal izango die, eta lizentziaren jakinarazpena
egiten den unetik hasita, sei hilabeteko epean amaitu beharko dira obra horiek.
Obra lizentziaren titularrak lizentzia hori eskualdatu ahal izango
du, dagokion lokala ere eskualdatuz, etxebizitzak eskualdatzeko 11.
artikuluan aurreikusten den prozeduraren bidez, eskualdatze hori jabearen
lehen mailako edo bigarren mailako zuzeneko senitartekoen alde egiten denean
izan ezik (seme-alabak, bilobak, aita-amak, aitona-amonak).
Baldin eta lokala prozedura horri jarraitu gabe eskualdatzen bada,
erabilera aldaketaren lizentzia automatikoki baliorik gabe geldituko da.
7.4. Lehen erabilerako lizentzia.
Obra amaitu ondoren, lehen erabilerako lizentzia eskatu beharko da,
dagokion dokumentazioarekin batera; eta lizentzia hori emateko ezinbesteko
baldintza izango da etxebizitza berriaren eta hiriko zerbitzu sareen arteko
konexioa eginda izatea: Ur hornidura, ur zikinen sarea, argindarraren
hornidura, telekomunikazioena eta, hala egokituz gero, gasaren hornidura, nahiz
eta zerbitzu horien kontratazioak eta behin betiko prestazioak lurzoruari eta
hirigintzari buruzko legeriak aurreikusitakoa bete beharko duten.
Hitzarmena sinatu zen unetik hasita urtebeteko epean (1 urte) obrek
amaituta eta lehen erabilerako lizentziak lortuta egon behar dute, eta epe
horretan etxebizitza horrek pertsona horren ohiko bizileku izan behar du,
biztanleen udal erroldan sartuta egoteaz gain, obrak hasteko luzapen bat eman
ezean. Etxe horretan bizitzeko betebeharra iraunkorra da.
Aurrez adierazitako hori betetzen ez bada, interesatuak erabilera
aldaketarako eskuratu duen eskubidea galduko du, eta, zigor modura, hirigintza
kargetan ordaindu duen zenbatekoaren %50 itzuliko zaio soilik.
Erabilera aldaketa gauzatu dela adierazten duen behin betiko
ziurtagiria etxebizitzaren lehen erabilerako lizentzia eman ondoren emango
da, baina, aurrez, etxebizitza horretarako ezarritako epean bizitzen jarri
direla egiaztatuko da.
8. artikulua. Hirigintza kargak.
Etxebizitzen kopurua handitzeak berdeguneetarako eta gune
libreetarako xedatutako lurzorua ere gehitzea eskatzen duela kontuan izanik,
eta proportzioa biztanleko 5 m²-koa dela kontuan hartuta, hirigintza kargen
bidez kopuru bat ordainduko da, Udalak lurzoru hori eskuratzeko xedearekin.
Etxebizitzara zuzendutako 25 metro koadroko eraikitako azalera zati
bakoitzeko biztanle bateko korrelazioa ezarri da. Emaitza zenbaki osoa ez
denean, zatikiari dagokion zatia proportzionalki kalkulatuko da.
Gune libreetako eta berdeguneetako metro koadro (m²) bakoitzaren
balioa Udal Zerbitzu Teknikoek zehaztuko dute, hiri izaerako ondasun
higiezinen balioa zehazten duten Foru Dekretuaren txostenetan ezarritako
balioen arabera. Hortik aterako den kopurua kasuz kasu aztertuko da, eta
interesatuarekin xede horretarako sinatutako hitzarmen-kontratuan adieraziko
da.
Ez da inolako erabilera aldaketarik onartuko jarduera horri dagozkion
hirigintza kargak ordaintzen ez diren bitartean, eta kasu bakoitzean
ezinbestekoa izango da ordainketa horren egiaztagiria edo agiri baliokidea
aurkeztea.
9. artikulua. Etxebizitza bihurtutako lokalen erregistroa.
Udalak Erregistro bat sortuko du, eta erabilera aldaketa onartu zaien
lokal guztiak inskribatuko ditu bertan.
10. artikulua. Etxebizitzen kalifikazioa eta Araubide
Juridikoa.
