165. zenbakia | Data 2003-09-02 | 16028 orria |
LURRALDE ANTOLAKETA
ETA SUSTAPENERAKO DEPARTAMENTUA
Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia
Zestoako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, Ondorengo Areak Hartzen dituena: D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6-Miserikordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area, Arroa- Beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-Beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-Beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren Aldameneko Lur Eremu Hiritarrezina; Arroa-Beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren Aldameneko Lur Eremu Hiritarrezina; eta Lur Eremu Hiritarrezineko Ordenantzak (GHI-019/03-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak 2003ko uztailaren 16ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta hori ematen da ondoren argitara:
«Udalak, tramitatu ondoren, «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen 3. Aldaketa, ondorengo areak hartzen dituena: D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6 -Miserikordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area, Arroa-beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; eta lur eremu hiritarrezineko Ordenantzak» izeneko espedientea aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onartzeko.
Udalak sustatutako espedienteak udalerriko zenbait eremutako antolaketa aldatzea du helburu. Aldaketak honako hauek dira:
1.D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area: Baimena ematen da Gisasola hotela zaharren egoitza bihurtzeko.
2.D.6-Miserikordia Area: Eremuaren azalera 2.128 m²-tik 2.745 m²-ra gehitzen da egungo ekipamendua handitu ahal izateko, horrela, aukera emango baita egunez adineko pertsona ezinduak hartzeko zentroa irekitzeko.
3.Aizarna-AZ.R.1 Area: Eremuaren azalera gehitu egiten da 2.219 m²-ko lur eremu hiritarrezina hartuta, ikastetxe berria egitearren lurzati bat kalifikatu ahal izateko (P.E.E. AZ.R. 1/3); halaber, espreski arautzen da Asuntzio kaleko 4 zk.an dagoen eraikinerako aurreikusitako birgaikuntza (P.E.D. AZ.R 1/2).
4.Arroa Beheko AB.R.1 Alberdi Area: Merkataritza erabilera behe solairuan aurreikusteaz gain, okupazioaren gehieneko parametroa 1.200 m²-tik 1.600 m²-ra gehitzen da, eta solairu estalgarria, berriz, 4.800 m²-tik 5.880 m²-ra.
5.Beheko AB.I.3-Rezola Area: Egun «Cementos Rezola» enpresaren instalazioek hartzen duten industri eremua etxegune bezala kalifikatzea proposatzen da Arroa; bertan, 353 etxebizitza aurreikusten dira gehienez ere, horietatik 70 babes ofizialeko erregimenaren barruan.
6.Iraetako IR.R.2 Area: Iraetako herriguneko jatorrizko multzoa osatzen duten eta ilaran dauden etxebizitzen alboan eraikin berri bat egiteko aurreikuspena dago.
7.D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area: Ipar-mendebaldeko muga aldatzen da D.6-Miserikordia Arean aurreikusitako aldaketari egokitzeko.
8.Iraetako RI.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina: Industriarako alor berria sailkatzen da (IR.S.I.3-Telleria Area), autoak desegiteko Zestoako herrigunean dagoen tokia lekuz aldatu ahal izateko; alor berri horrek 16.699 m² ditu eta 12.400 m²(t)-ko gehieneko probetxamendua.
9.Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina: Hirugarren sektoreko erabilerarako birkalifikatu nahi da AB.S.I.4-Sansinenea Erreka Alorraren eta GI-631 errepidearen artean dagoen terrenoa; birkalifikazio horren bitartez egun lur eremu hiritarrezin gisa sailkatutako 54.833 m²-ko lursaila lur eremu hiritargarriko AB.S.T.1-Guardi Zahar Arearen barruan geldituko litzateke.
10.Lur eremu hiritarrezina: «Zonakapen orokorra» 3.2 planoa aldatzen da, eta paragrafo bat eransten zaio komunikabideen sistema orokorrari buruzko Hirigintza Arautegiaren 149. artikuluari; zehazki, zubi berri bat egin nahi da GI-2633 errepidetik Urola ibaiaren ezkerraldera sartzeko, hain zuzen ere, Aizarnazabalgo udalerriaren mugan dagoen Txiriboga ingurura sartzeko.
Udal fasean, Aurrerapenari buruzko zenbait dokumentu tramitatu ondoren, 2002ko apirilaren 25eko Udal Batzarrak hasteko onartu zuen aipatu eremu guztiei buruzko dokumentu bakarra, eta jendaurrean erakutsitako epean alegazio idatzi bat jaso zen.
Beharrezko informeak jaso ondoren, besteak beste, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko 1994ko azaroaren 25eko 17/94 Foru Arauak ezarritakoa betez Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Departamentuak egindakoa, 2002ko abenduaren 12ko Udal Batzarrak behin-behinekoz onartu zuen dokumentua, AB.I.1-Azkue Areari eta TX.I.1-Txiriboga Areari dagokienez izan ezik.
Dokumentazioa Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren, Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak, apirilaren 9an egindako 3/2003 bileran, aldeko iritzia eman zuen, alde batetik, indarrean dagoen plangintzan aurreikusitako etxebizitzen kopuruari eta jarduera ekonomikoetako lursailari dagokien aldaketa egiteko eta, bestetik, eskola ekipamendurako eraikina AZ.R.1-Aizarna Arean jartzeko aukera emango duen aldaketa ere egiteko.
Gainera, batzorde horrek adierazi zuen, alde batetik, ondorengo baldintza hauek sartu behar zirela dokumentuan behin-behineko onarpenak hartzen dituen eremuei dagokienez: Bata, AB.S.T.1-Guardi Zahar Arean aurreikusitako etxebizitza berrietatik gutxieneko distantzia gorde behar dela Narrondo ibaira, hau da, 12 metro eraikinetatik eta 2 metro urbanizaziotik, hori agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko ibai eta erreka ertzak antolatzeko lurraldearen antolamendurako arloko planak, eta, bestea, kultura ondoreari dagokionez, D.6-Miserikordia Arean San Juan ospitalea/ermitaren Ustezko Arkeologigunea jaso behar duela dokumentuak eta baita Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak 49 artikuluan ematen dion babes erregimenaren barruan dagoela ere; bestaldetik, batzordeak adierazi zuen beharrezkoa dela Udalak udalerriko plangintza orokorra berritzea, kontuan hartuta espedientean proposatutako aldaketak garrantzitsuak direla eta aldaketa horiek indarrean dauden arauetan zehaztutako lurralde ereduan eragina dutela.
Horrela bada, Foru Aldundiko Hirigintza eta Lurralde Antolaketako Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren, adierazi du lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela, eta, beraz, behin betiko onar daitekeela, salbuespen hauek ezarrita: Udalaren behin-behineko onarpenetik kanpo gelditutako AB.I.2-Azkue eta TX.I.1-Txiriboga areak, eta Arroa-beheko AB.I.3-Rezola eta IR.R.2-Iraeta areak eta lur eremu hiritarrezineko ordenantzak. Ondoren aipatzen dira salbuespen horien arrazoiak.
Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Areari dagokionez, orain ezin da proposamena onartu, hau da, ezin da arearen egungo industria kalifikazioa aldatu industria eta merkataritza erabilera mistorako xedatutako lur eremua, hasiera batean Hiri Antolaketako Arauetan jasotakoa eta azken aldiz «Cementera Rezola» AB.I.3 Arearen arau berezian, 2000ko otsailarean 1eko Diputatuen Kontseiluak behin betiko onartutakoan, berretsitakoa, eta etxegune kalifikazioa jarri hektareako 112 etxebizitzako erabilera intentsitatekoa, izan ere, proposamen horrek arauen aldaketa soil bat baino gehiago eskatzen baitu.
Horrela, nahiz baimendutako erabileren aldaketak nahiz erabilera horien intentsitateenak funtsezko aldaketa dakarkiote Arroa Beheko herriguneko hirigintza ereduari. Zestoan indarrean dagoen plangintza orokorrak 93 etxebizitza proposatzen ditu gehienez ere Arroa Behean, eta etxegune berrian 353 proiektatu dira; etxegune erabilerako intentsitatea 28,65 etxebizitza/ha-koa da kalifikatutako arean, eta sortu berria den alboko arean, berriz, 93,38 etxebizitza/ha-koa dokumentuaren arabera, hau da, 112 etxebizitza/hektareako Espazio Irekien Sistema Orokorra kentzen bada sistema orokor horrek biztanle dentsitatea igotzeagatik legeak ezarritako espazio irekien aurreikuspena betetzen du.
