53. zenbakia | Data 2006-03-17 | 6392 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LURRALDE ANTOLAKETA
ETA SUSTAPENERAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Zestoako R.2-Guztiok Bat, R.4-Ertxinondo, R.5-Idazpi eta R.7-San Juan Areei eta Ekaingo Haitzulo Inguruari dagokien Hiri Antolaketa Arauen Aldaketa. (GHI-140/05-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2006ko urtarrilaren 31ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukia ematen da ondoren argitara:
«Udal fasea amaitu ondoren, «Zestoako R.2-Guztiok bat, R.4-Ertxinondo, R.5-Idiazpi, eta R.7-San Juan areei eta Ekaingo haitzulo inguruari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa» aurkeztu da, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Udalak sustatutako espediente horren bitartez honako aldaketa hauek egin nahi dira:
R.2-Guztiok Bat Area: Etxeguneko Jardun Zuzeneko 2.1 lurzatirako -27 etxebizitza egitea aurreikusten da- ezarritako erabilera erregimen berriaren ondorioz 19 unitate erantsi zaizkio eremu horretan baimendutako gehieneko etxebizitza kopuruari.
R.4-Ertxiondo Area: 4.1 Etxeguneko Jardun Unitaterako proposatutako antolaketa berrikusten da eta, ondorioz, arearen mugak aldatzen dira gaur egun lur eremu hiritarrezin gisa sailkatutako 304 m²-ko lursaila erantsita eta, halaber, tipologia eraikigarria aldatzen da, hau da, atxikitako familia bakarreko etxebizitzaren ordez atxikigabekoak aurreikusten dira; gainera, etxebizitzen kopurua gehitzen da (48 etxebizitza eta horietatik 12 babes ofizialekoak) eta baita eraikin berrien gehieneko aprobetxamendu parametroak, profila eta altuera ere.
R.5-Idiazpi Area: Gaur egun zehaztu gabeko ekipamendu gisa kalifikatutako Jantzi-Etxe (Portalekua) izeneko eraikina etxebizitza erabilerarako xedatzen da. Eraikin horren eta albokoaren behe solairuan 278 m² kalifikatzen dira gizarte ekipamendurako. Aurreikusitako 93 etxebizitzen ordez 111 egingo dira eremu horretan.
R.7-San Juan Area: Etxebizitzen gehieneko kopurua gehitzen da eta baita Exeguneko Jardun Zuzeneko 7.2 lurzatian (Caravan Park) aurreikusitako eraikin berrien profil, altuera eta aprobetxamendu parametroak ere. Eremu horretarako aurreikusitako 18 etxebizitzen ordez 32 egingo dira.
Ekaingo haitzulo ingurua: Espazio libreen sistema orokor gisa kalifikatutako lursailari 4.625 m² eransten zaizkio eta, horrela, 24.800 m² izatetik 29.425 m² izatera pasatzen da, erantzuna eman nahi baitzaio proposatutako aldaketen ondorioz biztanle dentsitatean izango den egoerari (81 etxebizitza berri).
Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, 2005eko apirilaren 28ko Udal Batzarrak hasierako onarpena eman zion dokumentuari eta alegazio idatzi bat jaso zen. Ingurumen eraginaren aldez aurreko txostena eskatu ondoren (ez da oraindik egin), 2005eko uztailaren 26ko Udal Batzarrak erabaki zuen, lehendabizi, alegazioa ez onartzea eta, bigarren, behin-behinekoz onartzea tramitatutako aldaketa.
Espedientea behin betiko onartzeko Foru Aldundian jaso ondoren Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali zitzaion, eta erakunde horrek, 2005eko azaroaren 11ko bileran, aldeko iritzia eman zion. Hala ere, Zestoako Herrigune Historikoaren Arkeologigunea Kultura Ondare gisa deklaratzeak eta indarrean dagoen plangintzan jasotako aurreikuspenak agortzeak ekarriko lituzketen ondorioak aipatu zituen eta, ondorioz, adierazi zuen Udalak hasiera eman behar ziola antolaketa orokorra berrikusteko prozesuari.
Ingurumenaren gaineko eragina batera ebaluatzeko prozedura arautzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/03 Dekretuak xedatutakoa betez, Garapen Iraunkorrerako Departamentuak ingurumen eraginari buruz egin duen behin betiko txostenean aldeko iritzia eman dio espedienteari, baina zenbait baldintza ezarri ditu ingurumen eraginaren azterketak jasotako neurri zuzentzaileak osatzeko eta neurri horiek kontrolatzeko agindu batzuk eransteko.
Beranduago, 2006ko urtarrilaren 18ko Udal Batzarrak hartutako erabakia jakinarazi zion Zestoako Udalak Foru Aldundiari, izan ere, erabaki horren bidez honako bi helburu hauek lortu nahi ziren: Bata, tramitatutako aldaketaren eraginez etxebizitza gehiago egiteagatik eta biztanleen dentsitatea igotzeagatik Ekaingo haitzuloaren eta Irikaitz aztarnategiaren inguruan jarri beharreko espazio libre guztien kokalekua argitzea eta, bestea, Foru Aldundiko zerbitzu teknikoek egindako informean adierazten diren akats eta kontraesanak zuzentzea hirigintza dokumentuan. Aldaketa horiek, nahiz eta eragin gutxikoak izan onartutako proposamenaren zuzenketak direlako, dokumentazio osagarrian jasotzen dira.
Horrela, Foru Aldundiko Lurralde Plangintzako Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren adierazi du, auzitegiek egindako balorazioaren arabera, proposatutako aldaketak, azaldu bezala, ez direla garrantzi handikoak eta ez dutela egungo Hiri Antolaketako Arauen eskema edo egitura aldatzen eta, beraz, ez dutela plangintza orokorraren berrikuspentzat hartzeko behar adinako funtsik. Ondorioz, bidezkotzat jotzen da behin betiko onartzea, xedapen zatian adierazten diren aldaketak ezarrita, hain zuzen ere, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordearen eta Garapen Iraunkorrerako Departamentuaren txostenetan ezarritakoak, betiere, azken kasu horretan, aldaketa kudeatzeko fasean garatu beharreko iraunkortasun irizpideak eta neurri zuzentzaileak eragotzi gabe.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengo:
Behin betiko onartzea Zestoako R.2-Guztiok bat, R.4-Ertxinondo, R.5-Idiazpi, eta R.7-San Juan areei eta Ekaingo haitzulo inguruari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, Udalaren 2006ko urtarrilaren 18ko erabakian adierazitako aldaketak sartuta eta honako baldintza hauek ezarrita:1.R.4/1 Jardun Unitateko Xehetasun Azterketak eta hiritartze proiektuak edota obra eta eraikuntzari buruzko proiektu teknikoek ingurumen eraginaren behin betiko txostenaren A.2 eta A.4 bitarteko apartatuetan adierazitako neurri zuzentzaileak garatu behar dituzte eta baita ingurumen eraginaren ebaluaketa bateratuaren azterketaren 7. apartatuan jasotako proposamenak eta txosten horretan ezarritako kontrolak ere.