Etxebizitza lehen aldiz okupatzeko lizentzia emateak etxebizitza
horri udal etxebizitza tasatuen kalifikazioa ematea ekarriko du, erabateko
jabetza edo jabariaren araubidearekin; Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
ekainaren 30eko 2/2006 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriko aurreikuspenen
menpe geratuko da, bai eta Autonomia Erkidegoko edota udal organoek beren
eskumenen barnean horrelako etxebizitza motak arautzeko eman ditzaketen
gainerako araudien menpe ere.
Ondorioz, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea eratuta
geldituko da, lehenengo Urretxuko Udalaren alde eta, ondoren eta
subsidiarioki, Autonomia Erkidegoaren alde. Eta horri guztiari dagokion
inskripzioa edo idatzoharra egingo da Jabetza Erregistroan.
Udal etxebizitza tasatu kalifikazioaren kalterik gabe, jabeak lehen
mailako edo bigarren mailako zuzeneko senitartekoei eskualdatzen badie
(seme-alabak, bilobak, aita-amak, aitona-amonak), Urretxuko Udalak eta,
subsidiarioki, Autonomia Erkidegoak ez dute izango lehentasunez erosteko eta atzera
eskuratzeko eskubiderik.
Urretxuko Udalak eta, subsidiarioki, Autonomia Erkidegoak
lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko izango duten eskubide horren
iraupena iraunkorra izango da, udal etxebizitza tasatu kalifikazioari eusten
zaion bitartean, eta Udalak eta erabilera aldaketaren lizentzia eskatu duenak
izenpetu beharreko hitzarmenaren edukiari lotuko zaio; eta Jabetza
Erregistroan inskribatu beharko da.
11. artikulua. Udalak lehentasunez erosteko eta atzera
eskuratzeko duen eskubidea gauzatzeko prozedura.
11.1. Udalaren esku uztea.
Erabilera aldaketaren bidez eratutako etxebizitzaren jabeak etxebizitza
hori hirugarrenei eskualdatu nahi badie, Udalari jakinarazi beharko dio asmo
hori. Horretarako, idatzia aurkeztu beharko du etxebizitza horri dagokion
Erregistro Orokorrean. Idatzi horretan etxebizitzaren identifikazioa,
salmenta prezioa ezingo du gainditu Udalaren eta etxebizitza bihurtu den
lokalaren jabearen arteko hitzarmenean finkatutakoa eta eskualdatzeari
buruzko gainerako baldintzak adieraziko dira.
Udalak bi hilabeteko epea izango du lehentasunez erosteko eskubidea
gauzatzeko. Interesatuak Udaleko Erregistro Orokorrean aurreko paragrafoan
adierazitako datu guztiak biltzen dituen dokumentazioa aurkezten duenean
hasiko da epe hori. Epe horretan Udalak lehentasunez erosteko eskubide hori
gauzatzen ez badu, etxebizitza libreki saldu ahal izango da, baina Udalari
eskainitako prezioa eta funtsezko gainerako baldintza guztiak errespetatu
beharko dira, betiere, Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak berari
dagokion eskubidea gauzatzen ez badu.
Etxebizitzaren jabeak Udalari etxebizitza saltzeko asmoaren berri
emateko duen betebeharra bete gabe saltzen badu, edota kostubideari dagokionez
Udalari eskainitakoak baino baldintza hobeetan egiten badu salmenta, Udalak atzera
eskuratzeko eskubidea gauzatu ahal izango du egindako eskualdaketa froga bidez
jakiten duenetik hasita bi hilabeteko epean.
Udalak erosteko eskubidea edo, hala dagokionean, atzera eskuratzeko
eskubidea gauzatzen badu, ahalik eta lasterren udal etxebizitza tasatu bat
eskuratu nahi duten pertsonen esku jarri beharko du, horretarako nahitaez
bete beharrekoak diren betekizun guztiak betetzen dituztela aintzat hartuta.
11.2. Etxebizitzaren esleipenduna aukeratzea.
Udal etxebizitza tasatua erosteko interesa duten guztiek Udalari
eskaera aurkeztu behar diote, interesatuen zerrendan sar ditzatela eskatuz;
horrelako etxebizitza bat eskuratu ahal izateko eskatzen diren baldintza
guztiak betetzen dituztela erakusten duten agiriak aurkeztuko dira, eskaera
horrekin batera.