Bestalde, aldaketak izaera puntuala duenez, ez da aztertu proposamenak egungo herrigunean duen eraginik, ez da ebaluatu egitura eta dotazioei buruzko behar berririk, ezta aurreikusi ere hiri proposamen berriari zerbitzu emateko ekipamendurik. Beraz, behin eta berriz adierazi behar da Hiri Antolaketako Arauen aldaketaren markoa gainditu behar dela gogoeta orokor bat egiteko, bai Arroa Beheko herrigunearen hirigintza antolaketari buruz, bai inguruko lurraldearekiko harremanei buruz, bai udalaren lurralde ereduari buruz ere.
Iraetako IR.R.2 Areari dagokionez, adierazi behar da dokumentuan aurreikusitako xedapenek ez dituztela errespetatzen Iraetan ilaran dauden etxebizitza multzorako Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko informean zehaztutako babes irizpideak, ez eta Hiri Antolaketako Arauetan ezarritakoak ere. Izan ere, arauen arabera, eremu osoa erabat birgaitzeko Plan Berezia prestatu behar da, hiri multzoaren izaera babestu eta mantentzeko, eta, beraz, eraikinetarako aurreikusitako esku hartzeak kontrolatu behar dira eta erabilerak arautu; halaber, espazio ireki publiko eta pribatuen urbanizazioa hobetu behar da, beharrezkoa baldin bada behintzat. Hori guztia ikusita, ezin da areari buruzko dokumentua onartu.
Ildo berean, espedientearen behin betiko onarpenak ez du lur eremu hiritarrezineko ordenantzen aldaketa hartzen. Proposatutako aldaketarekin egungo komunikabideen sistema orokorra hobetu nahi da eta, horretarako, Urola ibaiaren gainean zubi berri bat egitea aurreikusi da, GI-2633 errepidea eta Aizarnazabalgo udalerriko industriarako lursail bat lotuko lituzkeena. Kontuan hartuta, lehendabizi, zubiaren kokapen zehatza ez dela Aizarnazabalgo Udalak proposatutakoa, eta, bigarren, Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 3ko erabakiak, Aizarnazabalgo Hiri Antolaketako Arauen Testu Bategina onartzen duenak, etenda uzten dituela udalerri horretako industriarako aipatu lursailei buruzko xedapenak sarbideari buruzko arazoa konpondu arte, beharrezkoa da orain erabakia ildo beretik hartzea eta, ondorioz, etenda uztea espedientea, kautelazko neu-
rri bezala, aipatu arloari dagokionez; horrela bada, eremurako sarbidearen proposamena baatera aztertu eta zehaztu ahal izango dute udalerri biek.
Azkenik, Arroa-beheko AB.R.1-Alberdi Arearen hirigintza fitxak oker jasotzen du batez besteko probetxamendua «1,3529 m² (etxebizitza erabilera)/m²», izan ere, «0,7391 m² homogeneizatua/jarritako m²» jaso behar baita.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Lurraldearen Antolamendu eta Sustapenerako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengo:
Behin betiko onartzea «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen 3. Aldaketa, ondorengo areak hartzen dituena: D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6 -Miserikordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area, Arroa-beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; eta lur eremu hiritarrezineko Ordenantzak» izeneko espedientea, 2002ko abenduaren 12ko behin-behineko onarpen erabakian adierazitako eran, eta bigarren puntuan adierazitakoaren kalterik gabe.Bigarren: Etenda uztea «Zestoako Hiri Antolaketako Arauen 3. Aldaketa, ondorengo areak hartzen dituena: D.5-Urola Trenbidearen Plataforma/Estazioko Parkearen Area; D.6 -Miserikordia Area; AZ.R.1-Aizarnako Area, Arroa-beheko AB.R.1 Alberdi Area; Arroa-beheko AB.I.3-Rezola Area; Iraetako IR.R2-Area; Arroa-beheko AB.I.2-Azkue Area; Txiribogako TX.I.1-Area; D.4-San Joan Bataiatzaile Ermitaren Area; Iraetako IR.S.I.2 Nagusikoa Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; Arroa-beheko AB.S.I.4-Sansinenea-Erreka Alorraren aldameneko lur eremu hiritarrezina; eta lur eremu hiritarrezineko Ordenantzak» izeneko espedientearen behin betiko onarpena, Arroa-beheko AB.I.3 -Rezola Areari, Iraetako IR.R.2 Areari eta lur eremu hiritarrezineko ordenantzei dagokienez, azalpen zatian adierazitakoa bete arte.
Hirugarren: Zestoako Udalari eslatzea Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspen prozesua has dezan.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigintza Arautegiaren testua.
Donostia, 2003ko abuztuaren 25a.Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.
(4897) (9168)
D.5. AREA
UROLAKO TRENBIDEAREN PLATAFORMA / GELTOKIKO PARKEA
1. Deskribapena.
Areak Urolako Trenbidea, Zestoako hirigunea zeharkatzen duen horretan, eta Tren-geltokiaren aurrean dagoen parkea hartzen ditu. Trenbideak industria-eremua gainerakotik bereizten du. 12.225 m²-ko azalera du.
2.Hirigintza-erregimen orokorra.
2.1.Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarra.
Esku-hartzearen erregimena: Sistema orokorren area hiritarrade ejecucion directa.
2.2.Kalifikazio orokorra.
Espazio libreen sistema orokorra: Azalera 1.430 m².
Hiri-parkea.
Komunikazioen sistema orokorra: Azalera 10.045 m².
Hiri-banatzaile nagusiak: 2.068 m².
Trenbide erabilerako sistema orokorra: 7.977 m².
Geltokiko eraikina finkatu egiten da, katalogatuz, eta aldi baterako, trenbidea ezartzen ez den bitartean, kultura. eta aisialdi-ekipamendurako erabileretara xedatzea baimentzen da. Era berean, eraikinari atxikitako espazioak parkeari dagokion espazio libre hiritarraren erabilera sustatura xedatzen dira.
Bizileku-erabilerarako eremua: Azalera 750 m².
Antzinako Guisasola Hotela. Egoitza kolektiboko erabilera: 292 m².
Toribio Alzaga kaleko 2. eraikina: 458 m².
3.Xehekapenezko antolamendua.
PED. D.5.1: Azalera 458 m².
Area barruan dagoen egoitzarako eraikin bakarrari dagokio. Handitzeko edo ordezkatzeko esku-hartzeak egongo balira, horien eraikuntza. eta erabilera-baldintzak ondoko parametro hauen araberakoak izango dira, egungo lerrokadurak mantenduz:
Eraikuntzarako eta erabilerarako baldintza partikularrak:
Azalera eraikigarria sotoerdian: 125 m².
Azalera eraikigarria beheko oinean: 115 m².
Azalera eraikigarria goiko oinetan: 240 m².
Azalera eraikigarria sestra gainean: 355 m².
Eraikinaren profila: SE/BO+IIGO.
Gehieneko altuera: 9 m.
Gehieneko etxebizitza kopurua: 2.
Sotoerdian eta beheko oinean bizileku. eta garaje-erabilerak baimentzen dira; oin altuetan, berriz, bizileku-erabilera baimentzen da. Egungo eraikina handitzeko edo ordezkatzeko esku-hartzea ezarritako probetxamendu-baldintzetara eta Arau Partikular honetako 3. planoan zehaztutako xehekapenezko eraikuntza-, jabari- eta erabilera-baldintzetara doituko da.
PED. D.5.2. (Antzinako Guisasola Hotela): Azalera 292 m².
Eraikuntzarako eta erabilerarako baldintza partikularrak:
Oin bakoitzeko gehieneko okupazioa: 260,00 m².
Gehieneko azalera eraikigarria: 900,00 m².
Eraikinaren profila: SE/BO/IIGO.
Eraikinaren gehieneko altuera: Egungo altuera eta estalkiaren antolamendua mantendu egiten dira.
Gauzatzeko eta kudeatzeko baldintzak:
Hegoaldeko bide berriaren eta geltokiko parkeak egun dituen bideen arteko lotuneak okupatzen duen lurra, behar bezala hiritartua, lagapenean utzi beharko da.
4.Hirigintza-helburuak.
a) Urolako trenbide zaharraren erabilera, trenbidearena, mantentzea, geltokira xedatutako eraikina eta horren ingurune hurbila gordez.
b) Bide-trazatuaren hiriko banatzailea eta egungo parke hiritarraren berrantolamendua, ondoko R.5. «Idiazpi mendebaldea» areako bide-aurreikuspenen arabera.
5.Aurreikusten diren erabilerak.
