114. zenbakia Data 2007-06-11 16294 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

114. zenbakia Data 2007-06-11 16294 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GFA - LURRALDE ANTOLAKETA ETA SUSTAPENA
Zestoako hiri antolamenduko arauen aldaketa (GHI-136/05-P05-A).

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

LURRALDE ANTOLAKETA
ETA SUSTAPENERAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolaketako Zuzendari­tza Nagusia

«Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, eremu honi dagokiona: Arroa Behea - Tejeria (AB.I.1), Azkue (AB.I.2), Rezola (AB.I.3), Alberdi (AB.R.1), Estazioa (AB.R.2), Guardi-Zahar Alorra (AB.T.1), Sansinenea Erreka Alorra (AB.S.I.4)- eta Sansinenea Erreka alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina» izeneko espedientea Azkue AB.I.2 Areari dagokionez. (GHI-136/05-P05-A).

Diputatuen Kon­tseiluak, 2007ko maia­tza­ren 22ko batza­rraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukia ematen da ondoren argitara:

«Diputatuen Kon­tseiluak, 2006ko urriaren 24 bileran, erabaki zuen behin betiko onar­tzea, zenbait baldin­tza jarrita, Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, Arroa Beheko eremuari dagokiona: Tejeria (AB.I.1), Azkue (AB.I.2), Rezola (AB.I.3), Alberdi (AB.R.1), Estazioa (AB.R.2) areak eta Guardi-Zahar Alorra (AB.T.1), Sansinenea Erreka Alorra (AB.S.I.4) eta azken honen aldameneko lur eremu hiritarrezina, eta bere horretan uztea AB.I2 Azkue Arearen zehaztapenen behin betiko onarpenaren etena, 2006ko urtarrilaren 31ko Diputatuen Kon­tseiluak hartutako erabakian ezarritakoa.

Azkue AB.I.2 Areari dagokionez, horrelako ezaugarriak zituen erabakia har­tzeko arrazoia hau izan zen: Industriarako eremu horretarako proposatutako eraiki­tzeko aukerak gehi­tzeak urratu egiten zituela Zarautz-Azpeitia (Urola Kosta) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Planak, 2006ko ­otsailaren 21eko 32/06 Dekretuak behin betiko onartutakoak, eremurako ezarritako zehaztapenak. Gainera, 2006ko urriaren 24ko aipatutako erabakian adierazi zen jada eginda dauden eraikun­tza jarduerak ez zetozela bat indarrean zegoen Hiri Antolaketako Arauetan aurreikusitakoekin eta, ondorioz, haien araudi berezia egungo egoerara egokitu behar zen.

Horretarako, Zestoako Udalak, 2007ko ­otsailaren 22ko Udal Batza­rrean, 2007ko urtarrileko dokumentazio osagarria onartu zuen, Foru Aldundiak Azkue AB.I.2 Arearen behin betiko onarpenari ezarritako etena bukatu­tzat eman dezan. Dokumentazio hori mar­txo­aren 1ean jaso zen Foru Aldundian.

Foru Aldundiko Lurralde Plangin­tzako Zerbi­tzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren, ikusi da benetan eraikitako aprobe­txa­menduaren parametroak zuzen zehaztu direla, eta modu egokian adierazi direla industriarako lur-zatia banatu ezinari eta haren sarbideari buruzko gaiak. Ondorioz, desagertu egin dira Azkue AB.I.2 Arearen zehaztapenak behin betiko onar­tzea oztopa­tzen zuten arrazoiak.       

Gauzak horrela, eta izapideak egiterakoan hirigin­tzako legerian aurreikusitako jardunbidea jarraitu denez, Diputatuen Kon­tseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKI DU

Behin betiko onar­tzea «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, Arroa Beheko eremuari dagokiona: Tejeria (AB.I.1), Azkue (AB.I.2), Rezola (AB.I.3), Alberdi (AB.R.1), Estazioa (AB.R.2), Guardi-Zahar Alorra (AB.T.1), Sansinenea Erreka Alorra (AB.S.I.4) eta azken honen aldameneko lur eremu hiritarrezina» izeneko espedientea Azkue AB.I.2 Areari dagokionez, Zestoako Udalak 2007ko ­otsailaren 22ko Udal Batza­rrean onartutako 2007ko urtarrileko dokumentazio osagarriaren arabera.           

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berrazter­tzeko hautazko errekur­tsoa aurkezteko Diputatuen Kon­tseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».

Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.

Donostia, 2007ko maia­tza­ren 31.—Segundo Diez Molinero, idazkari teknikoa.

(4581)   (6660)

6.  PROIEKTUAREN ZEHATAPENAK

AZKUE-AB.I.2 AREA

1.  Deskribapena.

Udalerriaren iparraldean kokatuta dago, CN-634 errepidearen ondoan eta GI-631 errepidearen bideguru­tze­aren aurrean. Eremuak 19.340 m² ditu eta «Bombas Azkue» industria kokatuta dagoen lurzatia har­tzen du.