Esleipenduna aukeratzeko, Udalak urtero zozketa bat egingo du etxebizitzaren
jabe egin nahi duten interesatuen zerrendan biltzen diren guztien artean, horien
arteko hurrenkera ordena definitzeko. Zozketa publikoa izango da, eta
mahaiburu alkatea edo honen ordezkaritza hartu duen zinegotzia izango da;
mahai horretan parte hartu ahal izango dute Udala osatzen duten talde
politikoek ere, talde bakoitzetik ordezkari batek; eta fede-emaile publikoa
Udaleko Idazkaritza Nagusia betetzen duen pertsona izango da.
Zerrendaburu den pertsonari, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen
baditu, etxebizitza eskuratzeko aukera jakinaraziko dio, eta etxebizitzaren
ezaugarrien eta salmentaren ezaugarrien berri ere emango dio Udalak. Pertsona
horrek aukera hori onartu edo baztertu egin beharko du, jakinarazpena egin
zaion egunetik hasita hamabost egutegi egunen epean. Baztertzen badu,
zerrendan hurrengo lekua betetzen duenari emango zaio aukera, eta horrelaxe
jarraituko da, etxebizitza eskuratu nahi dutenetariko batek erosteko aukera
onartu arte.
Zozketa egin ondorenean, eskatzen diren baldintzak beteta zerrendan
sartzeko eskatzen duten pertsonak zozketan parte hartu zutenen atzetik
sartuko dira zozketan, eskabideak aurkeztu diren ordenan.
Justifikatutako arrazoirik gabe beren eskubideari uko egiten dioten pertsonek
zerrendan betetzen zuten lekua galduko dute, eta zerrendako azken lekua hartuko
dute. Babes publikoko etxebizitzei buruzko Autonomia Erkidegoko araudian biltzen
diren arrazoiak, besteak beste, justifikatutako arrazoitzat hartuko dira.
11.3. Etxebizitza bat eskuratzeko interesa dutenek bete
beharreko baldintzak.
Jabetza bidez etxe bat eskuratzeko interesa duten pertsonek honako
baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusi izatea edo emantzipatua izatea.
b) Urretxun erroldatuta egotea:
a. Etenik gabe, azken bi urtean.
b. Azken sei hilabetean, baina, betiere, azken bost urtean
hiru urtera iritsiz gero.
c) Bi muga hauen arteko diru sarrerak izatea: Behe muga etxebizitza
sozialetara (araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak) jotzeko
ezarritako gehieneko diru sarrerak; eta goi mugari dagokionez, ezingo da
gainditu araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetara jotzeko
indarrean dauden gehieneko diru sarrerak 1,5 koefizientearekin biderkatuz lortzen
den emaitza.
d) Ez interesatuak, ez interesatuarekin ezkontza harremana
duenak edo izatezko bikoteko kidea denak beste etxebizitzarik ez izatea, ez
erabateko jabetzan edo azalera jabetzan, ez eta biziarteko erabilera
erregimenean ere; edota interesatua bizi den etxebizitzak ordenantza hauetan
ezarritako gutxieneko bizigarritasun baldintzak ez betetzea.
Etxebizitza esleitzeko unean baldintza horiei guztiei eutsi
beharko zaie.
12. artikulua. Etxebizitza okupatzeko betebeharra.
Ordenantza honetan biltzen diren etxebizitzetako baten
titularrarentzat, ohiko bizileku finkoa izan behar du etxebizitza horrek.
Etxebizitzaren titularra urtebeteren buruan sei hilabetetik gorako epean etxe
horretan ez bada bizi, betebehar hori ez dela betetzen ulertuko da, eta horixe
ulertuko da edozein epetarako etxearen erabilera alokairu bidez, prekarioan
edo beste edozein bidetatik hirugarrenei lagatzen dienean ere.
Justifikatutako arrazoirik gabe betebehar hori betetzen ez denean,
Udalak etxebizitza hori desjabetu ahal izango du, legez ezarrita dagoenaren
ildotik. Xede horretarako, Urretxuko Udalak egoki irizten zaizkion bilaketak,
ikerketak eta egiaztapenak egin ahal izango ditu.