Hiri-parkea. Urolako trenbide zaharraren plataformaren gainean trenbide-erabilera. Geltoki-erabilerara xedatutako eraikina eta eraikin osagarriak. Antzinako Guisasola Hotela egoitza kolektiboko erabileretara xedatuta. Toribio Alzaga kaleko 2. eraikinean bizileku-erabilera.
6. Eraikuntzaren intentsitatea.
Geltokiko eraikina finkatu eta babestu egiten da. Bertan edozein esku-hartze gauzatzeko Arau Orokorretako Hirugarren Liburuko 5. Idazpuruan jasotzen diren artikuluetan xedatutakoa hartuko da kontutan.
Geltokiaren eremuaren barruan biltegi-erabilerara xedatutako eraikina antolamenduz kanpo geratzen da.
Arearen barruan ez da beste eraikin berririk onartuko, antzinako Guisasola Hotelari eta Toribio Alzaga kaleko 2. eraikinari dagozkion ordezkapen edo handitze balizkoetan jasotako esku-hartzea salbuetsiz.
7. Gauzatzeko eta kudeatzeko baldintzak.
Gauzatze zuzeneko bi lurzati zehazten dira, eta horiek obra-proiektu teknikoen eta hiritartzeko proiektu osagarrien bidez garatuko dira. PED D.5/2 lurzatiko lur eremu guztia lagapenaren xede izango da, eraikinek okupatzen dutena izan ezik.
Area Hiritartzeko Obra-proiektu bat edo gehiago garatuko dira. Proiektu horien xedea izango da Arau hauetan jasotako irizpide eta helburuen arabera Area berrantolatzea.
D.4. AREA
SAN JOAN BATAIATZAILEAREN ERMITAKO PARKEA
1.Deskribapena.
Hirigunearen hego-ekialdera kokatzen den eremua da, San Joan Bataiatzailearen Ermitaren inguruan, ermitaren eta Bainuetxearen artean. Eskualdeko errepide zaharrari dagokio. Errepide hori egun oinezkoentzako ibilbidea da.
15.289 m²-ko azalera du eta ondoko hauek ditu mugakide: Iparraldetik, Akuako bailararako sarbidea; hegoaldetik eta mendebaldetik, C-6.317; eta ekialdetik, lur eremu hiritarrezina.
2. Hirigintza-erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarra.
Esku-hartzearen erregimena: Antolamendu finkatuko area hiritarra.
2.2. Kalifikazio orokorra.
Espazio libreen sistema orokorra: Azalera 14.784 m².
Hiri-parkea.
Komunitate-ekipamenduen sistema orokorra: Azalera 105 m².
Erlijio-ekipamendua:
San Joan Bataiatzailea ermita: 7.977 m².
Egoitzarako eremua: Azalera 400 m².
Eraikuntza/jabari eta erabilerarako baldintza partikularrak:
Lehendik dauden eraikinak eta erabilerak finkatu egiten dira, bai San Joan ermita eta baita Area barruan dagoen egoitzarako eraikina ere, egungo probetxamendu. eta erabilera-baldintzetan.
3.Hirigintza-helburuak.
a)Egun ermitaren inguruan dagoen parkea eta ermita bera finkatzea. Ermita, gainera, katalogatu egingo da.
b)Eskualdeko errepide zaharrean dagoen oinezkoentzako ibilbidea hirigunea eta Bainuetxea lotzen dituena mantentzea, tratatzea eta parkearen barruan integratzea.
c)Parkearekin bateragarriak diren erabilerak izan ditzaketen eraikinak parkean integratzea.
4.Aurreikusten diren erabilerak.
a)Erabilera erlijiosoa San Joan Bataiatzailea ermitan.
b)Handitzerik izango ez duten eraikinetako erabilerak finkatu egiten dira. Eraldatu egingo balira, onartuko diren erabilerak kultura eta aisialdiarekin lotutakoak izango dira, parkearen xedearekin bateragarriak.
c)Arean eraiki gabe dagoen lurzorua parke publikoko erabilerara xedatuko da bakar-bakarrik.
5. Eraikuntzaren intentsitatea.
Lehendik daudenak finkatzen dira, eta izaera pribatuko eraikuntza nahiz handitze berriak ez dira onartuko.
Eraispenaren kasuan eraikinak orube-azalera, eraikinaren profil, eraikitako azalera oso eta abarri dagokienez ezaugarri berdinak dituzten beste batzuengatik ordezkatu ahal izango dira.
6. Garapenaren planeamendua.
Zati handi batetan jabari publikokoa den lurralde bat denez, aurreikusten diren hirigintza-helburuak bermatuta daudenez, eta ermitaren ingurunea duela gutxi hiritartu denez, ez da garapenaren planeamendurik aurreikusten.
Kasuan kasu, aipatutako ermitaren ingurunea Antolatzeko eta Babesteko Plan Berezi bat idatzi ahal izango da. Plan horrek Arearen azalera osoa hartuko du.
7. Kudeaketa-programa.
Esku-hartze publikoaren balizkoan, Espazio Libreen Sistema Orokor izatera pasatzen den lur eremu pribatua eskuratzeko, desjabetze-eremuak zehaztu ahal izango dira.
8. Hiritartzea.
Hiritartuko balitz mantentze-lanetarako, lurzoruaren tratamendua hobetzeko, zuhaiztirako, hiriko altzarientzako, argiteriarentzako eta abarrentzako obra proiektuak idatziko dira.
Saihesbide berria eraikitzeari helduko balitzaio, obrak gauzatzeari ekin ahal izateko aurretiko baldintza izango litzake area osoa hartzen duen Hiritartze-proiektu bat idaztea. Proiektu horren helburua da aipatutako eraikuntzatik eratorri daitezkeen aldaerak integratzea, sor daitekeen inpaktua murrizten saiatuz.
D.6. AREA
MISERIKORDIA
1.Deskribapena.
Hirigunearen hego-ekialdean kokatuta, San Joan Bataiatzailearen ermitako parkearen ondoan.
2.745 m²-ko azalera du, eta ondoko hauek ditu mugakide: Iparraldetik, Akuako bailararako sarbidea; hegoaldetik, lur eremu hiritarrezina; ekialdetik, saihesbide berrirako erreserbatutako lurra; eta mendebaldetik, San Joan Bataiatzailearen ermitako parkea.
2.Hirigintza-erregimen orokorra.
2.1. Gartzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Llur eremu hiritarra.
Esku-hartzearen erregimena: Antolamendu finkatuko area hiritarra.
2.2. Kalifikazio orokorra.
Komunitate-ekipamendurako sistema orokorra: Azalera 2.745 m².
Laguntzarako ekipamendua (Miserikordia etxea).
3.Xehekapenezko antolamendua.
PED.D.6.1.: Azalera 2.745 m².
Lehendik dagoen eraikina finkatu egiten da. Era berean, instalazioak handitzea eta eraikin nagusiari atxikita dagoen eraikinaren altuera-probetxamendua areagotzea ere baimentzen dira, bai eraikina handituz eta baita ordezkatuz ere. Hori guztia ondoko ordenantza-baldintzen arabera gauzatu beharko da:
Eraikuntza-, jabari- eta erabilera-baldintza partikularrak:
Lerrokadurak: Zehaztasunezko antolamenduaren arabera.
SestrakEgungo hiritartze-kotei dagozkienak.
Baimentzen den gehieneko profila: BO+III GO.
Gehieneko altuera: Eraikin nagusiaren erdiko gorputzaren altura.
Dagoen eraikuntza-probetxamendua (gutxi gorabeherakoa): 1.729 m²(t).
Antolatzen den gehieneko eraikuntza-probetxamendua: 3.596 m².
4.Hirigintza-helburuak.
Laguntzarako erabilera finkatzea, eta eraikina handitu edo ordezkatu nahi izanez gero aplikagarriak diren ordenantza-baldintzak arautzea.
5.Aurreikusten den erabilera.
Laguntzakoa eta horrekin bateragarriak edo osagarriak diren besteak, bai eraikin nagusian eta baita bigarren mailakoan ere, hala nola azken horretarako aurreikusten den handitzean.
6.Eraikuntzaren intentsitatea.
Eraikuntza osagarri berria eta bigarren mailako eraikinaren altuera-probetxamendua handitzea ahalbidetzen da, Hirigintza Arau Partikular honen arabera.
7.Garapenaren planeamendua.
Ez da aurreikusten. Gauzatze zuzeneko lurzati batek osatzen du eremu osoa.
8.Kudeaketa-programa.
Ez da aurreikusten.
9.Hiritartzea.