2.  Hirigin­tzako Erregimen Orokorra.

2.1.  Garapen eta buru­tza­penerako Erregimen Juridikoa.

— Lurzoruaren Sailkapena: Lur Eremu Hiritarra.

— Esku Har­tze Erregimena: Antolaketa Finkatua duen Area Hiritarra.

2.2.  Sailkapen Orokorra.

— Industriarako AB.I.2 Zona: Azalera: 18.006 m².

— Ubide Publikoen Sistema Orokorra: Azalera: 1.334 m².

3.  Antolaketa Xehatua.

3.1.  AB.I.2.1 Jardun Unitatea: 18.006 m².

— Eraikun­tza, jabari eta erabileraren baldin­tza bereziak.

— Espazio irekietarako xedatutako azalera (erabilera eta jabari publikoa): 3.128 m².

— Industriarako lurzatiaren azalera: 14.878 m²(p).

— Eraikinaren solairuko okupazioa: 7.639 m²(p.e).

— Industriarako solairu estalgarria: 9.167 m²(t).

— Zonaren eraikigarritasuna: 04740 m²(t)/m².

— Eraikinaren gehieneko altuera: 12 m.

— Gehieneko lerrokadurak: Antolaketa grafikoaren arabera.

Eraikin guztiak finka­tzen dira egungo baldin­tzak mantenduz; hala ere, eraberritu eta berreraiki ahal izango dira adierazitako eraikun­tza baldin­tzak bete­tzen badira. Eraikinaren gehieneko altuera 12 metro izango da, baina gehiagoko altuera ere baimenduko da zati ­batzuetan jarduerak hala eska­tzen badu. Nolanahi ere, berariaz justifikatu beharko da egoera hori. Berariaz debekatuta dago egungo industria erabilerari lotu gabeko beste edozein industria erabilera jar­tzea. 

4.  Hirigin­tza Helburuak.

Industriarako egun dauden eraikinak finka­tzea eta Bombas Azkue SA enpresak egun dituen instalazioak hobe­tzeko aukera ematea.

CN-634 errepidetik lurzati industrialera ibilgailuak sar­tzeko bide berria egitea.

Area zeharka­tzen duen Narrondo errekastoaren ­ertzak leheneratu eta babestea, bat etorriz errekastoaren goialdean egindako esku har­tze­ekin.

5.  Aurreikusitako erabilerak.

Areak industriarako egun duen erabilera finka­tzen da eta jarduera nagusiari lotutako erabilera osagarriak jar­tzeko aukera ere onar­tzen da: Bulegoak, biltegiak, etab.

6.  Eraikun­tza­ren inten­tsi­tatea.

Egun dagoen eraikun­tza finka­tzen da.

7.  Lokalak edo lurzatiak bana­tzeko arauak.

Ez da baimenik ematen egungo eraikina banatu edo zati­tzeko. Eraikitako azalera guztia egungo industria jarduerari atxi­kita geldituko da.

8.  Exekuzio eta kudeaketa baldin­tzak.

Arau berezi honen dokumentazio grafikoan aurreikusitako antolaketari jarraituz, ekitatezko banaketa proiektua tramitatu eta onartu beharko da jabari eta erabilera publikorako lurzoruaren lagapena egin ahal izateko. Era berean, hiritar­tze proiektua tramitatu eta onartu beharko da. Proiektu hori, onartu ondoren, edozein obra edo jarduera egiteko baimena eman aurretik edo baimenarekin batera burutu beharko da. Arean edozein esku har­tze egin ahal izateko kontuan hartu behar dira Narrondo edo Sansinenea errekastoan egindako jarduketen azterketa hidraulikoak, Eusko Jaurlari­tzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoan daudenak, izan ere, uholde arriskua duten eremuetatik kanpo kokatu behar dira hirigin­tza garapenak. Uholde arriskua duten eremuetan edozein esku har­tze egiteko, lur eremuaren erabilerari buruzko irizpideak kontuan hartu beharko dira. Era berean, ubideen zaingunean edozein esku har­tze egiteko, harroko organismoaren baimen administratiboa eskuratu behar da derrigorrez. Baimen hori Eusko Jaurlari­tzako Uren Zuzendari­tzan tramitatu behar da.     

9.  Hiritar­tzea.

Ida­tzi eta tramitatu behar den hiritar­tze proiektuak area osoa hiritar­tzeko lanak jaso behar ditu, barne direlarik saneamendu, draina­tze, isuri-arazketa, argindar sare, ur hornidura, Narrondo errekastoaren ur bazterren tratamendu, aparkaleku eta bideak egiteko obrak, eta baita aurreikusitako sarbide berriaren definizio teknikoa ere.