224. zenbakia | Data 2004-11-22 | 21847 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LURRALDE ANTOLAKETA
ETA SUSTAPENERAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Zestoako Hiri Antolaketako Arauen aldaketa, ondorengo areak hartzen dituena: 5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6-Miserikordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area; Arroa-beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; eta lur eremu hiritarrezineko Ordenantzak (GHI-019/03-P05-A). (Bukatutzat ematea lur eremu hiritarrezineko Ordenantzei buruzko etena).
Diputatuen Kontseiluak, 2004ko azaroaren 9ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Diputatuen Kontseiluak 2003ko uztailaren 16an behin betiko onartu zuen «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, ondorengo eremuak hartzen dituena: D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6 Miserikordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area, Arroa-beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; eta lur eremu hiritarrezineko Ordenantzak» izeneko espedientea, baina behin betiko onartu gabe utzi zuen lur eremu hiritarrezineko ordenantzei buruzko zatia, besteak beste.
Lur eremu hiritarrezineko ordenantzetarako proposatutako aldaketan paragrafo bat erantsi zitzaion komunikabideen sistema orokorrari buruzko Hirigintza Arautegiaren 149. artikuluari eta, halaber, «Zonakapen orokorra» 3.2 planoa aldatu zen, izan ere, aldaketa horren bidez zubi berri bat egin nahi zen GI-2633 errepidetik Urola ibaiaren ezkerraldera sartzeko, hain zuzen ere, Aizarnazabalgo udalerriaren mugan dagoen Txiriboga ingurura sartzeko.
Halaber, gai horri dagokionez, beharrezkoa da adieraztea 2003ko ekainaren 3ko Diputatuen Kontseiluak «Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspenaren Testu Bategina» onartu zuela, baina zegoen bezala utzi zuela «Iraeta» 8. Hirigintzako Esku Hartze Areari buruzko xedapenen etena, 2002ko urriaren 15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakian ezarritakoa. Erabaki horren bitartez behin betiko onartu zen Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspena. Onarpena etenda uzteko erabakia hartzerakoan kontuan hartu zen proposatutako antolaketak ez zuela bermatzen «Iraeta» 8. Arearako sarbide bakarraren hirigintza bideragarritasuna; sarbide hori egiteko, GI-2633 errepidearekin zuzeneko lotura izango zuen zubi berri bat egin nahi zen Urola ibaiaren gainean, alboko udalerriko (Zestoa) terrenoak antolatuta, baina ez zen horretarako tresnarik aurreikusi.
Ondorioz, kontuan hartuta «Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspenaren Testu Bategina» espedientearen «Iraeta» 8. Hirigintzako Esku Hartze Areari buruzko behin betiko onarpena etenda uzteko erabakia, etenda utzi zen, kautelazko neurri bezala, «Zestoako lur eremu hiritarrezinari dagokion Hiri Antolakeako Arauen Aldaketa» espedientearen behin betiko onarpena eta, horrela, aukera eman zitzaien bi udalerriei batera aztertzeko eta zehazteko aipatu eremurako sarbide proposamena.
Egoera hori ikusirik, «Iraeta» 8. Areara sartzeko bidea Aizarnazabalgo udalerrian egingo zela erabaki zuten Aizarnazabal eta Zestoako udalek; horrela, zubi berriaren kokapena zehaztu zen eta, halaber, zubi horren finantzaketa gunearen hiritartze karga izango dela ezarri zen. Gainera, Diputatuen Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an eta uztailaren 16an erabakitako etenak bukatutzat emateko prestatu behar ziren hirigintza dokumentuak prestatu zituzten eta, ondoren, udal bakoitzak bere dokumentua onartu zuen 2004ko apirilaren 29ko udal batzarrean.
Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuak aldeko iritzia eman zion antolaketa proposamenari.
Horrela, Foru Aldundiko Lurralde Plangintzako Zerbitzuak dokumentazio berriaren edukia aztertu ondoren, adierazi du dokumentu horrekin akatsak konpondu egin direla eta, beraz, espedientea lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela. Ondorioz, behin betiko onar daiteke.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Behin betiko onartzea «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen 3. Aldaketa, ondorengo eremuak hartzen dituena: D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6-Miserikordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area, Arroa-beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; eta lur eremu hiritarrezineko Ordenantzak» izeneko espedientea lur eremu hiritarrezineko ordenantzei dagokienez, 2004ko apirilaren 29an onartutako dokumentuaren arabera.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2004ko azaroaren 11.Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.
(7312) (10616)
ZESTOA
LUR EREMU HIRITARREZINERAKO ORDENANTZAK
III. IDAZPURUA. LUR EREMU HIRITARREZINEAN APLIKA DAITEZKEEN ORDENANTZAK
1. KAPITULUA. Lurzoru hiritarrezinaren banaketa
Erabilera baimenduak
149. artikulua. Landalur arrunta.
Batez ere nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintzako jarduerak garatzeko erabiltzen den lurra da. Hala ere, Ordenantza hauetan jarduera horiekin bateragarritzat jotzen diren egoitza erabilerak eta bestelako erabilera bereziak ere onartuko dira.
Asentamendu bereiziak hartzen dituzten Ibañarrieta eta Endoia guneetarako aurreikusi den helburu nagusia da gune horiek osatzen dituzten espazioak behar bezala tratatzea eta hiritartzea. Hori horrela, bidezko hiritartze proiektuak egingo dira eta beharrezko lursailak partikularen lagapenaz eskuratuko dira; bestela, desjabetze sistemara joko da.
Zonakatze orokorreko 3.1 eta 3.2 zenbakiko planoetan adierazita daude udal barrutian egingo diren bide eta errepide berriak, gaur egungo komunikabideen sistema orokorra hobetzeko xedez egingo direnak, alegia.