Kanpoko espazioak hobetzeko eta egokitzeko helburuarekin hiritartzeko obra osagarrien proiektu tekniko bat idatziko da. Proiektu horrek eraikina inguratzen duten espazioen azalerako tratamendua, eraikinari emango zaion erabileraren araberakoa, jasoko du.
AREA AZ.R.l.
AIZARNA
1.Deskribapena.
Aizarnako guneari dagokio area hau. 27.683 m²-ko azalera hartzen du.
2.Hirigintza-erregimen orokorra.
2.1.Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarra.
Esku-hartzeko erregimena: Gauzatze zuzeneko area hiritarra birgaitze integratuko plan berezia.
(Zehaztutako gauzatze-unitateak garatzeko beharrezkoa da Xehekapenezko Azterketak bideratzea).
2.2.Kalifikazio orokorra.
A.Z.R.1. Egoitzarako eremua: Azalera 20.035 m².
Eraikuntzarako baldintza partikularrak:
Eraikinaren gehieneko altuera: 8,50 m.
Eraikinaren gehieneko profila: S/BO/IIGO.
Erabilerarako baldintza partikularrak:
Gehieneko etxebizitza kopurua (gutxi gorabeherakoa): 61 etx.
Egoitzarako erabileraren intentsitatea: 30,45 etx./Ha.
Komunikabideen sistema orokorra: Azalera 1.893 m².
Hiriko Banatzaile nagusiak.
Espazio libreen sistema orokorra: Azalera 865 m².
Komunitate-ekipamendurako sistema orokorra:
Erlijio-ekipamendua: Azalera 1.100 m².
Santa Maria Parrokia (968 m²).
Kristo Santuaren ermita (132 m²).
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak:Erabilera nagusira, erlijio-ekipamendura, eta horri atxikitako beste erabilera laguntzaileetara xedatzen dira eraikin katalogatuak, finkatu egiten direnak.
Hilerria: Azalera 772 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak: Egungo hilerria, parrokiari atxikita dagoena, finkatu egiten da. Ez da baimentzen egun duen perimetroa handitzea. Pertsonak ehorzteko egungo erabilerara, eta erabilera horren beste erabilera osagarri eta laguntzaileetara xedatuko da.
Kirol-ekipamendua: Azalera 858 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak:Pilotaleku estali izatera xedatutako eraikina. Onartutako proiektuan jasotzen diren eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularretara doituko da.
Ekipamendu anitza: Azalera 210 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak: Lehendik dagoen eraikina finkatzen da. Erabiltzeko baldintzak bideratu behar den Birgaitzeko Plan Bereziaren araberakoak izango dira, ondoko erabilera hauek baimenduko direlarik: Hiri. eta administrazio-ekipamendua, osasun eta laguntza publikoa, gizarte. eta kultura-ekipamendua, eta aisialdia eta etxebizitza.
Eskola-ekipamendua: Azalera 1.950 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak:Lurzati berri bat sortzen da (AZ.R.1.3.) eskola-erabilerara bakarrik xedatua. Eraikitzeko baldintzak Arau Partikular honetako 3. atalean arautzen dira.
3. Xehekapenezko antolamendua.
3.1. AZ.R.1/1 Gauzatze-Unitatea
(AZ.R.1/1.1 eta AZ.R.1/1.2 unitate etenak).
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintzak:
Azalera 2.045 m².
Sotoko azalera eraikigarria: 692 m².
Beheko oineko azalera eraikigarria: 692 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 700 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria *: 1.392 m².
Baimentzen den gehieneko profila: S/BO+IGO+TP.
Eraikinaren gehieneko altuera: 7 m.
Etxebizitza kopurua gehienez: 8.
Gauzatze-unitatearen batez besteko probetxamendua:
Hirigintza Arauetako 27.1. artikuluan zehaztutakoaren arabera:
Aprobetxamendu homogeneizatua guztira: 1.600 m² (etxeb. erab.).
Lurzati pribatuen azalera: 2.045 m².
Batez besteko probetxamendua: 0,78 m² (etxeb. erab)/m².
* Teilatupeko oinetik ondorioztatzen den azalera salbuetsita, baimendutako gehieneko profilaren arabera. Bertan beheko oinari lotutako bizileku-erabilera baimenduko da, betiere Arau hauetako Ordenantzetan eskatzen diren gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direnean.
Beheko oinean merkataritza-erabilera eta bizileku-erabilera baimentzen dira. Garaje-erabilera ere baimentzen da, goiko oinak bizileku-erabilerara xedatuko direlarik.
Eraikuntzaren tipologia horma bitartekoz bereizitako etxebizitza atxikiari dagokiona izango da; garapena proiektu unitario baten bidez baimenduko da, baina etxebizitza-unitate bakoitzaren lurzatiketa kanpoaldera adieraziko da. Fatxada horren aurrealdeak ez du 12 m baino gehiago izango eta tratamendu estetiko bereizi bat edukiko du.
Hegalkin irekiak, balkoiak, bakarrik baimenduko dira, 40 cm-ko gehieneko sakonera batekin eta fatxadaren perimetroaren %40 baino gutxiagoko garapenarekin. Hegalkin horiek eraikinaren goiko oinetan bakarrik baimenduko dira. Ez da baimenduko fabrikako karelekin ixtea.
Ondorioztatzen diren hastialetan ez da inolako hegalkinik jarri ahal izango.
3.2. AZ.R.1/2 Gauzatze-Unitatea.
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintzak:
Azalera 4.045 m².
Sotoko azalera eraikigarria: 576 m².
Beheko oineko azalera eraikigarria: 576 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 612 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria *: 1.188 m².
Eraikinaren gehieneko altuera hegaleraino: 7 m.
Gehieneko altuera goihaberaino: 9 m.
Baimentzen den gehieneko profila: S/BO+IGO+TP.
Etxebizitza kopurua gehienez: 8 etx.
Gauzatze-unitatearen batez besteko probetxamendua:
Hirigintza Arauetako 27.1. artikuluan zehaztutakoaren arabera:
Aprobetxamendu homogeneizatua guztira: 1.360 m² (etxeb. erab.).
Lurzati pribatuen azalera: 4.045 m².
Batez besteko probetxamendua: 0,33 m²(etxeb. erab)/m².
* Teilatupeko oinetik ondorioztatzen den azalera salbuetsita, baimendutako gehieneko profilaren arabera. Bertan beheko oinari lotutako bizileku-erabilera baimenduko da, betiere Arau hauetako Ordenantzetan eskatzen diren gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direnean.
Beheko oinean bizileku-erabilera eta garaje-erabilera baimentzen dira, goiko oinak bizileku-erabilerara xedatuko direlarik: Eraikuntzaren tipologia lurzati bakartuko etxebizitza familiabakarrei edo familiabikoei dagokiena izango da.
Mugekiko distantzia gutxienez 5 m-koa izango da. Eraikinen artean, berriz, gutxienez 10 m utzi beharko dira.
Hegalkin irekiak, balkoiak, bakarrik baimenduko dira, o,75 m-ko gehieneko sakonera batekin eta fatxadaren perimetroaren %50 baino gutxiagoko garapenarekin. Hegalkin horiek eraikinaren goiko oinetan bakarrik baimenduko dira. Ez da baimenduko fabrikako karelekin ixtea.
Gutxienez hiru eraikin eta gehienez lau eraikin antolatuko dira lurzati bakartuetan.
3.3. AZ.R.1/1 gauzatze zuzeneko lurzatia.
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintzak:
Beheko oineko azalera eraikigarria: 215 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 215 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria *: 430 m².
Eraikinaren gehieneko altuera.
Hegaleraino: 7 m.
Goihaberaino: 9 m.
Baimentzen den gehieneko profila: S/BO+IGO+TP.
Etxebizitza kopurua gehienez: 2 etx.
Oin bakoitzaren erabilera-baldintzei, hegalkinak arautzeari eta mugekiko distantziari dagokienez aurreko 3.2. atalean ezarritako baldintzak hartuko dira kontuan.
3.4. AZ.R.1/2 gauzatze zuzeneko lurzatia: 315,00 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintzak:
Sotoko azalera eraikigarria: 170 m².
Beheko oineko azalera eraikigarria: 170 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 340 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria: 510 m².
Eraikinaren gehieneko altuera.
Hegaleraino: 9 m.
Goihaberaino: 12 m.
Baimentzen den gehieneko profila: S/BO+IGO+TP.
Etxebizitza kopurua gehienez: 2 etx.