13. artikulua. Eusko Jaurlaritzari jakinaraztea.
Interesatuak, etxebizitza eskualdatzeko asmoa Udalari
jakinaraztearekin batera, Eusko Jaurlaritzan etxebizitzaren arloan eskumena
duen organoari ere jakinarazi beharko dio, idatziz, eta Udalari aurkeztutako
agiri guztien kopiak emango dizkio, horrela, eta hala dagokionean, Autonomia
Erkidegoko organoak lehentasunez erosteko duen eskubidea gauza dezan. Eusko
Jaurlaritzako organo eskudunak, dokumentazioa jasotzen duen unetik hasita bi
hilabeteko epean, bai interesatuari eta bai Udalari, froga bidez, eskubide hori
erabiltzeko duen asmoaren berri emango dio, baldin eta Udalak eskubide hori
gauzatzen ez badu; edota uko egiten badio, horixe jakinaraziko die.
Dagokion ebazpena hartu ondoren, Udalak Autonomia Erkidegoko
administrazioari jakinaraziko dio.
14. artikulua. Ziurtagiriak egitea.
Gauzatutako aldaketa hori egiaztatzeko interesatuek eskatzen dituzten
ziurtagiri guztiak egingo ditu Udalak.
15. artikulua. Hiri Lurren Katastroari jakinaraztea.
Lehen erabilerako lizentzia lortu ondoren, hau da, jatorrian
hirugarren sektoreko erabilerara edo antzekoren batera zuzendutako gunean etxebizitza
edo hotel erabilera zehaztu ondoren, xehetasun hori Gipuzkoako Foru Aldundiko
Hiri Lurren Katastroari jakinaraziko dio Udalak.
16. artikulua. Prozedura ez betetzea.
Baldin eta, hirugarren sektoreko erabilera edo beste bat duen
solairuarteko lokal bat ordenantza honek ezarritako prozedura bete gabe etxebizitza
bihurtzeko gaituko balitz, eta Udalak jakinarazpena egiten dion unetik hasita
hiru ?3? hilabeteko epean prozedura horri ekingo ez balitzaio, Udalak bere
kabuz jardun ahal izango du.
17. artikulua. Ordenantzaren aplikazioa etetea.
Etxebizitzen arloari dagokionez, ordenantza honen aplikazioa eten
egingo da berau indarrean sartzen denetik hasita hiru 3 urteko epean eta,
edonola ere, Udalak erabilera aldatzeko berrogeigarren 40 baimena ematen
duenean. Une horretan, etxebizitzaren gaiarekin lotuta une horretako
inguruabarrak berrikustera joko du Udalak, eta, lokalen erabilera aldaketen
esperientzia balioetsi ondoren, ordenantza honek indarrean jarraituko duen
edo ez erabakiko du.
Lehenengo xedapen gehigarria.
Ikuskapenari, kontrolari, esleipen prozedura kudeatzeari eta ordenantza
honetan aurreikusitako betebeharrak ez betetzeagatik hartu beharreko neurriak
hartzeari dagokionez dituen eskumenak gauzatzeko ardura, bai eta desjabetzekoa
ere, Eusko Jaurlaritzan dagokion Sailari eman diezaioke Udalak, aurrez xede
horretarako hitzarmena sinatu ondoren.
Bigarren xedapen gehigarria.
Ondoko lokalen batean jarduera kaltegarriren bat badago eta jarduera
hori egiteko dagozkion lizentziak baldin baditu, etxebizitza gaitzeko
orduan aintzat hartuko da inguruabar hori, eta etxebizitza gaitzeko
proiektuan, batez ere hotsgabetzeari dagokionez, etxebizitza horretan
biziko diren bizilagunei kalteak saihesteko hartu beharreko neurriak hartu
beharko dira.
Xedapen iragankorra.
Behe solairuan edo solairuarteetan kokatutako lokalen kasuan, hirigintza
antolamenduan aurreikusitakoaren arabera lokal horien erabilera hirugarren
sektorekoa denean eta, hori horrela izan arren, etxebizitza gisa erabiltzeko
Udalaren lizentziarik gabe obrak egin direnean, lokal horien jabeek ordenantza
hau indarrean sartzen den unetik hasita sei hilabeteko epea izango dute etxebizitza
erabilera legeztatzeko eskaera egiteko.