2.Lur mugimenduak ahalbidetzeko lizentziak edota ebazpenak eman aurretik lurzoruaren kutsaduraren prebentzio eta zuzenketarako 2005eko otsailaren 4ko 1/2005 Legea aplikatu behar bada aipatutako eremu batzuetan, aipatutako Legearen 17. artikuluan jasotako lurraren kalitate aitorpena eskatu beharko diote sustatzaileek EAEko ingurumen organoari. Halaber, jarduketak egiterakoan lurraren kutsadura arrastoak antzematen badira, lege horren 10. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da, hau da, horren berri eman beharko zaio EAEko ingurumen organoari, hartu beharreko neurriak zehaztu ditzan.
3.Zestoako Herrigune Historikoaren Arkeologigunea Kultura Ondare izendatu denez, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeak 45. artikuluan xedatutakoa aplikatu beharko da.
Bigarren:Udalari jakinaraztea ingurumen eraginari buruzko behin betiko txostena, hiritartze eta eraikuntza proiektuetan kontuan hartu beharreko iraunkortasun irizpideak, neurri zuzentzaileak eta kontrolak jasotzen dituena.
Hirugarren: Ingurumen eraginaren gaineko ebaluazio bateratua egiteko prozedura arautzen duen 183/2003 Dekretuak 22 eta 23. artikuluetan ezarritako baldintza betez, hau da, plana tramitatzerakoan ingurumen arloko alderdiak nola aztertu diren jendeari jakinarazteko baldintza betez, planaren arautegiarekin batera behin betiko onarpen erabakiari buruzko Deklarazioa argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Deklarazioaren testua erabaki honekin batera doa Eranskin gisa.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte.
I. Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
II. Eranskina: Ingurumenaren gaineko eragina batera ebaluatzeko prozedura arautzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/03 Dekretuak 23. artikuluan ezarritakoaren arabera plana behin betiko onartzeko hartu den erabakiari buruzko aitorpena.
Donostia, 2006ko martxoaren 8a.Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.
(2142) (2734)
I. ERANSKINA
6. PROIEKTUKO XEDAPENAK
Atal honetan bildu dira aldaketaren ondorioz erabakitako hirigintza xedapen berriak, orain arte indarrean egon direnak ordeztuko dituztenak.
R.2. ALDERDIA. - GUZTIOK-BAT
1.Deskripzioa.
Lurralde hau Alde Zaharraren mendebaldean dago.
5.786 m
²-ko azalera du, eta honako mugak: Iparraldean, Arau hauetan mugatuta dagoen SR.1 Alorra, Lizarraitz; Ekialdean, Alde Zaharra; Hego eta Mendebaldean, Zestoako Zeharbide zaharra.2. Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lurzoru hiritarra.
Jarduketa erregimena: Zuzenean gauzatzeko eremu hiritarra.
(Aurreikusi diren Gauzatze Unitateak garatuko badira, Xehetasunezko Azterketak tramitatu beharko dira derrigorrez).
2.2. Kalifikazio orokorra.
R.2. Zona. Egoitza gunea: Azalera: 5.414 m
².Eraikuntza eta erabilera baldintza partikularrak.
21 Poligonoaren Alorreko Planari jarraituz garatu diren eraikinak finkatu egingo dira, Aritzezarra eraikina bezalaxe. Azken hau, babestu beharreko Ondare Interesgarriaren katalogoan sartuta dago, hain zuzen.
Zuzenean gauzatzeko lurzatian, PEDR2.1, sartuta dagoen Guztiok-Bat eraikina berregitea proposatu da, fatxadako lerrokadura Toribio Alzaga kalera egokituz eta gainerako lerrokadurak dauden-daudenean mantenduz.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 88 etx.
Egoitza erabileraren intentsitatea: 162,54 etx/ha.
Bide sistema orokorra.
Hiri banatzaile nagusiak.: Azalera: 372 m
².3.Antolamendu xehekatua.
3.1. UER.2/1 gauzatze unitatea.
UER 2/1 unitatearen azalera: 2.549 m
².Azalera eraikigarria soto edo erdisotoko oinetan: 870 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean (atari-aurreak sartu gabe): 550 m
².Erabilera publikoko zorpeneko atari-aurreen azalera
(gutxienez): 120 m
Azalera eraikigarria goi oinetan: 2.100 m
².Azalera eraikigarria sestra gainean*: 2.650 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera**: 13 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: 2ES+BO+IIIGO.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 21 etx (t).
Gauzatze unitatearen batez besteko probetxamendua.
Hirigintza Arauetako 27.1 artikuluan araututakoaren arabera:
Probetxamendu homogeneizatua, orotara: 3.511 m
² (etx. erab.).Finka pribatuen azalera: 1.523 m
².Batez besteko probetxamendua: 2,30 m
² (etx. erab.)/m².3.2. UER.2/2 gauzatze unitatea.
UER 2/2 unitatearen azalera: 1.460 m
².Azalera eraikigarria soto edo erdisotoko oinetan: 1.352 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean (atari-aurreak sartu gabe): 411 m
².Erabilera publikoko zorpeneko atari-aurreen azalera: 55 m
².Azalera eraikigarria goi oinetan: 1.392 m
².Azalera eraikigarria sestra gainean*: 1.803 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera**: 13 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: 2ES+(S)+BO+IIIGO.
Gehieneko etxebizitza kopurua(1): 20 etx (t).
Gauzatze unitatearen batez besteko probetxamendua.
Hirigintza Arauetako 27.1 artikuluan araututakoaren arabera:
Probetxamendu homogeneizatua, orotara: 2.540 m
²/etx. erab.).Finka pribatuen azalera: 1.015 m
².Batez besteko probetxamendua: 2,50 m
² (etx. erab.)/m².* Estalkipeko oinean ondorioztatuko den eremua baztertuta.
** Eraikuntzaren gehieneko altuera, beheko oina kokatuko den goi espazio publikoaren sestratik neurtuta.
(1)Finkatutako solairu estalgarriaren azalera errespetatzen den bitartean, erabileraren intentsitatea neurtzeko erabiltzen den berariazko etxebizitza (85-90 m
² erabilgarriak) baino etxebizitza txikiagoak onartuko dira. Dena den, apartamentuen kopuruak ez du gaindituko apartamentuak eta etxebizitzak batera hartuta ondorioztatzen den kopuruaren %65.Estalkipeko oina baztertuta eta elementu komunak aintzat hartuta, egoitza erabilerako solairu estalgarriak 2.050 m
²-ko azalera hartuko du gehienez (berariazko 20 etxebizitza). Dena den, erdisotoan eta beheko oinean, apartamentuak nahiz berariazko etxebizitzak onartuko dira.Aipatu parametro horiek errespetatzen badira, finkatutako erabilera intentsitatea ez da gainditutzat hartuko. Edozein kasutan ere, eraikitzen den etxebizitza bakoitzeko apartamentu edo berariazko etxebizitza aparkaleku bat eta trasteleku bat bermatu beharko dira gutxienez.