Beheko oinean bizileku-erabilera eta garaje-erabilera baimentzen dira, goiko oinak bizileku-erabilerara xedatuko direlarik. Lurzati pribatuen mugekiko distantzia gutxienez 4 m-koa izango da. Hegalkin irekiak, balkoiak, bakarrik baimenduko dira, bide publikora ematen ez duten fatxadetan, 0,75 m-ko gehieneko sakonera batekin eta fatxadaren perimetroaren %50 baino gutxiagoko garapenarekin. Hegalkin horiek eraikinaren goiko oinetan bakarrik baimenduko dira. Ez da baimenduko fabrikako karelekin ixtea.
3.5. AZ.R.1/3 gauzatze zuzeneko lurzatia: 1.950 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintzak:
Beheko oineko azalera eraikigarria: 1.000 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 2.000 m².
Eraikinaren gehieneko altuera.
Hegaleraino: 6 m.
Goihaberaino: 9 m.
Baimentzen den gehieneko profila: S/BO+IIGO.
4.Hirigintza-helburuak.
a)Hiri-multzo horren izaera babestea eta mantentzea eraikuntzan eta erabilerak arautzean egiten diren esku-hartzeak kontrolatuz. Baita, kasuan kasu, espazio libre publikoen hiritartzea hobetzea ere.
b)Santa Cruz kalean lehendik dauden eraikinekiko jarraikortasuna gordez 16 etxebizitza berriko hazkunde mugatu bat planteatzea. Gunearen mendebalderantz planteatzen den garapen berria.
c)Kirol-erabilera (pilotalekua) duen eraikin dotazional baten eraikuntza eta horren osagarria den hiritartzea antolatzea, xede horrekin Udalak eskuratutako lurzoruan.
d)Lur eremu hiritarra mugatzea, horren garapena antolatuz eta kontrolatuz.
e)Hilerrira xedatutako lurzatia berrantolatzea.
f)Eskola-ekipamendura xedatutako eraikin beri bat ezartzea.
5. Lurzatiketa.
Santa Cruz eta Asuncion kaleen eraikuntzari dagokionez, lehendik zegoen gunearen lurzatiketa finkatzen da.
6. Eraikin katalogatuak.
Atal honetan barne hartzen dira interes historiko eta artistiko berezia duten eraikin horiek, berariazko monumentu-aitorpena izan edo ez.
Eraikin horietan birgaitzeko, konpontzeko edo berrezartzeko obrak bakarrik baimentzen dira, egungo kokapena mantenduz, edo horiek aldatuak izan diren kasuetan jatorrizko baldintzak berreskuratuz.
Higiezin horietan gauzatzen den esku-hartze orok eraikinaren azterketa historikoa eta gauzatu behar diren obren justifikazio bat beharko ditu. Horiek nahitaezkoa den proiektu teknikoan (ikus Arau Orokorretako Hirugarren Liburukiko V. Idazpuruko artikuluak).
Foru Aldundiko dagokion departamentuak proiektu horri buruzko txostena igorriko du. Foru aldundiaren irizpidea loteslea izango da.
Eraikinak juridikoki araututako Monumentu aitorpena izanez gero kasuan kasu legez xedatutako esku-hartze baldintzak eta izapideak jarraitu beharko ditu.
7. Aurreikusten diren erabilerak.
a)Erlijiosoa Santa Maria parrokian eta Kristo Sainduaren ermitan.
b)Hilerria egungo kokalekuan.
c)Kirol-erabilera eraiki behar den eraikin berrian.
d)Ekipamendu anitza Asuntzion kaleko 14. zk.an kokatutako eta Udalaren jabetzakoa den eraikinean.
e)Eskola-erabilera hirigunearen sarreran kokatutako lurzatian. Lurzati hori horrela antolatua eta grafiatua dago arau Partikular honetako planoetan.
f)Gainerako eraikinetan, lehendik daudenetan edo eraiki behar direnetan, erabilera nagusia bizileku-erabilera izango da, ondoko hauek baimentzen direlarik:
Egoitza kolektiboko, hiri eta administrazioko, eta zerbitzu publikoetako eta kultura eta aisialdiko erabilerak baimentzen dira, betiere higiezin osoa erabilera horietako batetara edo gehiagora xedatzen direnean.
Beheko oinean merkataritza. eta bizileku-erabilerak baimentzen dira.
Eraikitako eraikinetan egungo erabilerak finkatzen dira, baina ezingo dira handitu.
Garapen berriko unitateetan baimendutako erabilerak Arau Partikular honetako 3. atalean zehazten dira.
8. Eraikuntzaren intentsitatea.
Lehendik dagoen eraikuntza finkatu egiten da. Ordezkatuz gero edo eraikin berri bat eraikiz gero, gehienez onartzen den profila beheko oina eta bi goiko oinekoa da. Katalogatuko eraikinetan, berriz, esku-hartzeak 5. epigrafean arautzen dira.
Eraikinen profila eta gehieneko altuera eraikinetarako sarbidea aurkitzen deneko kale nagusitik kontabilizatuko dira.
Eraikuntza-unitate bakoitzean eraikiko den gehieneko etxebizitza kopurua 18koa izango da (16 etxebizitza Gauzatze-unitateetan/2 gauzatze zuzeneko lurzatian).
9. Elementu arkitektonikoak.
Bideratu behar de Birgaitze Integratuko Plan Bereziak eraikinen tratamendu estetikoari buruzko araudi bat zehaztu beharko du. Hori onartu arte, behin-behineko izaeraz aplikatu beharko dira ondoko arau hauek:
a)Fatxadak: Izaera orokorrez, eraikinak ordezkatuz gero fatxadak mantendu egin beharko dira, kasuan kasu onartutako profilera egokituz.
Arrazoi teknikoak direla eta fatxada mantentzea gomendagarria izango ez balitz, proiektatuko den fatxada berria eraitsitakoaren antzekoa izango da.
Eraikin batetako fatxadan esku-hartze bat gauzatuz gero, proiektuari mugakide diren fatxadan jasotzen dituen azterketa bat gehitu beharko zaio. Horrela multzoaren eta bertan dauden elementu desberdinen (hegalak, ateburuak, hutsuneak, beheko oinak etab.) osaera-unitatea justifikatu ahal izango da.
b)Hegalkinak: Egun hegalkinak dituzten fatxadetan bakarrik baimentzen dira. Eraikina eraitsiz gero eraitsitako eraikineko baldintza berdinak dituzten hegalkin irekiak bakarrik baimenduko dira. Gainera, hegalkin horiek ez dira 40 cm baino gehiago irtengo fatxadatik.
c)Estalkiak: Malda uniformea izango dute. Zeramika kurbatuzko teilaz osatuko dira eta bertatik gorantz ke. eta aireztapen-hodiak, antena kolektiboak eta tximistorratzak bakarrik irtengo dira. Terrazak eratzea debekatua dago.
10. Gauzatzeko eta kudeatzeko baldintzak.
Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezi bat idaztea proposatzen da; zentzu horretan araudi honek behin-behineko izaera du, eta Plan Bereziak aldatzen badu ere arau subsidiarioak ez dira aldatuko, betiere baimentzen diren gehieneko probetxamendu-, profil-, eta altuera-hazkundeak ematen ez diren bitartean.
Zehaztutako Gauzatze-unitatea garatzeak, besteren artean, aurretiko izapidetzea eta dagozkion Xehekapenezko azterketak onartzea eskatzen du. Azterketa horiek, zehaztutako eraikuntza. eta erabilera-baldintza partikularrei buruzko «Xehekapenezko antolamendua» izeneko 3. epigrafean jasotako xedapenetatik eratorritako mugekin, altueran eraiki gabeko espazioetako sestren eraketa eta antolamendua zehaztuko dute. Era berean, eraikinaren bolumetria doituko dute, horiek espazio publikoetan eta mugakide diren espazioetan duten erlazio arkitektoniko eta espaziala bermatuz.
Zehaztutako bi gauzatze-unitateak Konpentsazio-sistemaren bidez garatuko dira, eta subsidiarioki Lankidetza-sistemaren bidez. Garapen hori Xehekapenezko Azterketaren, Konpentsazio-proiektuaren edo Birpartzelazio-proiektuaren azken onespenaren eta eraikuntza-proiektuen osagarria den Hiritartzeko Lanen Proiektuaren azken onespenaren baldintzapean dago.
Gauzatze-unitateen probetxamendu-eskubidea aurretiaz lagapen-, berdinbanaketa. eta hiritartze-betebeharrak betetzearen menpe dago, Lurraren Legeko 26. eta 28. artikuluetan araututakoaren arabera. Hala ere hiritartzea eta eraikuntza aldi berean gauzatzea baimendu ahal izango da, aipatutako legeko 33.2. artikuluaren arabera.
