207. zenbakia | Data 2005-11-02 | 21086 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LURRALDE ANTOLAKETA
ETA SUSTAPENERAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, Arroa Beheko AB.I.2-Azkue Areari eta TX.I.1-Txiriboga Areari dagokiena. (GHI-019/03-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2005eko urriaren 11ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Diputatuen Kontseiluak 2003ko uztailaren 16an eta 2004ko azaroaren 9an behin betiko onartu zuen «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, ondorengo eremuak hartzen dituena: D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6-Misericordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area, Arroa-beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; eta lur eremu hiritarrezineko Ordenantzak» izeneko espedientea, baina behin betiko onartu gabe utzi zuen Arroa Beheko AB.I.3-Rezola Arearako eta IR.R.2-Iraeta Arearako proposatutako xedapenak, aipatu erabakietako lehenengoan adierazitako irizpenen arabera.
Bere garaian Zestoako Udalak sustatutako aipatu espedientetik behin betiko onartu gabe gelditu ziren, Udalak berak erabakita, AB.I.2-Azkue eta TX.I.1-Txiriboga areak, izan ere, Gipuzkoako errepide eta bideei buruzko 1994ko azaroaren 25eko 17/94 Foru Araua betez, Garraio eta Errepideetako Departamentuak bere txostenean ezarritako irizpenen arabera 2002ko abenduaren 12ko bilkuran behin-behinekoz onartu zen dokumentua aipatu lurralde eremuei buruzko proposamenak izan ezik; hala ere, behin betiko onarpenerako aurkeztutako espedientearen barruan zeuden formalki aipatu bi eremuak.
Zestoako Udalak gai hori erabaki zuen eta hirigintzako dokumentu egokia prestatu eta errepide arloko aldeko txostena eskuratu ondoren jendaurrean erakutsi zuen, alegaziorik jaso gabe. Azkenik, 2004ko abenduaren 21eko Udal Batzarrak behin-behinekoz onartu ondoren Foru Aldundira bidali zen Zestoako Arroa-Beheko AB.I.2 Azkue Areari eta TX.I.1-Txiriboga Areari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa izeneko espedientea behin betiko onar zezan.
Aurrerakin horiek kontuan hartuta eta bi area horiek behar bezala antolatu ondoren, hirigintza xedapen berriak ezarri ziren hasieran onartutako dokumentuari eta egungo Hiri Antolaketako Arauei zegokienez eta, ondorioz, izandako aldaketen eraginez, eremuen azalerak handitu egin ziren eta baita aprobetxamendu parametroak ere (lurzati pribatua, gehieneko okupazioa eta solairu estalgarria); hona hemen parametro horiek:
AB.I.2-Azkue Area. Lehen 17.600 m² zituen area horrek 30.167 m² izango ditu lur eremu hiritarrezineko 12.567 m² erantsi ondoren, eta egungo industrigunean, berriz, 3.768 m²-tik 10.469 m²-ra igoko da gehieneko okupazioa. Espazio libreen sistema lokal gisa gordetzen da 4.289 m²-ko lursaila, Narrondo ibaiaren bazterrei lotutako terrenoen barruan dagoena.
TX.I.1-Txiriboga Area. Lehen 14.786 m² zituen area horrek 32.732 m² izango ditu lur eremu hiritarrezineko 17.946 m² erantsi ondoren, eta egungo industrigunean, berriz, 2.200 m²-tik 8.591 m²-ra igoko da gehieneko okupazioa. Espazio libreen sistema lokal gisa gordetzen da 10.060 m²-ko lursaila.
Bestalde, Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordearen joan den uztailaren 22ko txostenean adierazten denez, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai eta erreka ertzak antolatzeko lurraldearen antolamendurako arloko planak ezarritako irizpideen arabera 10 metroko tartea utzi behar da Narrondo ibaitik eraikinetara Azkue Arean, eta Txiriboga Arean, berriz, 22 metro Urola ibaitik eraikinetara eta 12 metro Alzolarats ibaitik eraikinetara.
Foru Aldundiko Lurraren Plangintza Zerbitzuak agiria aztertu ondoren, adierazi du ezinezkoa dela une honetan Azkue arearako proposamena onartzea, izan ere, argi dago, Azkue Areako aldaketak duen izaera puntuala kontuan hartuta eta AB.I.3-Rezola alboko eremurako espediente honetan bertan jasotako proposamenari dagokionez 2003ko uztailaren 16ko Diputatuen Kontseiluaren aurreko erabakian adierazitakoa ikusita, ez direla aztertu Arroa-Beheko egungo herrigunean proposamenak izango dituen eragin eta ondorioak, ez egitura ez dotazio aldetik. Beraz, behin eta berriz adierazi behar da Hiri Antolaketako Arauen aldaketaren markoa gainditu behar dela gogoeta orokor bat egiteko, bai Arroa Beheko herrigunearen hirigintza antolaketari buruz, bai inguruko lurraldearekiko harremanei buruz, bai udalaren lurralde ereduari buruz ere. Adierazitako gorabeherak ikusita eta kontuan hartuta Zestoako Udalak «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa Arroa Beheko eremuari dagokionez: Tejería (AB.I.1), Azkue (A.B.I.2), Rezola (AB.I.3), Alberdi (AB.R.1), Estazioa (AB.R.2), Guardi-zahar(AB.T.1), AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka alorra eta azken horren aldameneko lur eremu hiritarrezina» izeneko espedientea behin betiko onartzeko eskaera egin duela, egokitzat jotzen da aurreko akordioan hartutako erabakia bera hartzea eta, ondorioz, etenda uztea, kautelazko neurri bezala, espediente hori aipatu eremuari dagokionez; horrela, bada, erabakia atzeratu egingo da espediente horri buruzko ebazpena hartu arte, lurraldeari buruzko proposamenak batera zehaztuko baitira orduan.