3.3. PED.R.2.1 zuzenean gauzatzeko lurzatia.
PED R.2.1 lurzatiaren azalera: 1.168 m
².Azalera eraikigarria soto edo erdisotoko oinetan: 864 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean (atari-aurreak sartu gabe): 559 m
².Erabilera publikoko zorpeneko atari-aurreen azalera: 166 m
².Azalera eraikigarria goi oinetan: 2.432 m
².Azalera eraikigarria sestra gainean (*): 2.991 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera: 13 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: 2ES+BO+IIIGO+EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 27 etx (t).
Lerrokadurak.: Antolamendu Xehekatuaren arabera.
* Estalkipeko oinean, gehienera baimendutako profilaren arabera, ondorioztatzen den azalera baztertuta. Eremu horretan etxebizitza erabilera baimenduko da, baldin eta Hirigintza Arau hauetako II. Idazpuruan, I. Kapituluan (120. art-tik 124.era) ezarritako gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
4.Hirigintza helburuak.
a)Gaur egun hain hondatuta dagoen eremu hiritar hau berreskuratu, saneatu eta antolatzea.
b)Erabat utzita dauden industrien ordez egoitza erabilerak eta horiekin bateragarriak direnak ezartzea, hau da, hain hurbil dagoen Erdi Aroko hiri bilbearekin bateragarriagoak direnak, alegia.
c)«Aritxezarra» edo «Arretxea» izenaz ezagutzen den eraikina finkatzea eta babestea.
d)Lurpeko aparkalekuak eta espazio libreak sortzea, eraikin berriek utziko duten egituraz baliatuz.
e)«Guztiok Bat» izeneko eraikina berregitea, lehengo industri erabileraren ordez egoitza erabilerak ezartzeko aukera aurreikusiz.
f)Guztiok Bat eraikinaren hegoaldeko UE R2/2 Gauzatze Unitatean hitzartutako etxebizitzak egitea, udalarekin adostutako Hitzarmeneko baldintzekin bat etorriz.
5.Aurreikusi diren erabilerak.
a)Artxezarra etxean: Etxebizitza; eta horrekin batera, segidan aipatuko diren ekipamenduko publikoetako edozein: Ekipamendu zibiko-administratiboa eta zerbitzu publikoak, kultur edo aisialdikoa, irakaskuntza, sorospen edota osasun arlokoa.
b)21 Poligonoaren Alorreko Planaren arabera eginak dauden eraikinetan, oraingo erabilerak finkatuko dira.
c)«Guztiok Bat» industria hartzen zuen eraikinean, etxebizitzaz gain, garajea ipini ahal izango da erdisotoan eta merkataritza, beheko oinean.
d)Alderdi honetan gerora egingo diren eraikinak, honako irizpideetara egokituko dira:
Eraikinen atzealdeko bi espazio libreen kotarekin alderatuta sestra azpian geratuko diren bi oinetan: Aparkamendua.
Beheko oinean, erreferentzia berari jarraiki: Merkataritza edota etxebizitza, baldin eta ezarritako erabilera intentsitatea mantentzen bada.
Goiko oinean, soil-soilik etxebizitza. Hala ere, estalkipeko eremuan, bere azpiko oineko etxebizitzei lotutako egoitza erabilera onartuko da, baldin eta finkatu diren gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira eta eraikitako etxebizitza bakoitzeko aparkaleku bat eta trasteleku bat bermatzen badira.
6.Eraikuntzaren intentsitatea.
Lerrokadurak eta sestrak, mugatu diren jarduketa zuzeneko lurzatiei buruzko dokumentazio grafikoan adierazita daude. Hala ere, aurreikusitako Gauzatze Unitateetan antolatuko diren eraikinen behin betiko sestrak eta lerrokadurak bidezko Xehetasunezko Azterketetan finkatuko dira.
Finkatu egingo dira bai Aritxezarra etxea (eraikin horretan gauzatu nahi den esku-hartze orok, Arau hauetako Hirugarren Liburuko V. Idazpuruan xedatutakoa bete beharko du) baita 21 Poligonoaren Alorreko Plana gauzatzetik ondorioztatuko diren etxadiak ere. proiektuko garapen berriekin bateraezinak diren eraikinak antolamenduz kanpokotzat joko dira, guztiz edo hein batean.
Aritxezarra etxeari dagokionez (PED R2/2) gehieneko lerrokadura atzealdeko fatxadan finkatuko da, baldin eta birgaitze esku-hartzeak eraikina handitzea badakar. Edonola ere, eraikin birgaituak oraingoaren altuera bera izango du gehienez, eta 2 etxebizitza gaitu ahal izango dira, asko jota ere.
PED.R2/1 Jarduketa Zuzeneko lurzatian (Guztiok Bat), honi erantsita doan dokumentazio grafikoan adierazitako antolamendu xehekatuan ezarritakora egokituko dira lerrokadurak, betiere oraingo profila errespetatuz. Gehienez ere, 27 etxebizitza berri onartuko dira.
Mugatutako bi gauzatze unitateetan gehienez eraiki daitekeen etxebizitza kopurua honakoa izango da:
18 etxebizitza Guztiok Bat eraikinaren iparraldeko etxean. Eta beste hiru, beheko oina etxebizitzara bideratzen bada. Guztira, 21 etxebizitza.
20 etxebizitza Guztiok Bat eraikinaren hegoaldeko etxean. Etxebizitza txikiagoak, hau da, apartamentuak ere onartuko dira baldin eta 3.2 atalean ezarritako baldintzetan.
7.Hirigintza lanak kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Gauzatze Unitateak garatzeko, besteak beste, bakoitzari buruzko Xehetasunezko Azterketak tramitatu eta onartu beharko dira aurrez. Eta Azterlan horiek, honako Arau hauetan finkatutako xedapenak beteko dituzte.
Mugatutako Gauzatze Unitateak, Konpentsazio Sistemaz garatuko dira. Edo bestela, Lankidetza Sistemara joko da.
Gauzatze Unitateak ezin izango dira garatu baldin eta Xehetasunezko Azterketak, dagokion Birzatiketa edo Konpentsazio Proiektua eta Hiritartze Obren Proiektuak aurrez tramitatu eta onartu ez badira. Azken horiek Eraikuntza Proiektuaren osagarri gisa tramitatuko dira, elkarrekin bat etorriz.