Lizentzia eskaera egiteko eta emateko prozedura ordenantza honetan
adierazten dena izango da.
Lizentzia emateak etxebizitza horri udal etxebizitza tasatuen
kalifikazioa ematea adieraziko du, eta, arlo guztietan, ordenantza honen
babesean gaitutako etxebizitzei dagokien araubidea aplikatuko zaie.
Etxebizitza erabilera legeztatzera jotzen ez bada, Lurzoruari eta
Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezkutuan egindako
eraikinetarako aurreikusitako araubidea aplikatuko zaie.
Amaierako lehen xedapena.
Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotarako, Autonomia Erkidegoan
etxebizitza tasatuetarako zehaztutako araudia aplikatuko da, eta honi buruz
berariazko araudirik ez badago, babes publikoa duten etxebizitzen arloan
indarrean dagoen araudia aplikatuko da.
Amaierako bigarren xedapena.
Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Xedapen indargabetzailea.
Indargabetuta gelditzen dira ordenantza honetan biltzen denaren
aurka doazen Urretxuko Udalaren maila bereko edo txikiagoko gainerako
xedapenak.
I. ERANSKINA
Bizitegitarako lurzoruan kokatuta dauden behe solairuetako lokalen
erabilera hirugarren sektorekoa izatetik etxebizitzetarakoa izatera aldatzeko
aukera izan dezaketen ondasun higiezinen zerrenda.
|
Kalea Calle |
Zenbakiak Números |
Lokala Local |
|
Barrenkale |
1etik 9ra / |
Behe solairua / Planta baja |
|
Iparragirre |
15, 17, 19, 21, 23, 25, 27, 29, 31, 33 |
Behe solairua / Planta baja |
|
Iparragirre |
50, 52, 54 |
Behe solairua / Planta baja |
|
Jauregi |
16, 18, 20 |
Behe solairua / Planta baja |
|
San Martin auzoa /
Grupo San Martín |
1etik 14ra / 1 al 14 |
Behe solairua / Planta baja |
II. ERANSKINAI
........................ zenbakiko Hitzarmen-Kontratua, hirugarren
sektoreko erabilera edo besteren bat etxebizitza edo hotel erabilerara aldatzekoa.
Urretxun, 200...... ko .....................................aren
........(e)an
BILDURIK
Alde batetik,
.........................................................................
jauna/andrea, adinez nagusia, Urretxuko Udaleko Alkate Lehendakaria,
........................................................................
zenbakiko nortasun agiria duena.
Eta bestetik,
..........................................................................
jauna/andrea, .............................................. zenbakiko nortasun
agiria duena, eta honako helbide honetan bizi dena: ...................
..........................................................................
JARDUNEAN
........................................................................
jauna/andrea, Urretxuko Udalaren izenean eta haren ordezkaritza betez, Alkate
den neurrian dagozkion eskumenetan oinarrituta.
.........................................................................
jauna/andrea, ondoren adieraziko den lokalaren jabe dena, bere izenean eta
eskubidez.
AURREKARIAK
Lehena: ...............................................................................
jauna/andrea
........................................................................ HJE
Hirigintza Jarduerarako Eremuan,
.............................................. kale/etorbide/plazako
.................. zenbakian dagoen lokalaren jabe da, eta
................................ metro koadroko azalera du lokal horrek. Lokal
horren jabetza Bergarako Jabetza Erregistroak
.................................... datan emandako ziurtagiri bakun bidez
egiaztatu da.
Bigarrena: 200.....ko
...............................................aren .........(e)an, lehen
aurrekarian aipatutako lokal horren erabilera hirugarren sektorekoa edo beste
batekoa izatetik etxebizitzakoa/hotelekoa izatera aldatzeko lizentzia
eskatu zuen pertsona horrek.
Hirugarrena: Alkate
Lehendakariak, 200......ko ..........................................aren
........ko erabakiaren bidez
.......................................................k egindako eskaeraren
aldeko iritzia eman zuen. Halaber, eurotan finkatu zuen aipatutako lokal
horren erabilera aldatzeko eragiketari egokitu beharreko hirigintza karga.