Aipatutako betebeharrak betetzeko epeei dagokienez Hirigintza arau hauetako 26. artikuluan jasotakoa kontuan hartu beharko da. 26. artikuluak epe osagarriak arautzen ditu, Lurraren Legeko 28.2. artikuluaren edukiarekin bat etorriz.
Katalogatutako eraikinek okupatzen dituzten lurzatiak eta zehaztutako Gauzatze-unitateetan barne hartzen diren horiek salbuetsiz, zehaztutako lurzati eraikigarri guztietan arau subsidiario hauetako aurreikuspenak zuzenean gauzatzea baimentzen da, Hirigintza Arau Partikular honetan arautzen diren eraikuntza-, jabari. eta erabilera-baldintzen arabera. Birgaitze Integratuko Plan Berezia izapidetu eta onartu bitartean behin-behinekoz edo subsidiarioki aplikatu ahal izango da.
Santa Cruz eta Asuntzion kaleetara ematen duten lurzatietan baimentzen diren ordezkapen nahiz handitze balizkoetan, lehendik dauden eraikinen atzealdeko fatxaden lerrokadurak trazatutako lerrokadura berrira egokitu ahal izango dira, arau Partikular honetako 3. planoko xehekapenezko baldintzen arabera.
Gauzatze Zuzeneko Lurzatien kasuan AZ.R.1.1 eta AZ.R.1.2., erabilera publikora xedatutako lurzoruaren lagapenari eta hiritartzeari ekingo zaio, 3. planoan arautzen diren xehekapenezko eraikuntza-, jabari. eta erabilera-baldintzen arabera.
Kirol-erabileraren lurzatiari dagokion Eraikuntza-unitatearen garapena zuzenean gauzatu ahal izango da, «Aizarnako Pilotalekua» izeneko udal-proiektu onartuaren arabera.
Antolamenduz kanpo aitortzen dira Arau Partikular hauetako 4. planoan berariaz adierazten diren eraikin guztiak, bideratu behar den Birgaitzeko Plan Bereziak ezarriko dituen xedapenen kaltetan izan gabe.
Arearako ezarritako antolamendu-aurreikuspenak, zehaztutako Gauzatze-unitateei dagozkienak salbuetsita, desjabetzapen bakartuen bidez gauzatuko dira. Desjabetzapen horiek xede publikoa duen lur eremu pribatuaren gainean gauzatuko dira. Xede publiko hori Arau Partikular honetan aurreikusten da, 3. planoko jabari-baldintzen arabera, hori guztia bideratu behar den Birgaitzeko Plan Bereziak xedatuko dituen birdoitze edo aldaketa zehatzen edo Plan horrek berak zehaztuko dituen kudeaketa-tresnen kaltetan izan gabe.
Udal titularitateko lurrak eratzen duen AZ.R.1.3. lurzatian eskola-erabilerara xedatutako eraikin bat ezartzea aurreikusten da. Lurzati hori zuzenean garatuko da, lurzati osoaren hiritartzea jasotzen duen obretako proiektu teknikoaren bidez.
11. Hiritartzea.
Hiritartzeko obrak Birgaitzeko Plan Bereziak proposatutakoak izango dira, Arau hauetan jasotako irizpideen arabera. Obra horiek Hiritartze-proiektu baten edo batzuen bidez zehaztuko dira. Zehaztutako Gauzatze-unitateei dagozkien hiritartzea kontuan hartu gabe garatuko dira proiektu horiek, izan ere Gauzatze-unitate horiek Arau Partikular honetako Gauzatzeko eta Kudeatzeko Baldintzetan adierazitakoaren arabera garatuko baitira.
AB.R.l.
ALBERDI AREA
1.Deskribapena.
Cementos Alberdi fabrika zaharraren ondoan kokatutako lursaila, CN-634 errepidearen ertzean. 6.946 m²-ko azalera du.
2.Hirigintza-erregimen orokorra.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritarra.
Esku-hartzeko erregimena: Gauzatze zuzeneko area hiritarra.
(Gauzatze-unitatea garatzeko beharrezkoa da Xehekapenezko Azterketa bideratzea).
2.2. Kalifikazio orokorra.
A.B.R.1. Egoitzarako zona: Azalera 32.460 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak:
Lehendik dagoen egoitzarako eraikina egungo baldintzatan finkatzen da.
Etxebizitza kopurua gehienez: 93 etx.
Bizileku-erabileraren intentsitatea: 28,65 etx/Ha.
Komunikazioen sistema orokorra: Azalera 2.358 m².
Hiriarteko Sarea: (1.148 m²).
Hiriko banatzaile nagusiak: (1.210 m²).
Komunitate-ekipamenduen sistema:
Ekipamendu erlijiosoa: Azalera 278 m².
Karmengo Amaren eliza.
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak: Eraikin katalogatu hori finkatu egiten da, ekipamendu erlijiosoaren erabilera nagusira eta beste erabilera laguntzaileetara xedatua.
Eskola-ekipamendua: Azalera 1.125 m².
Lehendik dauden bi eraikinak finkatu egiten dira, dagozkien lursailekin, egungo baldintzetan, nahiz eta San Isidro auzuneko 13.ean kokatutako eraikinaren kasuan arau partikular honetan arautzen den handitzea ahalbidetzen den.
Kirol-ekipamendua: Azalera 320 m².
Pilotalekuaren eraikina, finkatua.
Ekipamendu anitza: Azalera 405 m².
Auzoko gune kultural izatera xedatzen den udal-eraikinak egokitzeko obra ugari jasan ditu azken urte hauetan, eta finkatu egiten da. Auzoko gune hori eraitsiko balitz, bertan kokatutako erabilerak gune kulturalera lekualdatu, edo eraikin berriko beheko solairuan edo gune kulturalaren eta elizaren artean dagoen solairu bakarreko eraikin berrian kokatu ahal izango dira. Eraikin horietan baimendutako erabilerak hiri- eta administrazio-erabilerak, osasun. eta laguntza-erabilerak, eta gizarte- eta kultura-erabilerak nahiz aisialdikoak dira.
3.Xehekapenezko antolamendua.
AB.R.1/1 gauzatze-unitatea: Azalera 10.782 m².
Eraikitzeko eta erabiltzeko baldintza partikularrak:
Sotoko azalera eraikigarria: 2.050 m².
Beheko oineko azalera eraikigarria: 1.200 m².
Beheko oinetako ataripetako azalera eraikigarria: 400 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 4.680 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria *: 5.880 m².
Baimentzen den gehieneko profila: S edo SE/BO+IIIGO.
Eraikinaren gehieneko altuera: 13 m.
Etxebizitza kopurua gehienez: 40 etx.
Erabileraren intentsitatea: 37,10 etx/Ha.
* Teilatupeko oinetik ondorioztatzen den azalera salbuetsita, baimendutako gehieneko profilaren arabera. Bertan beheko oinari lotutako bizileku-erabilera baimenduko da, betiere Arau hauetako Ordenantzetan eskatzen diren gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direnean.
Gauzatze-unitateko batez besteko probetxamendua:
Hirigintza Arauetako 27.1 artikuluan araututakoaren arabera:
Probetxamendu homogeneizatua guztira: 7.060 m² (etx. erab.).
Lurzati pribatuen azalera: 9.552 m².
Batez besteko probetxamendua: 1,3529 m² (etx. erab.)/m².
Bloke linealetako beheko oinak merkataritza-erabilerara xedatuko dira. Ez dira baimenduko garaje-erabilerak. Gainerako oinak bizileku-erabilerara xedatuko dira.
Hegalak eta estalkiak arautzeari dagokionez, bloke linealen kasuan bizileku-zonei dagozkien ordenantza orokorrak hartu beharko dira kontuan.
3.2. Gauzatze zuzeneko lurzatiak.
Gauzatze zuzeneko hiru lurzati zehazten dira, AB.R.1/1., AB.R.1/2. eta AB.R.1/3. Lehenengoan bi etxebizitza familiabakar antolatzen dira, bigarrengoan etxebizitza familiabakar bat, eta hirugarrengoan lau.
AB.R.1/1. eta AB.R.1/2 gauzatze zuzeneko lurzatiei dagozkien eraikuntza-unitate bakoitza ondoko eraikuntza. eta erabilera-baldintza partikularretara doitu beharko da:
Beheko oineko azalera eraikigarria: 150 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 160 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria *: 310 m².