Mugatutako Gauzatze Unitateetan probetxamendu eskubideak eskuratu ahal izateko, aurrez lagapen, hainbanaketa eta hiritartze arloko eskakizunak bete beharko dira, Lur Legeko 26. eta 28. artikuluek ezarritakoari jarraituz. Hala ere, hiritartze eta eraikuntza lanak aldi berean gauzatu ahal izango dira, aipatu Legearen 33.2 artikuluak xedatutakoa betetzen bada.
Aipatu eskakizun horiek betetzeko epeei dagokienez, Hirigintza Arau hauetako 26. artikulura joko da, epe osagarriak artikulu horrek arautzen baititu Lur Legearen 28.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.
PED.R2/1 Jarduketa Zuzeneko lurzatian, lehen erabilerarako baimena eskuratu ahal izateko, aldez aurretik jabari publikorako lurzorua behar bezala hiritartuta laga beharko da, dokumentu honi erantsita doan dokumentazio grafikoko «Antolamendu xehekatua, eraikuntza, jabaria eta erabilera» izeneko 3 zk. planoak ezarritako baldintzen arabera.
8.Hirigintza.
Gauzatu beharreko hiritartze lanak, Arau hauetan ezarritako irizpideei jarraituz finkatuko dira. Hiritartze lan horiek, Eraikuntza Proiektuen osagarri gisa erredaktatuko diren Hiritartze Lanen Proiektu arrunten bidez finkatuko dira, bai mugatutako Gauzatze Unitateetan baita Zuzeneko Jarduketako Lurzatian ere (PED.R2/1).
R.4 ALDERDIA - ERTXINONDO
1.Deskripzioa.
Lurralde hau Zestoako gaur egungo saihesbidearen iparraldean dago, gainerako hirigunetik aparte.
21.463 m
²-ko azalera du, eta honako mugak: Ipar eta Ekialdean, bideen babeserako saila; Hego eta Mendebaldean, Zestoako saihesbidea.2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lurzoru hiritarra.
Jarduketa erregimena: Zuzenean gauzatzeko eremu hiritarra.
(Aurreikusi den Gauzatze Unitatea garatuko bada, Xehetasunezko Azterketa tramitatu beharko da derrigorrez).
2.2. Kalifikazio orokorra.
R.4. Zona. Egoitza gunea: Azalera: 21.090 m
².Eraikuntza baldintza partikularrak:
Egungo eraikinak finkatu egingo dira, Arteaga baserria izan ezik, antolamenduz kanpokotzat kalifikatu baita.
Erabilera baldintza partikularrak.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 143 etx.
Egoitza erabileraren intentsitatea: 67,80 etx/ha.
Bide sistema orokorra.
Hiriarteko bide sarea: 373 m
².3.Antolamendu xehekatua.
3.1.PED.R.4/1, zuzenean gauzatzeko lurzatia: Arregui.
Azalera: 2.624 m
².Azalera eraikigarria sotoko oinean: 600 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean: 420 m
².Azalera eraikigarria goi oinetan: 428 m
².Azalera eraikigarria sestra gainean (*): 848 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera, teilategalera: 7 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: S edo ES+BO+I+EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 5 etx.
Erabileraren intentsitatea: 19,05 etx/ha.
3.2.UER.4/1 gauzatze unitatea.
Azalera: 7.419 m
².Azalera eraikigarria sotoko oinean: 1.505 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean: 1.596 m
².Azalera eraikigarria goi oinetan: 3.192 m
².Azalera eraikigarria sestra gainean*: 4.788 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera, teilategalera: 12,00 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: ES+BO+II+EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 48 etx.
Erabileraren intentsitatea: 64,70 etx/ha.
* Estalkipeko oinean, gehienera baimendutako profilaren arabera ondorioztatzen den azalera baztertuta. Eremu horretan etxebizitza erabilera baimenduko da, baldin eta Hirigintza Arau hauetako II. Idazpuruan, I. Kapituluan (120. art-tik 124.era) ezarritako gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
Gauzatze unitatearen batez besteko probetxamendua.
Hirigintza Arauetako 27.1 artikuluan araututakoaren arabera:
Probetxamendu homogeneizatua, orotara: 5.390 m
²/etx. erab.).Finka pribatuen azalera: 6.655 m
².Batez besteko probetxamendua: 0,81 m
² (etx. erab.)/m².Antolamendu xehekatuaren planoan grafiatutako espazio libreek (2.960 m
²-ko azalera orotara), lotesleak izango dira beren antolaera eta azalerari dagokionez.4.Hirigintza helburuak.
a)Foru Aldundiak erredaktatutako jarraituz, saihesbidearen azpian oinezkoentzako pasabidea egitea, saihesbidearen bi aldeak oinezkoentzako komunikatuta egon daitezen.
b)Ibilgailuentzako sarbidea egokitzea Hilerrira.
c)Alderdi honetako eraikuntza lanak amaitzea, bloke bakaneko etxebizitzak eta familia bakarreko etxebizitza atxikiak eginez.
d)UE.R.4/1 gauzatze unitatean, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea.
5.Aurreikusi diren erabilerak.
a)Gaur egun zutik dauden eraikinetan, Udal Lizentzia duten erabilerak finkatuko dira; eta gainera, 27 Poligonoaren Alorreko Planak aurreikusitako erabilerak baimenduko dira. Industriari dagokionez, soilik 2. kategoria artekoa baimenduko da.
b)Bloke bakanean eta familia bakarreko eraikinean, sotoa edo erdisotoa aparkalekurako erabili ahal izango da. Gainerako oinak, berriz, soil-soilik etxebizitzarako izango dira.
Estalkipeko oinean etxebizitza erabilera baimenduko da baldin eta azpiko oinei atxikitzen bazaie eta Araudi Orokorrak egoitza erabilerako eraikinei buruz ezarritako bizigarritasun baldintzak betetzen badituzte.
6.Eraikuntzaren intentsitatea.
Oraingo eraikinak finkatu egingo direnez, dagoeneko eraikiak dauden familia bakarreko 5 etxebizitzez gain 48 etxebizitza berri egingo dira bloke bakanean. Horien ezaugarriak, 9. epigrafean zehaztuko dira.
Arteaga baserria eraistea aurreikusi da, UER. 4/1 unitatea gauzatzeko antolamenduz kanpokotzat kalifikatu baita.
7.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
UER 4/1 unitaterako Xehetasunezko Azterketa bat erredaktatuko da; eta horrek, indarrean dagoen legeria betez, Arau hauetan finkatutako xedapenak garatuko ditu.
UER.4/1 Gauzatze Unitatea, Konpentsazio Sistemaren bidez garatuko da.