Laugarrena: 200........ko
........................................aren ...........(e)an, jaunak/andreak
idazki bat aurkeztu zuen Udalean, eta idazki horretan, Udalarekin Hitzarmen-Kontratu
egokia izenpetzeko prest zegoela adierazi zuen, lokal horren erabilera
hirugarren sektorekoa edo beste batekoa izatetik etxebizitzakoa/hotelekoa
izatera aldatu ahal izateko, arestian aipatutako 200.....ko
.............................................aren .........ko erabakian
adierazitakoari jarraituz.
Bi aldeek, Hitzarmen-Kontratu hau gauzatzeko nahikoa gaitasun eta
eskumen aitortzen diote elkarri, eta horri begira, agiri hau izenpetzen dute,
ondorengo baldintzekin bat etorriz:
BALDINTZAK
Lehena: Udalak baimena
eman du ........................................ HJE Hirigintza Jarduerarako
Eremuan, ...................................... kale/etorbide/plazako
........... zenbakian dagoen eta metro koadroko azalera duen lokalaren
erabilera hirugarren sektorekoa edo beste batekoa izatetik etxebizitzakoa/hotelekoa
izatera aldatzeko, jarraian adieraziko diren baldintzekin bat etorriz.
Bigarrena: Aipatutako
lokal hori etxebitza/hotel bihurtzeko, eragiketa horrek sortzen dituen
hirigintza kargak ordaindu beharra dago. Karga horien zenbatekoa
................... eurotan finkatu da.
Adierazitako zenbateko hori ekitaldi honetan bertan ordainduko da, eta
Hitzarmen-Kontratu honek ordainagiri gisa balio izango du.
Hirugarrena: Lokalaren
erabilera hirugarren sektorekoa edo beste batekoa izatetik etxebizitzakoa/hotelekoa
izatera aldatzeko baimen hau jabetza eskubidea urratu gabe eman da,
hirugarrenen eskubideei kalterik egin gabe, eta eragiketa horrek jabetza
horizontalaren tituluan eragin ditzakeen aldaketei kalterik egin gabe.
Laugarrena: Erabilera
aldaketa hori gauzatu dadin, interesatuak etxebizitza/hotel gisa erabiltzeko
beharrezkoak diren obrak egin beharko ditu, nahitaezkoak diren administrazio
lizentziak erdietsi ondoren.
Bosgarrena: Hitzarmen
honen bidez, izenpetzen duen jabeak honako betebeharrak hartu ditu bere gain:
1. Obrak gauzatu aurretik eta,
gero, obrak gauzatu ondoren eratuko den lokal berria erabiltzen hasi aurretik,
legez nahitaez eskatu beharreko administrazio lizentziak eskatzea eta
erdiestea.
2. Obrak administrazioari
aurkeztutako proiektuetan aurreikusitakoarekin bat etorriz gauzatzea, aurrez
dagozkien lizentziak lortu ondoren.
3. Obrak ezarritako epeetan
gauzatzea.
4. (Etxebizitzen kasuan)
Baldin eta, .....................
............................................... jaunak/andreak erabilera
aldaketarako lizentzia, obra lizentzia edota etxebizitzaren jabetza lehen
mailako edo bigarren mailako zuzeneko senitarteko ez den hirugarren bati
eskualdatzea erabakitzen badu, Udalari eta Autonomia Erkidegoko Administrazio
Orokorrari horren berri ematea, dagokionaren arabera, udal administrazioak edo
Autonomia Erkidegokoak lehentasunez erosteko eskubidea gauza dezan, edota udal
etxebizitza tasatuen jabe egiteko zerrendetan dauden pertsonen eskura jar
dadin eta, horrela, etxebizitza hori erosteko aukera izan dezaten. Erabilera
aldaketaren lizentzia edota obra lizentzia eskualdatzea betebehar hori bete
gabe egin bada, automatikoki indarrik gabe geldituko dira lizentziak. Etxebizitza
betebehar hori bete gabe eskualdatu bada, adierazitako administrazio horiek atzera
eskuratzeko eskubidea gauzatu ahal izango dute.
