34. zenbakia Data 2007-02-16 4421 Aldizkariaren orria
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

34. zenbakia Data 2007-02-16 4421 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZESTOAKO UDALA
Hiri antolamenduko arauen aldaketa puntualaren dokumentua AZ.R.1-Aizarna eremuari dagokiona. Haserako onespena eta jende aurreko erakusketa.

ZESTOAKO UDALA

Iragarkia

Zestoako Udal Batza­rrak, 2006ko irailaren 19an buruturiko saioan, hasiera batez onartu zuen «Aizarnako AZ.R.1 Areari, aldameneko lur ez urbanizagarriari eta Ekain Hai­tzu­loaren in­gu­ruari dagokien Zestoako Planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketarako» dokumentua.       

Espedientea, aldaketa urbanistiko honi dagokion Ingurume­naren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketarekin batera jendaurrean ipin­tzen da hilabete batez, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera konta­tzen hasita, alegazioak egin ahal daitezen.

Aipatutako epe horretan espedientea Udaleko Idazkari­tzan izango da ikusgai, interesatuek azter dezaten.

Zestoa, 2007ko ­otsailaren 7a.—Alkatea.

(140)    (1731)