Gauzatze Unitatea garatu ahal izateko, aurrez Xehetasunezko Azterketa, Konpentsazio Proiektua eta esparrua oso-osorik hartuko duen Hiritartze Proiektua tramitatu eta onartu beharko dira derrigorrez.
Mugatutako Gauzatze Unitatean probetxamendurako eskubidea eskuratu ahal izateko, aurrez lagapen, hainbanaketa eta hiritartze arloko eskakizunak bete beharko dira, Lur Legeko 26. eta 28. artikuluek ezarritakoari jarraituz. Hala ere, hiritartze eta eraikuntza lanak aldi berean gauzatu ahal izango dira, aipatu Legearen 33.2 artikuluak xedatutakoa betetzen bada.
Aipatu eskakizun horiek betetzeko epeei dagokienez, Hirigintza Arau hauetako 26. artikulura joko da, epe osagarriak artikulu horrek arautzen baititu Lur Legearen 28.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.
Kudeaketa Proiektuan aintzat hartuko dira 27 Poligonoaren Alorreko Plan Zaharrean sartutako finketatik etor litezkeen probetxamenduak, halakorik izanez gero behintzat.
PED.R4/1 lurzatia gauzatzerakoan, udal lizentzian ezarritako baldintzak bete beharko dira, jabeen eta Zestoako Udalak itundutako hirigintza hitzarmenean finkatutako konpromisoak bezalaxe.
Hilerriaren ondoan kokatutako familia bakarreko bost etxebizitzek, jabeekin itundutako hitzarmenaren indarrez udal lizentzia jaso duten etxe horiek, jarduketa zuzeneko lurzati independentea osatuko dute. Eta, lurzati horrek, aipatu hitzarmenean finkatutako baldintzak bete beharko ditu lurzorua lagatzeari eta hiritartze lanak egiteari dagokionez.
8.Hirigintza.
U.E.R.4/1. Gauzatze Unitatea oso-osorik hartuko duen Hiritartze Proiektua egingo da; eta hori, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz tramitatuko da. PED.R4/1 eremuaren kasuan, Hiritartze Lan Osagarrien Proiektua aurkeztu beharko da.
9.Eraikuntza.
Gehienez ere 53 etxebizitza eraikiko dira. Horietatik 5, familia bakarreko etxebizitza atxikiak izango dira, soto edo erdisotoa, beheko oina, goi oin bat eta estalkipeaz hornituak. Beste 48 etxebizitzak bloke bakanean eraikiko dira eta erdisoto, beheko oina, bi goi oin eta estalkipeko profila izango dute.
10.Lagapenak.
Jabari eta erabilera publikorako egin beharreko lagapenei dagokienez, Antolamendu Xehekatuan eta Hirigintza Hitzarmenean xedatutakoa beteko da; eta lagapen horiek, UER.4/1 unitatearen Birzatiketa edo Konpentsazio Proiektuaren behin betiko onespen akordioan ezarritakoaren arabera gauzatuko dira Gainera, PED.R4/1 eremuaren kasuan, Hirigintza Hitzarmenean itundutakoa beteko da.
R.5 ALDERDIA - IDIAZPI
1.- Deskripzioa.
Lurralde hau Zestoako gaur egungo saihesbidearen mendebaldean dago, Urola ibaiaren eskuin bazterretik hurbil. 15.990 m
²-ko azalera du, eta honako mugak: Iparraldean, Zestoako saihesbide zaharra; Hegoaldean, Zubimusu auzunearen luzapena; Ekialdean, Zubimusuko Zubi alderako jaitsiera; eta Mendebaldean, Arau hauetako 6.6 Alderdia.2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lurzoru hiritarra.
Jarduketa erregimena: Zuzenean gauzatzeko eremu hiritarra.
(Aurreikusi den Gauzatze Unitatea garatuko bada, Xehetasunezko Azterketa tramitatu beharko da derrigorrez).
2.2. Kalifikazio orokorra.
R.4.Zona. Egoitza gunea: Azalera: 8.302 m
².Eraikuntza edota erabilera baldintza partikularrak.
Gaur egungo eraikuntza finkatu egingo da.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 111 etx.
Egoitza erabileraren intentsitatea: 140,50 etx/ha.
Espazio libreen sistema orokorra: 7.688 m
².Komunitatearen ekipamendua (Jantzi-etxe eraikinaren eta ondokoaren BO).: 278,00 m
².3.Antolamendu xehekatua.
UER.5/1 gauzatze unitatea: Azalera: 4.198 m
².Azalera eraikigarria soto edo erdisotoko oinetan: 1.020 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean: 630 m
².Azalera eraikigarria goi oinetan: 2.405 m
².Sestra gaineko eraikuntza: 4.055 m
².Sestra gaineko eraikigarritasuna: 0,97 m
²t/m²l.Eraikuntzaren gehieneko altuera.
Eraikin atxikia: Teilategal horizontaletara 15 m.
Eraikin salbuetsia: Teilategal horizontaletara (iparraldeko fatxadan) 13 m.
Teilategal horizontaletara (hegoaldeko fatxadan) 19 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila.
Mehelinari atxikitako eraikina: S edo ES+BO+IV+EP.
Eraikin salbuetsia: 2 S edo ES+BO+III+EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 24 etx.
Gauzatze unitatearen batez besteko probetxamendua.
Hirigintza Arauetako 27.1 artikuluan araututakoaren arabera:
Probetxamendu homogeneizatua, orotara: 3.326 m
² (etx. bab.).Finka pribatuen azalera: 4.198 m
².Batez besteko probetxamendua: 0,79 m
² (etx. erab.)/m².Zuzenean gauzatzeko lurzatiak.
PED.R.5.1 zuzenean gauzatzeko lurzatia.
PED R.5.1 lurzatiaren azalera: 395 m
².Laga beharreko azalera (*): 12 m
².Azalera eraikigarria erdisotoko 2. oinean: 383 m
².Azalera eraikigarria erdisotoko 1. oinean: 278 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean: 278 m
².Azalera eraikigarria goi oinetan (**): 872 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera (***): 13 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: 2 ES+BO+III+EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 12 etx (t).
Lerrokadurak (****): Antolamendu Xehekatuaren arabera.
* Antolamendu xehekatuko lerrokaduren arabera atzealdean egingo den bideak hartuko duen lurzoruaren azalera bera.
** Gutxi gorabehera, gehienera baimendutako profilaren arabera estalkipeko oinean ondorioztatzen den azalera ere sartuta. Eremu horretan etxebizitza erabilera baimenduko da, baldin eta Hirigintza Arau hauetako II. Idazpuruan, I. Kapituluan (120. art-tik 124.era) ezarritako gutxieneko bizigarritasun baldintzak betetzen badira.