Eraikinaren gehieneko altuera.
Hegaleraino: 7 m.
Goihaberaino: 9 m.
Etxebizitza kopurua gehienez: 1 etx.
* Teilatupeko oinetik ondorioztatzen den azalera salbuetsita, baimendutako gehieneko profilaren arabera. Bertan beheko oinari lotutako bizileku-erabilera baimenduko da, betiere Arau hauetako Ordenantzetan eskatzen diren gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direnean.
Beheko oinean bizileku-erabilera eta banakako garajea baimentzen dira, goiko oinak bizileku-erabilerara xedatuko direlarik.
Eraikuntza-tipologia lurzati bakartuko etxebizitza familiabakarrari dagokiona izango da.
Ondoko gutxieneko erretiroak ezartzen dira: 9 m errepidera/5 m ertzetara.
Hegalkin irekiak, balkoiak, bakarrik baimenduko dira, 0,75 m-ko gehieneko sakonera batekin eta fatxadaren perimetroaren %50 baino gutxiagoko garapenarekin. Hegalkin horiek eraikinaren goiko oinetan bakarrik baimenduko dira. Ez da baimenduko fabrikako karelekin ixtea.
AB.R.1/3 gauzatze zuzeneko unitateari dagokion eraikuntza-unitate berria, bertan finkatzen da Sansienea Jauregia, ondoko eraikuntza. eta erabilera-baldintza partikularretara doitzen da:
Sotoko edo erdisotoko azalera eraikigarria: 500 m².
Beheko oineko azalera eraikigarria: 250 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 500 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria *: 750 m².
Gehienez baimentzen den profila: S edo ES + BO + IIGO.
Eraikinaren gehieneko altuera: 9 m.
Etxebizitza kopurua gehienez: 4 etx.
* Teilatupeko oinetik ondorioztatzen den azalera salbuetsita, baimendutako gehieneko profilaren arabera. Bertan beheko oinari lotutako bizileku-erabilera baimenduko da, betiere Arau hauetako Ordenantzetan eskatzen diren gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direnean. Beheko oinean bizileku-erabilera eta garaje indibidualak baimentzen dira, goiko oinak bizileku-erabilerara xedatuko direlarik. Ondoko gutxieneko erretiroak ezartzen dira: 9 m errepidera/5 m ertzetara. Hegalkin irekiak, balkoiak, bakarrik baimenduko dira, 0,75 m-ko gehieneko sakonera batekin eta fatxadaren perimetroaren %50 baino gutxiagoko garapenarekin. Hegalkin horiek eraikinaren goiko oinetan bakarrik baimenduko dira. Ez da baimenduko fabrikako karelekin ixtea. Eraikuntza-probetxamendua handitu aurretik Xehekapenezko Azterketa bat idatzi beharko da, eraikuntza berriaren lerrokadura eta sestrak zehazteko.
Eskola-ekipamendura xedatutako probetxamenduaren balizko handitzetik ondorioztatutako eraikuntza-unitatea ondoko eraikuntza. eta erabilera-baldintzetara doituko da:
Sotoko edo erdisotoko azalera eraikigarria: 375 m².
Beheko oineko azalera eraikigarria: 375 m².
Goiko oinetako azalera eraikigarria: 375 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria *: 750 m².
Gehienez baimentzen den profila: S edo ES + BO + IGO.
Eraikinaren gehieneko altuera: 7 m.
* Teilatupeko oinetik ondorioztatzen den azalera salbuetsita, baimendutako gehieneko profilaren arabera. Bertan biltegi-erabilera edo eraikinaren berezko instalazioak baimenduko dira.
Eraikitako azalera osoa eskola-erabilerara xedatuko da.
Eraikitzeko baldintzei dagokionez Arau Partikularretako 3. planoan xehekapenezko baldintzak, jabaria eta erabilera lerrokadurei, sestrei eta eraikuntza-mugei buruz zehaztutakora doitu beharko da.
Auzoko aisialdirako gune izatera xedatu daitekeen eraikina ondoko baldintza partikularren araberakoa izango da:
Beheko oinaren azalera eraikigarria: 300 m².
Sestra gaineko azalera eraikigarria: 300 m².
Gehienez baimentzen den profila: BO.
Eraikinaren gehieneko altuera: 4 m.
Eraikitzeko baldintzei dagokionez Arau Partikularretako 3. planoan xehekapenezko baldintzak, jabaria eta erabilera lerrokadurei, sestrei eta eraikuntza-mugei buruz zehaztutakora doitu beharko da.
4. Hirigintzako helburuak.
a)Finkatutako multzoa berrihiritartzea.
b)Egoitza-sarea amaitzeko etxebizitza berriak antolatzea.
c)Dotazio-erabileretara xedatzen den eraikitako ondare publikoa birbaloratzea, handitzea eta hobetzea ahalbidetuz.
5. Aurreikusten diren erabilerak.
a)Arean lehendik daudenak finkatu egiten dira, betiere Udalaren baimena dutenean.
Eraikin dotazionaletan bere funtzioarekin lotutako zenbait erabilera ezarri ahal izango dira: Hiri eta administrazio-erabilerak, eskola-erabilera, laguntza-erabilera eta kultura- eta aisialdi-erabilera, arean egun eta etorkizunean egon daitezkeen beharren arabera. Karmengo Amaren Elizan erabilera erlijiosoa mantenduko da.
b)Eraikin berriari dagozkion erabilerak Arau Partikular honetako 3. atalean arautzen dira xehetasun osoz.
c)Sansienea Jauregia izeneko eraikina finkatu eta babestu egiten da, egoitza-erabilerara xedatuz.
6. Eraikuntzaren intentsitatea.
Lehendik dauden eraikinak finkatu egiten dira, eta ez dira handitzeak baimentzen, AB.R.1/3 gauzatze zuzeneko lurzatian izan ezik, Arau Partikular honetako 3. atalean xedatzen diren baldintzen arabera. Etxebizitza familiabakarretara edo familiabikoetara xedatutako eraikin bakartuetan antolamendu arkitektonikoa edo etxebizitzaren bizigarritasuna hobetuko duten berrantolamendu bolumetrikoak onartuko dira, betiere behar bezala justifikatuak daudenean.
7.Gauzatzeko eta kudeatzeko baldintzak.
Zehaztutako Gauzatze-unitatea garatzeak, besteren artean, aurretiko izapidetzea eta dagozkion Xehekapenezko azterketak onartzea eskatzen du. Azterketa horiek, zehaztutako eraikuntza. eta erabilera-baldintza partikularrei buruzko «Xehekapenezko antolamendua» izeneko 3. epigrafean jasotako xedapenetatik eratorritako mugekin, altueran eraiki gabeko espazioetako sestren eraketa eta antolamendua zehaztuko dute. Era berean, eraikinaren bolumetria doituko dute, horiek espazio publikoetan eta mugakide diren espazioetan duten erlazio arkitektoniko eta espaziala bermatuz.
Zehaztutako gauzatze-unitatea Konpentsazio-sistemaren bidez garatuko da, eta subsidiarioki Lankidetza-sistemaren bidez. Garapen hori Xehekapenezko Azterketaren, Konpentsazio-proiektuaren edo Birpartzelazio-proiektuaren azken onespenaren eta eraikuntza-proiektuen osagarria den Hiritartzeko Lanen Proiektuaren azken onespenaren baldintzapean dago.
Gauzatze-unitateen probetxamendu-eskubidea aurretiaz lagapen-, berdinbanaketa- eta hiritartze-betebeharrak betetzearen menpe dago, Lurraren Legean araututakoaren arabera. Hala ere hiritartzea eta eraikuntza aldi berean gauzatzea baimendu ahal izango da, aipatutako legearen arabera.
Aipatutako betebeharrak betetzeko epeei dagokienez Hirigintza arau hauetako 26. artikuluan jasotakoa kontuan hartu beharko da.
Zehaztutako Gauzatze-unitateetan barne hartzen diren lurzati horiek salbuetsiz, zehaztutako lurzati eraikigarri guztietan arau subsidiario hauetako aurreikuspenak zuzenean gauzatzea baimentzen da, Hirigintza Arau Partikular honetan arautzen diren eraikuntza-, jabari- eta erabilera-baldintzen arabera.
Behar bezala hiritartua lagapenean utzi beharko da jabari eta erabilera publikora xedatutako lurra, Arau Partikular honetako 3. planoan jasotzen diren xehekapenezko eraikuntza-, jabari. eta erabilera-baldintzetan araututakoaren arabera. Epeei dagokienez Hirigintza arauetako 26. artikuluan xedatutakoa da aplikagarri.