5. (Etxebizitzen kasuan)
Bergarako Jabetza Erregistroan erabilera aldaketari eta honako hitzarmen honi
dagokien inskripzio edo idatzoharra eskatzea; argi eta garbi islatuko da
bertan aldaketa eta obra horien ondorioz sortuko den etxebizitzak udal etxebizitza
tasatu kalifikazioa izango duela, eta Udalak eta, subsidiarioki, Euskal
Autonomia Erkidegoko administrazioak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko
eskubidea dutela. Betebehar hori bete ondoren, Udalari inskripzioaren edo idatzoharraren
egiaztagiria aurkeztuko zaio.
6. (Etxebizitzen kasurako)
Etxebizitza hori pertsona horren ohiko etxebizitza finko izatea. Betebehar
hori beteko ez balitz, Udalak etxebizitza hori desjabetzera jo ahal izango
du, legeak ezarritako betebeharrak betez, eta horretarako, Udalak egoki iruditzen
zaizkion bilaketa, ikerketa eta egiaztapen guztiak egingo ditu.
Seigarrena: Honako Hitzarmen-Kontratu
hau sinatzen den unetik hasita urtebeteko epean, egin beharreko obrek amaituta
eta lehen erabilerako lizentzia lortuta egon behar dute, eta etxe horretan
bizitzen jarri behar dute epe horretan, obrak hasteko luzapen bat eman denean
izan ezik. Baldintza hau ez betez gero, erabilera aldaketarako lortutako
eskubidea galdu egingo da, eta, zigor modura, hirigintza kargetan ordaindu
duen zenbatekoaren %50 itzuliko zaio soilik.
Zazpigarrena: Etxebizitza
berriaren lehen erabilerako lizentzia eman ondoren eta bertan bizi direla
egiaztatzeko egin beharreko guztiak egingo ondoren, Udalak egin den erabilera
aldaketaren behin betiko egiaztagiria emango du, bai eta lokal horren etxebizitza/hotel
izaerarena ere.
Zortzigarrena: Urretxuko
Udalak eta, subsidiarioki, Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak
lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea izango dute, eta
beraz, etxebizitza berriaren titularrak kostu bidez berau eskualdatzera
erabakitzen badu, berau lehentasunez erosteko eskubidea izango dute, honako
baldintza hauen arabera:
Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak iraupen
iraunkorra izango du, udal etxebizitza tasun kalifikazioari eusten zaion
bitartean.
Urretxuko udalerria kokatuta dagoen eskualderako eskumena duen
organoak araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako salmentaren
unean finkatuta duen salmenta prezioa kontuan hartuta, etxebizitza horren
gehieneko salmenta prezioa, lehen, bigarren eta ondorengo eskualdaketetan,
prezio hori bider 1,7 izango da.
Udalari eta Eusko Jaurlaritzari jabetza hori eskualdatzeko asmoa
jakinarazi ondoren, hauek bi hilabeteko epea izango dute erosteko eskubidea
gauzatzeko.
Jabeak lehen eta bigarren mailako zuzeneko senitartekoei eskualdatzen
badie (seme-alabei, bilobei, gurasoei, aitona-amonei), Urretxuko Udalak eta,
subsidiarioki, Autonomia Erkidegoak ez dute lehentasunez erosteko eta atzera
eskuratzeko eskubiderik izango, udal etxebizitza tasatu kalifikazioaren
kalterik gabe. Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubide horrek
eta eskubide hori gauzatzeko baldintzek bazter ohar modura agertu beharko
dute Jabetza Erregistroan egiten den finkaren idazpenean.
Bederatzigarrena: (etxebizitzen
kasurako) ..........................
...................................................... jaunak/andreak ezagutzen
eta onartzen du eratuko den etxebizitza horrek udal etxebizitza tasatu
kalifikazioa izango duela, kalifikazio horrek dakartzan legezko ondorio
guztiak ere aintzat hartuta, batez ere, Udalari eta, subsidiarioki, Autonomia
Erkidegoko administrazio orokorrari lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko
dagokien eskubidea.
Hamargarrena: Hirigintza
Hitzarmen-Kontratu hau eskualdatze eskrituretan edo obra berrien eskrituretan
bilduko da.
Eta adostasunaren froga modura, bi aldeek agiri hau bi aletan izenpetu
dute, idazpuruan adierazitako lekuan eta datan.
Urretxu, 2009ko apirilaren 27a.Iñaki Zabala Bengoetxea, Alkatea.
(1001) (5437)