*** Portale kalearen sestratik neurtuta. Altuera horretan gorabehera txiki batzuk onar daitezke baldin eta derrigorrez kontserbatu beharrekoa den eta Portale kalera begira dagoen fatxadako baoen antolaerak hala eskatzen badu.
**** Lurzatiaren sestra berean dagoen erdisotoko 1. oinean izan ezik, lerrokadurak bat etorriko dira fatxadaren perimetroarekin, hau da, eraikuntzaren bolumen nagusia osatzen duen ingurakariarekin.
PED.R.5.2 zuzenean gauzatzeko lurzatia.
PED R.5.2 lurzatiaren azalera: 392 m
².Lurzati eraikigarriaren azalera: 287 m
².Laga beharreko azalera (*): 105 m
².Azalera eraikigarria erdisotoko 2. oinean: 287 m
².Azalera eraikigarria erdisotoko 1. oinean: 169 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean: 169 m
².Azalera eraikigarria goi oinetan (**): 575 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera (***): 13 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila: 2 ES+BO+III+EP.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 6 etx (t).
Lerrokadurak (): Antolamendu Xehekatuaren arabera.
* Antolamendu xehekatuko lerrokaduren arabera atzealdean egingo den bideak hartuko duen lurzoruaren azalera bera.
** Gutxi gorabehera, gehienera baimendutako profilaren arabera estalkipeko oinean ondorioztatzen den azalera ere sartuta. Eremu horretan etxebizitza erabilera baimenduko da, baldin eta Hirigintza Arau hauetan (120. art-tik 124.era) ezarritako baldintzak betetzen badira.
*** Portale kalearen sestratik neurtuta. Altuera horretan gorabehera txiki batzuk onar daitezke, Jantzi etxe eraikinaren sestretara egokitzeko xedez egiten badira.
**** Lurzati eraikigarriaren sestra berean dagoen erdisotoko 1. oinean izan ezik, lerrokadurak bat etorriko dira fatxadaren perimetroarekin, hau da, eraikuntzaren bolumen nagusia osatzen duen ingurakariarekin.
4.Hirigintza helburuak.
a)Alderdia behin betiko berrantolatzea, Zubimusu auzunerako bidea luzatuz etxadietako sarbideak erabakita geratzen direnean.
b)Alderdia osatuko duten eraikin berriak antolatzea eta Urola ibaiaren eskuin bazterra espazio libre lorategidunez hornitzea.
c)Oinezkoentzako ibilbideen trazadurak egitea, multzoa oro har antolatutako geratuko den moduan.
d)Jantzi-Etxe (Portalekua) izeneko eraikina babestea eta Katalogoan txertatzea.
5.Aurreikusi diren erabilerak.
a)Gaur egun zutik dauden eta udal lizentzia duten erabilerak finkatu egingo dira.
b)Proiektuko eraikin berriak etxebizitzarako erabiliko dira nagusiki; hala ere, merkataritza eta bulegoak ere onartuko dira beheko oinetan.
c)Jantzi-Etxe eraikineko goi oinak etxebizitzarako erabiliko dira eta beheko oina, berriz, merkataritza eta bulegoetarako. Beheko oinean, atzealdeko eta alboko fatxadan geratzen diren eremuetan, etxebizitza erabilera onartuko da.
6.Eraikuntzaren intentsitatea.
a)Oraingo eraikinak finkatu egingo dira. Eraikin horiek eraitsiko balira, beren ordez beste batzuk eraiki ahal izango dira baldin eta oraingoen ezaugarri berak badituzte: Orubearen azalera, eraikuntzaren profila, guztizko azalera eraikia, eta abar.
b)Jantzi-Etxe izeneko eraikinean edonolako esku-hartzeren gauzatzekotan, Arau Orokorretako 3. Liburuan, V. Idazpuruan ezarritakoa bete beharko da.
c)Proiektuko eraikin berrien lerrokadurak dokumentazio grafikoan zehaztuta daude. Eraikin horietako bakoitzean gehienez onar daitekeen etxebizitza kopurua:
Alderdiaren hegoaldean dagoen eraikinaren mehelinari atxiki beharreko eraikinean: 8 etxebizitza.
Alderdiaren hegoekialdean eraiki beharreko eraikin salbuetsian: 16 etxebizitza.
7.Kudeatzeko eta gauzatzeko baldintzak.
Gauzatze Unitatea garatu ahal izateko, besteak beste Xehetasunezko Azterketa tramitatu eta onartu beharko da aldez aurretik. Azterketa horrek, «Antolamendu Xehekatua» izeneko 3. epigrafean ezarritako eraikuntza eta erabilera baldintzetatik ondorioztatzen diren mugak errespetatuz betiere, behetik gorako eraikuntzarik hartuko ez duten espazio libreen sestrak eratu eta antolatu beharko ditu. Era berean, eraikuntzaren bolumetria doituko du, ondoko espazio libreekin eta eraikinekin bat etorriko den erlazio arkitektoniko eta espazial egokia bermatuko den moduan.
Mugatutako Gauzatze Unitatean, Konpentsazio Sistemaz jardungo da; edo bestela, Lankidetza sistemaz.
Espazio libreetarako behar diren sailak desjabetzapenez eskuratuko dira. Indarrean dagoen lur legeriak ezarritakoari jarraituz, Arau hauek aplikatzeak, desjabetu beharreko lurren herri onura aitortzea ekarriko du.
Gauzatzeko epeei dagokienez, indarrean dagoen legeria aplikagarriak osagarri gisa ezarritako baldintzak bete beharko dira.
8.Hirigintza.
Hiritartze Proiektua egin beharko da; eta horrek, aurreko epigrafean aipatu ditugun eraikin berriei dagokien gauzatze unitatea hartu beharko du, gutxienez.
Eraikinak ordeztea erabakitzen bada, gauzatu beharreko hiritartze lan osagarriak eraikuntza proiektuak zehaztuko ditu.
9.Eraikuntza.
Eraikin berrietan, honako profila onartuko da gehienera: Erdisotoa eta lau goi oin, oraingo eraikinaren mehelinari atxikita egingo den eraikinean; eta sotoa, erdisotoa, beheko oina eta hiru goi oin, alderdiaren hegoekialdeko ertzean egingo den eraikin salbuetsian.
Jantzi-Etxe izeneko etxea, bere balio historiko-artistikoak direla eta, babestu eta katalogatutako eraikin deklaratu da.
10.Lagapenak.
Eraikinak ordeztu edota berriak egitekotan, pribatuak ez diren sail guztiak jabari publikorako laga beharko dira doan eta derrigorrez.
R.7. ALBERDIA - SAN JUAN
1.Deskripzioa.
Lurralde hau San Juan Bidearen eta Zubimusu Auzunearen artean dago.