8. Urbanización.
a)Jabari publikoko espazioen hiritartzea hobetzeko obra-proiektuak idatzi ahal izango dira, Arau hauetako dokumentazio grafikoan zehaztutakoarekin koherentzian.
b)Aurreikusten den egoitza-garapena barne hartzen deneko gauzatze-unitatearentzat area horri dagokion araudi partikularreko 7. epigrafea hartuko da kontuan. Gainera, eremu osoari dagokion Hiritartzeko Proiektua idatzi eta bideratu beharko da.
IR.S.I.3.
TELLERIA AREA
1.Deskribapena.
Iraeta auzoan, Urola ibaiaren ezkerraldean kokatzen den lursaila.
19.699 m²-ko azalera du.
2.Garatzeko eta gauzatzeko hirigintza-erregimena.
2.1.Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurraren sailkapena: Lur eremu hiritargarria.
Esku-hartzeko erregimena: Nahitaez izapidetu behar da Plan Partziala.
«I» banaketa-area (banaketa-area independente bat da).
Probetxamendu-tasa: 0,0558 m²(t)/m² (*).
(*) Hirigintza-probetxamendua, Areako ezaugarri den unitatean neurtua eraikuntza industrialeko sabaiko metro karratua).
2.2. Klaifikazio orokorra.
IR.I Industria-zona: Azalera 16.699 m².
3. Xehekapenezko antolamendua.
3.1. IR.S.I.3 Gauzatze-Unitatea: Azalera 16.699 m².
Eraikitzeko baldintza partikularrak:
Lurzatiaren gehieneko probetxamendua: 12.400 m².
Gehieneko azalera eraikigarria: 1.100 m².
Lurzatiaren adierazlea: 74,25%.
Lurzatiaren okupazioa: Plan Partzialak finkatu beharrekoa.
Gehienez baimentzen den profila: BO/IGO.
Eraikinaren gehieneko altuera: 6 m.
Erabiltzeko baldintza partikularrak:
Lurzati bakartuan erabilera industrialera xedatutako lurra.
Espazio libreetara eta ekipamenduetarako lurzoru-erreserbetara xedatutako lurzoruaren lokalizazioak, Planeamenduaren Araudian jasotako estandarrak betetzetik eratorritakoak, xehekapenezko zonakatzearen planoan grafiatuak, izaera loteslea izango du sektoreak garatu dezakeen Antolamenduaren Plan Partziala onartzeari dagokionez.
3. Hirigintza-helburuak.
Ibilgailuak desegiteko jarduera, egun Zestoako hirigunean kokatzen dena, ezartzea.
4. Aurreikuten diren erabilerak.
Industria 4. mailaraino. Lurzati industrial osoa jarduera industrial bakarrera atxikiko dira. Gainerako erabilerak sektorearen zerbitzura egon daitezkeen interes publiko eta sozialeko erabilerak, nahiz merkataritza-erabilerak. legez sektorearen antolamendutik eratortzen diren horietara doituko dira.
5. Eraikuntzaren intentsitatea.
Eraikuntza idatzi behar den Plan Partzialak zehaztuko du.
6. Garapenaren planeamendua.
Sektorea garatzeko beharrezkoa izango da ondoren zehazten diren arauak errespetatuko dituen Plan Partziala bideratzea eta onartzea:
Espazio libreen eta ekipamenduetara xedatutako lurzoruaren lokalizazioa 2. planoaren Xehekapenezko zonakatzea arabera.
IR.S.I.2. Nausikua sektore mugakidetik aurreikusten den bide-lotura.
Hiritartze. eta eraikuntza-obrak urrats bakar batean garatuko dira.
7. Kudeaketa-programa.
Sektorea konpentsazio-sistemaren bidez, edo kasuan kasu lankidetza-sistemaren bidez, garatuko da. Ez da eraikitzeko edo jarduteko baimenik emango Antolamenduaren Plan Partziala, Hiritartze-proiektua eta Konpentsazio. edo Lankidetza-proiektuak behin betiko onartzen ez diren bitartean.
8. Hiritartzea.
Sektoreari dagokion Hiritartze-proiektua idatziko da. Proiektu hori Lurrari buruz indarrean dagoen legediak ezartzen dituen aurreikuspenen arabera idatzi eta bideratu beharko da.
9. Lagapenak.
Plan Partzialak zehaztuko ditu. Nolanahi ere jabeak nahitaez eta doan utzi beharko du bideetara, espazio libreetara eta hirigintzari buruz indarrean dagoen legediak exijitzen dituen dotazioetara xedatutako lurra.
AB.T.l
GUARDI ZAHAR AREA
1.Deskribapena.
Iraeta auzoan, Urola ibaiaren ezkerraldean, kokatutako lursaila.
54.833 m²-ko azalera du.
2.Garatzeko eta gauzatzeko hirigintza-erregimena.
2.1. Garatzeko eta gauzatzeko erregimen juridikoa.
Lurzoruaren sailkapena: Llur eremu hiritargarria.
Esku-hartzeko erregimena: Plan Partziala.
«I» banaketa-area (banaketa-area independente bat da).
Probetxamendu-tasa: 0,1255 m²(t)/ m²(*).
(*) Hirigintza-probetxamendua, Areako ezaugarri den unitatean neurtua eraikuntza industrialeko sabaiko metro karratua.
2.2. Klaifikazio orokorra.
IR.T.1. Hirugarren sektorerako zona: Azalera 54.833 m².
3. Xehekapenezko antolamendua.
Gauzatze-unitatea: 54.833 m².
Espazio libreak: 20.412 m².
Eraikitzeko baldintza partikularrak.
Lurzatiaren gehieneko probetxamendua: 34.421 m².
Lurzatiaren adierazlea: 67,77%.
Lurzatiaren okupazioa: Plan Partzialak finkatu beharrekoa.
Gehieneko eraikigarritasuna: 0,20 m²(t)/m².
Eraikinaren gehieneko altuera: Plan Partzialak finkatu beharrekoa.
Gehienez baimentzen den profila: Plan Partzialak finkatu beharrekoa.
Erabiltzeko baldintza partikularrak:
Hirugarren sektoreko erabilera desberdinetara xedatutako lurzorua.
Espazio libreetara xedatutako lurzoruak, xehekapenezko zonakatzearen planoan grafiatzen denak, izaera loteslea izango du sektorea garatuko duen antolamendurako Plan Partzialaren onespenerako.
4. Hirigintza-helburuak.
Ondoko sektorean, Sansienea erreka izenekoan, aurreikusten den erabilera industrialaren osagarriak diren hirugarren sektoreko erabileretara xedatutako eraikinak finkatzea.
5.Aurreikusten diren erabilerak.
Hirugarren sektoreko erabilerak eta sektorearen antolamendutik eratortzen diren arauzko erabilera-erreserbak.
6.Eraikuntzaren intentsitatea.
Eraikuntza idatzi behar den Plan Partzialak zehaztuko du. Plan Partzialaren antolamendutik eratortzen diren dotazioetarako lurzoru-erreserbak xehekapenezko antolamendura doituko dira.
7.Garapenaren planeamendua.
Sektore horren gainean eraikitzeko nahitaezkoa izango da xehekapenezko antolamenduko xedapen lotesleak errespetatuko dituen Plan Partziala behin betiko onartzea.
8.Kudeaketa-programa.
Jarduketa-sistema Plan Partzialak proposatuko du. Plan Partzialak erabakiko du komenigarria den gauzatze-unitate bereiziak zehaztea.
Nahitaezkoa den birpartzelazio-proiektua edo, kasuan kasu, Konpentsazio-proiektua idatziko da.
Planak sektorea garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen urratsak proposatuko ditu.
9.Hiritartzea.
Sektoreari dagokion Hiritartze-proiektua idatziko da. Proiektu hori Lurrari buruz indarrean dagoen legediak ezartzen dituen aurreikuspenen arabera idatzi eta bideratu beharko da.
10.Eraikuntza.
Eraikinen altuera Plan Partzialak zehaztuko du. Plan Partzialak antolamenduz kanpo utziko ditu sektorearen garapenarekin bateragarriak ez diren eraikin guztiak.
11.Lagapenak.
Plan Partzialak zehaztuko ditu. Nolanahi ere jabeak nahitaez eta doan utzi beharko du bideetara, espazio libreetara eta hirigintzari buruz indarrean dagoen legediak exijitzen dituen dotazioetara xedatutako lurzorua.