Hala ere, legeak ez du eragozpenik jartzen Txiriboga-TX.I.1 Arearen hirigintza eremuari buruzko proposamena onartzeko, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai eta erreka ertzak antolatzeko lurraldearen antolamendurako arloko planak ezarritakoa aplikatuz ibaitik eraikinetara gorde beharreko tartea gordetzen bada.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengo:
Etenda uztea «Zestoako Arroa Beheko AB.I.2-Azkue Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa» espedientearen behin betiko onarpena, erabaki honen azalpen zatian aipatutako arrazoien arabera.Bigarren: Behin betiko onartzea «Zestoako Txiriboga-TX.I.1 Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa» 22 metroko tartea gordeta Urola ibaitik eraikinetara eta 12 metrokoa Alzolarats ibaitik eraikinetara.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2005eko urriaren 24a.Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.
(8057) (10217)
TX.I.1 ALDERDIA TXIRIBOGA
1.Deskribapena.
Urola ibaiaren eskuinaldean kokatutako lurraldea, Txiriboga auzoan.
32.732 m²-ko azalera du.
2.Garatzeko eta gauzatzeko hirigintza erregimena.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarra.
Esku-hartze alderdia: Antolamendu finkatuko hiri alderdia. (Ezinbestez bideratu behar da xehetasun azterketa bat).
2.2. Kalifikazio orokorra.
TX.I.1 zona, industrialdea: Azalera: 25.580 m².
Herriko ibai-ibilguen sistema orokorra: 7.152 m
².3.Antolaketa xehatua.
3.1. TX.I.1 gauzatze unitatea: 25.580 m².
Industriarako lurzatia: 15.520 m
².Gune libreen herriko sistema: 10.060 m
².Eraikuntzarako eta erabilerarako baldintza bereziak lurzati industrialean:
Industriguneko lurzati eraikigarria: 8.591 m
² (p.e.).Industriguneko solairu estalgarriaren hedadura: 11.455 m
² (t).«Zonako eraikigarritasuna»: 0,4478 m
² (t)/m².Eraikuntza guztiak finkatuta geratzen dira egun duten egoeraren arabera. Baimendutako handitzeko obrak, lerrokadurei dagokienez, 3 zenbakia duen «Xehetasun, eraikuntza, jabari eta erabilerari buruzko baldintzak» izeneko planoan grafiatuta daudenen arabera burutuko dira, eskualdeko errepidearen eta Urola ibaiaren aldera ematen duten fatxadetan. Aipatutako lerrokadurekiko perpendikularrean dauden lerrokadurak aldatu ahal izango dira Xehetasun Azterketan, betiere eraikinaren oinplanoko okupazioa 8.591 m
²-tik gorakoa ez bada. Baimendutako handitzeko obrak egiteko baldintzek ez dituzte gaindituko jadanik dauden eraikinen garaiera eta profila.Izaera loteslea izango du herri jabari eta erabilerako gune libreak egiteko lurzoruak. Gune libreak 2 zenbakia duen «Zonakapen xehatua» izeneko planoan grafiatuta daude, eta lurzoru horren azalera 10.060 m
² da.4.Hirigintza helburuak.
Zonaren handitzea eta garapena mugatzea, dauden eraikinak finkatzea eta honako hau proposatzea: Sarbideak berrantolatu eta hobetzea, lurzati pribatua, aparkalekuak eta maniobratzeko guneak egokitzea, eta dagoen azpiegitura sarea ere egokitzea.
5.Aurreikusitako erabilerak.
Industri erabilera, 4. kategoriaraino.
6.Eraikuntzaren intentsitatea.
Dagoen eraikuntza finkatuko da, eta aprobetxamendua handitzea baimenduko da arau berezi honetako 2. atalean adierazitakoaren arabera, jarduera, bulegoak edo biltegiratzeko zonak gehitzearren.
7.Lokalak banatzeko edo lurzatiak egiteko arauak.
Ordenantza Orokorretan aurreikusitakoa bete beharko da, dauden pabiloiak etorkizunean zatitu edo banatzeko eskaera egiten baldin bada.
8.Gauzatzeko eta kudeatzeko baldintzak.
Baimen daitezkeen eraikuntza-aprobetxamendu gehigarriak gauzatzea Xehetasun Azterketa, Konpentsazio Proiektua eta Hiritartze Proiektua onartzearen menpe egongo da, herri jabari eta erabilerakoa izango den lurzoruari buruzko arau berezi honetako dokumentazio grafikoan aurreikusitako antolaketari jarraiki, lurzoruaren lagapena eta hiritartzea barne.
Baldintza berak bete beharko dira egungo pabiloietan lurzatiketa edo azpibanaketa egin nahi izanez gero, eta baita udal baimena behar duen edozein erabilera edo jarduera ezarri nahi izanez gero ere.
9.Hiritartzea.
Aurreko atalean deskribatutako egoeretan, jabeek ezinbestez idatzi beharko dute Hiritartzeko Obraren Proiektu bat, egungo industri instalazioaren baldintzak hobetzeko beharrezkoak diren obrak justifikatzen dituena, eta zehazki honako obra hauek: Saneamendua, isurien arazketa, bideak eta aparkalekuak, energi sarea, hornidura, zama-lanetarako maniobratzeko espazioak egokitzea, eta eskualdeko errepidera sartzeko bidea eta lotunea.
Behin proiektua onartu denean, gauzatu egin beharko da obra edo jarduera burutzeko edozein baimen eman aurretik edo aldi berean.