10.281 m
²-ko azalera du, eta honako mugak: Ipar eta Ekialdean, San Juan Bidea; Hegoaldean, Zubimusu Auzunea; eta Mendebaldean, Zubimusuko Zubi alderako jaitsiera.2.Hirigintza erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lurzoru hiritarra.
Jarduketa erregimena: Zuzenean gauzatzeko eremu hiritarra.
2.2. Kalifikazio orokorra.
R-7. Zona. Egoitza gunea: Azalera: 9.336 m
².Eraikuntza baldintza partikularrak:
Alderdi honetako eraikinak finkatu egingo dira.
San Juan Bidera eta Villa Angelita etxera begira gauzatzen ari diren lurzati eraikigarrian, emandako udal lizentzian ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Erabilera baldintza partikularrak.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 131 etx.
Egoitza erabileraren intentsitatea: 140,31 etx/ha.
Komunikabideen sistema orokorra: Azalera: 645 m
².Hiri banatzaile nagusia.
Komunitatearen ekipamenduko sistema orokorra.: Azalera: 782 m
².Ekipamendu zibiko-administratiboa (Postetxea): 300 m
².Osasun ekipamendua (Anbulatorioa): 482 m
².3.Antolamendu xehekatua.
PED.R.7/1, zuzenean gauzatzeko lurzatia: Caravan Park.
PED.R.7/1 lurzatiaren azalera: 1.810 m
².Azalera eraikigarria sotoko oinean: 1.040 m
².Azalera eraikigarria erdisotoko 2. oinean: 2.000 m
².Azalera eraikigarria, San Juan kalearekiko sestra azpian: 3.040 m
².Azalera eraikigarria beheko oinean: 900 m
².Azalera eraikigarria 3 goi oinetan: 2.640 m
².Azalera eraikigarria, San Juan kalearekiko sestra gainean: 3.540 m
².Eraikuntzaren gehieneko altuera (*): 13,5 m.
Eraikuntzaren gehieneko profila (*): S+BO+III.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 32 etx (t).
Lerrokadurak.: Antolamendu Xehekatuaren arabera.
* Zubimusu kalearen sestratik, honako profila baimenduko da gehienez: S+ES+BO+III. Beraz, honako profila San Juan kalearekiko: BO+III.
* Aipatu altuera hori 13,5 m San Juan Bidea kalearen sestratik neurtuko da, oinezkoen sarbidearen parean.
4.Hirigintza helburuak.
a)Eraikinak ordezkatu edota berriak eraikitzekotan, errespetatu beharreko lerrokadurak finkatzea, esku-hartze horiek egin daitezkeen eraikinen atzealdean antolatzen saiatuz.
b)Elkarrengandik hain hurbil dauden bi kaleen artean (San Juan eta Zubimusu) oinezkoen komunikaziorako eremuak lortzea, ibai bazterrera heltzeko modua erraztuz.
c)«Caravan park» izeneko eraikinaren (PED.R7/2 lurzatia) profila eta erabilerak zehaztea.
d)Eraikin nagusiak, hau da, Portale Kaleko 5 eta 7 zenbakiak, babestea. Lehenengoa, gainera, katalogatu egingo da.
5.Aurreikusi diren erabilerak.
a)Portalea kaleko eraikinetan (5 eta 7 zenbakiak izan ezik) eta Zubimusu Auzunekoetan (Obra Sindical del Hogar, Caravan Park eta Donibane Multzoa salbuetsita), udal lizentzia duten erabilerak finkatuko dira.
b)Obra Sindical del Hogar, Villa Angelita eta Donibane Multzoko eraikinetan, agur egungo erabilerak finkatuko dira.
Portale kaleko 5 eta 7 zenbakiko eraikinetan ere gaur egungo erabilerak finkatuko dira. Eraikinak eraldatzen badira, honako erabilerak onartuko dira: Beheko oinean, merkataritza, bulegoak, erabilera zibiko-administratiboak eta zerbitzu publikoak; lehen oinean, egoitza erabilerak eta bulegoak; eta goi oinetan, etxebizitzak. Portalea kalearen arabera erdisotoan geratuko den oinean, beheko oinetan ezartzen den jarduerarekin lotutako erabilerak onartuko dira; edo bestela, goi oinetako etxebizitzen zerbitzurako instalazioak, aparkalekuak ere horietan sartuz.
c)«Caravan Park» izeneko eraikinean honako erabilerak onartuko dira:
San Juan kalearekiko sestra gainean geratzen den oinean, egoitza erabilerak; eta, San Juan kalearekiko sestra azpian geratzen diren oinetan (sotoan eta erdisotoko 2 oinetan), merkataritza, erabilera zibiko-administratiboak, sorospenekoak (anbulatorioa), ekipamenduak, zerbitzu publikoak eta aparkalekua (garajea).
d)Portalea kaleko eta Zubimusu Auzuneko eraikuntza-lerroen artean, espazio libreak.
e)San Juan Bidera eta Villa Angelita etxera begira gauzatzen ari diren lurzati eraikigarrian, lizentzia ematerakoan proiektuan azaltzen zenera egokituko dira.
f)PED.R7/1 lurzatian, bai beheko oinean eta bai estalkipeko eremuan, etxebizitza ezarri ahal izango da, baldin eta aurreikusitako erabilera-intentsitatea gainditzen ez bada.
6.Eraikuntzaren intentsitatea.
a)Obra Sindical del Hogar eta Donibane Multzoan, udal lizentziaz eraikitzen ari diren eraikinak eta Villa Angelita etxea finkatu egingo dira; baina gaur egungo probetxamenduak ez dira inolaz ere handituko.
b)PED.R7/2 «Karavan Park» lurzatian eraikiko den etxeak 32 etxebizitza hartuko ditu gehienez.
c)Portale Kaleko 5 eta 7 zenbakiko eraikinetan edonolako esku-hartzeren gauzatzekotan, Arau Orokorretako Hirugarren Liburuan, V. Idazpuruan ezarritakoa bete beharko da.
d)PED.R7/1 lurzatian gehienez ere 9 etxebizitza baimenduko dira.
7.Garapen plangintza.
Ez da aurreikusi.
8.Kudeaketa programa.
Ez da aurreikusi.
9.Hirigintza.
Lurzati desberdinetako eraikuntza unitateko eraikuntza proiektuarekin batera, lurzatia oso-osorik hartuko duen hiritartze obren proiektu osagarria aurkeztu beharko da. Proiektu horrek bat etorri beharko du ondoko lurzatietako proiektuekin.
Horrela bada, hiritartze lanei ekin aurretik, eraikuntza proiektuaren osagarri izango den Hiritartze lanen proiektua egin beharko da.
10.Eraikuntza.
Bidezko proiektuak egin beharko dira.
EKAINGO HAITZULOAREN INGURUNEA
III. IDAZPURUA
LUR HIRITARREZINEAN APLIKA DAITEZKEEN ORDENANTZAK
1.KAPITULUA. LUR HIRITARREZINA
AZPIBANATZEA.
ERABILERA BAIMENDUAK
147. artikulua.Paisajea babestea-Landa eremua-Interes arkeologikoa duten eremuak.
Dokumentazio grafikoan hala adierazita dauden eremuetan, hau da, Iraetako ibarrean, Aizarna bailaran, Akua bailaran, Altzolarats bailaran, Ekaingo haitzuloen ingurunean Irikaitz aztarnategian eta Beduako herrigunearen ingurunean, hainbat zona mugatu beharko dira paisajea eta aztarnategi arkeologikoak babesteaz gain landa ingurunea hobetu dadin.
Plangintza horietan, lortu nahi den helburuari kasuan-kasuan dagozkion babes arauak ezarri beharko dira:
Iraetako ibarra.
Nekazaritzako ingurunea zaintzea eta babestea, baita ilarako etxeek osatzen duten multzoa ere. Ibar honetako paisaje paregabea eta inguruko muinoak zaintzea eta babestea.
Aizarna eta Akua bailarak.
Hiri asentamenduak eta inguruko parajeak osatzen duten multzoa zaintzea eta babestea. Aizarnaren kasuan, lurpeko ur ibilguak babestea, saneamendu sareak begiratuz eta egiten diren isurketak kontrolatuz.
Altzolarats bailara.
Historiaurreko aztarnategi multzo paregabea eta horiek lekututa dauden ingurunea babestea.
Ekaingo haitzuloen ingurunea - Irikaitz aztarnategia.
Ekaingo historiaurreko aztarnategiaren ingurune naturala eta Irikaitz aztarnategi arkeologikoaren ingurunea babestea. «3.1. Zonakatze Orokorra» izeneko planoan ezarritako kalifikazioarekin bat etorriz, esparru honen garapenerako erredaktatzen den Babeserako Plan Bereziak, gutxienez 24.976 m
²-ko azalera gorde beharko du, derrigorrez, erabilera publikoko espazio libreak ezartzeko.Beduako herrigunearen ingurunea.
Beduako landa eremuko herrigunea eta ingurune paisajistikoa zaintzea eta babestea.
Lehendik jasota dauden edota etorkizunean egingo diren baserrietan esku-hartzerik burutu nahi izanez gero, Hiri Antolamenduko Arauetan aurreikusita dagoenera joko da, Iraetako ibarrean eta Altzolarats bailaran izan ezik; horietan eraikuntza berririk ez baita baimenduko.
Era berean, Babeserako Plan Bereziak erredaktatu eta onesten ez diren bitartean, lurralde honetan debekatuta dago, ikuspegi paisajistikoa alda dezakeen jarduera oro, esate baterako, pista berriak urratzea, lurketak egitea, zuhaitz mozketak edo baso landaketak burutzea, baldin eta Udalak horretarako baimen berezia ematen ez badu behintzat.
II. ERANSKINA
2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako eginiko deklarazioa, Zestoako R.2-Guztiok Bat, R.4-Ertxinondo, R.5-Idazpi eta R.7-San Juan areei eta Ekaingo Haitzulo inguruari dagokien Hiri Antolaketa Arauen aldaketari buruzkoa.
Aldaketa honek bost eremu itxi eta independenteak hartzen ditu - 4 area hiritar bakartuak (R.2 Guztiok-Bat, R.4 Ertxinondo, R.5 Idiazpi, R.7. San Juan) eta lur eremu hiritarrezineko eremu bat (Ekaingo haitzuloaren eta Irikaitz aztarnategiaren ingurua), eta helburua da etxebizitzak egiteko beharrezkoak diren hirigintza garapenak burutzea, indarrean dagoen lurzoruaren legeriak aurreikusitako espazio libreen estandarrak betez.
2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren arabera, aipatu aldaketari dagokion ingurumeneko eraginari buruzko baterako ebaluazio prozedura egin da, ingurumeneko eraginari buruzko ebaluazio azterketa barne, eta proposatutako aldaketari erantzuna emateko alternatibak aztertzerakoan dauden mugak aipatzen dira azterketa horretan. Azkenik, espazio libreak Urola ibaiaren ezkerraldean jartzeko erabakia hartu da (Iraeta auzoan jartzeko aukera baztertuta), batez ere, herrigunetik hurbil dagoelako.
Azterketa horretan aztertu da zein elkarreragin dagoen aldaketaren eta beste plan eta programen artean (Zarautz-Azpeitia Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibai eta Erreka Ertzak Antolatzeko Lurraldeko Alorreko Plana, Nekazaritza, Basogintza eta Ingurumeneko Lurraldearen Arloko Plana, Etxebizitza publikoaren sustapenerako Lurraldearen Arloko Plana, Trenbide Azpiegituraren Lurraldearen Arloko Plana, kultur ondarearen Lurraldearen Arloko Plana, indarrean dagoen udal plangintza eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan daitezkeen uholdeen aurkako Larrialdietako Plan Berezia) eta, halaber, aldaketak hartzen duen eremuari buruzko ingurumen balorazioa eta azterketa egin da. Horrela, honako hauek dira azpimarratu beharreko ingurumen alderdiak: Akuiferoei kalte egiteko moduko tokiak direla lau eremu hiritarrak, Urola ibaiaren ezkerraldean dagoen erriberako landaredia, eta, azkenik, Monumentu Multzoaren kategoriako Kultura Ondasun gisa izendatutako Irikaitz arkeologi aztarnategia dagoela ezkerralde horretan bertan.
Azkenik, Irikaitz arkeologi aztarnategiari, baliabide naturalei eta herrigunearen kalitate estetikoari buruzko neurri babesleak eta zuzentzaileak ezarri dira, eta baita aurreikusitako ingurumen afekzioa arintzeko beharrezkoak izango diren baliabide berriak sortzeko konpentsazio neurriak ere. Halaber, aldaketaren eraginei buruzko ikuskapen programa bat ezartzen da, kontrolatu beharreko ingurumen adierazle eta aldagai batzuk adierazten dituena.
Foru Aldundiko ingurumen organoak egindako ingurumen eraginari buruzko behin betiko txostenean beste neurri batzuk ere ezartzen dira, zehazki, eraikuntza eta hiritartze proiektuei iraunkortasun irizpideak aplikatzeari buruzkoak eta obra fasean kontuan hartu beharreko neurriei buruzkoak. Neurri horiek aipatu ikuskapen programan sartu behar dira.
Aldaketa behin betiko onartu ahal izateko, kontuan hartu dira ingurumenari buruz jasotako xedapenak, bai ingurumen eraginaren gaineko ebaluaketa bateratuaren azterlanean jasotakoak, bai ingurumenaren gaineko eraginaren behin betiko txostenean jasotakoak.